280. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

Esteban Muruetagoiena medikuari aitortza eta errekonozimendua egingo dio Udalak Ekitaldi zikloa antolatu da hilaren 24an, 25ean eta 26an Oiartzungo Udalean ordezkaritza politikoa duten bi alderdiak (EHBildu eta EAJ) elkarlanean eta kontsentsuan gertatutakoaren egia zabala berreskuratzeko bidean lanean ari dira. Udalak 2020ko azaroan Aranzadi Zientzia Elkartearekin hitzarmena sinatu zuen Oiartzunen edo Oiartzungo herritarrek pairatutako giza eskubideen urraketa guztiak jaso eta memoria partekatua eraikitzeko. Testuinguru honetan Tamara Muruetagoiena, Esteban Muruetagoienaren alaba, Udalarekin harremanetan jarri zen bere aitaren heriotzaren 40. urteurrena zela eta. Oroimena eta egia berreskuratzeko Udalak Muruetagoienari gertatutakoa ikertzearen, ezagutzearen eta aitortzearen beharrekin bat egin du. Muruetagoienari dagokion aitortza instituzionala egiteaz gain, Oiartzungo herriari zuzenduriko ekitaldi zikloa antolatu du Udalak.

Zuhaitz Eguna, Altzibarren

Aurtengo Zuhaitz Eguna Altzibarko erdigunean egin da, Kaleberrian hain zuzen ere. Herriko haur eta familien laguntzarekin, han zeuden platanondoen tokian bertako zuhaitzak aldatu dira, haltzak batez ere. Eskerrik asko denei!

2022ko MARTXOA • 280. ZENBAKIA

HemenGuk udaberriko azoka heldu da

HemenGuk, Oiartzungo ekoizleen sareak udaberriko azoka prestatu du. Hilaren 26an, larunbata, izango da azoka (Kontzejupean, 10:00etatik 13:30era) eta herriko 21 ekoizle eta artisauk jarriko dute postua.

Zikloaren helburuak dira oraindik aitortu gabeko biktimak ikusaraztea; Muruetagoienaren heriotzaren gertakariak kontuan harturik torturaren errealitateari ahotsa ematea; Aranzadik testigantzak jasotzeko lanari bultzada ematea, egia ezagutzeko duten garrantzia adieraziz; eta herriko biktimak aitortzeko irekitako bideari jarraipena ematea. EGITARAUA: Martxoak 24, osteguna: Giza eskubideen urraketen testigantzak (18:00, udaletxeko areto nagusia) - Javi Buces, Aranzadiko ikerlaria. - Tamara Muruetagoiena, Esteban Muruetagoienaren alaba. - Jonathan Martinez, kazetaria. Martxoak 25, ostirala: Aitortu gabeko biktimak. Torturaren errealitatea (19:00, udaletxeko areto nagusia) - Olatz Barrenetxea, psikologo klinikoa. - Paco Etxeberria, mediku forentsea. - Laura Pego, Zuzenbidean doktorea. Moderatzailea: Olatz Retegi, antropologoa. Martxoak 26, larunbata: Esteban Muruetagoiena giza eskubideen urraketaren biktimari aitortza ekitaldi instituzionala (13:00, udaletxeko areto nagusian edo Arizmendieneako lorategian -eguraldiaren arabera-).

Kulturgintzaren definizio fasea

Mendiburu 14ko kultur aretoaren aitzakian martxan jarri da Oiartzungo kulturgintzak nolakoa behar lukeen definitzeko prozesua. Bi lantalde ari dira proposamenak lantzen eta asanbladan aurkeztu dute orain arte landutakoa.

Gurasoak trebatzeko saioak

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu eta Udalak lagundutako Treba saioetako lehenengoa egin da: haur eta nerabeekin sexualitatea nola landu formakuntzan aritu ziren 23 guraso.

Haurren Irakurle Taldea, martxan

Manuel Lekuona bibliotekako Haurren Irakurle Taldeak lehenengo saioa egin du, Xabi Salaberriak gidatuta. LH 5. eta 6. mailako 22 haurrek eman dute izena. Hilean behin elkartuko dira irakurri dutenari buruz mintzatzeko.

Herriari buruzko bilduma osatu du bibliotekak

Ibargain parkeko bidexkak berritu ditu Udalak

Urmendin ertainen geletako aurkezpena

2017 eta 2021 urteen artean Oiartzuni buruz idatzizko prentsan argitaratu diren artikulu guztiak biltzen dituen bilduma jarri du Udalak herritarren eskura, Manuel Lekuona bibliotekaren bidez. Herriko liburutegian dagoen udalerriari buruzko bilduma osatuko du hemeroteka honek, liburutegiko bigarren solairuan. Aurreragoko urteetako hemeroteka udal artxiboan dago. Udalerriari buruzko bilduma osatzen dute, besteak beste, Oiartzun urtekariek, Mugarri bildumako liburuek edota Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketako lan sarituen liburuxkak.

Elizalde auzoko erdigunean dagoen Ibargain parkeko bidexkak berritu ditu Udalak, asfalto berria emanez. Lan hauetak egiteko 31.891,60 euroko inbertsioa egin du Udaleko Hirigintza sailak. Elizalde auzoko berdegune garrantzitsuenetako bat da Ibargain parkea, herriaren bihotz-bihotzean kokatua. Erabiltzaile asko izaten ditu: oinezkoak, ikastetxeetako haurrak, txakurrak pasiatzera eramaten dituzten bizilagunak... Azken hauei gogorarazi nahi zaie txakurren kakak jaso egin behar direla eta horretarako ontziak daudela parkean.

Urmendi Haur Eskolak 2022/2023 ikasturtean Ertainen geletan egongo diren haurren gurasoentzako (2021ean jaiotakoak) aurkezpen bilera eta ate irekiak antolatu ditu. Hilaren 24an (osteguna) izango da bilera, Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusian (Maria Garaiar plazan), 17:00etan. Bertaratzeko asmoa duten gurasoei aldez aurretik jakinaraztea eskertuko dela jakinarazten zaie (urmendi@ouip. ikastola.eus edo 943 26 00 86). Aurrematrikulazio epea apirilaren 30a arte dago irekita, Urmendiko ziklo osoan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.