udal aldizkaria
Auzo Batzarrak "probetxugarriak izan dira"
2021eko URRIA • 271. ZENBAKIA
ABARAXKA LUDOTEKA
Iaz baino herritar gehiagok parte hartu dute Auzo Batzarretan Oiartzungo Udaleko Gobernu Taldeak auzo batzarren "sentsazio ona” du. “Auzo batzarrak garrantzitsuak dira Udala eta herritarrak maila berdinean jartzen garelako eta elkar entzuteko ariketa direlako”. Aurten 109 herritarrek hartu dute parte Auzo Batzarretan (iaz baino gehiagok). Parte-hartzaileen %53a emakumeak izan dira. “Pozgarria da ikustea berdintzen ari dela gizonen eta emakumeen partehartzea”. Herritarrek Auzo Batzarrak “probetxugarriak” izan direla baloratu dutelako ere, “gustura” dago Udalak. Ikuspegi orokorraren eta auzoaren arteko oreka Udalaren eta herriaren egoerari buruzko informazio orokorra eta 2022ko aurrekontuen proposamena aurkeztu dituzte udal ordezkariek auzo guztietan. “Garrantzitsua da auzotarrek herriaren ikuspegi orokorra izatea. Mezuak ikuspegi positibotik eman nahi izan ditugu”.
ditugun proiektuen kontrasterako espazio aproposa dira eta auzotarren kezkak eta lehentasunak dimentsionatzeko baliagarriak dira”. Aurten ere, auzo guztietan aipatu dira bizikidetza oztopatzen duten arazoak: txakur kakak ez jasotzea, hondakinak lurrera botatzea, ibilgailuen abiadura bizia, mugikortasun neurriak ez errespetatzea… Norberaren jarreren inguruan hausnartu eta hobetzea proposatu nahi du Udalak. Akta guztiak, www.oiartzun.eus-en Epe motzean hasiko diren zenbait proiektu aurkeztu ditu Udalak auzoetan: Altzibarko berrurbanizazioa eta frontoiaren kokalekua; Iturriozko aparkalekua; Gurutzeko bidegorria... Auzo bakoitzeko akta eta aurkezpenerako erabilitako materiala www.oiartzun.eus-en daude eskura (Udala saileko Auzoak atalean).
Auzoen inguruan “ekarpen asko jaso ditugu. Helburua auzotarrak eroso sentitzea da, hitz egin dezaten, eta konfiantza giroa sortu dela uste dugu”.
Herritik sortutako lehen Gau Beltza 2014ean izan zen Oiartzunen. Irrikaz, ilusioz, ezustekoz, izuz eta garrasiz betetako festa izan zen lehenengo hura. Ezerezetik sortutakoa. Hasiera hartan ez genuen erreferenterik. Baserriz baserri galdezka ibili eta Oier Araolazaren hainbat artikulu irakurri ondoren informazioa bagenuen baina… Zer eta nola egin? GAU BELTZA berrasmatu genuen. Geroztik (2018an izan ezik), urtero sortu eta egin dugu udaz-kenean beldurrezko festa hau. Urte hauetan guztietan berrikuntza ugari sortu dira eta eragile berriak bildu dira jaiaren inguruan: Ba al dakizute egun honetan ateratzen den Suzko akerrari txistu doinu bat sortu zaiola? Ba al dakizute Gau Beltzerako kopla batzuk sortu direla? Urtetik urtera herri gehiagotan daude Gau Beltza festak. Aurten, besteak beste, Landetxa eta Altzako lagunak ere animatu dira. Zorionak!! Asko hurbiltzen zaizkigu Gau Beltzaren inguruan informazio eske, festaren nondik norakoaz interesaturik. Euskaltzaleon Topaguneak, gu partaide izan garen Gau beltza sortzeko materiala atera du, baita dokumental bat ere. Nahiz eta batzuk gure eredua hartu beraien festa sortzeko, herrian herriko festa sortzen da. Eragile, parte-hartzaile anitz eta ezberdinez osatua. Bakoitzak duen baliabideen baitan egokitua. Horrela herri adina Gau Beltza daude Euskal Herrian. Batzuk, Arimen gaua ere deitzen diote. Gaba Beltza. Katu baltza.
