268. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Manuel Lekuona bekaren helburua Ergoiengo Olaunditu eta Olaberria olak ikertzea izango da Irailaren 30a arte aurkeztu daitezke proposamenak udaletxeko Erregistroan Manuel Lekuona bekaren deialdia ireki du Kultura sailak, herriko historia eta egoera soziokulturala aztertzeko asmoz. Aurtengoan, Ergoiengo Olaberria eta Olaundituko olen ikerketa izango da gaia. Ondarearen Mahaiarekin batera adostu da ikerketa gaia. Zehatzago esanda, Ondarea Mahaiari gai-proposamenak egiteko aukera eman zion Udalak eta haiek proposatuko guztien artean, olen inguruko azterketa egitea erabaki zuten Ondarearen Mahaian parte hartzen dute norbanako, eragile eta udal ordezkariek.

Loremore konpainia, geuretik sortzen

Loremore antzerki konpainia Udalbiltzaren eskutik Geuretik sortuak egonaldi artistikoa egin du hiru astez Oiartzunen. Garbitegien inguruko lana ondu dute eta urtarrilean ikusteko aukera izango dugu.

Proposamenak hilaren 30a arte aurkeztu daitezke udaletxeko Erregistroan (banaka zein taldeka). Proposamenak egiten dituztenek, olen historia aztertzeaz gain, balioan jartzeko proposamena ere egin beharko dute. Horretarako, 6.000 euroko dirulaguntza emango du Udalak. Bederatzi hilabeteko epea lana egiteko Jasotzen diren proposamenen artean, egokiena zein den epaimahai batek erabakiko du (Kultura eta Historia arloko adituz osatua). Behin beka esleitu ondoren, bederatzi hilabeteko epea izango du ikerlariak lana egin eta aurkezteko. Egindako lana Udal Artxiboan eta Ondarearen webguneko (www.ondarea.oiartzun.eus) datu-basean jasoko ditu Udalak.

Olaberriako ola (Argazkia: Turismo en Euskadi)

2021eko IRAILA • 268. ZENBAKIA

Ondarearen jardunaldiak, denontzat

Ondare jardunaldiak martxan dira, aurtengoan, inklusibitatea ardatz dutela. Artikutzako trena eta Elizaldeko kaskoa ezagu-tzeko aukera izan da orain arte, baina azaroa arte, beste zenbait ekintza izango dira herrian.

Horrez gain, ikerketaren jendaurreko aurkezpena egin beharko du egileak. Udalak olei buruz egingo den lana argitaratzeko eskubidea ere izango du.

Euskara dohainik ikasi daiteke Oiartzunen Euskara ikasi eta hobetzera animatu dituzte herritarrak, batez ere etorriberriak Oiartzungo Udalak euskara ikasi eta hobetu nahi duten oiartzuarrentzako beka-sistema duela gogora ekarri du: B2 maila arte, euskara dohainik ikasteko aukera ematen da herriko euskaltegi homologatuan (Intxixu AEK). Aste honetan, Udal ordezkariek eta Intxixu AEK-ko arduradunek euskara ikastera eta hobetzera animatu dituzte herritarrak.

euskarara hurbiltzeak dituen onurak eta integrazioa errazteko balioa nabarmendu dira. Euskal Herritik kanpotik azken bost urteetan Oiartzunera etorri diren 500 herritarri gutun informatiboa bidali die Udalak (16 urtez goitikoei).

Etorriberrien eskura ere badago Udalaren beka sistema, eta horri buruzko informazioa ere helarazi Maila horretatik goitiko ikasleentzako dirulagun- da. tzak ere ematen ditu Udalak: matrikularen %70 arte hartzen du bere gain.

Urmendiko aparkalekua katu da

Urmendi Haur Eskolako aparkalekua txukundu du Haurtzaro Ikastolak. Erabiltzeko lehentasuna Haur Eskolako gurasoek izango dute. Urmendi Haur Eskola Udalaren eta ikastolaren artean osatutako partzuergoa da.

