udal aldizkaria
2022ko MAIATZA • 285. ZENBAKIA
Eskola Agenda 2030en hartutako konpromisoen dekalogoa aurkeztu dute herriko ikasleek
ABARAXKA LUDOTEKA
Larre eta landareen zaintza eta itsutasuna aztertu dituzte ikasturte honetan
KU-KU: Haur Literatur ekimen LGTBIQ+ eta feminista
Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek Eskola Agenda 2030 ekimenaren baitan hartu dituzten konpromisoen dekalogoa aurkeztu dute. Ikasturte honetan biodibertsitatea aztertzen aritu dira. Larre eta landareen zaintzari eta itsutasunari erreparatu diote bereziki. Hartutako konpromisoez gain, Udalari proposamenak ere egin dizkiete Oiartzungo biodibertsitatea hobetzeko. Agustin Lekuona Hirigintza zinegotziak eta Ander Santesteban Ingurumen teknikariak egin diete harrera Eskola Agenda 2030eko ikasle ordezkariei eta, egindako iradokizunak aztertu eta urrian berriz elkartzeko konpromisoa hartu dute.
Oiartzungo Eskola Agenda 2030. Konpromisoen DEKALOGOA: 1) Arriskuan dauden landareak eta inbaditzaileak zeintzuk diren ohartarazi. 2) Inguruko landareak gehiago ezagutu eta babestu. 3) Udalak bultzatutako jardueretan parte hartu. 4) Zuhaitzak identifikatu eta izendatzen ikasteko ekintzetan parte hartu. 5) Inguruko balio naturalak gehiago ezagutu eta errespetatu. 6) Zelai eta larreetako zaborra jaso. 7) Ingurunearen erabilera arduratsua egin. 8) Eremu berdeeetan errespetuz jokatu. 9) Ingurukoekin gaia landu eta sentsibilizazioa bultzatu. 10) Lore eta landareak ez suntsitu jolasteko edo biltzeko.
Benetan ikusgarria izan da aurten herriko eragile eta norbanako batzuekin batera sortu dugun ekimen berri hau. Ederra benetan herriko plaza ingurua kolorez, tailerrez eta herritarrek ipuinekin batera sortutako magiaz kutsatua sentitzea. Ikusgarria benetan sortutako txoko bakoitza; geratzera gonbidatzen zuten txokoak. Ederra benetan girotzeko jarria zegoen musika goxo, atsegina; geratzera gonbidatzen zuen musika. Ikusgarria benetan sortutako giroa; geratzera gonbidatzen zuen giroa. Ederra benetan sofatan, alfonbretan, aulkietan, mahaietan entzuten zen xuxurla. Ikusgarria benetan bertaratutakoen artean sortutako konplizitatea. Ederra benetan adin ezberdinetako jendea elkarrekin gozatzen ikustea. Ikusgarriak benetan Kontzejupe plazatik Doneztebe plazara doazen ortzadar koloreko eskailerak. Ederra benetan eskailera hauetan irakur daitekeena.
Kulturaz bete da Oiartzun
Kulturaz Bete Arte Herri Dinamikak izen bereko jardunaldia antolatu du, Euskal Herrian badiren eta izan diren praktikak ezagutu eta Oiartzungo kulturgintzarako eredua izan daitekeena eraikitzeko. Ia 60 lagunek parte hartu zuten saioetan.
Etorri berriei harrera
Oiartzunera etorri berriak eta dagoeneko bertan errotuen arteko topaketa bihurtu zen azkeneko harrera saioa. Zazpi jatorritako herritarren elkargune ederra izan zen Abaraxka ludoteka, kantu, jolas eta mokadu artean.
Ikusgarria eta ederra benetan denok aske bizitzeko aukera izatea!
Uda Kirol-ek 15 jarduera antolatu ditu Oiartzunen
Amazonek ez du jarduera Oiartzunen martxan jarriko
IKT-ei buruzko formakuntza gurasoentzat
Atsolorran 55 haurrek eta familiak parte hartuko dute
Uda Kirol eskaintza egin dute eskualdeko lau udalek. Oiartzunen 15 jarduera egiteko aukera izango da, baina oiartzuarrek Errenterian, Lezon eta Pasaian antolatu diren beste 11 jardueretan ere izena emateko aukera izango dute. Antolatutako ekintzetako asko haur eta gaztetxoei zuzenduta daude, baina helduek ere izango dute jarduera fisikoa egiteko aukera. Jarduerak ekainaren azken astean hasi eta iraileko lehenengo astera arte izango dira. Izen-ematea irekita egongo da uda osoan. Jarduerei buruzko informazioa, www.oiartzun.eus-en.
Amazon multinazionalak ez du Lanbarrenen bere jarduera inplantatzeko tramiteekin aurrera jarraituko, maiatzaren 11n Oiartzungo Udalean erregistratutako dokumentuan adierazi duenez. Lanbarren eremuan, inbertsio funts baten jabetzako eremuan aktibitatea jartzeko tramiteak hasiak zituen enpresak. Oiartzungo Udalak, Amazonen asmoen berri izan zuenetik, merkataritza txikiarengan izan zezakeen eraginarengatik kezka adierazi zuen. Orain ere, merkataritza txikiareko konpromisoa berresten du.
Adin Txikiko Mahaiak Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Institutuko LH5 eta DBH2 arteko gurasoentzako hitzaldiak antolatu ditu, nerabeak eta sare sozialen erabilera hizpide hartuta. Gurasoen artean interesa piztu du saioak eta parte-hartzea aktiboa izan da. Arkaitz Lareki, EHUko irakaslea eta Adin Txikiko Mahaiko kidea izan da saioetan hizlari. Hain zuzen ere, Larekiren lantaldeak Oiartzungo ikastetxeetan teknologia berrien (IKT) erabileraren inguruko azterketak egiten ditu.
Igandean (hilak 22) 2021ean jaiotako oiartzuarrei ongietorria emateko atsolorra ospatuko da. Sekula baino jendetsuagoa izango da: iaz jaiotako 73 haurren artean, 55ek eta euren etxekoek (guraso, senide eta aiton-amonak) parte hartuko dute saioan. Arizmendieneako lorategia haurren irriz beteko da: txalaparta, argazkien zuhaitz osatu, kantu-jolasak abestu eta, azken bi urteetan aukerarik egon ez bada ere, aurtengoan etxetik ekarritako mokadua ere izango da. Aurten antolakuntzan ere sekula baino guraso gehiagok parte hartu dute.