Oiartzungo Eskolako Agenda 21
2015-2016
ikasturtea
ELIKADURA eta HONDAKINAK
Oiartzungo ikastetxeek 12 urte bete dituzte ikasturte honetan Eskolako Agenda 21 hezkuntza-programan. Zorionak, beraz, bertan parte hartzen duzuen ikasle, irakasle, guraso eta ikastetxeetako gainerako langile guztiei!! Elizalde Herri-eskolak, Elizalde Institutuak eta Haurtzaro Ikastolak, Oarsoaldeko beste hainbat ikastetxerekin batera, ELIKADURA ETA HONDAKINAK izan dituzte aztergai. Aldizkari honetan zehar aurten emandako pauso nagusiak deskribatu ditugu. Gustukoa izatea espero dugu!
aurkibidea 03
Nolakoa izan da parte-hartzea?
04
Zer egin dugu ikasturtean zehar?
07
Herriko diagnosiaren ondorioak
08 Eskolako konpromisoak
2
10
Udalarentzako eskaerak
11
Eta datorren ikasturtean, zer?
Diseinua eta maketazioa: Izadi 21
NOLAKOA IZAN DA Ikasturte honetan zehar honakoa izan da Eskolako Agenda 21 programan parte hartu dugun eragileen partaidetza-kalitatea: • Ikasleon, Udalaren eta irakasleen parte-hartzea egokia izan da. Aurreko ikasturtearekin alderatuz, irakasleen eta Udalaren parte-hartzea hobetu egin da. • Irakasle ez diren ikastetxeetako langileen eta gurasoen partaidetza, berriz, aurtengoan ere, erdipurdikoa izan da Eskolako Agenda 21en gaian, eta beraz, hobetzeko arlo bat izango litzateke.
EA? Z T R A H E T PAR ka s l e a k dala ra ka s l e ak skolako langileak u ra s o a k
-
3
ZER EGIN DUGU
N A E T R U T IKAS ZEHAR? ELIZALDE HERRI-ESKOLA
Ikasturte hasieran, 6. mailakoak, Oiartzun ibaiaren Altzibar eta Ergoien arteko zatia garbitzera joan ginen. Ikastetxe osoko ikasle guztiak, txandaka, astean zehar, hiru egunetan, patioa garbitu genuen. Kristina Enea fundazioaren laguntzaz, konpostagailua martxan jarri genuen. Berrerabilpena bultzatzeko asmoz, ekintza ezberdinak antolatu ditugu, hala nola: berrerabilitako arropa edo altzariak egiteko prozesua ezagutzeko hitzaldiak antolatzea. 1. eta 2. Zikloetan, birziklatutako materialekin jostailu eta tresna ezberdinak egin genituen plastikako klasean.
4
HAURTZARO IKASTOLA Ikasleen eta familien ohiturak ezagutzeko asmoz, galdetegi ezberdinak erantzun genituen (galdetegi horien prestaketan ikasleek parte hartu zuten). DBHko ikasleen ordutegian “Sozial Alderdiaren Lanketa� txertatu da eta bertan, euskararen sustapenaz eta bizikidetzaz gain, Eskolako Agenda 21 programa ere jorratu dugu. Haurtzaroko Moodle plataforman Eskolako Agenda 21en baliabide ezberdinak jarri ditugu eskuragarri. Txinpart aldizkarian, 3 hilean behin, Eskolako Agenda 21i lotutako erreportajea txertatu dugu. DBHko ziklo bakoitzean, ikasturte hasierako ibilaldian, ingurumenari buruzko argazki-lehiaketa antolatu dugu. Hondakinen Prebentzio Astearen baitan, hondakinen murrizketari buruzko bideoak ikusi eta ikasturtean zehar hainbat ekintza eta kanpaina antolatu ditugu. Ibaiaren inguruko erakusketari buruzko azalpenak eman genizkien LHko ikasleei. Hondakinen eta elikaduraren gaian sakondu dugu eta aurreko ikasturteetan hartutako konpromisoen errepasoa egin dugu, konpromiso bakoitza betetzen ari garen jakiteko eta zertan hobetu behar dugun erabakitzeko. Oiartzunen bertan sortutako elikagaiak eta horiek sortzeko prozesuak ezagutzeko asmoz, hainbat ibilaldi eta bisita egin ditugu (Lekungarai baserria, Arraztalo kontsumo-taldearen baratzeak, ..) Martxoa eta apirilean zehar, Elizalde Herri-eskola eta Institutuko ikasleak bezala, hondakinei buruzko Oiartzungo diagnostikoa osatzeko kale-ikerketak egitera irten ginen.
