udal aldizkaria
2022ko APIRILA • 283. ZENBAKIA
'Kulturaz bete arte' jardunaldia antolatu da, Oiartzungo kultur ereduaz hausnartzeko
ABARAXKA LUDOTEKA
Jardunaldiko ekintzak dohainik badira ere, parte hartzeko izena eman behar da
UDALEKUAK 2022
Landetxeko udal eraikin berriaren beheko solairuan egongo den kultur aretoak herriko kulturgintza saretzeko prozesua jarri du martxan.
Bazkaria ere izango da, kulturgile eta kulturzaleak elkartzeko eta iritziak partekatzeko espazio eta momentu izan nahi duena.
Hori dela eta, kulturgile eta kulturzale diren herritarren interesekoa izango den egun osoko jardunaldia prestatzen ari dira Kulturaz Bete Arte Herri Dinamika: maiatzaren 7an izango da.
EGITARAUA: 09:45: Ateak ireki. 10:00: Agurra. 10:10-11:15: Antolaketa eredu berriak arakatuz. - Joxemi Zumalabe Fundazioa - Talaios Koop. 11:15: Atsedenaldia. 11:45-12:45: Esperientzian plaza: besteei entzunez gurea eraiki. - Kulturaz Azpietiko Kultur Kooperatiba - Aiaraldea Ekintzen Faktoria 14:00: Bazkaria 16:00: Pagoarte. Abangoardia kulturala Oiartzunen. 17:00: Haripiloak antzerki pieza laburra (Luix Mitxelena eta Lohizune Telletxea).
Besteak beste, kulturgintza eredu ezberdinak martxan dituzten herrietako ordezkariak etorriko dira euren berri ematera, baita gure herrian bertan aurretik egon diren esperientziak ezagutzeko aukera ere. Ginga herriko sortzaileen emanaldi batek jarriko dio egunari.
Kulturaz Bete Arte Herri Dinamikako hainbat kide.
Udala ere, Korrikan
Korrika 22ari harrera egin diote Oiartzungo udal taldeko kideek. Jexux Leonet alkateak hartu zuen lekukoa Oiartzungo plazan, gure herriak euskararekin eta helduen euskalduntzearekin zein AEKrekin duen konpromisoa adierazteko.
* Goizeko saioak udaletxeko areto nagusian izango dira. ** Bazkaria eta arratsaldeko saioak Arizmendieneako lorategian (eguraldiaren arabera). Parte hartzeko izena eman behar da: E-maila: ekarpenak@oiartzun.eus Telefonoa: 943 49 10 32 On-line: kulturazbetearte.oiartzun.eus
Bretoiei harrera egin die Udalak Karaezko eta Ar Redadegeko lagunak Korrikan parte hartzera etorri dira aurten ere. OiartzunKaraez Senidetza Elkartearekin 2.457 kilometroan atera aurretik, Oiartzungo herriaren izenean harrera egin zien Udalak.
Urtero bezala, aurten ere Aste Santuko oporrak baino bi aste lehenago jarri dugu udalekuetako matrikulazio kanpaina martxan. Bi astez 24 orduz izan dugu irekia. On-line egin behar izan da baina, jendearen eskura telefonoz eta aurrez aurre egiteko aukerak ere jarri ditugu. Aurten parte-hartzaile kopurua 400 haurretara mugatu du Udalak. Zorionez, ez gara iritsi kopuru hori gainditzera, beraz, IZENA EMAN DUTEN GUZTIAK ONARTUAK DAUDE. Oporrak bakean ekimena ere berriz berreskuratuko da aurten, hau da, Saharako lagunak izango ditugu gure herrian eta baita udalekuetan ere. Ongi etorri, lagunak!! Udalekuetan beti lantzen dugu gairen bat: natura, emakumeak, aniztasuna… Aurten, SORMENA izango dugu ardatz. Sormena disziplina guztietan lantzen saiatuko gara. Dagoeneko herriko hainbat sortzaileekin jarri gara harremanetan. Adostu eta lotu ditugu hainbat bisita eta sormen proiektu txiki. Erabaki ditugu baita ere haur taldeen izenak: herriko sortzaileak eta, herriko elkarte eta eragileak izango dira. Haurren eta familien parte-hartzea oso garrantzitsua da guretzat, beraien proposamenekin osatzen baitugu gure programazioa. Izen ematean atal bat eskaini diegu proposamenei: