udal aldizkaria
Atsolorra ospatu da, 2020an Oiartzunen jaiotako haurrei ongietorria emateko Iaz jaiotako 73 haur oiartzuarretatik, 37k eta haien etxekoek parte hartu dute 2020an jaiotako oiartzuarrei ongietorria eman dio Oiartzungo herriak, atsolorran. Iaz jaiotako 73 haurretatik 37k eta, haien guraso eta senideek parte hartu dute festan.
2021eko MAIATZA • 263. ZENBAKIA
ABARAXKA LUDOTEKA UDALEKU IREKIAK 2021: MATRIKULAZIOA Udalekuak egingo dira! Hemen izen-ematea egiteko baldintzak. 1. Aurrematrikula egin zenuten denek izango duzue matrikula egiteko aukera, baina aurrematrikulan zehaztu bezala, ez dira aldaketak onartzen.
Ongi etorri! Irati; Maule; Ainitze; Maddi; Antia; Iraule; Cristina; Gexan; Yanira; Eki; Elaia; Mara; Uma; Sandra Marié; Aner; Paule; Matteo; Galder; Olaia; Libe; Izan; Garoa; Mamia; Manex; Eider; Inge; Lur; Saleh; Ithan; Unai; Jasmin; Alain; Bidane; Malen; Alaitz; Jon; Ibai; Ibai; Ekhi; Ur; Julen; Izaro; Inge; Mikel Caleb; Maddi; Lowsan Caleb; Yuna; Martina; Laia; Haize; Georvanni; Mohamed Amine; Ekain; Unax; Mikel; Glana; Amaia; Genesis Valeria; Aiuri; Mateo; Aarya; Brahim; Lian; Lea; Izei; Mare; Udane; Maia; Nahia; Alma; Marko; Zuhaitz eta Izei.
2. Matrikulazio sistema: Matrikula epea: Maiatzaren 25etik 31ra. Epez kanpo ez da matrikularik onartuko. Behin matrikula eginda baja emanez gero, Abaraxka ludotekak ez du dirurik itzuliko. 3. Matrikularekin batera beharrezko dokumentazioa: - Ordainagiria (haurraren izen-abizenak jarrita). - Osasun txartelaren fotokopia. - Adin txikikoen Datu Babeserako dokumentua sinatua. - COVID19 protokolo dokumentua sinatua. 4. Tasak:
Bertso saioak ikasleekin
Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako LH 5. eta 6ko ikasleek bertsolaritza lantzen dute euskararen erabilera indartzeko eta urtero, bertso saio batekin bukatzen da ikasturtea. Aurten, COVID19arengatik, ikastetxeetan egingo dituzte.
Eskola Agenda 2030 batzarra
Ikasturte bukaeran, Eskola Agenda 2030 egitasmoko ikasle ordezkariak Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziarekin elkartu dira, ikasturtean zehar basoen inguruan egindako lanketa, hartutako konpromisoak eta proposamenak aurkezteko.
Normala (2 aste): 40 €. Normala + autobusa (2 aste): 53 €. Normala (4 aste): 80 €. Normala + autobusa (4 aste): 107 €. 3 ume matrikulatuta (2 aste): 31 € bakoitza. 3 ume + autobusa (2 aste): 41 € bakoitza. 3 ume matrikulatuta (4 aste): 62,50 € bakoitza. 3 ume + autobusa (4 aste): 83 € bakoitza. Kontu korrontea (Laboral Kutxa): ES66-3035 0126 64 1260048216 5. Guraso bilera: Ekainak 11, udaletxeko pleno aretoan. Familia bakoitzeko kide bakarra bertaratu daiteke. Haur bat baino gehiago dituzuenok, haur gazteenak aurten bukatu duen mailan etorri. - HH3, HH4 eta LH6: 16:30-17:15. - HH5 eta LH3 : 17:15-18:00. - LH1 eta LH5: 18:00-18:45. - LH2 eta LH4: 18:45-19:30. 6. Informazio gehiago: E-maila: udalekuak.oiartzun@gmail.com Telefonoa: 645 005 496/943 50 64 12 Abaraxka ludotekan (astelehenetik ostiralera, 16:15-19:00)
Ugaldetxoko bidegorrian, komun publiko berriak
Redadegeko kilometroak bretoieraren alde
'Geuretik sortuak' beka, Lore-More Oiartzunen
Ugaldetxoko bidegorrian, komun publiko berria eraikitzen ari da Udala. Horrekin batera, gune horretan ur-tutu bat ere jarriko da, txirrindak garbitzeko zerbitzu-gune bat ere izango baita. Bidegorriko erabiltzaileentzako zerbitzu hobea eta eskaintzeko asmoz erabaki du Udalak herriko bidegorri sarea bigarren komun publiko zerbitzu batekin hornitzea (orain arte, Altzibarren bakarrik egon dira komunak). Ugaldetxon egiten ari den lan hauetan 52.500 €ko inbertsioa egingo du Udalak eta ekainean bukatuko dira egin beharrekoak.
Karaezen hasi da aurten Redadeg lasterketa, bretoieraren aldeko Korrika (bihar bukatuko da aurreko ostiralean hasitako ekimena). Aurtengoan, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik eta mugengatik, Oiartzungo ordezkariek ezin izan dute lasterketan fisikoki parte hartu, baina bretoieraren aldeko konpromisoa beste modu batera erakutsi dute: Redadeg-eko kilometro bana erosiz. Udalaz gain, kilometroal erosi dituzte herriko eragile hauek: Haurtzaro Ikastolak, Intxixu AEK euskaltegiak eta Oiartzun-Karaez Senidetza Taldeak.
Udalbiltzak Geuretik Sortuak proiektua sortu du eta Oiartzunek bertan parte hartuko du, Euskal Herriko beste 35 herrirekin batera. Proiektu honek euskal kulturgileei euskaraz sortzeko aukerak eman eta herrien arteko kultur sare bat sortzea du helburu. Hiru asteko egonaldi artistikoak egingo dituzte aukeratutako artistek dagokien herrian, eta ondoren, egindako lana erakutsi. Oiartzunen Lore-More antzerki konpainia nafarrak landuko du bere sorkuntza. Nazio mailako aurkezpen orokorra Arizmendienean egin zen.