5
Elikadura osasuntsua eta jasangarria bultzatzeko asmoz, hainbat jarduera antolatu ditugu: elikadura eta erosketa ohitura onak zabaltzea, bertako produktuen azokak bisitatzea eta erakusketak egitea, elikagai ezberdinen dastaketak, ekimen solidarioak, eta abar. Hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena bultzatzeko hainbat ekintza garatu ditugu ikastolan: • Familiei zuzendutako hainbat informazio e-mail bidez jasotzeko aukera, familia bakoitzeko informazioorri bakarra banatzea. • Arropa, janari, eta tapoien bilketa. • Paper birziklatua sortzeko tailerra, plastikako lanak berrerabilitako materialekin egitea, eta abar.
ELIZALDE INSTITUTUA Ikastetxea elikadura eta hondakinen arloetan zein egoeran dagoen jakiteko asmoz, Institutuko diagnostikoa landu genuen eta ondorioak aztertuz, ikastetxerako ekintzaplan bat diseinatu dugu. Gosari osasuntsua landu dugu hainbat mailatan. Patruila berdeak, patioko hondakinak jaso ditu eta ondoren, hondakin horiek pisatu ditugu. “Eskolan Konposta” programan partzen dugu, Elizalde Herri-eskola eta Haurtzaro Ikastolarekin batera. Horri esker, eragile ezberdinek (ikas-leak, irakasleak, ...) konpostajeari buruzko prestakuntza jaso zuten, konpostagailua ipini genuen eta orduz geroztik, ikastetxean sortutako hondakin organikoak guk kudeatzen ditugu.
6
Herriko diagnosiaren
ondorioak Aurreko ikasturtean elikadurari buruzko Oiartzungo diagnostikoa landu genuenez, aurtengoan hondakinen kale-ikerketak egitera irten ginen martxoa eta apirilean zehar. Eskolako Agenda 21en parte hartzen dugun ikastetxeek egindako ikerketei esker, Oiartzungo auzo gehienak aztertu ditugu:
• Kaleak, lorategi eta berdeguneak, plazak eta bestelako guneak, orokorrean nahiko garbi badaude ere, badira txukun ez dauden zenbait eremu. • Zikinkeria eta hondakin-arrastoak topatu ditugun eremuetan, gehien ikusitakoak plastiko eta paper zatiak, goxoki edo antzekoen bilgarriak, zigarro-muturrak, txakurren gorotza, pipa-azalak eta txikleak izan dira. • Orokorrean, herrian zakarrontzi nahikoak eta egokiak antzeman ditugu (hau da, hondakinak gaika sailkatzeko aukera ematen duten horietakoak).
• Zenbait hondakin sailkatzeko aukera ematen duten kaleko edukiontzien eta atezateko bilketarako zintzilikarioen eremuak eta inguruak, orokorrean, nahiko garbi daude. • Gaikako bilketarako edukiontziak, orokorrean, toki egokietan kokatuta daude. • Ia ez dugu auzo-konposta egiteko gunerik ikusi. • Aportazio-, larrialdi- eta Garbiguneen funtzioa zein den azaltzeko beharra oraindik badagoela antzeman dugu.
7
Eskolek hartutako
kon promi soak
17an Maiatzaren 3 Oiartzungo ospatu ikastetxeek teko genuen Eskolar adura Foroan elik en eta hondakin ditugun gaian hartu k konpromisoa ituen. adostu gen ertzen Jarraian ag misoak, dira konpro handiena garrantzia sita duenetik ha : t antolatu a
1
Hondakinen eta materialen berrerabilpena bultzatuko dugu, gaizki inprimatutako papera beste funtzio batzuetarako erabiliz (gelako oharrak idazteko, ..), kartoi-kaxak gelan papera bereizteko jarriz, ...
2
Lehen pausoa hondakinen sorrera murriztea dela badakigun arren, konpromiso hau indartu behar dugu. Horrela, hemendik aurrera, hamaiketakoa ontzi berrerabilgarrietan ekartzen saiatuko gara, paperaren erabilera gutxituko dugu eta ahal den guztietan, modu elektronikoak hobetsiko ditugu (gurasoei zuzendutako mezuak posta elektroniko bidez bidaliz, familia bakoitzari paperezko orri bakarra
8
emanez, etab.), irakasleek kafea edo infusioetarako katiluak erabiliko dituzte, ...
3
Sortutako hondakinak, gaika bereiziko ditugu, ondorengo birziklapena errazteko. Lan hori errazteko, hondakin ezberdinak zeintzuk diren eta zein zaborrontzi edo edukiontzira bota behar diren ikasteko prestakuntzasaioak antolatuko ditugu eta hondakinen bereizketarako zaborrontzi edo ontzi bereziak jarriko ditugu.
4
Oiartzunen bertan ekoizten eta saltzen diren elikagaiak zein bestelako produktuak ezagutzeko eta kontsumitzeko ekintzak antolatzen jarraituko dugu.
