udal aldizkaria
Hezkidetzan formakuntza Elizade Herri Eskolan Gaur, gurasoei zuzendutako hezkidetza tailerra ere hasiko da Elizalde Herri Eskolan (HH eta LH etapak eskaintzen ditu) hezkidetzan formakuntza lantzen hasi dira zuzendaria, talde pedagogikoa, hezkidetza lantaldea eta Elizaldeko Guraso Elkarteko ordezkari batzuk. Udalak herriko hezkuntza zentroei hezkidetzaren inguruko oinarriak eskaini eta ikastetxeetan gauzatu ahal izateko eskaintzen ditu hezkidetzako formakuntza saioak. Orain arte, Urmendi Haur Eskolan (0-3 etapa) eta Haurtzaro Ikastolan egin dituzte formakuntzak bertako profesionalek. Orain, Elizalde Herri Eskolan egingo da tailerra. Elizalde Institutuan (DBH) ere formakuntza saioak egitea da helburua.
Gurasoentzako hezkidetza tailerra Era berean, gaur (hilak 16), herriko gurasoei zuzendutako hezkidetza ikastaroa hasiko da, Eider Goiburu hezitzaileak gidatuko duena.
2021eko APIRILA • 260. ZENBAKIA
Karaez kaleko jolaslekua, berritua
Karaez kalean (Elizalde) dagoen jolasparkea txukundu eta berritu du Udalak. Jolaslekuko lurra aldatu eta jolas berri bat jartzeaz gain, parkean dauden eserlekuak ere aldatu dira.
Ikastaroak plaza mugatuak ditu eta bete dira. Bederatzi orduko ikastaroa izango dira, apiriletik ekainera hiru saiotan egingo dutena. Helburua gurasoek euren haurrak rol eta estereotipiko sexistarik gabe heztearen inguruan hausnartu eta pista batzuk ematea izango da. Heziketan betaurreko moreak janzten laguntzea, alegia.
Zer da hezkidetza? Hezkidetza haurrak genero eta sexu rol eta estereotiporik gabe heztean datza.
Turismo Bulegoa, pozik Aste Santuarekin
Aste Santuan Oiartzungo Turismo Bulegoa irekita egon da. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik mugikortasuna mugatua egon den honetan, herrian izan ditugun bisitari gehienak bizkaitarrak izan dira.
Horregatik, garrantzitsua da hezkuntzako profesionalek hezkidetza zer den jakitea eta zertan eragiten duen jakitea, eurek ere baloreak transmititzen dituztelako.
Mendiburu 14ko kultur aretoaren lanen egoera eta kudeaketa kultur eragileekin partekatuko du Udalak HIlaren 21ean herriko kulturgile eta kulturgintzako elkarteekin bilera irekia egingo da Mendiburu 14ko kultur aretoaren garapenari buruzko lehen eskuko informazioa helarazi eta haren kudeaketaren inguruko hausnarketa bideatu asmoz, Udalak herriko kultur eragileekin partehartze prozesua ireki nahi du.
'Euskalduna' adierazpenarekin bat
Etxerat elkarteak euskal presoekiko espetxe politika berri bat aldarrikatuz sustatu duen Euskalduna adierazpenarekin bat egin dute Oiartzungo udal ordezkariek. EH Bildu eta EAJko zinegotziek babesa eman diote adierazpenari.
Herriko kulturgintzari lanen garapenari buruzko informazio zehatza eskaini eta haien zalantzak argitzeaz gain, behin aretoa eginda dagoenean, kudeaketa ereduak nolakoa izan behar lukeen adostu nahi du Udalak kultur sektorearekin. Horretarako, lehenengo bilera hilaren 21ean (asteazkena) izango da, Haurtzaro Ikastolako jantokian, 18:30ean. Kultur eragileei bereziki zuzenduta badago ere, parte hartu nahi duen edozein herritarrentzako irekia da bilera.
Auzo eta xanistebanetako Jai Batzordeekin bilerak
Asteazkenero, bisita gidatua elizan
Urmendin, sehaska etapako aurkezpen bilera
Arlo soziekonomikoan euskarako dirulaguntzak
Xanistebanetako Jai Batzordearekin eta auzoetako Jai Batzordeekin bilduko da Udala, aurtengo udari begirako hausnarketa egiteko eta proposamenak lantzeko. Bi bilerak egun berean izango dira (hilaren 27an), udaletxeko areto nagusian. 18:00etan, auzoetako Jai Batzordeekin elkartuko da Udala. Segidan, 19:00etan, xanistebanetako Jai Batzordean parte hartzen duten eragile eta elkarteen ordezkarien txanda izango da. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerak iazko uda baldintzatu zuen; aurten, osasun larrialdiak oraingoz horretan dirau.
San Esteban eliza ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira apirilean eta maiatzean, asteazkenero (12:00etan), dohainik. Ordubete inguruko iraupena izango du Joxe Mari Mitxelenak gidatutako bisitak, eta bisitarien jakinmina asetzeko aukera ere emango du, galderen tartearekin. Bisitak erabat doakoak izan arren, aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, aforo kontuak direla eta. Izen-ematea Oarsoaldeko Turismo Bulegoaren bidez egingo da: turismoa@oarsoaldea.eus-era idatzi edo 943 49 45 21 telefonora deituta.
Urmendi Haur Eskolak aurten jaio(ko) diren haurren gurasoentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak egingo ditu hilaren 21ean. 17:00etan da hitzordua, Maria Garaiar plazan dagoen Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusian. Bileran parte hartzeko aldez aurretik izena ematea eskatzen da urmendi@ouip. ikastola.eus helbidera idatzita. Gogoratu hilaren 30a arte Urmendi Haur Eskolako etapa guztietan (0-3) izen-ematea irekita dagoela. Urte bukaeran jaioko diren haurrak matrikulatzeko epe berezia irekiko da ekaina bukaeran.
Arlo soziekonomikoan euskara normalizatzeko egindako ekimenetarako dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dute Oiartzungo enpresa (txiki, ertain eta handi), elkarte eta, merkataritza eta ostalaritza establezimenduek (abenduaren 15a arte). Aurten, lagunduko diren ekimenak zabaldu dira: izan ere, guztiek izango dute laguntza tekniko eta ekonomiko berea jasotzeko aukera. 21.800 € bideratuko dira laguntza hauetara (eskatzaile bakoitzari ekimenen %50a lagunduko zaio diruz, gehienez ere 2.000 € arte).