udal aldizkaria
2021eko aurrekontuan herritarrentzako zerbitzuak bermatzea izango da lehentasuna Inbertsio nagusiak Mendiburu 14ko eraikinean eta Altzibarren egingo dira Oiartzungo udal aurrekontua 17.900.000 € ingurukoa izango da 2021 urtean. Iaz baino %1,8 gehiago, hain zuzen ere. Aurrekontuaren banaketan, herritarrentzako zerbitzuak bermatzea izango da lehentasuna. Hori dela eta, honela banatuko da: %33, pertsonal gastuak; %31, udal zerbitzuak; %18, elkarte eta erakundeentzako dirulaguntzak eta %15, inbertsioak. Gipuzkoako Foru Aldundiak udalen zorpetze maila handitzeko baimena eman du eta aukera hori baliatuko du Udalak, behar izanez gero.
2021eko URTARRILA • 254. ZENBAKIA
Euskararen erakusleihoak ere bai
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak erakusleiho euskaldunen eta haien argazki lehiaketa egin du. Eskualdean, El Paso denda izan da irabazlea. Oiartzungoa, Josune Cardona estankoa. Herritarren argazki lehiaketan, berriz, Alazne Etxeberria eta Irati Odriozola oiartzuarrak izan dira sarituak.
eta ondorioak ere aintzat hartu dira aurrekontua prestatzeko momentuan. Hori dela eta, diru-kopuru bat jaso da COVID19ak eragindako osasunlarrialdi egoeran hartu beharreko neurriengatik kaltetutako sektoreei laguntzera bideratzeko. Iaz, esaterako, Udalak 145.000 € bideratu zituen herriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduei laguntzera. 2021ean ere, unean uneko egoera aztertu eta aurrekontuan beharrezko doiketak egingo ditu Udalak.
Ludotekako zerbitzua zabaldu da
Abaraxka ludoteka zerbitzua egokitu egin da. Urtarriletik aurrera, haurrek egunero izango dute joateko aukera (aforoa errespetatuz) eta zerbitzua hiru urtetik aurrerako haurre eskainiko da.
Inbertsio nagusiak, Mendiburu 14 eta Altzibar Inbertsioen atala 2.600.000 €koa izango da. Zatirik handiena (1.600.000 €), Mendiburu 14ko erabilera anitzeko udal eraikinera bideratuko da. Inbertsioetan, garrantzitsua izango da baita ere Altzibarko urbanizazio plana, auzoaren egoera hobetzeko. 600.000 € bideratuko dira horretara. COVID19aren kalteentzako aurreikuspenak COVID19ak aurtengoan ere izan ditzakeen eragin
Urmendi Haur Eskolan matrikulazioa ireki da Apirilaren 30ean bukatuko da izena emateko epea ziklo osoan Urmendi Haur Eskolan, Oiartzungo 0-3 udal haur hezkuntza zentroan, 2021/2022 ikasturterako matrikulazioa martxan dago. Apirilaren 30a arte egongo da izena emateko aukera haur hezkuntzak eskaintzen duen adin-tarte guztietan: sehaskak (2021ean jaiotakoak), ertainak (2020an jaiotakoak) eta bi urteko gelak (2019an jaiotakoak).
Izena emateko edo informazio gehiago nahi duenak Urmendi Haur Eskolarekin jar daiteke harremanetan: 943 26 00 86 telefonora deituta edo urmendi@ouip.ikastola.eus-era idatzita.
Urmendi haur eskolak 07:30etik 17:00etara eskaintzen du zerbitzua. Aurreko astean, bi urteko gelei buruzko aurkezpena eta ate irekiak egin ziren (2019an jaiotako haurren gurasoentzat). Datozen hilabeteetan, beste hainbeste egingo da ertainen eta sehasketako zikloetako gurasoentzako.
Hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea, irekita
Kultur jardueretarako laguntza eskatzeko epea
Kalexako berdeguneak kentzeko lanak hasi dira
2021 urtean, Udalaren tasak eta zergak ordaintzeko salbuespenak eta hobariak eskatzeko aukera izango dute herritarrek otsailaren 28a arte. Hobari edo salbuespenak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten herritarrek beharrezko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte udaletxeko harreran edo online. Epez kanpo egindako eskaerak ez dira aurten aplikatuko (izatez, 2022an), horregatik, datekin erne ibiltzeko eskatu nahi die Udalak onuradunak izan daitezken herritarrei. Tasak eta zergak ordaintzeko zatikatzeak ere eskatu daitezke.
2021 urtean Oiartzunen kultur ekintzak antolatu nahi dituzten elkarte, eragile eta norbanakoentzako Udalaren dirulaguntza eskatzeko epea irekita dago hilaren 31 arte. Udalak 43.500 € bideratuko ditu urte honetan gisa honetako ekintzak laguntzera. Eskaerak udaletxeko harreran edo on-line aurkeztu daitezke (www.oiartzun. eus). Eskaerak baloratu eta puntuazio bidez banatuko du Udalak eragile bakoitzari dagokion diru kopurua. Dirulaguntza hau beste erakundeek ematen dituzten laguntzekin uztargarriak izango da.
Ugaldetxoko Kalexa plazan zeuden bi berdeguneak kendu eta eremu hori jolasgune bihurtuko du Udalak: harlauzazko xake taula eta hiru marran jolasekin. Lan hauek dagoeneko hasi dira. Berdeguneek arazoak sortzen zituzten eta funtziorik betetzen ez zutelako, auzotarrekin adostu zuen Udalak haiek kentzea. Lan hauek hiru bat asteko iraupena izango dute eta 21.000 € bideratuko ditu Udalak. Honez gain, lan hauek eginten diren bitartean, Intxixu tabernaren parean autobus geltokia jarri eta autobusa baztertzeko gunea ere antolatuko da.
Arbelaitz bidean, konponketa lanak
Ergoiengo Arbelaitz bideko zati bat (Bortane baserritik Sarobetxikira doana) konpontzeko lanak egiten ari da Udala. 94.417 € inbertituko dira konponketa lan hauetan.