5
Hondakin organikoei dagokionez, konpostagailura bota daitezkeen elikagai-hondarrak nahiz hondar begetalak zeintzuk diren gogora ekarriko dugu.
6
Etxean ere Eskolako Agenda 21en lantzen ditugun gaien inguruko ohitura onak zabalduko ditugu.
7
Hamaiketakoa eta orokorrean, ikastetxean egiten ditugun otorduak osasungarriak izateko pausoak ematen jarraituko dugu.
8
Ikastetxea (gelak, ataria, jolastokia, korridoreak, etab.) garbi eta txukun mantenduko dugu. Beharrezkoa ikusten dugu, gai honetan, sentsibilizazioan sakontzea.
9
Ikastetxeko materialak eskuratzeko orduan, ingurumen irizpideak aintzat hartzeko pausoekin aurrera egingo dugu (papera, argitalpenak, antolatutako jaialdietako elikagaiak, tresna elektrikoak, bulegoko materiala -koadernoak, boligrafoak, etab.-)
10
Ikastetxe barruko diagnostikoa egiteko epeak errespetatuko ditugu, ebaluazio/azterketa garaiekin batera ez izateko.
11
Gurasoek Eskolako Agenda 21 programan parte-hartze maila handiagoa izateko moduak aztertuko ditugu.
9
zer
propos at z e n
diogu udalari?
10
Herriko diagnostikoaren ondorioak aztertu ondoren eta otsailean Udalarekin izandako foroan jasotako erantzunak kontuan hartuz,Oiartzungo Udalari zuzendutako honako eskaerak prestatu genituen (lehentasun altuena duenetik hasita sailkatu ditugu)
1
Auzo ezberdinetako kale, plaza eta lorategiak, oro har, garbi badaude ere, zenbait eremutan zikinkeria eta hondakin mota ezberdinen isurketa-puntuak ikusi ditugunez, horiek garbitzea eskatzen dugu.
2 3 4 5
Oiartzungo puntu ezberdinetan dauden ekarpen- eta larrialdi-guneen inguruak garbi mantentzea.
Herrian bertan hondakin organikoen zati handiagoa kudeatzeko asmoz, auzo gehiagotan auzo-konposta egiteko aukerak aztertzea.
Kirol eta osasun arloko azpiegituretan elikadura osasungarriari buruzko informazioa herritarren eskura jartzea (aholkuak, etab.).
Hondakinen isurketa ilegalak egiten diren tokietan, hori ez egiteko dioten kartelak jartzea proposatzen dugu eta diagnostiko fasean beharrezkoa ikusi dugun puntu zehatzetan, gaikako bereizketarako zakarrontziak ipintzea.
6
Hondakin mota ezberdinak behar bezala bereiztearen garrantziaz jabetu eta ondorengo birziklapena errazteko, herriko sektore ezberdinei zuzendutako ekintzak antolatzea.
7
Hondakin zehatz batzuk isurtzeko edukiontziak (beira, olioa, pilak, arropa) toki aproposetan kokatu, espaloiak, bidegorriak, etab. ez oztopatzeko moduan.
8 9
Herritarrek gure herria garbi mantentzearen garrantziaz jabetzeko ekintza ezberdinak garatzea (sentsibilizazioa, isunak, eta abar).
Konposta egiten dugun ikastetxeei sostengua ematea, ikasturte honetan zehar izan ditugun arazoei modu bateratuan erantzuna eman diezaiegun (Udala eta ikastetxeen arteko elkarlana bultzatzea, gai honetan ere).
10 11
Herritarrek, gremio txikiek eta enpresek Garbiguneak zertarako diren ondo ezagutzera zuzendutako informazio-ekintzak aurrera eramatea. Oiartzunen bertan kokatutako ekoizleei sostengua ematen jarraitzea, otsaileko foroan azaldutako Lurbizi proiektuaren bidez, Udalak antolatu edo babestutako ekitaldietan bertako produktuak eskuratuz, eta abar.
12
Udal web gunean elikadura osasuntsu eta jasangarriari buruzko atal bat sortzea edo gutxienez, otsaileko foroan aipatutako Garaikoa aplikazioa barneratzea.
13
Udal eraikinetako vending makinak hornitzen dituen enpresarekin harremanetan jartzea, makina horietan elikagai osasuntsuak salgai jartzeko aukerak aztertzeko.
11
O G N E R R U ETA H N, A E T R U T S IKA
ZER? 2016/2017 ikasturtean MUGIKORTASUNA landuko dugu Oiartzunen, Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten Oarsoaldeko gainerako ikastetxeekin batera. Gai hori lantzen dugun lehen aldia ez denez, duela zenbait urte mugikortasun jasangarriaren inguruan hartutako konpromisoen errepasoa egingo dugu eta berriz ere herriko egoera aztertzera irtengo gara, azken urteetan Oiartzunen aldaketarik izan den ikusi ahal izateko.
12