253. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2020ko ABENDUA • 253. ZENBAKIA

Xabier Lete XXXIII. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira

ABARAXKA LUDOTEKA

Ane Narbartek ilustratu ditu aurten lan irabazleak

ADI!

Xabier Lete XXXIII. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira. Aurten ere, herriko haur eta gaztetxoei zuzendutako lehiaketak Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbide herriko artistek sortutako irudia estreinatu du.

Dagoeneko bi hilabete pasatu dira Abaraxkako ateak ireki genituenetik. Urritik abendura, matrikulazioa 30 haurrekoa izan da. Urrian eta azaroan 25 erabiltzaile matrikulatu dira eta abenduan bost gehiago animatu dira, horrela, denera 30 haur daude.

Aurten, nobedade gisa sariez gain, aipamen berezi batzuk ere izan dira. Lan horiek lan sarituek liburuxka argitaratuko dira, Ane Narbartek ilustratuta.

5. saila: Unax Landa eta Martina Zabalo. 6. saila: Malen Frantsesena eta Malen Elizasu. Poesia: 3. saila: Eñaut Iturain eta Ane Elizetxea. 4. saila: Maddi Iradi eta Markel Vargas. Aipamen berezia: Iruri Etxebeste. 5. saila: Mattin Etxebeste eta Ane Garmendia. 6. saila: Malen Elizasu eta Alazne Elgarresta.

Epaimahaia literatura, euskara eta hezkuntza arloarekin lotura duten oiartzuarrek osatu dute: Pello Añorga; Sohalge Arbelaitz; Imanol Irigoien; Intxixu AEK euskaltegia; Goiatz Labandibar; Olatz Mitxelena; Aingeru Palomo; Marijo Telletxea eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea.

Asistentzia aldetik, ikusi dugu abenduan igoera txiki bat gertatzen ari dela. Hilabete hauetan, arrazoi ezberdinak direla eta, asistentzia oso eskasa izaten ari da. Haurrek egun finkoak dituzte bertaratzeko eta honek asko mugatzen du presentzia Abaraxkan. Oso ongi moldatzen ari gara, bai musukoarekin, bai tenperatura hartzeko unearekin, bai distantziarekin eta baita eskuak garbitzeko moduarekin. Aukera dugun guztietan kalean izaten gara jolasean. Orain arte eta protokoloa betez, Abaraxka ludoteka ekipamendu segurua izan dela esan dezakegu.

SARITUAK: Prosa: 1. saila: Mikel Castro eta Jare Ziaurritz. 2. saila: Aitor Agirre eta Garoa Korta. 3. saila: Ane Etxebeste eta Aiora Zaldua. 4. saila: Iraia Zapirain eta Dana-Hue Elizetxea. Aipamen berezia: Ilargi Ziaurritz.

Labur-labur, gure protokoloa gogoratuko dugu:

Oiartzungo Flauta Taldearen partituren moldaketak dohaintzan jaso ditu Udalak Oiartzungo Flauta Taldeak azkeneko 30 urteetan moldatu dituen partiturak Udalaren esku utzi ditu: 275 pieza musikal dira guztira, estilo eta zailtasun maila ezberdinetakoak.

● Distantzia fisikoa gordetzea. ● Kalea eta ingurune zabala erabiltzea. ● Musukoa erabiltzea. ● Eskuak garbitzea. ● Jarduerak gauzatzean, parte-hartzaileak eta aforoak errespetatzea. ● Ateak irekita edukitzea. Planteamendu hau lehenengo hiruhilabeterako egingo genuela adierazi eta adostu genuen urrian eta, beharren baitan, aldaketa eta planteamendu berriak egingo genituela. Abenduan, uste dugu horretarako unea iritsi dela. Egun hauetan hiru hilabete hauetako balorazioak egin eta proposamen berriak aztertuko ditugu.

Iosune Cousillas Kultura zinegotziak jaso du dohaintza berezi hau Iñaki Gurruchaga flauta taldearen zuzendariaren eta Edurne Saizar musikariaren eskutik.

Beraz, adi egon zaitezte www.gazteoiartzun.net gure blogean eta baita prentsan ere, laister adieraziko baititugu proposamen berriak.

Udalaren asmoa partitura hauek edozein herritar, musikari, musika-irakasle, musikazale etabarren esku jartzea da, Kultura sailaren bidez.

Bitartean gogoratu gabon opor hauetan egunero izango gaituzuela Abaraxka edo inguruetan, gabonetako egitarauarekin.

Momentuz, partiturak fisikoki udal artxiboan jasoko dira, baina aurrerago digitalki ere herritarren eskura jartzea da Udalaren asmoa, edonork jotzeko aukera izan dezan.

(www.gazteoiartzun.net-en izango duzue ekintzen zerrenda guztia ikusgai).

Xabier Leteren omenezko ekitaldia egin du Udalak

69 lagunek parte hartu dute mugikortasun inkestan

Hondakinak ateratzeko luzapena Gabonetan

Herriko garraio publikoan aldaketak Gabonetan

Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrenean, Arizmendi-enean ospatutako ekitaldi instituzional ttiki batekin ekarri du gogora Udalak Letek egindako kultur-lana eta haren transmisioa aldarrikatu. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak hartu zuten hitza udalaren partez eta Olga Leibar zinegotzia izan zen Arantxa Leteri, Xabierren arrebari, loreak eman zizkiona. Hitzen Lihoak antolatutako ibilbide biografikoari bukaera eman zion Udalaren ekitaldiak. Horrez gain, hiru egunez Leteri buruzko ikus-entzunezkoak eman ditu Udalak Arizmendi-enean.

Oiartzungo mugikortasunaren egoera eta oiartzuarren mugikortasun ohituren inguruko ikerketa egin du Udalak, aurrera begira mugikortasun iraunkorraren plana diseinatu ahal izateko. Herritarren ohiturak ezagutzeko, zuzenean haiei galdetu die, inkesta bat zabalduz. 69 lagunek erantzun dute inkesta hori eta horien guztien artean, bizikleta bat zozkatu du Udalak. Arantxa Irastorza Aburuza izan da saritua. Hala ere, herritarren unibertso zabalagoa biltzeko asmoz, oraindik ere badago inkesta betetzeko aukera www.oiartzun.eus-en.

Hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko da hilaren 24an eta 31n, jai egun bezperetan. Honela, ontzi arinak ateratzeko aukera izango da goizaldeko 06:00ak arte. Era berean, datozen egun hauetan hondakinak murrizteko kontzientzia izatea eskatu nahi die Udalak herritarrei. Otordu handiak egiten diren garaia izaten da Gabonetako hau, eta janari soberakin asko sortzen direna. Hori saihesteko, beharrezkoa bakarrik erosteko eta erosketak egin aurretik zerrenda prestatzea gomendatzen zaie herritarrei.

Xorrola herri barruko autobus zerbitzuak eta Ergoien, Gurutze eta Karrikako taxibusak aldaketak izango dituzte euren ordutegian Gabon garaiko zenbait egun konkretutan. Honela, hilaren 25ean eta, urtarrilaren 1ean eta 6an ez da zerbitzurik izango, jai egunak direlako. Gainontzekoan, bi egunetan lehenago bukatuko du zerbitzua Xorrola autobusak. Hilaren 24a eta 31 dira egun horiek. Jai bezpera horietan 19:40an abiatuko da autobusaren azkeneko bidaia Arraguatik (taxibusaren ordutegian ez da aldaketarik izango).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.