Etorriberriei, euskara hurbiltzeko gonbita Horrez gain, Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin batera, Oiartzunera etorriberri direnak euskarara hurbiltzeko kanpaina egin du Udalak. Ongi etorri! leloarekin, bost hizkuntzatan (euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa eta arabiera)

Traktoreen ikuskapen teknikoa, Oiartzunen

Urmendi sukaldari laguntzaile poltsa osatzen

Inoizko bisitari gehien izan dira Oiartzunen udan

Kuadrillategin izen-ematea irekita hilaren 24a arte

Irakurketa Taldea hilabete honetan hasiko da biltzen

Behemendik jakinarazi duenez, hilaren 29an, nekazal makinariaren errebisio teknikoa egiteko aukera izango da Oiartzunen, Iturriozko Gaetxeko udal biltegiaren ondoan jarriko den gune ibiltarian. Traktoreen errebisioa Oiartzunen egiteko aukera bertako nekazariek eta inguruko herrietakoek ere izango dute. Aldez aurretik txanda hartzea ezinbestekoa izango da eta horretarako Irungo ITVra deitu behar da: 943 62 63 00. Traktore bakoitzaren errebisioaren prezioa 44,88 € izango da eta egunean bertan eskudirutan ordaindu beharko da.

Urmendi Haur Eskolak (Udal Ikastola Partzuergoak) sukaldari laguntzaileen lan-poltsa osatzeko curriculumak jasoko ditu hilaren 24a arte, Urmendiko bulegoan (astelehenetik ostiralera, 09:30etik 15:00etara) edo urmendi@ouip.ikastola.eus helbidera bidalita. Bete beharreko baldintza izango da janaria manipulatzeko titulua izatea eta euskaraz moldatzea ziurtatzea (bai hitzez eta bai idatiz). Sukaldari parekidetasun ikastaroa eta lan esperientzia ere baloratuko dira. Informazio gehiago nahi duenak, 943 26 00 86 telefonora deitu dezake.

Azkeneko urteetako bisitari kopuru handiena izan dugu uda honetan Oiartzunen: 2.271 bisitari pasatu dira Turismo Bulegotik (iaz baino %23 gehiago). Gehienak gipuzkoarrak izan dira (%22,3), COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerak tokiko turismoa indartu duela nabarmena izan baita. Bisitariek harrera ona egin diete turismo sailetik antolatutako eskaintzei: Arditurriko Tren Berdea (519 lagun); Urdinola-Arizmendienean etxe-museoaren bisitak (462 lagun) edota San Esteban elizako bisita gidatuak (115 lagun).

Oiartzunen erroldatuta dauden edo Oiartzungo ikastetxeetan ikasten duten DBH 1. eta 2. mailako ikasleek Kuadrillategin izena emateko epea irekita dute, hilaren 24a arte. Aurten, on-line egin beharko da izen-ematea, www.oarsoarrak. eus webgunearen bidez. Aisialdiko hizkuntza-ohituretan eragitea da Kuadrillategiren helburu nagusia, gaztetxoek naturalki euskaraz aritzeko joera izan dezaten. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Oiartzungo Udalak antolatzen dute egitasmoa Oiartzunen, eta TturTturreko hezitzaileek gidatu.

Manuel Lekuona bibliotekak antolatzen duen Irakurketa Taldeak hilabete honetan egingo du ikasturte honetako lehenengo saioa (hilaren 21ean, 20:00etan, bibliotekako beheko solairuan). Lehenengo irakurgaia William Foster Wallacek idatzi eta Danele Sarriugartek itzulitako Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat izango da. Ekaina arte, hilero liburu bat irakurri eta komentatuko dute irakurleen artean, Goiatz Labandibarrek gidatuta. Irakurketa Taldean parte hartu nahi duenak, bibliotekan eskatu dezake informazioa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.