udal aldizkaria
'Geuretik sortuak' proiektuan sortutako lanak ikusteko aukera izango da Oiartzunen
2022ko URTARRILA • 277. ZENBAKIA
ABARAXKA LUDOTEKA
Gaur estreinatuko du Lore More konpainiak 'Trapu zikinak' antzezlana Udalbiltzak literatura, antzerkigintza eta ikus-entzunezkoetan euskal sorkuntza sustatzeko eta euskal sortzaileen mugikortasuna bultzatzeko Geuretik sortuak proiektua martxan jarri zuen iaz. Oiartzungo Udala proiektuan parte hartu duen 26 udalerrietako bat izan da. Iazko uda bukaeran Lore More konpainia nafarrak egonaldia egin zuen gure herrian, Trapu zikinak antzezlana lantzeko. Estreinaldia, gaur Gaur (urtarrilak 28) estreinatuko dute lana Oiartzunen bertan (udaletxeko areto nagusian, 19:00etan). Gogoratu Eusko Jaurlaritzak COVID19a dela eta
Larre Planaren urteko batzarra
Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo Ganaduzaleen Elkarteko kideek Larre Planaren urteko batzarra egin dute, 2021 urtean egindako lanen errepasoa egin eta 2022ko beharrak zerrendatzeko.
indarrean dituen neurriengatik toki mugatua duela aretoak momentu honetan: 60 lagun. Beste proiektuak ere, gurean Geuretik sortuak egitasmoaren baitan sortu diren lan artistiko guztiez gozatzeko aukera izango dugu herrian. Beste lau antzezlanen emanaldiak izango dira, literatur lanekin osatu den liburua aurkeztuko da eta film laburren emanaldia ere izango da datozen hilabeteetan. Tartean, Oiartzungo sortzaileek parte hartu duten hiru proiektu daude, hirurak antzerkigintzan: Bidaide (Metrokoadroka), Eresia (Eneko Gil) eta Bonbon Beltz (Ttittika Rekalt). 'GEURETIK SORTUAK' AGENDA: Urtarrilak 28, ostirala: Trapu zikinak (Lore More) -antzerkia-. Martxoak 15, asteartea: Liburu aurkezpena -literatura-. Apirilak 24, igandea: Bidaide (Metrokoadroka) -antzerkiaMaiatzak 15, igandea: Eresia (Oier Zuñiga) -antzerkia-. Ekainak 19, igandea: Sexberdinak (Ttanttaka) -antzerkiaIrailak 18, igandea: Harriminak (Bonbon Beltz) -antzerkia-.
Beltranen ibilbidea jasotzen
Juan Mari Beltranen ibilbidea jaso du Udaleko Kultura saila, elkarrizketa bidez. Jon Martin kazetari eta EHUko irakasleak egindako elkarrizketa batean, Beltranek herri musikarekin izan duen harremanaren inguruan hitz egin du.
Urteak daramatzagu herriko Abaraxka udal ludotekan haurren aisialdian lanean. Bertan eta bertatik, ekintza anitz eta oso ezberdinak gauzatzen dira. Ekintza hauetako asko guk, bertako hezitzaileok, pentsatu eta proposatuak izaten dira. Dinamika asko, prestatzeko urteetan eta urtean zehar ikusi eta bizitutakoan oinarritzen gara. Beste batzuk aldiz, herriko eragileekin batera sortzen dira. Baina, guretzat oso garrantzitsua da Abaraxkako parte-hartzaileak, bertako familiak eta baita herritarrek proposatutako ekimenak martxan jartzea. Gabon hauetan adibidez, haurrek eta familiek proposatutako hainbat ekintza gauzatu ditugu: mendi irteera, Tren Berdean meategietara bisita, jolasak… Proposamen hauek guztiak lehen hiruhilabetean jaso ditugunak izan dira. Bigarren hiruhilabete honetan ere guztien proposamenekin osatu nahi ditugu ekintza eta dinamika ezberdinak. Horregatik Abaraxka ludotekan PROPOSAMEN TXOKOA deituriko panela jarri dugu. Dagoeneko jendeak idatzi ditu bere proposamenak: esperimentuak, slime, mozorro festa, jogurtak egin, paperezko origamiak… Panel hau ez genuke nahi Abaraxkako bazkideentzat soilik izatea. Zuk, herriko eragile edo herritar bezala, zure proposamena luzatu nahi baduzu bertatik pasatu besterik ez duzu egin behar, edo telefonoz edo e-mailez bidali dezakezu baita ere. Kontziente gara jasotako proposamena guztiak ezingo direla egin baina denak aztertu eta egingarriak direnak eta gure baloreekin bat egiten dutenak gauzatzen saiatuko gara. Zuen proposamenen zain geratzen gara! Abaraxka Udal Ludoteka herriko haurren aisialdi hezitzailea aurrera eramaten duen espazioa baino askoz gehiago delako.
Haurtzaroko ikasleak udal ekonomiaz ikasten
Udalak ENS ziurtagiria eskuratu du
Urmendi Haur Eskolan aurrematrikula irekita
Lehen sektoreko ustiategientzako laguntzak
Haurtzaro Ikastolako DBH 4. mailako Ekonomia ikasgaiko ikasleak udaletxera hurbildu dira, bi txandatan. Eneritz Arbelaitz alkateordeak udal-ekonomia nola antolatzen den eta gauzatzen den azaldu zien, bereziki, Oiartzungo Udalaren adibidea emanez: zer den udal bat, zein zerbitzu eskaintzen dituen eta nola finantzatzen diren. Bizi diren herria hobeto ezagutzeaz gain, herri bateko ekonomia nola antolatzen den ikasteko balio izan die saioak. Aurten, gainera, ikasgelatik atera eta udaletxera etorri dira ikasleak azalpenak entzutera.
Oiartzungo Udalak ENS ziurtagiria eskuratu du, administrazio elektronikoan Estatuko Segurtasun Erregimen Nazionalak administrazio publikoei ematen diena. Ziurtagiriak frogatzen du Oiartzungo Udalak informatika sistemetako segurtasuna indartzeko beharrezko neurriak hartzen dituela, ENS-ren parametroen arabera: Udalaren informazio sistemetan segurtasuneko oinarrizko printzipio eta gutxieneko baldintzak betetzen direla, alegia. Udalaren informazio sistemak konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzen ditu.
2022/2023 ikasturtean Urmendi Haur Eskolan matrikulatzeko epea irekita dago, apirilaren 30a arte. Bi urteko (2020an jaiotakoak) geletako haurrek, eta Urmendi Haur Eskolako beste etapetakoek (sehaskak -2022an jaio(ko) diren haurrak eta Ertainak -2021ean jaiotakoak-) ere epe hori izango dute matrikulazioa egiteko. Aurreko astean, bi urteko gelen aurkezpen bilera eta ate irekiak izan ziren. Beste etapetako gurasoentzako aurkezpenak aurrerago izango dira: martxoaren 23an Ertainak eta Sehaskak, apirilaren 27an.
Oiartzungo lehenengo sektoreko ustiapenak sustatu eta bultzatzeko, dirulaguntza lerro berria sortu du Udalak. Herriko ustiategiek 2021ean egindako gastu eta inbertsioak laguntzeko, 60.000 € bideratuko ditu Udaleko Mendi eta Ingurumen sailak. Oiartzunen kokatuak dauden ustiategiek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek. Otsailaren 7a izango da eskaerak egiteko epemuga. Informazio guztia, www.oiartzun.eus webguneko Iragarki Taula saileko Dirulaguntzak atalean dago eskura (Deialdi irekiak).