282 Aski prexko

Page 1

udal aldizkaria

Abaraxka ibiltariak zortzi ekintza antolatu ditu herriko haurrentzat udaberriko oporraldirako Haur eta familientzako doako saio irekiak izango dira Abaraxka udal ludotekak ohi duenez, eskola-oporraldietarako eskaintza egin du datozen bi asteetarako, udaberriko oporretan.

Ekintza guztiak dohainik dira eta irekiak, alegia, Abaraxka ludotekako bazkide ez diren haur eta familiek ere parte har dezakete.

Bihartik hilaren 23a bitartean, ekintza bereziak antolatu dituzte. Abaraxkaren oinarri eta filosofiarekin bat egiten duten ekintzak izango dira, eta herriarekin oso lotuak: herriko ondarea edota auzoak ezagutzeko aukera izango (Karrikan, Ergoienen eta Iturriotzen ere izango dira ekintzak).

Jarduerei buruzko informazio osoa www.gazteoiartzun.net webgunean zintzilikatuko da eta bestela, abaraxka.oiartzun@gmail.com helbidera idatzita edo 645 005 496 telefonora deituta jaso daiteke.

Herriko beste eragileekin elkarlanean antolatu eta egingo dira ekintzetako batzuk: Itturri merkatarien elkartearekin edota Soinuenea Fundazioarekin aritu dira elkarlanean, esaterako.

Xanistebanetako Jai Batzordea

Xanistebanak prestatzen hasteko deialdia egin du Udalak. Herriko elkarte eta eragileek ilusioz erantzun diote deialdiari, bi urtez festak ospatzea ezinezkoa izan ondoren, itxura guztien arabera aurten jaiak izango baititugu.

2022ko APIRILA • 282. ZENBAKIA

Esteban Muruetagoienari aitortza

Esteban Muruetagoiena giza eskubideen urraketaren biktima izan zen mediku oiartzuarrari aitortza instituzionala egin dio Udalak. Haren alaba, Tamara, bertan izan zen eta ekitaldi hunkigarria izan zen.

EGITARAUA: Hilak 11, astelehena: Puzgarriak (Elorsoro kiroldegian, 11:00-13:00 eta 16:30-19:00). Hilak 12, asteartea: Truke jolasa (Abaraxka ludotekan, 16:30). Hilak 13, asteazkena: Mendi buelta (Abaraxka ludotekatik, 10:30). Hilak 19, asteartea: Oiartzun ezagutzen: Karrika (Abaraxka ludotekan, 16:30). Hilak 20, asteazkena: Putzu-plast (Abaraxka ludotekan, 16:30). Hilak 21, osteguna: Oiartzungo ondarea ezagutzeko pista jolasa (Abaraxka ludotekan, 16:30). Hilak 22, ostirala: Txalaparta tailerra (Soinuenean -Ergoien-, 16:30). Hilak 23, larunbata: Liburuaren Eguna (Abaraxka ludotekan, 16:30).

Elizalde auzoa txukuntzen

Udalak eta Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak lehenengo auzolana egin dute. Elizalde auzoko txokoak garbitzeko elkartu ziren. Hilero, auzo batean izango da auzolanerako hitzordua. Apirilaren 24an, Gurutzen.

HemenGuk, udaberri usaineko azoka

HemenGuk udaberriko azoka antolatu dute 21 ekoizle eta artisauk. Oiartzuarrek oraingoan ere harrera ona egin diete herriko produktuei.

Adinekoen txokoa diseinatzeko bilerak

Landetxeko udal eraikin berrian 60 urtez goitiko herritarrentzako gunea izango da. Udala eta adinekoekin aritzen diren herriko eragileak lanean ari dira, baina adin-tarte horretako herritar denen iritziak biltzeko auzoetan bilerak egin dira.

1.054 kilo hondakin jaso dira Oiartzun ibaian

Errenta euskaraz egin eta saria irabazteko aukera

Arte sorkuntzarako diru laguntzak

'Oiartzun' urtekarirako idazlanak bidal daitezke

Oiartzun ibaian hilero garbiketa egiten du Urzain taldeak, Udaleko Ingurumen sailaren bidez. Ugaldetxo eta Iturriotz arteko errekaren ibilgua garbitu da orain arte eta urtea hasi zenetik, 1.054 kilo hondakin bildu dituzte. Azken bilketa Ugaldetxo eta Iturriotz artean (Atamitxeko zubitik Makutsoko zubira) egin zen eta hor bakarrik 605,54 kilo hondakin bildu zituzten. Bildutakoen artean kale-hondakinak (ontzi arinak, latak, musukoak, toallatxoak...), obra hondakinak eta baita bizikleta bat ere jaso zituzten. Bildutakoa garbigunera bideratu da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasunean 2021eko errenta aitorpena egiteko epea irekita dago ekainaren 30a arte. Aurten ere, Ogasunarekiko harremanak euskaraz egitera animatu nahi ditu Udalak oiartzuarrak. Geroz eta gehiago gara errenta aitorpena euskaraz egiten dugunak herrian (iaz, errentadunen %38a izan ginen, aurreko urtean baino %0,57 gehiago). Gainera, errenta aitorpena euskaraz egiteak saria dauka. Oarsoaldeako Euskara Batzordearen bidez, Oiartzunen bi lagunentzako otordua zozkatuko da Ergoiengo Olaizola jatetxean.

Oiartzunen arte sorkuntza eta ekoizpen-produkzioak laguntzeko diru laguntza emango du lehenengo aldiz Udaleko Kultura sailak. Guztira, 6.000 euro bideratuko ditu zinema, ikus-entzunezkoak, musika, antzerkigintza, literatura, arte plastikoak edo dantza arloetako sortzaileak eta proiektuak laguntzera aurten. Maiatzaren 31 arte egin daitezke eskaerak, udaletxeko harreran edo telematikoki, www.oiartzun.eus bidez. Eskaerak aztertu ondoren, lehiaketa bidez banatuko da bakoitzari dagokion diru-kopurua.

Oiartzun 2022 urtekarirako lanak jasotzeko epea ireki du Urtekari Batzordeak. Herriko norbanako zein eragileek izango dute idazlanak bidaltzeko aukera, herriko urtekarian argitaratzeko. Idazlanek bi orrialde eta bi argazki izango dituzte gehienez ere. Lanak e-mail bidez bidal daitezke kultura@oiartzun.eus helbide elektronikora. Urtekari Batzordea dagoeneko lanean hasi da, uztaila bukaeran urtekaria kalean egon dadin. Urtekariak herriko historia, herritarrak eta bestelakoak biltzen dituen bilduma bizia izatea du helburu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.