udal aldizkaria
Urdinola-Arizmendieneako bisiten arrakasta
2021eko UZTAILA • 267. ZENBAKIA
ABARAXKA LUDOTEKA
Abuztuan ere etxe-museoa bisitatzeko aukera izango da, dohainik Urdinola-Arizmendienea etxe-museoko bisita gidatu eta libreak arrakastatsuak ari dira izaten. Dagoeneko 93 herritar baino gehiagok bisitatu dute euren kabuz etxe-museoa eta beste 94k, Ander Hernandez eta Lur Gaztelumendi gidariekin.
ITSASOA HEMEN HASTEN DA Aurtengo udalekuetan Natura Lagun izan dugu gaia. Ingurumena zaintzeko ekintzak egin ditugu gaztetxoekin. Hauetako bat, askok estolderietan ikusi duzuen ITSASOA HEMEN HASTEN DA ekimena izan da. Herriko gaztetxoak Udalera joan dira ekintza edo proiektu hau egin nahi dutela azaltzera eta, bide batez, zein estolda apaindu nahi zituzten baimena eskatzera. Udalaren oniritzia jaso ondoren ekintzara pasatu dira. Kartelak sortu, spray-ak hartu, eskularruak jantzi eta kalera!!!
Etxe-museoak XX. mendeko 20. hamarkadara bidaiatzeko aukera ematen du: garai hartan etxean bizi zirenen (familia zein langileak) giroa birsortu da. Abuztuan ere bisita gidatuak egiteko aukera izango da, dohainik: larunbat eta igandetan, 11:00etan (euskaraz) eta 12:00etan (gazteleraz).
Hauxe da gaztetxoek aipatu dutena egindako ekintzaren inguruan:
Bisitak egiteko, aldez aurretik tokia erreserbatu behar da Oiartzungo Turismo Bulegoan.
Musika proposamen sarituak
Manex Elgeta, Dana Hua Elizetxea, Arhane Etxeberria, Ekhi Iradi eta Oihana Sein izan dira Eskuttun eta Ttiriki-ttauki euskara elkarteek eta Udalak elkarrekin antolatu duten udako musika zerrenda osatzen laguntzeagatik zozketan sarituak.
Ongi etorri euskararen herrira!
Oiartzungo Turismo Bulegora datozen bisitariei euskarazko oinarrizko hitz eta agurrak erakusteko kartelak daude gazteleraz, galegoz, katalanez, bretoieraz, frantsesez, alemanieraz eta ingelesez. UEMAren hiztegi txikia ere banatzen zaie.
Zertarako egin duzue ekintza hau? Jendeak jakiteko zaborra botatzen badugu itsasora joaten dela eta gainera, askotan hondartzan zaborra ere egoten da. Orokorrean, natura zaintzeko eta ondorioz, ITSASOA ZAINTZEKO. Hau zirkulu bat da: itsasoa zainduz gure burua ere zaintzen ari gara, arrainak gure elikagaiak baitira. Nondik dator ideia? Beste herri batzuetan ere egin dute, Zarautzen adibidez. Nola sentitu zarete? Oso ongi. Zerbait garrantzitsua egiten ari ginela sentitu dugu ekimenaren parte izatearekin. Asko gustatu zaigu, ongi pasatzeaz gain natura zaintzeko proposamena egin dugulako. Eragina izango al du, jendeari iritsiko al zaio mezua? Gaztetxoek ez dute kasurik egingo... Helduei iritsiko zaie mezua, baina ez dutela ezer egingo uste dugu. Guk kontzientzia hartu dugu. Eredu izateko prest gaude. Gaztetxo hauekin bat egitea da Abaraxka Ludotekak Oiartzungo herriari luzatzen dion proposamena, ez dezagun ahaztu ITSASOA HEMEN HASTEN DELA.
'Oiartzun' urtekariaren eta Mugarriren aurkezpena
Abuztuko ekintzak Arditurriko meategian
Hobekiren alegazioak EAEko Hondakinen Planari
Elorsoro kiroldegia itxita mantenu lanengatik
Oiartzun 2021 urtekaria eta Beloaga, gaztelu baten historia, herri baten historia (Joxemari Iturriotzek idatzia) aurkeztuko ditu bihar Udalak, Arizmendienean egingo den ekitaldian (18:00etan). Urtekaria eta Mugarri liburua -bildumako 27.- salgai daude 4 eta 12 €an toki hauetan: Berezi janaridenda (Altzibar); Pikoketa estankoa (Arragua); Garmendi txokolategia, Garmendia okindegia, Urrats paperdenda eta Zapirain estankoa (Elizalde); Ibarreko gasolindegia eta Martin harategia (Iturriotz); eta, Intxixu jatetxea eta Mamuteko paperdenda (Ugaldetxo).
Abuztuko asteazken guztietan (abuztuak 4, 11, 18 eta 25ean), Arditurriko meategiak Tren Berdean ezagutzeko aukera izango da. Bi irteera izango dira egun horietan, 10:15ean eta 11:00etan (Doneztebe plazatik). Arditurriko meategien bisita eta Tren Berdearen konbinazioak prezio murriztua izango du. Horrez gain, abuztuaren 22an mineralen bila ibiltzeko ekimena izango da Arditurriko eremuan. Informazio gehiago, Oiartzungo Turismo Bulegoan (Aialde, 4. turismoaoiartzun@ oarsoaldea.eus edo 943 50 89 13) edo Arditurriko Parketxean.
Hobeki elkarteak Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren inguruan egin duen lanketa eta aurkeztuko dituen alegazioen berri eman du: bederatzi alegazio eta zenbait eskaera batu ditu, "plana hobetzeko". Hobekik EAEn Hondakinen Plana "ezinbestekoa" dela uste du, "are gehiago, ahalik eta eraginkorrena izan dadila". Oiartzungo Udala Euskal Herriko toki erakundeen Hobeki elkarteko kide da. Eneritz Arbelaitz alkateorde eta Hobekiko udal ordezkariak parte hartu zuen Hernanin egindako agerraldian.
Abuztuaren 9tik 22ra, bi astez, Elorsoro kiroldegia itxita egongo da. Urteroko moduan, abuztuko itxialdia kiroldegiko instalakuntzetan mantenu lanak egiteko baliatuko da. Erabiltzaileek kontuan har dezaten, bihar (hilak 31) jai egunetako ordutegia izango du Elorsorok: goizez bakarrik egongo da irekita, 09:00etatik 14:00etara. Horrez gain, abuztuaren 3an itxita egongo dira Elorsoro kiroldegia eta udako igerilekua, herriko jai egun ofiziala dela eta. Udako igerilekuaren abuztuko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da.