275. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2021eko ABENDUA • 275. ZENBAKIA

Oiartzunen bertan egiteko 30 ibilaldi bildu ditu Moises Gonzalezek liburu batean

ABARAXKA LUDOTEKA

Urrats paperdendan dago salgai 'Oiartzun bertan, bi orduz bueltan', 10 €ren truke

GABONETAKO OPORRAK ABARAXKA LUDOTEKAN

Oiartzun bertan, bi orduz bueltan izenburua daraman liburua argitaratu du Moises Gonzalez Aristizabalek, Udaleko Kultura sailaren laguntzarekin.

Ibilaldien nondik norakoak agertzeaz gain, ibilbide bakoitzean dauden intereseko gune, baserri eta etxeak ere aipatzen ditu Gonzalezek bere lanean.

Gonzalezek Oiartzunen egiteko 30 ibilaldi proposamen bildu ditu lan honetan. Guztiak, bi ordu inguruko iraupena dutenak.

Gonzalezek urteak daramatza goizero herrian barrena ibilaldiak egiten. Horietakoak dira liburuan bildutakoak.

Herria gehiago ezagutzeko tresna Ibilbideak "edozeinek egiteko modukoak" dira. Gehientsuenak, Elizalde auzotik abiatzen dira, baina badira Iturrioztik edo Karrikatik abiatzen direnak ere.

Honela, jarduera fisikoa egiteaz gain, Oiartzun hobeto ezagutzeko tresna baliagarria ere bada Oiartzun bertan, bi orduz bueltan. Liburua Urrats paperdendan dago salgai, 10 €ren truke.

Gabonetako oporrak iritsi dira eta urtero bezala, Abaraxka ludotekak ekintzak antolatu ditu. Beti saiatzen gara modu batera edo bestera haurrak erdigunean jartzen eta beraien proposamenak kontuan hartzen. Azken hiru hilabeteetan haurrek eta hauen gurasoek azaldutako desio eta luzatutako ideiekin baliatuz osatu dugu egun hauetan izango dugun ekintza sorta. Ezin dugu ahantzi aisialdia hezitzailea dela eta Abaraxkak balore zehatz batzuk bultzatzen dituela: euskara, feminismoa, herrigintza, kultura, natura, aniztasuna, kontsumismo eza, berrerabilpena… Beraz, aipaturiko guztia bat eginik, familian eta elkarlanean aritzeko disziplina anitzeko egunak izango dira gurean opor hauek: zinema, mendi buelta, berrerabilpena, brailea ikasten, herriko ondarea ezagutzen… ADI! Egun batzuetan ordutegia aldatuko baitugu, goizez izango da Abaraxka ibiltaria (mendi buelta, eta Tren Berdean Arditurriko meategietako bisita) eta beste egun batean, lekua (zinea, udaletxeko pleno aretoan). Beste ekintza guztiak Abaraxkan izango dira arratsaldeko 16:30ean. Urtea ziztada goxo batez buka dezagun eta, elkar maitatuz eta zainduz hasi 2022a.

Gonzalez eta Cousillas, liburua eskuetan. Inguruan, Gonzalezekin ibilaldiak egin dituzten lagunak.

Urdinola-Arizmendienea etxe-museoko bisita gidatuek arrakasta izan dute Ostiraletako bisitak mantenduko dira urtarrilean ere Urdinola-Arizmendienea etxe-museoa bisitarie irekita egon da pasa den uztailetik. Udan, Oarsoaldeko Turismo Bulegotik bideratu ziren doako bisita gidatuak (euskaraz eta gazteleraz), eta irailetik orain arte, Elena Zalakain eta Joxe Mari Mitxelena herritarrak arduratu dira etxea erakusteaz, ostiralero. Izan duen arrakasta ikusirik, ostiraletako bisita gidatuak mantentzea erabaki du Udalak (12:00etan). Aldez aurretik erreserba egin behar da Oarsoaldeko Turismo Bulegoan.

214 lagun hurbildu dira etxera Urdinola-Arizmendienea etxe-museoa ezagutzeko interesa nabarmena izan da, uztailetik abendua bitartean 214 lagun hurbildu baitira bisita gidatuetara. Bisitari gehien uztailean (79) eta abuztuan (89) izan ziren. Urrian ere bisitari kopuru nahiko handia izan zen (34). Aste Santuan, berriz irekiko da Oiartzungo Turismo Bulegoa Urdinola-Arizmendieneako beheko solairuan.

Olentzero eta Maridomingi udaletxeko balkoian

UEMAren batzarrean izan da Oiartzungo Udala

Bibliotekak ordutegi berezia egun batzuetan

Hondakinak ateratzeko epe luzeagoa 24an eta 31n

Urtero ohitura den moduan, Olentzero eta Maridomingi iritsi dira Oiartzungo udaletxera aurtengoan ere. Joan den astetik, udaletxeko balkoian daude biak, Doneztebe plazaren zaindari, eta, batez ere, herriko haurren gozagarri. Horrekin batera, Gabonetako zenbait argi ere jarri dira Doneztebe plazaren inguruan, egun seinalatu hauek girotzeko. Gabonak pasatu ondoren, hurrengo urtera arte udaletxeko balkoia utziko dute Olentzerok eta Maridomingik eta udal brigadaren biltegian pasako dute hurrengo Gabonak arteko denbora.

UEMAren urteko batzarra izan zen hilaren 18an, Idiazabalen (Gipuzkoa). Oiartzungo Udalaren ordezkari, bertan parte hartu zuten Josu Delgado Hizkuntza Normalkuntzarako zinegotziak, eta Iosune Cousillas eta Enekoitz Markos zinegotziek. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera beste lau udalerri batzea onartu zuten bildutakoek egun hartan (Elduaien, BidaniaGoiatz, Idiazabal eta Ibarra). Hori dela eta, momentu honetan 94 herrik osatzen dugu euskararen arnasguneen mankomunitatea, euskaraz bizitzeko hautua egin dugunak.

Manuel Lekuona bibliotekak ordutegi berezia izango du Gabonetako egun batzuetan. Honela, hilaren 24an eta 31n (ostiralak), goizez emango du zerbitzua: 09:00etatik 13:00etara. Hilaren 25ean eta, urtarrilaren 1ean eta 6an, berriz, itxita egongo da biblioteka. Gainontzeko egunetan, ohiko ordutegia izango du biblioteka zerbitzuak: 09:00etatik 13:00etara goizetan eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldetan. Gabonetako egunetan, Ikasle Gelak ohiko ordutegia mantenduko du, egunero 09:00etatik 22:00etara.

Hilaren 24an eta 31n (biak, ostiralak) hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko dela jakinarazi du Udalak. Bi egun horietan hondakin organikoa ateratzeko ordutegia 22:00etatik 06:00ak artekoa izango da. Horrez gain, Gabonen atarian gauden honetan, Udalak azaldu nahi du jakiak biltzeko porexpana ontzi arinekin atera badaiteke ere, bestelako gailuak biltzen dituen porexpana (etxetresna elektrikoak, aparailu elektronikoak, ekipo informatikoak...) Talaiako garbigunera eraman behar dela, egoki birziklatzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.