udal aldizkaria
Arizmendienea etxe-museoa inauguratu da Museoaz gain, lorategia, erabilera anitzeko gela eta Turismo Bulegoa biltzen ditu Urdiñola-Arizmendienea etxe-museoa eta hango beste espazioak irekita daude publikoari. Uztaila hasieran, inaugurazio ekitaldi ireki baten bidez eman zitzaion hasiera herrigunean dagoen eraikin historikoarekin ibilbide berriari. Jexux Leonet alkateak eta, Iosune Cousillas eta Jon del Olmo zinegotziek gidatu zuten inaugurazio ekitaldia. Urdiñola-Arizmendienea udal eraikin bihurtu zenetik ireki arteko prozesua zein izan den azaldu zuten. Edurne Saizar pianistak Aita Donostiaren piezekin girotu zuen ekitaldia eta Olarri dantza taldeko kideek ere parte hartu zuten.
Lau gune dituen etxea Elena Zalakain historialariak ere parte hartu zuen ekitaldian. Zalakain eta Arantza Lekuona pertsona giltzarriak izan dira Arizmendieneako ondarea berreskuratzeko orduan. Hori dela eta, Udalak biei aitortza egiteko baliatu zuen irekiera ekitaldia.
2021eko UZTAILA • 266. ZENBAKIA
Elorrondo eta Santuseneko lanak
Elorrondo eta Santusene kaleak berritzeko lanak hasi dira. Lanek irauten duten bitartean Elorrondo kalea norabide bakarrekoa da.
Arizmendieneak lau gune izango ditu: lorategi publikoa (egunero irekita egongo dena), etxe-museoa (dagoeneko bisitagarri dena), erabilera anitzeko gela (uztaila osoan herriko 13 artista plastikoren Puskak biltzen lan kolektiboa erakutsiko da bertan) eta Turismo Bulegoa (etxeko sarreran). Leonet alkateak Urdiñola-Arizmendienea etxea herriari irekia egongo den espazio berri bat izatea desio duela azaldu zuen eta "Oiartzungo garai bateko historia ezagutzeko" duen garrantzia zehaztu. Ekitaldia, etxeko atarian dauden hitz eder horiekin laburbildu zuen bukaeran Leonetek: "Hemen sartzen dana, bere etxean dago".
Bidegorriko komun berria, irekita
Ugaldetxon, bidegorrian egin den komun publiko berriaren lanak bukatu dira eta dagoeneko irekita dago, zerbitzua emateko. Horrekin batera, bizikletak garbitzeko tokia ere prestatu da eraikin berean.
Agirre-Arizmendi familiako kideak ere -etxearen aurreko jabeak- izan ziren inaugurazio ekitaldian.
Burgosko prozesua, erakusketan bilduta Igandea arte egongo da ikusgai Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aranzadik egindako lana Burgosko Prozesua. Frankismoari epaiketa dago ikusgai igandea arte (hilak 18), udaletxeko areto nagusian. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu eta Aranzadi Zientzia Elkarteak komisariatutako erakusketa Oiartzunera ekartzea erabaki du Udalak, EH Bildu eta EAJren adostasunez, bizikidetzaren arloan hasitako ibilbidearen baitan. Hiru zatitan banatutako erakusketa Erakusketa hiru ataletan banatua dago: lehenengo atalean, Burgoseko prozesua gertatu zeneko testuinguru historikoa kokatzen du; bigarrenean, giza eskubideen urraketak eta frankismoaren errepresioa azaltzen dira; hirugarrenean, berriz, Burgosen Meliton Manzanas poliziaburua hiltzeaz akusatuta epaitu zituzten 16 ETAkideen kontrako prozesua azaltzen da.
Erakusketaren inaugurazioan udal ordezkariek (Jexux Leonet alkateak eta Eneritz Arbelaitz alkateordeak EH Bildutik, eta Rafael Bergaretxe, Yon Goikoetxea eta Iñaki Arbelaitzek EAJtik); Ion Gambra Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak; Javi Buces eta Juantxo Agirre Aranzadiko kideek eta, Burgoseko Prozesua hurbiletik bizitu zuten zenbait oiartzuarrek parte hartu zuten. Hauek izan ziren benetako protagonistak.
Harrera pilota zuzeneko selekzioei
Euskal Herriko eta Valentziako joko zuzenetako pilota selekzioek topaketa egin berri dute Oiartzunen. Udalak bi herrialdeetako federazioetako ordezkariei eta pilotariei harrera egin zien iritsi berritan.
Garaiko testigantzak, dokumentuak eta materiala ere ikusi daiteke erakusketan.
Sei milioi € inbertituko dira lan-munduratzean
Udako kantuen playlist-a osatzeko deialdia
'Geuretik sortuak' garatzeko hitzarmena
Oarsoaldean gizarteratze eta lanmunduratze proiektuetarako Berpiztu planera 6 milioi € bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Helburua eskualdeko langabezia tasa %10tik jaistea da, eta bazterkeria arrisku larrienean dauden herritarren lan-munduratzea erraztea. Planak aurreikusitako ekintzetako batzuk kontratazio publikoak eta pribatuak, berrikuntza eta esperimentazio zentroa, norberaren konturako enplegua sustatzea (enpresa berriak) edota Oarsoaldeko Inklusio Sarea indartzea da (non parte hartzen duen Oiartzungo Udalak ere).
Haurtzaro Ikastolako Eskuttun eta Elizalde Institutuko Ttiriki-ttauki euskara elkarteetako ikasle ordezkariek, Udaleko Euskara sailarekin elkarlanean, Oiartzungo udako musika playlist-a osatzeko deialdia egin diote 10 eta 25 urte arteko haur eta gazte oiartzuarrei. Gazte bakoitzak 10 kanta proposatzeko aukera izan du (horietatik zortzi, gutxienez, euskarazko abestiak eta gehienez ere bi erdaraz). Partehartu dutenen artean, bost bozgorailu zozkatuko dituzte herriko gaztetxo euskaltzaleek, Udalaren laguntzarekin.
Udalak eta Udalbiltzak Geuretik sortuak egitasmoa Oiartzunen ere garatzeko hitzarmena sinatu dute. Antzerkigintza, literatura eta ikusentzunezkoetan dabiltzan euskal sortzaileen lanak sustatzea da helburua, herrietako egonaldien bidez eta Euskal Herri mailan erakusteko zirkuitu gisako bat sortuta. Oiartzunek 25.000 € bideratuko ditu proiektura eta egonaldia egingo duen Loremore antzerki konpainia nafarrari egoitza eskainiko dio. Loremore konpainiak labaderoaren bueltan Trapu zikinak antzerki kolaboratiboa onduko du.