273. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2021eko AZAROA • 273. ZENBAKIA

2022ko aurrekontuei hasierako onarpena eman die Oiartzungo udalbatzarrak

ABARAXKA LUDOTEKA

Inoizko aurrekontu "handiena" izango du Oiartzunek datorren urtean

HARRERA SAIOA

2022ko Oiartzungo udal aurrekontuari hasierako onarpena eman dio udalbatzarrak aste honetan izan den ohiko bilkuran. EH Bilduren aldeko botoekin onartu da, EAJ abstenitu egin baita.

Hainbat lerro garrantzitsu Del Olmo Ogasun zinegotziak 2022ko aurrekontuak izango dituen zenbait lerro garrantzitsu aipatu zituen:

18.609.077 €ko aurrekontua aurkeztu du Udal Gobernu Taldeak, Jon del Olmo Ogasun zinegotziak esan duenez, "Oiartzunek inoiz izan duen handiena".

- Energia trantsizioa eta administrazio elektronikoa. - Ongizate arloa: Oiartzunen bazterkeria eta pobreziaren inguruko ikerketa egitea eta eskualdean, bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako egoitza. - Dirulaguntzen lerroa %5 handitu. - Altzibarko berrurbanizazioa eta pilotalekuaren proiektua. - Gurutzeko bidegorria.

Aurtengo aurrekontua baino %3,4 handiagoa izango da. Igoera diru-sarreren aurreikuspenak handiagoak direlako izango da, batez ere Gipuzkoako Aldundiko Foru Funtsaren aurreikuspenak hazi baitira. Maiatzean hasitako prozesu parte-hartzailea Maiatzean hasi zen aurrekontuaren proiektua, udaleko sailen aurreikuspenak jasoz. Ondoren, Ogasun batzordean EAJri aurkeztu zitzaion proposamena, haien ekarpenak ere jasotzeko.

Azaroaren 27an harrera saioa izango dugu Abaraxka udal ludotekan. Harrera saioa? Zer da ba hori? Oiartzunera bizitzera etorri berriei ONGI ETORRIA emateko eguna izango da larunbata. Lehen ere urteetan egin izan da harrera saioa baina, COVID19a dela eta bertan behera utzi behar izan ziren. Aurten, beste hainbat ekimenekin batera, hau ere berreskuratu behar zela ikusi da. Oiartzunen erroldatu berriei saiora hurbiltzeko gonbidapen eskutitz bat bidali zaie. Guk hemendik herritarrak gonbidatu nahi ditugu, beharrezkoa baitira harrera goxo bezain atsegina egin diezaiegun. Beharrezkoa da ongi etorriak direla senti daitezen. Beharrezkoa da elkar ezagutu dezagun.

Urrian, berriz, Auzo Batzarretan auzotarrei berri eman eta haien ekarpenak jaso zituen Udalak.

Harrera saioa horretarako baliatuko dugu, elkar ezagutzeko, baina ez dezagun egun batera mugatu ongi etorria. Hurbildu gaitezen larunbatean eta elkar zaindu dezagun urte osoan zehar gero irribarre batez agurtuko dugun herrikidea.

Horien guztien ekarpenak bateratuta osatu da onartu berri den aurrekontu proposamena. Behin betiko onarpena hurrengo ohiko udalbatzarrean jasoko du.

Beraz, azaroaren 27an, arratsaldeko 17:00etan, herrialde ezberdinetako lagunartean, musika eta janari ezberdinak dastatuz Oiartzun harrera herri anitza eta euskalduna dela aldarrikatuko dugu.

Maddi Sansberrori omenaldia

Maria Josefa Sansberro (Maddi) naziek deportatutako oiartzuarrari aitortza ekitaldia egin dio Udalak, bizikidetzaren arloan emandako urrats gisa. Sansberroren senideek parte hartu zuten, hunkiturik.

Udalbiltza energiaz hausnartzen

Udalbiltzak udal proiektu energetiko komunitario eta burujabeen inguruko jardunaldia antolatu du eta Oiartzungo Udalaren ordezkari, Agustin Lekuona eta Goratz Gezala zinegotziek parte hartu zuten.

Udalarekin batera herriko norbanako eta eragile ezberdinak izango gara bertan. ZATOZ ZU ERE HERRITAR BERRIEI HARRERA EGITERA!!!

Migrazioaren Euskal Itun Sozialari atxikimendua

Katerin Artolak, Aurresku Txapelketako eskaintza

Oiartzungo Udalak Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikimendua erakutsi dio. Udalean ordezkaritza duten bi alderdi politikoek (EH Bildu eta EAJ), bat egin dute adierazpenarekin. Migraziorako Euskal Itun Sozialak migrazioaren fenomenoari etikoki, prebentiboki eta proaktiboki erantzutea bilatzen du. Migratzaileak mehatxu gisa agertzen dituzten diskurtso xenofoboen kontrako jarrera ere adierazten du Itun Sozialak. Euskadik, orain arte bezala, migrazioari modu bateratu eta solidarioan erantzuteko ildoarekin bat egin du Udalak.

Katerin Artola Telleria dantzariak hirugarren urtez segidan Euskal Herriko Aurresku Txapelketa irabazi du. Ondorioz, udaletxera hurbildu da Patxi Epeldek egindako eskultura herritarrei eskaintzera. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak egin zion harrera. Usadioaren arabera, herriko Udalak jasotzen du betirako hiru aldiz segidan irabazi duen dantzariaren garaikurra, baina Oiartzungo Udalak Artolari itzuli dio saria, "zuk irabazi duzu eta zuk eduki behar duzu". Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko Estibalitz Iturria ere ekitaldian izan zen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.