279. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

2022ko OTSAILA • 279. ZENBAKIA

Aurtengo Zuhaitz Eguna Altzibarko auzogunean izango da martxoaren 6an

ABARAXKA LUDOTEKA

Kaleberriako erreka inguruan bertako zuhaitzak aldatuko dira

GURE HILEI OMENALDIA

Zuhaitz Eguna Oiartzungo basoetan bertako zuhaiztiak berreskuratzeko eta herriko haurrak ekosistemaren orekaren garrantziaz jabetzeko antolatzen du Udalak. Gehienetan, mendi eremuan egin dira zuhaitz landaketak. Aurtan, ordea, herrigunean egingo da ingurumen ekintza: Altzibarren. Martxoaren 6an (igandea), 10:30ean da hitzordua Kaleberrian bertan. Altzibarko kaleberrian, haltzak Altzibarko Kaleberrian izango da, zehazki, aurtengo Zuhaitz Eguna. Han, erreka bazterrean dauden platanondoak bertako zuhaitzekin ordezkatuko dira.

Esate baterako, haltzak aldatuko dira. Hain zuzen ere, Altzibar auzoari zuhaitz horrek ematen dio izena, horri egiten dio erreferentzia toponimoak. Indarrak batzeko, hamaiketakoa Zuhaitz Eguna haurrei eta familiei bideratutako ekintza izaten da, eta Haurtzaro Ikastolaren eta Elizalde Herri Eskolaren laguntza izaten du Udalak. Aurten, hala ere, ez da aldez aurretik izena eman beharrik izango Zuhaitz Egunean parte hartzeko. Arropa erosoa eramateko gomendatzen du Udalak eta, duenak aitzurra eramatea ere eskertuko da. Bukaeran, parte-hartzaileei hamaiketakoa emango die Udalak, egindako lana eskertzeko.

2021eko martxoan Ibargaingo parkean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek gure hilak oroitu eta omentzeko emandako intxaurrondoa landatu genuen. Gogoratzen duzue? Abaraxkaren Youtubeko kanalean duzue eguna laburbiltzen duen bideoa. Denon artean erabaki genuen intxaurrondoa non landatu eta baita eguneko egitaraua ere: intxaurrondoa landatu, oroigarria jarri, erraldoiak atera, bertsoak abestu, Agur jaunak entzun, doluaren inguruko ipuina kontatu… Ekitaldi xume bezain goxoa osatu genuen. Bertaratutakook alaitasun eta sentimendu handiz agurtu eta oroitu genituen gure hildakoak. Urtero ekitalditxo bat egiteko konpromisoa hartu genuen. Urtea pasa da eta gure hilak gehiago dira. Beraz, iaz aurtengoa ere denon artean osatu eta sortu nahi dugu. Herritarrok iritzia eman eta parte hartzea gustatuko litzaiguke: Abaraxkara gerturatu, idatzi edo deituta edo www.gazteoiartzun.net-en inkesta beteta. Zer da egunean ikusi edo egin nahi duzuna? Parte hartu nahi duzu? Zer eskaini nahi duzu? Bertso bat, poesia bat, ipuin bat, instrumenturen bat jo… Ekitaldia martxoaren 19an izango da eta proposamenak martxoak 12a arte jasoko ditugu. Ondoren, egitaraua osatu eta gure hildakoak agurtu eta oroituko ditugu. Ama, amona, aitona, aita, anaia, arreba, ahizpa, laguna, bikotea, izeba, osaba, irakaslea… zerrenda luzea da. Denok dugu hil zaigun norbait.

Atsolorraren prestaketa

2021ean jaiotako haurren atsolorra prestatzen hasi dira Udaleko Kultura saila eta iaz guraso izan ziren herritarrak. Maiatzaren 15ean ospatuko da haurren ongietorria, eta bitartean, festa nola antolatu adostuko dute elkarlanean.

Kontxa Murgiari omenaldia

Kontxa Murgia, Manuel Martinez Murgia Galiziako Rexurdimento-ko figura gailenaren amaren figura gogora ekartzeko elkartu dira aurten ere Udala eta Fato Cultural Daniel Castelao, Trintxerpeko galiziarren elkartea.

Intxaurrondo hau ZURETZAT ETA ZUREKIN OROITZEKO landatu dugu, zurekin bizitutakoa irri handi batez dastatzeko asmoz. Eskerrik asko bizi izan zaren bitartean nire ondoan egoteagatik. Zauden tokian zaudela muxu eta besarkadak. Maite zaitut!! Maite zaituztegu!! Maitasuna eta heriotza bizitzeko mila modu daudelako.

'Geuretik sortuak'-eko lanak aurkeztu ditu Udalbiltzak

Gurasoentzako Treba tailerrak eta hitzaldiak

Uraren tasa ordaintzeko epea irekita dago

Haurren Irakurle Taldea sortuko du bibliotekak

Udalbiltzak Euskal Herriko 26 udalerritan gauzatutako Geuretik sortuak programaren baitan sortu diren kultur proposamenak aurkezteko ekitaldia egin berri da Uztaritzen (Lapurdi). Oiartzungo Udalaren ordezkari, han izan zen Eneritz Arbelaitz alkateorde eta Udalbiltzako ordezkaria, Oiartzun izan baita programan parte hartu duen herrietako bat. Geuretik sortuak egitasmoaren baitan, Loremore antzerki talde nafarrak Trapu zikinak lana sortu du Oiartzunen. Baina beste herrietan ondu diren lanak ere izango ditugu gurean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gurasoentzako Treba tailer eta hitzaldiak jarri ditu martxan eta Oiartzunen hiru saio egingo dira, Udalaren laguntzarekin. Helburua, gurasoen kezka iturri diren gaien inguruan formakuntza eskaintzea da. Saio horietako lehendabizikoa hilaren 28an (astelehena, udaletxeko areto nagusian, 17:00etan) izango da eta, haurren eta nerabeen sexualitatea izango du hizpide Nerea Lores adituak. Doako saioak izango dira hauek guztiak. Saiotean parte hartzeko ez da izena eman behar aldez aurretik.

Uraren eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekita dago, apirilaren 19a arte. Ordainketa helbideratua duten herritarrei martxoaren 15ean kobratuko zaie dagokion diru-kopurua. Uraren eta estolderiaren tasa hiru zatitan ordaintzen dute herritarrek, eta oraingo hau iazko azken hiruhilekoari dagokio. Era berean, udal zerga eta tasen salbuespena eskatzeko epea astelehenean (hilak 28) bukatuko dela gogora ekarri nahi du Udalak. Izan ere, epe barruan egiten ez diren eskariak ez dira aintzat hartuko eta ez dira aplikatuko 2022an.

Haurren Irakurle Taldea martxan jarriko du Manuel Lekuona bibliotekak. Irakurtzea maite duten haurrek euren zaletasuna lagunekin partekatzeko modua izatea da helburua. LH 5. eta 6. mailako ikasleek izango dute Haurren Irakurle Taldean parte hartzeko aukera (nahiz eta aurrerago adin-tartea zabaltzea den asmoa). Lehenengo saioa martxoaren 7an izango da (liburutegiko ganbaran, 18:30ean) eta ekaina arte, hilean behin biltzea da asmoa (lehenengo astelehenean). Xabi Salaberria izango da gidaria.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
279. Aski Prexko! by Oiartzungo Udala - Issuu