“Auzoaren inguruan modu kolektiboan pentsatzeko ariketa” dira Auzo Batzarrak. "Udalean buruan
Arditurriko Bide Berdea sustatzeko hitzarmena Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro bideratuko ditu turismo-korridorea sustatzera Arditurriko Bide Berdeko korridore turistikoa sustatzeko hitzarmena sinatu dute Oiartzungo eta Errenteriako udalek eta, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak.
GAU BELTZA
Hitzarmena Oarsoaldea eskualdea biziberritzeko Berpiztu planaren baitan kokatua dago.
Baina herri guztietan badira Gau Beltzaren inguruan transmititu eta zabaldu nahi diren balore batzuk: EUSKARA, NATURA, ANIZTASUNA, PARTE-HARTZEA, KOMUNITATEA. HERRIGINTZA, GAZTERIA, FAMILIA, ILUNTASUNA, BERDINTASUNA, KONTSUMISMO EZA… Balore hauek guztiek osatzen eta sortzen dute GAU BELTZA.
Hitzarmen honi esker, milioi bat euro bideratuko dira Arditurriko Bide Berdearen inguruko zenbait ekintza egitera, haren baliabide turistikoak indartzeko: digitalizazioa, zerbitzuak indartu, Bide Berdearen ardatza eta adarrak hobetu... Arditurriko Bide Berdeak turismo-jardueretarako duen potentziala indartu nahi du hitzarmenak, horrek zerbitzuak eta enpresa berriak sortzeko aukera eman baitezake.
Guruzne Azpirozek jaso du Oiartzungo VI. Kirol Saria
Euskal Herria plazara sartzeko oinezkoen bidea
Eragin linguistikoa neurtzeko formakuntza
Kirol Asteari bukaera emateko, Oiartzungo VI. Kirol Saria jaso du Guruzne Azpiroz Ibargurenek. Herri kirolen munduan (Girizia sokatira taldean) hasi zuen kirol ibilbidea Azpirozek, baina arraunean izan da erreferentea eta hori aitortu nahi izan dio herriak: San Juanekin bi Kontxako ikurrina irabazi zituen (2015ean eta 2016an) eta trainerua utzi ondoren, entrenatzaile gisa aritu zen Lapurdiko Arraun Taldean eta San Juanen bertan, nesken talde nagusia entrenatuz. Ekitaldi hunkigarria izan zen, Azpirozen lagun eta senidez inguratua.
Euskal Herria plazako lurpeko aparkaleku publikoko ibilgailuen sarreran oinezkoentzako pasabide segurua egiteko lanak egiten ari da Udala, brigadaren bidez. Oinezkoen mugikortasuna hobetu eta haien segurtasuna bermatzea da hobekuntza lan hauen helburua. Honela, Euskal Herria plaza eta Doneztebe plaza arteko bide guztian izango dute oinezkoek eurentzako bidea. Bide batez, lan hauekin eremu horretan gaizki aparkatuta eta oinezkoen zein beste autoen sarrera-irteerak oztopatzen zituzten autoak egotea saihestuko da.
Udaleko Euskara sailak eta UEMAk Oiartzungo udaleko hautetsiei eta teknikariei formakuntza saioa eskaini diete, udalerrian garatzeko plangintza eta proiektuetan eragin linguistikoaren ebaluaketaren inguruan. EAEko Toki Erakundeen legearen arabera, udalerri denek neurtu behar dute martxan jarriko diren egitasmoek hizkuntzan izango duten eragina. Lege hori nola aplikatu azaldu zaie udal sailei. Izan ere, orain arte Oiartzungo udaletxeko Hirigintza sailean ebaluazioa aplikatzen zen, baina helburua sail guztietara zabaltzea da.