udal aldizkaria
2022ko MARTXOA • 281. ZENBAKIA
Landetxeko eraikin berriko adinekoen espazioaren inguruko parte-hartze prozesua
ABARAXKA LUDOTEKA
Martxoaren 29tik apirilaren 8ra auzoetan bilerak egingo dira
2022ko MARTXOAREN 19a, GURE HILAK OROITZEKO URTEURRENA
Landetxeko udal eraikin berriko lehenengo solairuaren zati bat herriko adineko eta erretiratuentzako espazioa izango da.
Hala ere, 60 urtez goitiko herrita guztien iritzia jaso nahi da. Horretarako, martxoaren 29tik apirilaren 8a arte, auzoetan bilerak egingo dira.
Oiartzuarren herena (%33,6) 60 urtez goitikoa da. Eremu hori guztiek eurena sentitu eta orain arte dauden zerbitzu eta proposamenak zabaltzeko aukera paregabea izango da. Izan ere, adineko eta erretiratuen profila asko ari da aldatzen azken urteetan.
PARTE HARTZE SAIOEN EGUTEGIA: Martxoak 29, asteartea: ALTZIBAR Tokia: Olatxo auzo lokala 10:00-11:30, euskaraz 17:00-18:30, elebitan Martxoak 31, osteguna: ERGOIEN-GURUTZE-KARRIKA Tokia: Auzokalte Elkartea (Ergoien) 17:00-18:30, euskaraz Apirilak 1, ostirala: UGALDETXO Tokia: Isastiko auzo lokala (Ugaldetxo) 10:00-11:30, euskaraz ARRAGUA Tokia: Aldeguna Elkartea (Arragua) 17:00-18:30, elebitan Apirilak 5, asteartea: ITURRIOTZ Tokia: Argiñeneko auzo lokala 17:00-18:30, euskaraz Apirilak 8, ostirala: ELIZALDE 10:00-11:30, euskaraz 17:00-18:30, elebitan
Espazio horrek nolakoa izan behar duen lantzen ari dira Udala eta adinekoekin zein erretiratuekin lan egiten duten herriko eragileak (Gazte Izanak; Duintasuna; HELTA; Killirikupe; Torri Gukin; Bidelagun; Petra Lekuona; Aiton-etxe...).
Talde eragilean dauden ordezkariek deialdia egin dute.
Oroimenaren eta egiaren bidea
Oroimena eta egia, bizikidetzaren bidea zikloa hasi da Javi Buces eta Tamara Muruetagoienaren giza eskubideen urraketen testigatzen inguruko hitzaldiarekin. Gaur mahai-ingurua eta bihar Esteban Muretagoienaren aitortza izango dira.
2021eko martxoaren 26an landatu genuen Pirritx, Porrotx eta Marimototsek gure hilak oroitzeko emandako intxaurrondoa. Dagoeneko urtebete pasatu da, eta normala den bezala, urte honetan gure familietan eta herrian heriotza presente egon da. Beraz, hauek oroitzeko elkartu ginen martxoaren 19an Ibargain parkean intxaurrondoaren ondoan. Abaraxkako kideok ekitaldia antolatzen bi aste luze pasatu ditugu. Bakoitzak eta denon artean zer eskaini pentsatu eta baita antolatu ere: antzerkia, dantza, musika, txirula, ipuina, merienda, kandelak, loreak… Aurreskua dantzatzen dakitenek besteei erakutsi, txistularia nor izan zitekeen pentsatu, antzerkiaren gidoia sortu eta entseguak egin, txirularekin jotzeko abestia erabaki eta entsaiatu, joaldunentzat arropa bilatu… Lan handia izan dugu honi guztiari forma ematen. Herritarrek ere inkesta bidez izan dute beraien proposamenak luzatzeko aukera. Emaitza polita eta ikusgarria izan da, baina prozesu honetan bideak izan du garrantzia handiena. Haurrek bizipen ezberdinak izan dituzte, emozioak, urduritasunak, desioak, irrikak… eta herrigintza, antolaketa, komunitatea, eskuzabaltasuna, kultura, sorkuntza, herri eskaintza… bezalako baloreak landu dituzte, eta guk denok beraiekin batera heriotza bezalako gai tabu bat gorpuzteko aukera izan dugu.
Bazterrak Txukuntzen auzolana
Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak eta Udalak gure auzoetako txokoetan botata agertzen diren hondakin eta zikinkeriak kezkatuta, auzolanak antolatu dituzte. Lehenengo saioa igandean (hilak 27) izango da, Elizalde auzoan (09:30ean, plazan).
Iturriotzen 24 plazako aparkaleku berria
'Geuretik sortuak' literatur lanak aurkeztu dira
Udaleku irekietako izen-ematea, martxan
Iturriozko Dorretxearen ondoan 24 plazako aparkalekua prestatzeko lanetan ari da Udala. Aparkaleku horietako bat ezgaitasuna duten pertsonen ibilgailuentzako izango da. Aurreikuspenen arabera, sei asteko iraupena dute lan hauek. Udaleko Hirigintza sailak 86.750,43 € bideratuko ditu azpiegitura honetara. Aparkaleku berria atontzearen helburua Iturriotz auzoan aparkalekuekin dagoen arazoa arintzea da. Iazko auzo batzarrean Udalak lan hauek egiteko asmotan zela jakinaren gainean jarri zituen iturrioztarrak.
Geuretik sortuak egitasmoan ondu diren literatur lanekin Hamazazpigarrenean aidanez liburua argitaratu du Udalbiltzak. Iñaki Martiarena Mattin komikigilea izan da parte hartu duten 16 sortzaileetako bat, eta berak Araitz, Betelu eta Larraunen (Nafarroa) egindako egonaldian sortutako Aska komikiaren inguruko xehetasunak eman zituen Oiartzunen egindako liburu aurkezpenean. Literatur lanak bi liburukitan argitaratu ditu Udalbiltzak. Bakarraren prezioa 20 € da eta biak erosiz gero, 30 €. Urrats paperdendan eskatu daitezke.
HH3 eta LH6 arteko haur oiartzuar edo Oiartzunen ikasten dutenentzako uztaileko udaleku irekiak antolatu ditu Udalak, Abaraxka ludotekaren bidez. Izena emateko epea irekita dago apirilaren 8a arte, www.gazteoiartzun.net webgunean (aurten, telematikoki egin beharko da prozesu hori). Ohi bezala, bi txanda izango dira (uztailak 4-15 eta 18-29) eta bakarrean edo bietan parte hartu ahal izango dute haurrek. Familia ugariek tarifa bereziak izango dituzte, etxeko hiru ume apuntatuz gero. Autobus zerbitzua ere eskainiko da.