makrame, muralak, collage, ipuinak sortzea, koreografiak… bezalako iradokizunak jaso ditugu. Denak ezin badira ere, aukera ditugunak txertatuko ditugu, noski baietz!! Gogoratu, udalekuetako senideen bilera EKAINAREN 17an, OSTIRALA, 17:00ETAN UDAL PLENO ARETOAN izango da. Bertan zalantza guztiak argituko ditugu. Aldez aurretik gurekin harremanetan jarri nahi baduzue, hauek dira aukerak: - Abaraxka ludotekan izaten gara arratsaldeetan. - E-maila: udalekuak.oiartzun@gmail.com - Telefonoak: 943 50 64 12/ 645 005 496
'Treba' gurasoentzako tailerrean izen-ematea
Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan da
Bazterrak Txukuntzen auzolana, Gurutzen
Altzibarko obrengatik, astelehenetik aldaketak
'Bidaide' antzezlana izango da igande honetan
Datorren asteazkenean (hilak 27), Gipuzkoako Foru Aldundiak Oiartzungo Udalaren laguntzarekin antolatutako Treba tailerra izango da. Oraingo honetan, arauak eta mugak familian izango da gaia, Leyre Cano psikopedagogoarekin (Manuel Lekouna bibliotekan, 17:00etatik 19:00etara). Bi saioko tailerra izango da (hurrengoa maiatzaren 18an) eta, dohainik bada ere, aldez aurretik izena eman beharko da parte hartzeko. Horretarako, kirola@ oiartzun.eus helbidera e-mail bat bidaltzea aski izango da. Gaur bukatuko da horretarako epea.
Bi urteko etenaldiaren ondoren, xanistebanak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Udaleko Kultura sailak. Maiatzaren 31 arte aurkeztu ahal izango dira lanak udaletxeko harreran. Bost sari banatuko dira: lau dirutan eta bat, 100TZE Sormen Espazioan formakuntza beka gisa. Lehiaketako irabazleak 600 € jasoko ditu, 300 € oiartzuar onenak eta 50 €ko bi akzesit ere banatuko dira. Epaimahaia xanistebanetako Jai Batzordeko kideek osatuko dute. Kartel lehiaketako oinarriak www.oiartzun. eus-en daude eskuragarri.
Bazterrak Txukuntzen auzolana izango da datorren igandean (hilak 24), Gurutze auzoan. Hitzordua 09:30ean da, Bizardia plazan. Haur zein heldu, herritar guztiak daude gonbidatuta Gurutzeko txokoak garbitzeko auzolanera, bertakoak zein beste auzoetakoak. Partehartzaileentzako hamaiketakoa ere izango da bukaeran. Udalak eta Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak elkarlanean antolatuko duten bigarren auzolana izango da hau, lehenengoa apirila bukaeran izan baitzen Elizalde auzoan. Maiatzean, Karrikan egingo da auzolana.
Altzibarko berrurbanizazio lanen bigarren fasea hasiko da astelehenean (hilak 25). Datozen bi hilabeteetan, Donepetri eta Mikelete kaleak berrituko dira: azpiegitura sarea berritu, oinezkoentzako espaloiak berritu eta errepidea asfaltatu. Ondorioz, lanak dirauten bitartean itxita egongo dira. Tarte horretan, kale horietako bizilagunek hondakinak ateratzeko gune berriak izango dituzte: Altzibarko plazan, Martintxoko zubian eta Triangeluan. Bando bidez jakinaraziko da etxe bakoitzak nora bideratu beharko dituen bere hondakinak.
Datorren igandean (hilak 24), Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoaren baitan Metrokoadroka Sormen Kolektibo oiartzuarrak sortu duen Bidaide antzezlana ikusteko aukera izango da udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 5 €an, Garmendi txokolategian (egunean bertan ere bai, agortu arte). Atarrabia eta Huarten (Nafarroa) egin du egonaldi artistikoa Metrokoadrokak. Oholtza gainean Idoia Beratarbide, Idoia Hernandez Hatxe, Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias izango dira.