284. Aski Prexko!

Page 1

udal aldizkaria

'Enara' zerbitzua aurkeztu du Itturrik, herriko komertzioetako erosketak etxera eramateko 11 establezimenduk eskainiko dute zerbitzua momentuz, dohainik Enara zerbitzua aurkeztu du Itturri merkatarien elkarteak. Herriko 11 komertziotako erosketak etxera eramateko doako zerbitzua jarri du martxan, Udalaren laguntzarekin. Etxera eramateko zerbitzuaz gain, Euskal Herria plazan erosketak jasotzeko puntua ere jarri dute. Honela, bezeroek etxean jaso ahal izango dituzte erosketak edo bestela, ongi datorkien orduan jaso. 11 establezimenduk eskainiko dute zerbitzua 11 establezimendu hasiko dira Enara zerbitzua eskaintzen: Baobab; Dixidu diseinu grafikoa; Esnatu altzariak; Izaro arrandegia; Lizar harategia; Marisol janaridenda; Pili arrandegia; Uriña harategia;

2022ko MAIATZA • 284. ZENBAKIA

'Planeta berria' aurkeztu du Añorgak

Pello Añorgak idatzi duen Planeta berria ipuin multimedia aurkeztu die Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleei. Leire Mitxelena artxibozainaren eta Arai Martinez haurraren laguntza izan du idazleak.

Urkola optika; Urrats paperdenda eta Zapirain estankua. Zerbitzua doakoa izango da, ez du erosketa prezioa garestituko. "Enararekin Oiartzungo merkataritzan zure erosketak, erosoagoak" izango direla azaldu dute Itturriko kideek. Itturriko kide izan gabe, Enara zerbitzua eskaintzeko interesa duten establezimenduek info@ nikoiartzunen.eus helbidearekin jar daitezke harremanetan. Eskaerak nola egin eta noiz jaso Erosketak whatsapp bidez eskatzeko aukera emango dute 11 establezimenduek. Ondoren, Enara zerbitzuak etxera eramango ditu eskatutakoak.

Mugak eta arauak jartzen ikasten

Treba tailerretako bigarrenean familian mugak eta arauak era asertiboan nola jarri lantzen aritu dira 28 guraso Leyre Cano adituarekin. Maiatzean jarraipena izango du tailerrak.

Astelehenetik ostiralera, goizeko zein arratsaldeko erosketak eramango ditu Enara zerbitzuak etxera: goizekoak 13:30etik 15:30ak bitartean eta arratsaldekoak, 19:00etatik 20:30era. Larunbatetan, goizez bakarrik izango da banaketa zerbitzua. Ordutegi horretara moldatzerik ez dutenek, Euskal Herria plazako kontsigna erabili ahal izango dute. Enarak han utziko ditu erosketak, bezeroak nahi duen orduan jasotzeko.

Gurutzeko bazterrak, txukun

Bazterrak Txukuntzen auzolanak Gurutze auzoko inguruak txukuntzeko egindako deialdiari 23 lagunek erantzun diote. Gisa guztietako hondakinak bildu zituzten. Hurrengo saioa hilaren 15ean izango da, Karrikan (09:30ean, auzoko plazan).

Eskola Agenda30en prestaketa

Eskola Agenda 30ean ikasturtean zehar egindako lana aurkeztu eta Udalari proposamenak egiteko batzar berezia prestatzen aritu dira Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Institutuko ikasle ordezkariak.

Ipuin kontaketak hilabete honetan

Manuel Lekuona bibliotekak ipuin kontaketak antolatu ditu herriko haurrentzat. Saio irekiak egin beharrean, hilabete osoan zehar haurrak ikasgelaka hurbilduko dira bibliotekara, Lur Korta eta Pello Añorga entzutera.

Etorri berrientzako harrera saioa, datorren ostiralean

54 lagunek parte hartuko dute biharko jardunaldian

'Geuretik sortuak'-en bi emanaldi datozen egunetan

Datorren ostiralean (hilak 13) Oiartzunera bizitzera etorri berri direnentzako harrera saioa izango da (Abaraxka ludoteka, 18:00). Etorri berriez gain, Udalak bertan jaio edo bizitzen urteak daramatzaten oiartzuarrak gonbidatuta nahi ditu saio irekira. Integraziorako oso garrantzitsua da denak elkartzea. Oiartzunera etorritako lau lagunek hartu dute parte etorriberriak gonbidatzeko kanpaina berezian: David Alcrudo (Herrialde Katalanak); Leonardo Pizarro (Argentina); Patria Santana (Dominikar Errepublika) eta Paula Bogatanek (Errumania).

Oiartzungo kulturgintza ereduak nolakoa izan behar duen begira jarriko dira bihar Oiartzungo kulturgile eta kulturzaleak, Kulturaz Bete Arte Herri Dinamikak antolatu duen jardunaldian. Goizeko saioan, Euskal Herrian dagoeneko martxan dauden hainbat kudeaketa eredu eta proiektu ezagutzeko aukera izango dute eta arratsaldean, Pagoarte izan zena gogora ekartzeaz gain, Lohizune Telletxea eta Luix Mitxelena herriko sortzaileen Haripiloak antzezlan laburra ere izango da. 54 lagunek eman dute izena biharko jardunaldian.

Udalbiltzak antolatu eta Oiartzungo Udalak lagundutako Geuretik sortuak sorkuntza prozesutik sortutako bi lan ikusteko aukera izango dugu datozen egunetan Oiartzunen: hilaren 8an, bost film labur biltzen dituen Bost teilatu ikus-entzunezko lana (udaletxeko areto nagusia, 18:30; doan). Bestetik, hilaren 15ean Oier Zuñigaren Eresia antzezlana ikusteko aukera izango da (udaletxeko areto nagusia, 19:00. Sarrerak Garmendi txokolategian, 5 €an). Lan honetan Eneko Gil oiartzuarrak parte hartzen du (argazkian, Metrokoadrokaren Bidaide).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.