udal aldizkaria
Kirol Astean dokumentalak, solasaldiak, mahai-inguruak eta hitzaldiak izango dira Guruzne Azpirozek jasoko du Oiartzungo VI. Kirol Saria Martxoan egitekoa zen Kirol Astea atzeratu zuen Udalak COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoera zela eta. Egoera hobetzean Kirol Astea egitea zen helburua, eta iritsi da kirola, jarduera fisikoa eta haren ingurumariak erdigunean jartzeko astea: bihartik aurrera, dokumentalak, mahaiinguruak eta hitzaldiak izango dira gurean. Asteari ginga Oiartzungo Kirol Sariak jarriko dio. Aurtengoan, Guruzne Azpiroz arraunlari eta entrenatzaile ohia saritzea erabaki du Udal Kirol Kontseiluak. Ekimen guztiak dohainik izango dira eta aforoak bete arte, sarrera librea izango da. Hala ere, o-
2021eko URRIA • 270. ZENBAKIA
Udazkeneko HemenGuk azoka
HemenGuk udazkeneko azokan, herriko 13 ekoizleren produktuak ezagutu eta erosteko aukera izan zuten herritarrek. Giro polita sortu zen Kontzejupean. Bertatik bertara, bertakoa preziatzen dute oiartzuarrek. Eta halaxe erakutsi zuten.
raindik indarrean dauden osasun arauak errespetatu beharko dira, horregatik, ekitaldietan musukoa jantzita eramatea derrigorrezkoa izango da. EGITARAUA: Urriak 16, larunbata: Bideak dokumentala eta solasaldia Aritz Ganboarekin (udaletxeko areto nagusian, 17:30). Urriak 18, astelehena: Kirol elikadurari buruzko mahai-ingurua: Nerea Abancens Napo, Martxel Bereau eta Idoia Larrañaga (Labore Oarson, 18:00). Urriak 19, asteartea: Hijas de Cynisca dokumentala (udaletxeko areto nagusian, 18:30). Urriak 20, asteazkena: Iñaki Tolosaren hitzaldia: Intentsitate handiko aldizkako kiroletan entrenatzeko metodologia: Eliteko futbol-talde baten entrenamenduaren azterketa (udaletxeko areto nagusian, 19:00). Urriak 21, osteguna: 6000 metroan dokumentala eta solasaldia Felipe Uriarterekin (Haurtzaro Ikastolako jantokian, 19:00). Urriak 22, ostirala: Oiartzungo VI. Kirol Sariaren ekitaldia (udaletxeko areto nagusian, 19:00).
Abaraxka ludotekan, ate irekiak
Abaraxka ludotekan ate irekiak izan dira urriko bi asteetan, herriko haurrek eta familiek zerbitzua, espazioa eta funtzionamendua ezagutzeko. Familia Eremua ere martxan jarri da berriz, astelehenetan.
Lanbarren eta Arkale lotzen dituen errepideko erortza konpontzeko lanak hasi dira Udalak bere gain hartu du Aldundiaren errepidea konpontzeko finantzaketaren zati bat Lanbarren poligonoa eta Gurutze auzoa lotzen rreikusten da. Momentu honetan, GI-3632 errepidituen GI-3632 errepidean urtarrilaren 31 goizal- dea irekita dago, baina lanak egin bitartean, zati dean izan zen errepideko erortza konpontzeko la- batean semaforo bidez kudeatzen da trafikoa. nak martxan daude. Lanbarren eta Gurutze auzoa lotzen dituen ArkaleUdalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lanbarren ko errepidea trantsitatua da. Parke Logistikoa SA-k elkarren artean egingo diote aurre konponketa lanei, errepidea Foru Aldundiaren eskumenekoa bada ere.
Helduak euskaraz, haurren eredu
Haurrekin harreman zuzena duten helduak euskarara aktibatzeko -haurren euskararen erabileran funtsezkoak baita helduen erreferentzia- herrian zer egin daiteken hausnartzen hasi dira, Euskaraldiko lantaldearen anparoan.
Honela, guztira 330.830, 77 €ko aurrekontua duen lan honen %25a, Oiartzungo Udalak finantzatuko du: 82.707,7 €, hain zuzen ere. Udala kide den Lanbarren Parke Logistikoa SA-k ere beste hainbesteko finantzaketa hartu du bere gain. Lanak azaroaren erdialdean bukatuko direla au-
Kirol instalazioen tarifetan hobariak eskatzeko epea
Argindarraren fakturari buruzko hitzaldia
Txandakatze sistema martxan Arraskuelarren
Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi du Udalak
Udal kirol instalazioen erabiltzaileek prezio murrizketak eskatzeko epea irekita dute, azaroaren 10a arte. Tarifen murrizketak jasotzeko irizpide batzuk egokitu ditu Udalak aurten: batetik, errenta aitorpena aurkeztuko modua eta bestetik, desgaitasuna duten pertsonen prezio murrizketan. Familiako bi kidek %33ko desgaitasuna badute, automatikoki prezio murriztua aplikatuko zaie. Familiako kide batek desgaitasuna badu, familiaunitatean lagun bat gehiago kontabilizatuko da eta horren araberako baremoak aplikatuko dira.
Argindarraren faktura ulertzeko tailerra antolatu du Udaleko Ingurumen sailak, Goiener Elkartearekin batera (bertako teknikariek gidatuko dute saioa). Ikastaroa hilaren 28an izango da, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hau, energiaren inguruan datozen bi hilabeteetan egingo den saioetako lehenengoa izango da, energiaren aurreztea eta efizientziaren inguruko sentsibilizazio eta prestakuntzaren arloan. Argindarra oinarrizko lehengaia da gure gizartean eta ondasun honen kontrola berreskuratzea da Goienerren helburua.
Arraskuelarre kaleko eremu batean aparkatzeko txandakatze-sistema martxan jarri da, establezimendu komertzialen ordutegian. Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:30 eta 15:00-19:30 artean, Odriozola gozotegiaren eta BBVA sukurtsalaren eremuko zazpi aparkalekuak 20 minutuko txandakatze bidez funtzionatuko dute. Arraskuelarreko trafikoa berrantolatu eta mugikortasuna hobetzeko egokitzapenak egin ditu Udalak. Zamalan gune bat tokiz mugitu da, kalearen alde oso bat oinezkoentzako pasabide segurua izan dadin.
Aste honetan, 42 urteko gizonezko batek 37 urteko emaztea hil du Gasteizen. Euskal Herrian aurten indarkeria matxistak hiltzen duen bosgarren emakumea izan da. Udalak, hilketa salatu eta gaur (hilak 15, 19:00etan, Doneztebe plazan) Oiartzungo Feministen Asanbladak deitu duen elkarretaratzearekin bat egin du. Oiartzuar denei parte hartzeko deia ere egin die. Indarkeria matxista pairatzen ari diren emakume oiartzuarrek Gizarte zerbitzuen laguntza jasotzeko aukera dutela ere gogora ekarri nahi dugu (telefonoa: 943 49 05 42).