255. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2021eko OTSAILA • 255. ZENBAKIA

Beheko Plazako labaderoan oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak

ABARAXKA LUDOTEKA

Elorrondo etxadian bi aparkaleku-eremu berritzeko lanak ere martxan daude

'AMAREN INTXAURRAK'

Beheko Plazan mugikortasunarekin lotutako lanak egiten ari da Udala aste hauetan. Alde batetik, labadero inguruan oinezkoentzako pasabide seguru eta irisgarria egiteko lanak martxan daude. Labaderoaren atzetik barrena antolatuko da bide hori. Lan hauetan 15.935 € ko inbertsioa egingo du Udalak.

Elorrondon, aparkaleku berrituak Bestetik, Beheko Plazako Elorrondo etxadian dauden bi aparkaleku-eremu berritzeko lanak ere egiten ari da Udala. Elorrondoko 8 eta 12 atarien aurrean zeuden zelosiazko aparkalekuak kendu eta hormigoizkoak izango dira aurrerantzean. Lan hauetan 7.847 € inbertituko ditu Udalak.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak heriotzaren gaia lantzen ari dira AMAREN INTXAURRAK ikuskizunean. Joaten diren herrietan zuhaitz bat oparitzen dute herritarrek landatu eta beraien hildakoak gogoratzeko. Oiartzungo emanaldian, Abaraxka Udal Ludotekak hartu du amaren intxaurrondo landarea herriko haurrekin batera txoko kuttun batean landatzeko ardura. Udalera jo dugu kimua landatzeko hiruzpalau txoko eskatuz, herritarron artean zein den gure gustuko lekua erabakitzeko. Hona hemen herriko ikuskizunean intxaurrondoa jasotzearekin batera, Esteban Martiarenak propio sortu eta denok elkarrekin kantatu genituen bertsoak. Ziur gaude heriotzaren intxaurrondo hau bizirik eta lagunartean mantenduko dugula eta ematen dituen fruituak dastatuz hazi eta heziko garela. INTXAURRONDO INTXAURRONDO EZ ZERA BAKARRIK EGONGO (BIS)

Elizalde Institutuko ikasleentzako karpa jarri da, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jasota Elizalde Institutuaren kanpoaldean karpa jarri da. Honela, DBHko ikasleek jolasgaraietan kanpoko eremuan aterpea izatea bermatuko da.

ATSEKABEAN LAGUN ZORIONEAN LAGUN MAITE DUGUNA JOAN DA ZE MINA DAUKAGUN EZINGO DUGU AZTU EZ INOIZ EZ INUN HERIOTZA BIZITZAN ERROTU DEZAGUN NAHIZ TA BERE GORPUTZA GERATU ATZEAN GUREKIN EGONGO DA INTXAUR BAKOITZEAN IRRI EGINGO DUGU BERA OROITZEAN IRRI BAT UTZI BAITU GURE BIHOTZEAN

Eusko Jaurlaritzak, COVID19aren inguruan neurriak hartzeko hezkuntza zentro publikoentzako laguntzak eman ditu, ikastetxeetako eremuak egoera berrira egotzeko. Oiartzungo Udalak, Elizalde Institutuko zuzendaritzarekin adostuta, lagun-tza eskaera egin zuen Elizalde Institutuko DBHko ikasleei aterpe bat eskaintzeko kanpoko eremuan, ikastetxeak duen aterpe eskasiari irtenbidea emateko asmoz.

DOINUA: Neri deritzat galtzaundi

Ikasturte bukaera arte karpa bertan egongo da, alokairuan. Gastuaren %90a Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du eta gainerako %10, Udalak. Guztira, 8.610 €ko aurrekontua du alokairuak.

Oiartzun COVID19aren eremu gorrira pasatu da

Larre Planaren batzarra egin dute

KZguneak ateak ireki ditu COVID19aren neurriekin

Zortzi langile kontratatu dira Enplegu Planarekin

Garabideren lau liburu zozkatu ditu Udalak

COVID19aren eremu gorrian sartu da gaur (hilak 5) Oiartzun. Eremu gorri izendatzen ditu Eusko Jaurlaritzak 100.000tik 500eko inzidentzia-tasa gainditzen duten herriak, eta gaur 100.000tik 520,78 inzidentzia-tasa du Oiartzunek. Azken egunetan COVID19aren kasu positiboen kopurua asko hazi da. Ondorioz, Udalak arduraz jokatzeko eskatu nahi die herritarrei: norbere burua eta ingurukoak zaintzeko, neurriak errespetatzeko. Helburua, ahalik eta azkarren Oiar-tzungo osasun egoera hobetzea da, horrek dakartzan albo-ondorioak ere murrizteko.

Larre Planaren baitan, aurtengo lehenengo batzarra egin dute Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiatzungo Abeltzainen Elkarteak. Hiru erakundeetako ordezkariek parte hartu zuten batzarrean. Iaz Larre Planaren baitan egindako lanen errepasoa egiteaz gain, 2021ean egingo diren garbiketa eta proiektuak zehaztea izan zen batzarraren helburu nagusienetako bat. Bi udal ordezkarik, Gipuzkoako Foru Aldundiko bi kidek eta Oiartzungo Abeltzainen Elkarteko 16 bazkidek parte hartu zuten udaletxean izan zen saioan.

COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta, zenbait hilabetez itxita egon ondoren, Oiartzungo KZguneak ateak ireki ditu berriz, Udalak zentroa egokitu ondoren. Beraz, aurrerantzean Interneten nabigatzera edota tramiteak egiteko joateko aukera izango dute oiartzuarrek. Horretarako derrigorrezkoa izango da aldez aurretik txanda hartzea, 943 02 36 70 telefonora deituta edo tutor.oiartzun@ kzgunea.net-era idatzita. Ikastaro presentzialen eskaintza aurrerago jarriko da martxan. Bitartean, online formakuntzak eskainiko dira.

Lanbidek lagundutako Enplegu Planaren bidez, zortzi langile kontratatu ditu OIartzungo Udalak: hiru peoi; peoi arduradun bat; dokumentalista bat; zuzenbidean lizentziatu bat; delineante bat eta informatikari bat dira. Hiru eta bost hilabete arteko kontratuak izango dituzte. Enplegu Planaren helburua eskualdean langabezian dauden pertsonei laguntzea, lan-merkatuan sartzea erraztea eta lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituztenei laguntzea da. Horregatik, Enplegu Planaren baitan, Arraztalok ere lau lagun kontratatu ditu.

Garabide elkarteak argitaratu berri duen Hizkuntza indigenak Ama Lurra zaintzen liburuaren lau ale zozkatu ditu Udalak Aski Prexko! udal aldizkari digitalaren harpidedunen artean. Ana Aizpurua, Arantza Belaunzaran, Leire Gandarias eta Gorka Irazusta izan dira saridunak. Zorionak irabazleei eta mila esker parte hartu duzuen guztiei! Abaraxka ludotekak ere jaso du liburu bat. Garabide hizkuntza txikituen kooperazioan aritzen den GKE-a da eta Oiartzungo Udala aspaldiko urteetan egitasmoaren laguntzaile da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.