udal aldizkaria
'Oiartzun suspertuz', COVID19ari aurre egiteko aholkularitza enpresa eta autonomoentzat
2021eko APIRILA • 261. ZENBAKIA
ABARAXKA LUDOTEKA
Oiartzunen bulego propioa izango da doako zerbitzua eskaintzeko
APIRILAK 24, LIBURUAREN EGUNA
Oiartzungo Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, Oiartzun suspertuz ekintza plana martxan jarri du herriko autonomo eta, enpresa ttiki zein ertainei bideratua.
Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen apirilaren 23an. Libururik, arrosarik jaso al zenuten opari?
Ekintza planaren helburua Oiartzungo enpresei eta autonomoei COVID19ak eragin duen krisi ekonomikotik ateratzen laguntzea eta herriko sare ekonomikoa berrindartzea da. Helburua eskualde mailakoa da, eta horregatik, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean ariko dira lau Udalak. Doako zerbitzua 15 sektoreri Helburu hori lortzeko, doako zerbitzua eskainiko zaie 15 sektoretako profesionalei. Honakoei: ostalaritza eta turismoa; merkataritza; garraioa eta logistika; metalurgia; kautxua eta plastikoa; eraikuntza; garraio-materiala; aisia eta kultura; hezkuntza; teknologia; elikadura eta soziosanitarioak.
ezaugarri eta beharren araberako aholkularitza espezifikoa eskaini -baita kanpoko ere-. Zerbitzua eskaintzeko bulego propioa izango da Oiartzunen. Aldez aurretik hitzordua hartzea derrigorrezkoa izango da bertaratzeko. Dagoeneko zerbitzua martxan dago. 'OIARTZUN SUSPERTUZ' bulegoa: Helbidea: Astigarraga bidea, 2. Mamuteko bulegoak, 2. solairua. Oarsoaldea Garapen Agentzia. Telefonoa: 943 49 41 29. E-maila: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus.
Mendiburu 14ko udal eraikinean egongo den kultur aretoaren kudeaketaren inguruan prozesua martxan jarri du Udalak herriko kultur eragile eta sortzaileekin. Lehenengo saioan ia 50 lagunek parte hartu zuten.
Herrialde batzuetan ohitura denez liburuarekin batera arrosa bat oparitzen da. Guk Abaraxkan arrosarik ez, baina ipuinak sortu eta oparitu genituen. Bai, sortu esan dugu, gu geu elkarlanean aritu baikinen ipuinak asmatzen, sortzen, marrazkiak diseinatzen eta baita audioa eta bideoa egiten ere! Beste behin ere elkarlanean aritu gara, aberasgarria eta hezitzailea delako elkarrekin batera jardun eta gauza berriak sortzea, Abaraxkan elkarrekin ikasi eta hezteko aukera paregabea dugulako. Ipuina sortu, marrazkiak erabaki audioa grabatu eta... KUTXA MAGIKOAN marraztu. Kutxan marrazteak magia egitea dakar. Kutxak ahoz sortutako guztia ilustratu eta bideoan grabatzeko aukera ematen du. Modu honetara, Abaraxkako haurrek sortutako ipuinek bizitza hartu zuen eta beste modu batera ikusi eta entzuteko posibilitatea dugu gaur egun.
Eskainiko den laguntza aholkularitza izango da: enpresa edo autonomo bakoitzaren egoeraren diagnostikoa egin; hobekuntzak proposatu; laguntza ekonomikoei buruz informatu eta bakoitzaren
Kultur aretoaz hizketan
Abaraxkako kideok irakurzaletasuna bultzatu nahian ipuin sorkuntza tailerra antolatu genuen larunbat horretan. Adin guztietako haurrak hurbildu zirenez, modu oso ezberdin eta entretenigarrian aritu ginen ipuinekin jolasean: argi mahaiarekin, antzerkia eginez, idatziz, irakurriz… ipuinekin jolastuz gozatu genuen.
Festen batzordeekin bilera
Xanistebanetako eta auzoetako Jai Batzordeekin bildu da Udala, aurtengo udari begira aurrreikuspenak partekatzeko. COVID19ak eragindako osasun larrialdiak baldintzatuko duen uda izango da aurtengoa ere.
Halaxe ipuin sorkuntza tailerrean, besteak beste, Panda ipuina sortu eta bizitza eman genion. Emaitza ikusi nahi baduzue gure youtubeko kanalean eta ww.gazteoiartzun.net blogean duzue ikusgai.
Zaintza komunitarioaren esperientzia partekatzen
Ispilua jarri da Olaldeko bidegurutze sarreran
Kirol Astea atzeratu da osasun egoerarengatik
Zaintza komunitarioari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Hiritik At-ek eta Oiartzungo Udalak parte hartu du bertan, Oiartzungo esperientzia partekatuz. Eneritz Arbelaitz alkateordeak ordezkatu zuen Oiartzungo Udala, eta berak azaldu zuen pandemia garaian zaintza komunitarioaren arloan Udalaren eta herritar eragileen artean izandako elkarlana. Mahai-inguruan herri ezberdinetako esperientziak partekatzea izan zen helburu. Errenteriako, Donostiako eta Tolosako udal ordezkariek ere parte hartu zuten, Oiartzunekin batera.
Altzibarren, Arotz-leku etxetik Olalderako sarreraren ikusgarritasuna hobetzeko, ispilua jarri da. Altzibarko zein Karrikako auzo batzarretan agertu izan da bidegurutze horretako ikusgarritasuna hobetzeko neurriren bat hartzeko beharra, itsu xamar geratzen baitziren sartu-irteerak eta Artikutzako bidean abiadura hartzen baitute ibilgailuek. Trafiko dexenteko eremua da gainera, Altzibar auzorako sarrera ere bai baita. Orain, Udalak, ispilua jarrita trafikoa hobeto antolatua eta seguruagoa izango dela espero du.
Maiatzaren 8tik 14ra egitekoa zen Kirol Astea atzeratzea erabaki du Udalak, COVID19aren ondorioz Oiartzunek bizi duen egoera epidemiologiko kezkagarria dela eta. Kirol Astea egingo den data zehazteko dago oraindik, baina udazken aldera izango dela aurreikusten du Udalak. Ordurako osasun egoera hobea izango dela espero da eta antolatutako ekintzetan parte hartzeko aukera zabalagoa izango dutela oiartzuarrek. Kirol Saria -dagoeneko erabaki dena baina aurrerago jakinaraziko dena- ere orduan banatuko da.