udal aldizkaria
Nazien kontzentrazio guneetara deportatutakoen memoria historikoa berreskuratzeko astea Maria Josefa Sansberro oiartzuar deportatuari omenaldi instituzioanala egingo zaio bihar Aste honetan, nazien kontzentrazio eremuetara deportatutako hego euskal herritarren memoria berreskuratzeko, haiek bizitutakoa ezagutzera emateko eta bizikidetzaren bidean urrats bat gehiago eman asmoz, Udalak ekintzak antolatu ditu. Astelehenean inauguratu zen Euskaldunak eta deportazioa erakusketa, La Ilusion eta Amical de Mauthausen elkarteek prestatutakoa. Astelehenean, erakusketa hasteko Etxahun Galparsoro historialariaren hitzaldia izan zen. Bertan, gaia koka-
2021eko AZAROA • 272. ZENBAKIA
Abarkarekin hitzarmena egin du Udalak
Abarka GKE-arekin hitzarmena sinatu du Udalak. Ondorioz, Oiartzunen errotuta dagoen GKE-ak Altzibarko eskoletako eremu bat bulego gisa erabili ahal izango du. Abarkak kultura eta herrialde ezberdinetako gazteekin lan egiten du.
tzeaz gain, naziek deportatu zuten Maria Josefa Sansberro oiartzuarraren berri ere eman zuen. Oraindik ikusgai dago erakusketa (Arizmendieneako lorategitik sartuta). Bihar, Maria Josefa Sansberrori omenaldia Hain justu ere, Maria Josefa Sansberro Echeverria oiartzuarraren omenezko ekitaldi instituzionalarekin bukatuko da bihar (hilak 13, 12:00etan, Arizmendienean) aste hau. Sansberro Ugaldetxoko Berrondo baserrian jaio zen, eta Lapurdin bizi izan zen umetatik. Han, nazien kontrako erresistentziako kide izan zen eta Saran atxilotu zuten eta Alemaniara deportatu. Gutxienez lau kontzentrazio eremutan egon zen preso eta 1944ko azaroaren 13an hil zen, deportatuta.
Gau Beltza ospatu du Abaraxkak
Abaraxka ludotekak Gau Beltza ospatu du aurten ere. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, moldatu ziren trapu zaharrekin mozorrorik beldurgarrienak sortzeko eta herrian izu pixka bat sortzeko.
Besteak beste, Frantziako eta AEBtako ordezkari politikoek errekonozimendua eman izan diote. Orain, Sansberroren jaioterriaren txanda da.
'Haurren aurrean, helduak heldu', euskaraz egiteko ohituran helduen eredugarritasuna bultzatzeko Hamar eguneko ariketa praktikoa izango da, azaroaren 25etik abenduan 5era Haurren aurrean, helduak heldu ariketa proposatu du Euskaltzaleon Topaguneak azaroaren 25etik abenduaren 5era. Oiartzunek parte hartuko du haurrekin harreman zuzena duten helduei zuzendutako ekimen honetan, Euskal Herriko 80 herrik bezala.
Hamar eguneko ariketa egitea proposatzeaz gain, hilaren 18an (osteguna) Kike Amonarriz euskaltzalearen hitzaldia ere antolatu dute (udaletxean, 17:30ean).
Energiaren inguruko hitzaldiak
Elektrizitatearen eta energiaren inguruko bi hitzaldi antolatu ditu Udalak. Lehenengoan, Goienerrek elektrizitatearen faktura eta nola sortzen den ulertzeko izan zen. Bigarrena, berriz, energia komunitateek nola funtzionatzen duten azaltzeko.
Donostiako aurkezpenean, Aitziber Arnaiz Oiartzungo Euskara teknikariak eta Aitzol Perez de San Helburua, haurrekin harreman zuzena duten hel- Roman Ttur-Tturreko kideak parte hartu zuten. duek (guraso, hezitzaile, zaintzaile, familiako...) 10 egunez euren arteko hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskara erabiltzeko ohiturak transmititzeko garaian duten garrantziaz jabetzea da. Oiartzunen, Udalarekin eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean aritu dira Abaraxka ludoteka; Elizalde Herri Eskola; Haurtzaro Ikastola; Oinherriko lantaldea eta Urmendi Haur Eskola.
Altzibar poligonoko bidea asfaltatu da
Taxibus zerbitzua, larunbatetan ere bai
Enplegu Planarekin bost langile kontratatuko dira
Altzibarren, Altzibar poligonoko errepidea asfaltatu du Udalak. Bide horretatik, besteak beste, Altzibar poligonoan dauden lantegietara joatez gain, Cadarso eremura eta Aranburu bidera joaten da. Bertan dago, baita ere, Karrikako eta Altzibarko aportazio gunea. Altzibarren, Olalde eremuaren sarreran egiten ari diren aparkaleku berriaren eta biribilgunearen lanak aprobetxatu dira bide zati hau ere txukuntzeko, bertako erabiltzaileei (bizilagunak zein enpresetako langile eta bezeroak) hobekuntza emateko asmotan.
Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoei garraio publiko zerbitzua eskaintzen dien taxibusak larunbatetan ere zerbitzua emango du aurrerantzean. Astezko ordutegi bera izango du asteburuan ere, eta egunean bederatzi joan-etorri egingo ditu auzo horietako bakoitzera, prezio berean (0,50 €). Hala ere, larunbatetan taxibusa erabili nahi duenak aldez aurretik deitu egin beharko du, telefono honetara: 615 605 514. Gutxienez orduerdiko aurrerapenarekin deitu beharko da. Taxibusaren ordutegi osoa www. oiartzun.eus-en dago.
Oarsoaldeko Enplegu Planaren baitan, bost langile kontratatuko ditu Oiartzungo Udalak epe motzean. Lau eta bost hilabeteko kontratuak izango dituzten delineante bat, hiru peoi eta peoien arduradun bat izango dira kontratatuko direnak. Kontratazio hauek Oarsoaldeko Enplegu Planaren baitan egingo ditu Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean. Enplegu Planaren helburua langabetuen lan-munduratzea erraztea eta enplegua sustatzea dira. Oiartzungo Udalak 67.687,74 € bideratuko ditu Enplegu Plan honetara.