259. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2021eko APIRILA • 259. ZENBAKIA

Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu ditu oiartzuarrak Udalak

ABARAXKA LUDOTEKA

Iaz oiartzuarrek egindako errenta aitorpenen %37,43 izan zen euskaraz

GURE HILAK OROITZEKO INTXAURRONDOA IBARGAINEN

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute Oiartzungo Udalak, Oarsoaldeko beste hiru udalek (Errenteria, Lezo eta Pasaia) eta Oarsoaldeko Euskara Batzordeak.

Ibargainen aurkitu du tokia Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Abaraxka ludotekari gure herriko hilak oroitzeko oparitu zioten intxaurrondoak.

Apirilaren 6an hasiko da 2020ko errenta kanpaina Gipuzkoan. Egun horretatik aurrera, errenta aitorpena egiteko dauden aukera guztietan, euskaraz egiteko aukera izango da.

Euskaraz egiten dutenenetzako, saria Errenta aitorpena euskaraz egiten duten oiartzuarren artean, otordu bat zozkatuko da. Parte hartzeko hiru bide izango dira: whatsapp bidez zabalduko den drive-a beteta; www.oarsoarrak.eus webgunetik edo toki publikoetan egongo diren boletoak beteta.

Herriko familia eta haurrekin sortutako erraldoi txikiak (Kiñu, Blenda, Arrasku eta Arkotx) ere bertan izan genituen. Goizari hasiera emateko Abaraxkako bi kidek aurkezpena egin zuten. Intxaurrondoa nork eta zertarako eman digun azaldu zuten eta bertaratutakoei zein prozesuan parte hartu dutenei eskerrak eman zizkieten. Lur Korta ipuin kontalariaren txanda izan zen ondoren, doluaren inguruko ipuin pare bat kontatu zizkigun. Ondoren, berak proposatuta, Agur Jaunak jo zuen Lukenek eskusoinuarekin.

Urtetik urtera, geroz eta gehiago euskaraz 2004an hasi zen Oiartzungo Udala herritarrak errenta aitorpena ere euskaraz egitera animatzen. Orduan, herritarren %6ak baino ez zuen zuen euskaraz egiten ogasunarekiko tramitea. Ordutik, urtero pixkanaka errenta aitorpena euskaraz egitea erabakitzen duten oiartzuarren kopurua handitzen doa: iaz, %37,43 izan ziren.

Bitarte horretan lorazainekin batera herriko haurtxoek intxaurrondoa landatzeko zuloa egin zuten. Unea iritsi zenean intxaurrondoa sartu, estali eta ureztatu zuten. Intxaurrondo honen zergatiaren azalpena adierazten duen oroigarria ere jarri dugu. Abaraxkako kide batek irakurri zuen testua.

Hala ere, Oiartzungo euskaldunen kopurua ikusita, oraindik ere kopuru hori asko handitu daiteke. Euskaraz bizitzera animatu nahi ditu Udalak, administrazioarekiko harreman guztietan.

Arte tailerrak bidegorrian

Abaraxka ludoteka eta Alaiart Altzibarko bidegorriko komunetan mosaiko-mural bat osatzen ari dira, elkarlanean. Egun hauetan, arte-mural tailerretan parte hartuz, Alaia Gaztelumendi artistak herriko haurrak luxuzko laguntzaile ditu Zaindu ditzagun gure bazterrak osatzeko.

Abaraxkako haurrek eta herritarrek proposatutako lekua da, baita landaketa egunean osatutako egitaraua bera ere. Proposamen guztiak ezin izan ditugu bete, baina denak errespetatu eta egiten saiatu gara. Intxaurrondoa herriarena baita.

Realak Oiartzunen babesa du

Realeko eta Athleticeko gizonezkoen talde nagusiek jokatuko duten iazko Espainiako Kopako finalean, Gipuzkoa herrietan babes bila aritu da Reala. Oiartzunera ere iritsi ziren Gipuzkoako futbol talde handienaren ordezkariek eta oiartzuarron armarria Sevillako finalean izango da.

