276. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Mugarri liburuak Karrikako Iturburu udal haur eskolaren ibilbidea jasoko du Iturburuko argazkiak eta euren izenak jartzeko baimena eskatzen zaie bertan ibilitakoei Aurtengo Mugarri liburuan Karrikako Iturburu udal haur eskolaren ibilbidea jasoko du Izaskun Madariagak. Madariaga haur eskolako sortzaile, irakasle eta zuzendari izan zen. Liburuan Iturburuko argazki zaharrak erabiliko dira eta ikasle izandakoen izenak agertuko dira. Hori dela eta, Iturburuko ikasle izan ziren haurrei eurak agertzen diren argazkiak erabiltzeko eta haien

2022ko URTARRILA • 276. ZENBAKIA

Elkartasunez betetako maletak Saharara

Udan Oporrak bakean programarik izan ez zenez, Oiartzunera etorri behar zuten haurrei elkartasunez betetako maletak helarazi dizkie El-Watanek, Udalaren eta herriko eragileen laguntzarekin.

datuak emateko baimena eskatu nahi zaie gaur egun helduak diren haur haie. 1977tik 200ra martxan egon zen haur eskola Iturburu udal haur eskola 1977/1978 ikasturtetik 1999/2000 arte egon zen martxan, herriko 0-3 hezkuntza elkartu eta Urmendi Haur Eskola sortu zen arte, hain zuzen ere. Ikasturte haietan zehar haur eskolako ikasle izan zirenek ez baluteke nahi liburuan agertu, jakinarazi egin beharko dute. Horretarako, baimen orria bete (www.oiartzun. eus-en dago eskuragarri) eta urtarrilaren 31 baino lehen, madarigorri@mail.com helbide elektronikora edo 678 355 172 whatsapp zenbakira bidaltzeko eskatu nahi zaie interesatuei.

Altzibarko biribilgunea eraikitzen

Altzibarren, Olalderako sarrera eta egiten ari den aparkaleku berriaren artean, trafikoa ordenatuko duen biribilgunea eraikitzen hasi dira. Azpiegitura honek Karrika eta Altzibar arteko bidegurutzeko segurtasuna hobetzea du helburu.

Liburua xanistebanen aurretik argitaratu eta aurkeztuko da, Mugarri bildumako liburukiekin ohikoa denez. Herritarrek ohiko tokietan erosteko aukera izango dute uztaila bukaeratik aurrera.

Larre Planaren urteko batzarra egingo dute Udalak, Foru Aldundiak eta Oiartzungo ganaduzaleek Hilaren 22an, larunbata, da hitzordua udaletxeko areto nagusian Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Larre Plana Udalak Aldundiaren bidez garatzen Oiartzungo Ganaduzaleen Elkarteko kideek hitzor- duen proiektua da. dua dute datorren larunbatean (hilak 22): Larre Planaren urteko batzarra. Mendi publikoen mantenua eta herriko ganaduzaleek hauetan egiten duten erabilera funtsezkoa da Bilera udaletxeko areto nagusian izango da, Udalarentzat. 11:00etan. Lau puntuko gai zerrenda landuko da bertan: Goilur egitasmoa aurkeztuko da; 2021ean Oiartzungo mendietan egin diren lanen berri emango da; 2022an begira egon daitezken beharrak jasoko dira eta bukatzeko, bildutakoek eraman dezaketen gaiei buruz ariko dira.

Tuterako hilketa matxistari gaitzespena

2022a hasi besterik ez da egin eta dagoeneko hilketa matxista bat izan da Euskal Herrian: Tuteran (Nafarroa), Sara P.Y. 38 urteko emakumea hil du senarrak. Udala, Oiartzungo Feministen Asanbladarekin batera, kalera atera zen hilketa gaitzesteko.

Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo Ganaduzaleen Elkarteko ordezkariek urte osoan izaten dute harremana, Oiartzungo larre publikoetan dauden beharrak eta lanak idenfitikatu eta aurrera eramateko.

Kultur ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak

Tasa eta zergen hobari eta salbuespen eskaerak

Abittu eta Tipi-Tapa, datorren astetik martxan

2022 urtean zehar Oiartzunen kultur ekitaldiak antolatu nahi dituzten elkarte eta eragileek Udaleko Kultura sailaren dirulaguntza eskatzeko epea irekita dute, hilaren 31 arte. Udalak 43.250 € bideratuko ditu herrian antolatuko diren ekimenak laguntzera. Dirulaguntzatan emango den kopurua iazko bera izango da. Elkarteek bide elektronikoetatik egin beharko dute eskaera eta norbanako eragileek izango dute aukera udaletxeko erregistroan idatzizko eskaera sartzeko. Deialdiaren oinarriak www.oiartzun.eus-en daude argitaratua.

Oiartzungo Udalaren 2022ko tasetan eta zergetan hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea irekita dago. Eskaera egiteko bi bide izango dituzte oiartzuarrek: udaletxeko harreran salbuespenen edo hobarien eskaera sartuta (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara), edo www.oiartzun.eus webgunearen bidez, on-line (Tramiteak atalaren bitartez). Otsailaren 28a izango da hobarien eta salbuespenen eskaerak egiteko epemuga. Epe horren barruan egiten ez diren eskariak ez dira aplikatuko 2022ko tasen eta zergen kobraketetan.

Abittu eta Tipi-Tapa ibilaldiak datorren astean hasiko dira berriz zerbitzua ematen, urte berria hasi den honetan. Tipi-Tapa ibilaldiak ostegunero izango dira (09:30ean Elorsoro kiroldegian elkartuta). Hortaz gain, Abittu, bizitza osasuntsurako Oiartzungo orientazio zerbitzua, edonork erabil dezakeela gogora ekarri nahi dugu. Mikel Lopez orientatzaileak Elorsoro kiroldegian ematen du zuzeneko zerbitzua. Aldez aurretik harremanetan jarri behar da abittu@oiartzun.eus-era idatzita edo 943 49 25 52 edo 695 695 804 telefonoetara deituta.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.