udal aldizkaria
Kulturabirusaren udako egitaraua aurkeztu da Datozen egunetan egitarau osoa helduko da Oiartzungo etxeetara Kulturabirusa izango da aurtengo udan ere, kultur eta aisialdi eskaintza izan dadin adin guztietako oiartzuarrentzat. Gaur, aurkezpena egin dute Udalarekin batera egitaraua osatzen aritu diren eragile eta sortzaileek. Antolatzaile lanetan aritu diren eragileek zenbait irizpide adostu dituzte ekintzetarako: euskara; feminismoa; inklusiboa izatea; animaliarik ez erabiltzea; kulturaniztasuna bultzatzea; adin tarte guztiak kontuan hartzea, auzoetara heltzea; iraunkorra izatea eta ingurumena zaintzea; eta kontsumismo hutsetik haratago joatea. Datozen egunetan Oiartzungo etxe guztietan jasoko da uda osoko egitaraua.
EGITARAUA (ekaina): Ekainak 18, ostirala: Bertso jaialdia: Onintza Enbeita, Josu Ibarguren, Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Ander Lizarralde (Arizmendi-enean, 22:00). Ekainak 19, larunbata: HemenGuk azoka (Kontzejupean, 09:30-14:00). Ekainak 20, igandea: Kantugiltza: Olatz Salvador (Arizmendi-enean, 19:00). Ekainak 22, asteartea: Hitzaldia: "Altsasu kasua gaur egun" (udaletxeko areto nagusian, 19:00). Ekainak 24, osteguna: "Mari, Meri eta Leri", antzerkia haurrentzat (Haurtzaro Ikastolako anfiteatroan, 18:00). Ekainak 25, ostirala: Gitarra saioa eta HELTAko erakusketa (Arizmendi-enean, 18:00). Ekainak 26, larunbata: Herri Musika kontzertua: Xoacu (Arizmendi-enean, 11:30 -haurrak- eta 19:00). Ekainak 29, asteartea: Hitzaldia: "Mendian hil, hirian hil" (Haurtzaro Ikastolako jantokian, 19:00). OHARRAK: - Ekintzek aforo mugatua izango dute. - Aldez aurretik sarrerak Turismo Bulegoan eskatu beharko dira: 943 49 45 21/turismoa@oarsoaldea.
2021eko EKAINA • 264. ZENBAKIA
Herri hezitzailerako urratsak
Oiartzunek herri hezitzaile izateko pauso bat eman zen aurreko asteburuan, herriko umeei galdetuz nolako herria nahi luketen eta Oinherriren filosofia zein herriko lantaldea aurkeztuz, Porrotxen laguntza eta guzti.
Hirigintzako harrera, Fermiñenen
Hirigintzako bulegoetan berrikuntza lanak egiten hasi da Udala, tokia berrantolatzeko. Hori dela eta, lanek iraun bitartean Hirigintza saileko harrera eta Atez Ateko Bulegoa Fermiñene etxeko beheko solairuan egongo dira.
Oiartzungo ekoizleen azoka izango da hilaren 19an Udalak, herritarrek eta ekoizleek sarea antolatu dute: HemenGuk Oiartzungo ekoizleak saretzeko urratsak ematen hasi dira Udala, ekoizleak eta herritarrak elkarlanean. Bertako produktuak ezagutzera eman, balioan jarri, kontsumitzaileekin harremana sustatu eta bertako ekonomia suspertzeko asmoz, HemenGuk sortu da: bertakoei eta bertakoari erreferentzia zuzena eginez.
lo (barazkiak); Drink mucha (kombucha); Elika (barazkiak); Gezamina (ogia); Ilargi (egurrezko bitxiak); Itsaso (amets harrapariak); Labore (bertako produktuak); Larremotx (gazta); Leire Dorronsoro (bitxiak); Lekungarai (gazta); Loregorri (oihalezko konpresak eta poltsak); Minak (ogia); Momotegi (ahatekiak); Pagoa (garagardoa); Papurrak (ogia eta goxoak); Peluzar (arrautza ekologikoak); TrikuHemenGuk-en jendaurreko lehengo ekintza Oiar- harri (marrazkigintza) eta Zituene (pasta). tzungo ekoizleen azoka izango da. Ekainaren 19an (larunbata), goizez (09:30etik 14:00etara), Kontzejupean 20 postu jarriko dituzte.
