274. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

1743an euskara hutsez idatzitako gutun bat aurkitu da Oiartzungo udal artxiboan Oiartzungo zirujauak herriko bikarioari Fontainebleutik bidalitako gutuna da 1743ko urrian Fontainebleutik (Frantzia) Oiartzunera gutun bat bidali zuen orduan herriko zirujauetako bat zen Auger Greciet hazpandarrak. Jose Fagoaga Oiartzungo bikarioari zuzendu zion gutuna, "bailaratik kanpo joateko udalbatzak emandako baimena luzatzen" laguntzeko. Honaino, ezer harrigarririk ez. Baina gutun hori euskara hutsean idatzi zuen Grecietek. XVIII. mendean korrespondentzia pribatua euskaraz zela agerian utziz.

2021eko ABENDUA • 274. ZENBAKIA

Ability Digital Award-a jaso du Udalak

Oiartzungo Udalak ABB Ability Digital Award saria eskuratu du, erakunde publikoen arloan. Oiartzungo Udala azpiegituren kontrol eta modernizazioaren arloan egiten ari den lanarengatik eman diote saria.

"Ustekabeko" aurkikuntza Iago Irixoa Ereiten Kultur Zerbitzuetako historialariak topatu zuen gutuna udal artxiboan, "ustekabean", beste informazio batzuk egiaztatzen ari zela. Oiartzungo Udalak "poz" izugarria hartu du aurkikuntzarekin, "Oiartzun eta Euskal Herriaren historia eta gure hizkuntzarenean jar dezakeen aletxoarengatik". Eskutitza lapurteraz idatzia dago, Greciet lapurtarra baitzen. Akten hustuketa, euskara hutsean Euskara hutsez idatzitako gutun hau aurkitu izana "kasualitatea" izan da, baina Oiartzungo Udalak euskararekiko duen konpromisoa ez da hala. Hori dela eta, 2014a geroztik udal akten hustuketa euskara hutsean ari da egiten. Momentuz, 1658 eta 1742 arteko akta liburuen hustuketa egin da. Helburua orri guztien laburpen deskribatzailea eta agertzen diren pertsona eta toponimoak jasotzea da, bilaketak errazteko.

Labore Oarso, Oarsoarrak saria

Labore Oarsok Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Oarsoarrak saria jaso du, 2016an martxan jarri zenetik euskaraz funtzionatzeko izan duten jarrerarengatik. Saria Pello Jauregi antxotarrrarekin batera jaso zuten Laboreko kideek.

Xabier Lete XXXIV. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu dira idazle gazteen artean Xabier Lete XXXIV. Prosa eta Poesia lehiaketako sariak banatu ditu Oiartzungo Udalak. Dagokion sariaz gain, irabazleetako bakoitzak Jokin Mitxelena ilustratzaileak propio berarentzako sortutako marrazki bat ere jaso du. Lan guztiak liburuxka batean argitaratuko ditu Udalak. SARITUAK: Prosa: 1. saila: Elaia Lasa eta Xuhar Larretxea. 2. saila: Luka Ellenrieder eta Kattin Garai. Aipamen berezia: Irati Zabalo. 3. saila: Oier Frantsesena eta Udane Bereau. Aipamen berezia: Maddi Susperregi. 4. saila: Nara Susperregi eta Xuhar Sarasola. Aipamen berezia: Leire Suarez. 5. maila: Uxue Etxeberria eta Lide Larrea. Aipamen berezia: Mattin Gelbentzu. 6. maila: Malen Frantsesena eta Mattin Etxebeste.

Poesia: 3. saila: Aitor Agirre eta Laiene Castellano. Aipamen berezia: Mireia Sagarra. 4. saila: Ekhi Arizmendi eta Joane Irigoien. Aipamen berezia: Ilargi Ziaurritz. 5. saila: Jurgi Arbelaitz eta Unai Wolfram. 6. saila: Lohizune Telletxea eta Ane Garmendia. Aipamen berezia: Maren Aginaga.

Oiartzunera etorri berriei, harrera

Duela urte eta erdi, bertan behera utzi behar izan zituen Udalak Oiartzunera etorri berrientzako harrera saioak COVID19arengatik. Orain, berreskuratu egin da eta Oiartzunen erroldatu berri direnak eta lehendik hemen bizi direnak elkartu dira.

Mikel Mendizabalen funtsaren akordioa

LANIN blogak 3.000 bisita baino gehiago izan ditu

Gabon hauetan, oparitu euskara(z)!

Udalak eta Mikel Mendizabalek hitzarmena sinatu dute, honen ikusentzunezko funtseko 147 dokumentu Oiartzungo Ondarearen datu basean txertatzeko. Dokumentu horiek guztiek Oiartzungo ondarearekin zerikusia dute: kantagintza, bertsogintza, herriko ohiturak, ondare kulturala... Mendizabalek urtetan herriko ondarea bildu eta zabaltzeko egin duen lana aitortu nahi du Udalak, eta egileari eskerrak eman dohainik herritarren eskura jartzegatik. Hitzarmen honi esker, Oiartzungo ondarea are handiagoa izango da.

Oiartzun LANIN blogak urtebete bete du martxan abenduaren 1ean. Oiartzungo enpresa ttiki eta ertainetan euskararen erabilera gehitzeko eta normalizazioa bultzatzeko egitasmoaren tresna bat gehiago da bloga, intereseko informazioa helarazten duena. Urtebetean, 3.000 bisita baino gehiago izan ditu. Horrez gain, LANIN podcasta ere eskaintzen da, Oiartzun Irratiarekin elkarlanean, hilean behin. Azkeneko saioak 62 entzule izan zituen. Helburua, hizkuntza-kudeaketari buruzko informazio praktikoa ematea da.

Gabonak ate joka ditugun honetan, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak euskarazko produktuek katalogoa berria argitaratu du, etxeko txikienentzako euskarazko opariak egitea errazteko. Musika, liburua, informatika, filmak, jostailuak... eskaintza bildu da bertan. Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Institutuko LH 1. eta DBH 1. mailetako ikasleek eskura jaso dute katalogoa. Bestela, osoa www.oarsoaldea.eus webgunean eskuratu dezakete informazio gehiago interesatuek. Oparitu euskara(z)!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.