Azkenik, nola ez, Estebanek ekimen honetarako espreski sortutako bertsoak ezin falta! Esteban bera eta Abaraxkako kide Hegoi gidari, denon artean abestu genituen. Ekimen xume bezain alaia, hunkigarria eta parte-hartzailea izan zen. Hauxe da intxaurrondoaren oroigarrian idatzia dagoen testua: Ama, amona, aitona, aita, anaia, arreba, ahizpa, laguna, bikotea, izeba, osaba, irakaslea… zerrenda luzea da. Denok baitugu hil zaigun norbait. Intxaurrondo hau ZURETZAT ETA ZUREKIN OROITZEKO landatu dugu, zurekin bizitutakoa irri handi batez dastatzeko asmoz. Eskerrik asko bizi izan zaren bitartean nere ondoan egoteagatik. Zauden tokian zaudela muxu eta besarkadak. Maite zaitut!! Maite zaituztegu!! Maitasuna eta heriotza bizitzeko mila modu daudelako.

Turismo Bulegoa irekita egongo da Aste Santuan

Orio Txoko Txikiren Txara eremuko auzia bukatu da

1.580 kilo silo plastiko bildu ditu Udalak

Kirol ekitaldiak antolatzeko dirulaguntza

Kirol Sarirako proposamenak jasoko dira

Turismo Bulegoa irekita egongo da Fermiñene etxeko beheko solairuan bihartik apirilaren 11ra. Ordutegi hau izango da apirilaren 1etik 5era: goizez, 09:00-14:00etara eta arratsaldez, 16:00-19:00. Hurrengo egunetan (apirilaren 6tik 10era) goizez 10:00-14:00etara eta arratsaldez, 18:00etan itxiko da. Irekita egongo den azkeneko egunean, apirilaren 11n, goizez bakarrik emango du zerbitzua. Kanpoko bisitariei Oiartzun eta inguruak erakusteaz gain, bertakooi ere gauza berriak ezagutzen lagunduko digu Turismo Bulegoak.

Udalak eta Orio Txoko Txiki SL immobiliariak Txarako eremu baten inguruan zuten auzia bukatu da, Udalaren aldeko ebazpenarekin. Orio Txoko Txikiren jabetzako eremu baten desjabepenak sortu zuen auzia, Udalak landa lur gisa tasatu, baloratu eta ordaindu zuelako lur horren balioa, eta enpresak lur urbanizagarri gisa baloratzea nahi zuen (bi milioi euro baino gehiagotan). Jexux Leonet alkateak adierazi duenez, "udaleko zerbitzu juridikoek egindako lan izugarriari" esker lortu da Udalaren alde bukatzea auzia.

Baserrietan belar-bolak biltzeko erabiltzen den silo plastikoaren azkeneko bilketa berezian, 1.580 kilo hondakin jaso ditu Udalak. Silo plastikoa hondakin berezia da, tratamendu berezia behar duena, hori dela eta, egoki kudeatzeko urtean bitan bilketa bereziak antolatzen ditu Udalak. Bost bilketa puntu egokitzen dira silo plastikoa uzteko Ergoienen, Gurutzen, Karrikan eta Ugaldetxon. Baserritarren ardurari esker, hondakin berezi hau egoki kudeatu eta tratatzeko aukera izango dugu oiartzuarrok beste behin ere.

Urte honetan zehar Oiartzunen kirolj jarduerak eta kirol ekitaldiak antolatu nahi dituzten elkarte eta eragileek Udalaren dirulaguntza eskatzeko epea irekita daukate. Irabazi asmorik gabeko ekitaldiak antolatzeko laguntza emango du Udalak. 10.000 € bideratuko ditu Udalak gisa honetako kirol jarduerak antolatzera. Udalaren helburu nagusia laguntza hauek emateko garaian, herrian kirola eta ariketa fisikoa sustatzea da. Interesatuek ekainaren 30a arte izango dute eskaerak egiteko aukera. Informazio guztia www.oiartzun.eus-en.

Oiartzungo VI. Kirol Sarirako proposamenak jasotzen ari da Udala. Kirol arloan egindako ibilbidearengatik, izandako emaitzengatik edo kirola sustatzen herrian egindako lanarengatik gailendu diren oiartzuarrak eta haien lana baloratzea da Kirol Sariaren helburua. Aurtengoan, proposamenak on-line bakarrik jasoko dira (www.oiartzun. eus-en). Apirilaren 13a arte egongo da horretarako epea irekita. Aurten, Kirol Astea maiatzaren 8tik 15era ospatuko da eta egitarauaren barruan banatuko da Kirol Saria, maiatzaren 14an.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.