265. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Santusene elorrondo

2021eko UZTAILA • 265. ZENBAKIA

ABARAXKA LUDOTEKA

Adin Txiki Santusene eta Elorrondo kaleak berritzeko lanak hasiko dira datozen egunetan. Udalekuak gainean ditugu. Uztaila bertan dugu.

Lanek hartuko duten eremua hauxe izango da: Altzibarko bidegorriko pasabidetik hasi (Santusene kalearen hasiera), Aldapa, Beluteneko malda (Ergoienera hartzeko bidegurutzea artea) eta Elorrondo kale osoa, Muxuruko biribilgunetik ikastetxeetako biribilgunea bitarte.

Abaraxkako hezitzaileok hilabete batzuk daramatzagu hauek antolatzen (izen-ematea, protokoloak, espazioak, plangintzak…). Lanean tinko aritu ondoren, esan dezakegu dena prest dugula. Urtero gai bat lantzen dugu udalekuetan (aniztasuna, emakumeak…) eta aurtengo gaia NATURA LAGUN izango da. Hau da, natura izango dugu ardatz gure jolasak, eskulanak, txangoak, flashmobak… egiteko orduan.

Eremu horretan guztian egingo diren berrikuntza lanak arlo hauetakoak izango dira: errepidearen asfaltatzea; argiteria; saneamendua (Elizalde eskola eta Elorsoro kiroldegi artekoa) eta Beluteneko autobus geltokia.

Natura zaintzeko eta babesteko betaurrekoak jantzi ditugu plangintzak osatzeko garaian: erreka garbiketak, hondakin muralak, berrerabiltzeko materialarekin eskulanak, txoko berdeak ezagutu…

Lan hauek ia hiru hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusi da.

Naturarekin bat egin behar dugula argi ikusten dugu Abaraxka ludotekako hezitzaileok eta hori da aurtengo udalekuetan begiraleekin batera transmititu nahi dieguna parte-hartzaileei eta baita Oiartzungo herriari ere.

Lanek irauten duten bitarte horretan, Elorrondo kalean trafiko aldaketak izango dira: norabide bakarrekoa izango da errepide hori, Altzibartik ikastetxeetako biribilgunerako norabidean, hain zuzen ere.

Haur eta begirale taldeei modu batera edo bestera naturarekin zerikusia duten izenak jarri dizkiegu: mendi izenak, ozeano izenak, arrezifeak, natura zaintzen duten pertsona edo elkarteen izenak…

Guztira, 292.784,63 € bideratuko ditu Udalak Elizalde eta Altzibar auzoei eragingo dien berrikuntza lan hauetara.

HemengGuk, azoka

HemenGuk, Oiartzungo ekoizleen sareak, euren produktuak ezagutzera eman eta bezeroekin harreman zuzena lantzeko, azoka antolatu du. Herriko 20 ekoizlek parte hartu zuten lehenengo saio honetan.

Kulturabirusa martxan da

Kulturabirusaren udako egitaraua hasi da. Dagoeneko lehenengo ekintzak egin dira, arrakastaz (irudian, Mari, Meri eta Leri haurrentzako emanaldia). Datozen egunetako egitaraua ezagutzeko, www.oiartzun.eus-en dago guztia.

Kutsadurak leku horietan nola eragin duen ikusiko dugu eta, era berean, guk hori hobetzeko zer egin dezakegun hausnartzeko tarteak hartuko ditugu. Bertako eta munduko beste puntetan dauden aktibista edo elkarte batzuk ere aztertuko ditugu, hauek nola lan egiten duten ikusiz. Itsasoa non hasten da? Galdera honi erantzuteko ekimen bat prestatu dugu. Ura eta natura zaintzearen garrantziaz ohartzeko ipuinak sortu ditugu, abestien letrak aldatuko ditugu naturaren lagunak garela aldarrikatzeko… Uztaila osoan zehar arituko gara naturarekin elkarlanean eta aurrera begira ere harremana sendotzeko lanean. Eta zu Oiartzungo NATURA LAGUN AL ZARA? Bukatzeko aipatu azkeneko urte hauetan formakuntzak jaso ditugula udalekuetan lana egiten dugunok. Aurtengoan ere begiraleok bi formakuntza jaso ditugu, euskararen ingurukoa bata eta hezkidetza arlokoa bestea. Aisialdia, udalekuak, hezitzaileak baitira.

Turismo Bulegoa, Arizmendi-enean irekita

Arizmendi-enea etxea bihar inauguratuko da

Ikasleek Ibargain eta Txara garbitu dituzte auzolanean

'Euskara sarera' kanpaina, hizkuntz ohiturei buruz

Oiartzungo Turismo Bulegoa irekita dago atzotik abuztuaren 31 arte. Aurten, kokapen berria izango du Turismo Bulegoak: Arizmendieneako sarreran (Aialde kalea, 4). Astelehenetik igandera egongo da irekita, ordutegi honekin: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Oiartzun ezagutzera eta bisitatzera datozenei gain, oiartzuarrei ere emango die zerbitzua (Kulturabiruseko sarrerak bertan hartu beharko dira, eta Tren Berdea, Arizmendi-enea etxea edota San Esteban elizako bisita gidatuetakoak).

Bihar, uztailak 3, Arizmendi-enea etxearen inaugurazio ofiziala izango da (18:00etan). Inauguraziora joateko, tokia erreserbatu beharko da aldez aurretik Oiartzungo Turismo Bulegoan (Arizmendieneako beheko sotoan). Era berean, atzotik, lorategia irekita dago egunero (gauetan itxita egongo da eremua, Hipatiaren lorategia bezalaxe). Aurrerantzean, etxe-museoa bisitatzeko aukera izango da. Astelehenetik ostiralera, bisitak libreak izango dira. Asteburuetan berriz, bisita gidatuak izango dira Turismo Bulegoko teknikarien eskutik.

Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako DBHko ikasleek, auzolanean, Txara eta Ibargaingo parkeak garbitu dituzte, ikasturtea bukatu aurretik. Adin Txikiko Mahaiak bideratu ditu auzolanak (adin txikikoen aritzen diren herriko eragile ezberdinak elkartzen dira foro horretan, tartean, ikastetxeak). Gisa guztietako hondakinak bildu zituzten herriko bi eremu horietan eta, ikasle zein ikastetxeen inplikazioa eskertzeaz gain, gaztetxoek egindako lana eta ahaleginari buruzko hausnarketa eta errespetua eskatzen zaie gainerako herritarrei.

Udalak, UEMAk eta PuntuEus Fundazioak elkarlanean Euskara sarera kanpaina jarri dute martxan. Bideo labur batzuen bidez, oiartzuarrek teknologia berrietan dituzten hizkuntza ohituren inguruan hausnarketa eragitea da helburua. Teknologia berrien arloan, lau gairen inguruko galdera zuzena egin zaie herritarrei, "nik euskaraz egiten dut, eta zuk?". Arlo horiek hauexek dira: Interneteko nabigatzailearen hizkuntza; sare sozialetan erabiltzen dugun hizkuntza; telefono mugikorra konfiguratua duguna eta whatsappean erabiltzen duguna.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
265. Aski Prexko! by Oiartzungo Udala - Issuu