257. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2021eko MARTXOA • 257. ZENBAKIA

Hezkidetzan formatzeko ikastaroa antolatu da adin guztietako haurren gurasoentzat

ABARAXKA LUDOTEKA

Hiruna orduko hiru saio emango dira apiriletik ekainera

ZAINDU DITZAGUN GURE BAZTERRAK

Gurasoentzako hezkidetza ikastaroa antolatu du Udaleko Feminismo sailak. Hezkidetza pertsona (haur) bakoitza irizpide sexistei jarraitzen dioten rol, balore eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da.

2012an haurren sormenarekin eta parte-hartzearekin bidegorriko komunetan muralak margotu ziren herriko artista baten laguntzarekin. Urteetan margo hauek bideari kolorea eta bizitza eman diete. Azken urtean pena handiz ikusi dugu batzuen sorkuntzan besteek errespeturik gabe graffitiak egitea. Hau ikusirik, eta berriz ere haurrei ahotsa eman nahirik, Alaiartek egindako proposamenarekin bat egin dugu: martxoan zehar bidegorriko komunetako paretetan, Oiartzungo Udalaren babesarekin eta Abaraxka ludotekaren laguntzaz, Alaiart-ek diseinatutako mural bat gauzatuko da material birziklatua erabiliz. Proiektuaren bitartez herriaren parte-hartzea, eguneroko materialen berrerabilpena, naturaren zaintza, estereotipoen apurketa eta sormena sustatuko dira. Zaindu ditzagun gure bazterrak lelopean, aipaturiko baloreetan murgilduko gara.

Formakuntza hiruna orduko hiru saiok osatuko dute, apiriletik ekaina bitartean. Hiru saioak ostiral arratsaldez izango dira. Egun zehatzak hauxek dira: apirilaren 16a, maiatzaren 7a eta ekainaren 18a.

Izena ematen duten gurasoek hiru saioetan parte hartzeko konpromisoa hartuko dute. Hezkuntzako profesionalak formatzen Herriko ikastetxeetako profesionalak hezkidetzan formatzeko laguntza ere ematen ari da Udala. Urmendi Haur Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan formakuntza egin ondoren, epe motzean Elizalde Herri Eskolako irakasleekin hasiko da formakuntza.

Saio guztiak udaletxeko areto nagusian izango dira, 17:00etatik 20:00etara.

Aste Santuan Abaraxka ludotekak 7-12 urte bitarteko haurrentzat Arte Mural lantegiak antolatuko ditu prozesuan parte hartu dezaten. Lantegi hauek bidegorriko komunetan bertan izango dira, martxoaren 30etik apirilaren 10a arte (11:00-13:00).

Izena-ematea, on-line eta aurrez aurre Izena emateko bi modu izango dira: udaletxeko harreran, aurrez aurre, eta on-line (martxoaren erdialdetik aurrera. Aurrerago jakinaraziko ditugu zehaztasunak).

Parte hartu nahi dutenek www. gazteoiartzun.net blogean izena emateko aukera izango dute. Aforoa eta lan egiteko moduak direla eta, egun bakoitzean zortzi haur ariko dira Alaiartekin. Modu honetara, ahalik eta haur gehienei eman nahi zaie parte hartzeko aukera.

Ikastaroan plaza mugatuak izango direnez, izena emateko hurrenkeraren arabera onartuko dira guraso parte-hartzaileak.

Oiartzun, herri hezitzailea

Oiartzun Euskal Herriko herri hezitzaileen sarera batu da, Oinherrirekin egindako hitzarmena dela eta. Parte-hartzea, kolektibotasuna eta euskaran oinarritutako aisialdi hezitzailea sustatzea da herri hezitzaileen sarearen helburua. Oiartzungo eragileek formakuntzak jasoko dituzte.

Ipuin kontaketak haurrentzat

Lur Kortaren ipuinez gozatu eta haurren artean irakurzaletasuna sustatzen jarraitzen ari da Manuel Lekuona biblioteka. Formatua aldatu behar izan da COVID19arengatik, eta saioak Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan bertan dira ikasturte honetan.

Pandemia garai hauetan bereziki garrantzitsua iruditzen zaigu herria koloreztatzea, naturaren zaintza sustatzea eta ekintza sortzaile bat eskaintzea. Prozesuaren dokumentazioa egingo dugu, landuko diren baloreak zabaldu daitezen. Hortaz, lantegietan parte hartzen duten haurren guraso edo tutoreek, nahi izanez gero, grabaketarako baimena sinatu beharko dute eta Abaraxka ludotekan entregatu. Eskerrik asko!

Udaleku irekietarako aurrematrikula irekiko da

Urmendi Haur Eskola lan-poltsa osatzen ari da

Margoketak Arraguan, Elizalden eta Karrikan

Ur kontagailuak aldatuko ditu Udalak Elizalden

Uztaileko udaleku irekietan aurrematrikula egiteko epea irekiko da laster: martxoaren 15etik 28ra. HH3tik LH 6. maila arteko haurrentzako zerbitzua izango da (Oiartzunen erroldatuak edo Oiartzunen ikasten dutenak izan beharko dute). Hilabete osoa edo hamabostaldika izena emateko aukera izango da. On-line eman beharko da izena, www.gazteoiartzun.net orrialdearen bidez. 400 haurrentzako tokia izango da udalekuetan, eta behin betiko matrikula egin aurretik, aurrematrikulazioa egitea derrigorrezkoa izango da.

Urmendi Haur Eskola (0-3 hezkuntza etapa eskaintzen duen herriko udal haur eskola) ordezkapenak egiteko lan-poltsa berritzen eta osatzen ari da. Lan-poltsan sartzeko gutxieneko baldintzak hauek izango dira: Haur Hezkuntzan graduatua izatea (etapa horretako unibertsitate ikasketak eginak izatea) eta euskararen gaitasuna frogatzeko agiria aurkeztea (EGA edo baliokidea). Lan-poltsan izena eman nahi dutenek, martxoaren 10a arte (asteazkena) bidali ditzakete curriculumak honako helbide honetara: urmendi@ouip.ikastola.eus.

Udalak zenbait mantenu eta margoketa lan egin ditu azken aste honetan herriko auzo ezberdinetan. Elizalden, Santuseneko biribilgunean, oinezkoentzako pasabideak eta ibilgailuentzako markak berritu dira eta Elorrondo kalean, aparkalekuak markatu dira berriz. Arraguan ere egin dira margoketa eta mantenu lanak, igogailu ondoko eskaileretan. Azkenik, Karrika auzoan, Errotaurre etxadian aparkalekuak markatu dira, azken auzo batzarrean eskatu bezala. Margoketa lan hauetako asko mugikortasunarekin lotutako ekintzak izan dira.

Oiartzungo Udalak Elizalde auzoko 424 ur-kontagailu aldatuko ditu datozen asteetan. Legediaren arabera, etxeetako ur-kontagailuek gehienez 10 urte izan behar dituzte. Udalak irrati bidezko kontaketa egiten duten gailuak jarriko ditu orain, neurketa zehatzagoa egiten dutenak. Udal langileek egingo dituzte aldaketak. Kontagailua aldatu behar duten etxebizitzetako jabeekin zuzenean harremanetan jarri da Udala, karta bidez. Kontagailua aldatzeko hitzordua hartzeko Hirigintzako sailera deitu beharko da: 943 49 03 77.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
257. Aski Prexko! by Oiartzungo Udala - Issuu