Kultur aretoaz eta ereduaz hausnartzen
Mendiburu 14n egongo den kultur aretoaren harira, kudeaketa eta herriko kultur ereduaren inguruko lanketaren bigarren saioa izan zen aurreko astean. Udal ordezkariez gain, herriko sortzaile eta kultur eragileek ilusioz ekin diote elkarrizketari.
Azoka hau beste ekintza batzuen artean lehenengoa izatea da HemenGuk-en asmoa. Azokan parte hartuko ez duten zenbait ekoizle ere badabiltza HemenGuken bueltan. Azokan parte hartuko duten ekoizleak: Aldako (txakolina); Arabolaza (eztigintza); Arrazta-
Udako igerilekua bihar irekiko da
Elkarbizitzarako arauak errespetatzeko deia
Hondakin organikoaren karakterizazioa bikaina da
TicketBAI aplikazioa euskaraz jartzeko deia
Udako igerilekua bihar (hilak 12) irekiko da (ekaineko ordutegia: 11:00-20:00). Iaz, COVID19ak eragindako larrialdi egoera zela eta, denboraldi motzagoan egon zen irekita. Aurten, ohiko denboraldia izango da, nahiz eta aforoak eta beharrezko neurriak hartuko diren COVID19arengatik. Elorsoro kiroldegiko bazkideek kuotan sartuta dute udako igerilekuaren erabilera. Gainontzekoek, eguneko sarrerak erosteko edo denboraldiko bonoak (banakakoak eta familiakoak) egiteko aukera izango dute. Denboraldia irailaren 12an bukatuko da.
Azken asteetan herriko inguru publikoetan txikizio ugari eta elkarbizitzarako oztopo izan diren jarrerak ikusi ditugu Oiartzunen eta kezka adierazi nahi du Udalak. Txikizio eta jarrera hauek ez diote inori mesederik egiten, eta oiartzuarren arteko elkarbizitzarako oztopo direla adierazi nahi du. Horregatik, herritarrak gertakari eta jarrera hauen inguruan hausnartzera gonbidatu nahi ditu Udalak. Bitartean, bere esku dauden neurriak hartu beharko ditu, elkarbizitzareko kaltegarriak diren jarrerak ekiditeko asmoz.
Oiartzunen bildutako hondakin organikoaren azken karakterizazioan, materia organikoaren purutasuna %99,5ekoa izan da. Alegia: hondakin organikoan egon behar ez luketen hondakinen kopurua %0,5 bakarrik izan diela esan nahi du horrek. Horrek esan nahi du bihondakinak tratatzeko bidaltzen den Oiartzungo hondakin organikoa kalitate onekoa izatez gain, herritarrek banaketa primeran egiten dutela. Hori dela eta, Udalak oiartzuarrak zoriondu nahi ditu duten jarrera egokiarengatik eta bide honetan jarraitzera animatu.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Ogasun sailek merkataritza eta ostalaritza establezimendu, enpresa eta elkarte guztietan TicketBai martxan jarriko du, fakturak zuzenean Ogasunera bideratzeko. Zenbait informatika enpresak aplikazioak sortu dituzte. Horietako batzuek euskaraz eta gazteleraz funtzionatzen dute, eta beste batzuek gaztelera hutsez. Oiartzungo Udalak eta UEMAk euskarazko aukera ere baduten aplikazioen aldeko hautua egiteko eskatu diete herriko establezimendu eta enpresei, eta informazio zein laguntza eskaini die.