udal aldizkaria
Ohiko festarik ez da izango aurtengo udan Kulturabirusa programazioa osatuko da udako hilabeteetarako Aurtengo udan ere ez da ohiko festarik izango ez auzoetan, eta ezta Xanistebanetan ere. COVID19ak eragin duen larrialdi egoerak eta izaten ari den ondorioak aztertu ondoren, erabaki hori hartu dute Udalak, Xanistebanetako Jai Batzordeak eta auzoetako Jai Batzordeek, elkarrekin adostuta. Egoera aztertzeko, bilera bana egin dute Udalak eta Xanistebanetako Jai Batzordeak alde batetik, eta Udalak eta auzoetako Jai Batzordeetako ordezkariek, bestetik.
Kulturabirusa, udan kulturaz gozatzeko Hala ere, oiartzuarrek udan kulturaz gozatzeko aukera izan dezaten, aurtengoan ere Kulturabirusa aisialdi programazioa osatuko da udako hilabetetarako. Udalak, herriko eragile eta sortzaileekin elkarlanean antolatuko du egitaraua.
2021eko MAIATZA • 262. ZENBAKIA
Kulturabirusa hedatzen hasi da
Aurtengo udan Kulturabirusa hedatuko da berriz herrian, eta prestatzen hasteko, eragile eta sortzaileekin bilera egin du Udalak. Proposamenak bildu eta antolatzea da Kultura sailaren helburua.
Iaz osatu zen lehenengoz Kulturabirusa programazioa uztailean eta abuztuan, eta balorazioa positiboa izan zen. Aurtengo helburuetako bat, auzoetan ekintza gehiago antolatzea izango da.
Donostia plazako parkea, berritua
Elizalde auzoko Donostia plazako parkea txukundu du Udalak. Lurra berritu eta jolas berri bat jarri da bertan. Haurrentzako herriko jolasparkeen mantenu lanak egiten ari da Udala, eta lan hauek ere horien baitan kokatu behar dira.
Uda Kirolek 15 kirol jarduera egiteko aukera eskainiko du Oiartzunen Eskualdean izango diren beste 16 jardueratan ere parte har dezakete oiartzuarrek Udan 15 kirol jarduera egiteko aukera izango da Horrez gain, eskualdeko beste herrietan beste 16 Oiartzunen. Haur, gazte eta helduei bideratutako kirol jarduera egiteko aukera izango da eta horieeskaintza izango da (4 urtez goiti). tan ere parte hartu dezakete oiartzuarrek: dantza; aquafit; nordic walking; tenis; kirol txokoa; pilota; Ekainean eta uztailean izango dira Oiartzunen eki- jumpfit; judo; kenpo; skate; parkur eta freerun; menak: top kirola; igeriketa; padel (hastapena); paddel surf; piraguismoa; arrauna; BTT eta bike eskalada; hip hop (gazteentzat);fitness (gazteen- eskola. tzat); entrenamendu funtzionala; multifitness; aquagym; zumba; cycling; gimnasia erritmikoa; gimnasia akrobatikoa; lerro irristaketa eta zirko tailerra.
Gaetxeko udal biltegia, seguruagoa
Iturriozko Gaetxe eremuan, udal biltegia dagoen tokian, ingurua txukuntzeko lanak egiten ari da Udala. Zabaldia txukundu eta hesi elektronikoa jarriko da, udal biltegiko segurtasuna hobetzeko.
Izen-ematea dagoeneko martxan da eta ekintzak dauden bitartean ere, izango da izena emateko aukera. Informazio guztia (prezioa, egutegia, izen-ematea...) Elorsoro kiroldegian eskuratu daiteke (943 49 25 52).
Hondakinen tasaren eta kontribuzioaren ordainketa
Hilerriko irisgarritasuna hobetzeko lanak
Ikasleen bertso saioak ikastetxetan izango dira
ASAP programatik 14 etxe alokairu duinera
Hondakinen tasaren lehenengo zatia eta Ondasun Higiezinen gaineko zerga (OHZ edo kontribuzio gisa ezagunagoa dena) ordaintzeko epeak martxan daude. Lehenengoa -hondakinen tasa- ordaintzeko ekainaren 30a arteko epea izango dute zergadun oiartzuarrek (nahiz eta ordainketak helbideratuak dituztenei hilaren 28an kobratuko zaie dagokion kopurua). Kontribuzioa ordaintzeko ere epemuga bera izango da (ekainaren 30a) baina kasu honetan, helbideratutako ordainketak ekainaren 7an kobratuko zaizkie zergadunei.
Herriko hilerriko sarrera nagusian -nahiz eta COVID19aren ondorioz hilerriko sarrera-irteerak egokitu egin diren eta berezko sarrera nagusia, irteera da- irisgarritasuna hobetzeko eta bermatzeko lanak egiten ari da Udala. Horretarako, eskailerak kendu eta arrapala egingo da. Bide batez, sarrera guztia txukuntzeko baliatuko da lan hau. Lanak aurreko astean hasi ziren eta oraindik, beste hiru asteko iraupena izango dela aurreikusten da. Lan hauetan 24.188,90 € inbertituko ditu Udalak. Herriko hilerria udal jabetzakoa da.
Euskararen ahozkotasuna eta erabilera sustatzeko, Udal planak bertsolaritza sustatzen du LH 5. eta 6. mailako ikasleen artean. Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan egiten dute lanketa eta ohitura dute ikasturte bukaeran denak elkartu eta jendaurrean urtean zehar landutakoa erakusteko. Aurten, baina, COVID19a dela eta ezin izango da Madalensoron jaialdirik egin eta datorren astetik aurrera, bakoitzak bere ikastextean egingo ditu saioak. Grabatu egingo dira saioak, herritarrek ikusteko aukera izan dezaten.
Iaz 14 etxebizitza huts bideratu ziren Oiartzunen alokairura ASAP programaren bidez. ASAP programa 2018tik dago martxan Oiartzunen, Udalaren eta Etxebideren arteko hitzarmenari esker. Etxebizitzak alokairu duinera bideratzea erabakitzen duten etxejabeak geroz eta gehiago dira Oiartzunen, eta pozgarria da hori Udalarentzat. Hala ere, Etxebizitza Bulegoan informatzera gonbidatu nahi ditu Udalak gure herrian etxebizitzaren bat hutsik duten jabeak (etxebizitza@ oiartzun.eus/943 49 41 29), baita maizter izateko interesatuak.