60. Kontzejutik

Page 1

AN TAMAINA ALDATUTA!!!! HARTU AURREKOTIK!!!!

60

ELKARRIZKETA • Olatz Mitxelena

2020ko abendua www.oiartzun.eus

“Hitzen Lihoa kultura sustatzeko, transmisioa egiteko eta sortzaileei leku bat eskaintzeko da” Hitzen Lihoak hirugarren edizioa izango du aurtengoa. Xabier Lete eta sortzaile emakumeak ardatz izan ondoren, aurtengoan, sorkuntza kolektiboei emango die protagonismoa. Zer eskaini nahi dio Hitzen Lihoak Oiartzuni? Orokorrean, kultura sustatzen duen egitarau bat, bai kulturaren transmisioa egiteko, baita gaur egungo sortzaileei leku bat eskaintzeko ere. Horien artean leku berezia egin nahi diegu sortzaile oiartzuarrei. Sorkuntza kolektiboak izango dira egitarauaren ardatza. Zergatik? Edizio bakoitzean gai bat hartu dugu ardatz gisa; oraingo honetan, taldean sortzen dutenengan jarri nahi izan dugu fokua. Normalean, ez dugu lotzen sortzea taldean aritzearekin, errazago irudikatzen dugu artista bat bakarka. Sortzea, ordea, prozesu anitzagoa izaten da, eta, askotan, bat baino gehiagoren artean egina. Sorkuntzaren alderdi hori azpimarratu nahi izan dugu. Oiartzungo Hizteria Kolektiboa sortu duzue herritarren parte-hartzearekin. Aurkezpena abenduaren 11n izango da. Elkarlanean sortzen duen taldea da Txakur Gorria, eta ingurukoak ere elkarlanean jartzen dituena. Lehendik beste leku batzuetan egina zuten proiektua gure herrian martxan jartzeko eskatu genien: hitzak asmatu, definizioak sortu eta ilustrazioak egin; hiru pauso horien bidez sortu dugu oiartzuarrok geure hiztegi propioa. Aurkezpen bikoitza izango da: batetik, oiartzuarron Hizteria Kolektiboa aurkeztuko da; bestetik, Txakur Gorriakoek beraien lan egiteko modua azalduko digute. Herriko haurrek ere sortu dute euren Hizteria Kolektibo propioa, ezta? Egitasmoa haurrei ere hurbildu nahi izan diegu. Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleek ariketa bera egin dute; sortutako hitz, definizio eta irudiak ikusgai egongo dira udaletxeko areto nagusian. ‘Gaur atzo zen’ mahai-inguruan, hitzari baino, artista plastikoei emango diozue plaza. Duela hamarkada batzuk indarra hartu zuten, arte plastikoekin lotuta, artista talde batzuek (Gaur-ek, esaterako). Gaur egun ere badira disziplina horretan taldean aritzen direnak; horien lan egiteko modua eta egiten duten lana plazaratu nahi ditugu mahai-inguru

EGUNA eta ORDUA

Abenduak 3, osteguna, 19:00 EKINTZA

‘Txor txor’ bakarrizketa umoretsua (Nerea Arriola)

Bakarrizketa

1936TIK GAUR EGUN ARTE OIARTZUNEN IZAN DIREN GIZA ESKUBIDEEN URRAKETAK IKERTUKO DIRA honen bidez. Ainara Lasak gidatuta, Euskal Herriko hiru erreferente izango ditugu: Okela Sormen lantegia, Itzal Aktiboa artisten kolektiboa eta Tractora Koop. Hitzen Lihoak aukera emango du errepikatuko ez den ‘Txolarte’ antzerki-performance esklusiboa ikusteko… Metrokoadroka Sormen Laborategiari eskatu diogu elizan site specific emanaldi bat egiteko; horixe izango da Txolarte: Oiartzungo elizarako, eta Oiartzungo historia eta istorioak oinarri hartuta propio sortutako antzezlana. Metrokoadrokakoek ohi dutenez, artista askoren artean sortua. Emanaldi honetarako sarrera erosi beharko da (Garmendi txokolategian, 5 €). Errepikatuko duzuena, Irakurketa Jarraitua izango da. Iazko esperientzia ona izan zenaren seinale? Bai, baina aurten taldean sortutako liburu bat aukeratu dugu irakurketarako: Gutiziak. Xabier Leteren 10. urteurrenean keinu bat egin diozue eta ‘Leten barrena’ ibilbide biografikoa antolatu duzue. Zer izango da? Xabier Lete bera eta bere obra azalduko duen ibilbidea izango da. Elizaldeko kaskoan barrena, Leteren bizitzan garrantzitsuak izan ziren lekuetatik pasako gara (jaiotetxea, bizilekua, Lekuonatarren etxea, Ibargain parkea…), eta hainbat geldialdi egingo ditugu. Horietan Leteren inguruko azalpenak ematen ariko dira Arantxa Lete, Eugenio Arozena, Oihana Lekuona, Jon Martin, Lourdes Otaegi, Ainhoa Urien, Joxe Angel Arbelaitz eta Antton Valverde. Eta horiekin batera, ibilbidea emanaldi laburrez osatuko dute Lohizune Telletxea, Oier Guillan, Ane Badiola, Joxeleon Amigorena, Alaia Martin, Lartaun abesbatza, Aintzane Galardi, Alex Gurrutxaga eta Elixabete Perez Gazteluk. Gidari lanetan Eider Bergaretxe ariko da. Ibilbidean parte hartu nahi duenak aurrez izena eman beharko du.

EGUNA eta ORDUA

Abenduak 13, igandea, 18:00 EKINTZA

‘Loreak eta zauriak’ emanaldia LEKUA

LEKUA

Udaletxeko areto nagusian

Elorsoro kiroldegian ANTOLATZAILEA

ANTOLATZAILEA

Oiartzungo Euskaraldia

Udala

Musika

ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEAREKIN HITZARMENA SINATU DU UDALAK Herritarren laguntza eskatu du Aranzadik Bi garai ikertuko dira: memoria historikoa (1936-1959, 36ko Gerra eta ondorengo urteetan emandako giza eskubideen urraketak), eta gertuko memoria (1960tik aurrera gertatuakoak).

Oiartzungo Udalak 1936tik gaur egun arte gure herrian izan diren giza eskubideen urraketak ikertuko ditu, “etorkizuneko bizikidetza eraikitzeko iraganari begiratu behar baitiogu, gertatutako berriz ez dadin gertatu”. Udalean ordezkaritza duten bi alderdiek (EH Bildu eta EAJ) kontsentsuaren bidean

emandako beste urrats bat da hau. Iazko uztailaren 27an 36ko Gerran errepresaliatutako zinegotzi abertzaleei egindako omenaldi instituzionala mugarria izan da bide hau hasteko. Euskal gatazka politikoaren inguruan “memoria partekatu bat eraiki eta eragindako mina eta sufrimendua aitortzea” da helburu nagusia.

OIARTZUNGO ONDAREA BILTZEKO WEBGUNEA SORTU DA

Aranzadik metodo zientifikoak erabiliko ditu ikerketa egiteko. Artxiboak arakatzeaz gain, herritarren laguntza ere eskatu du. Oiartzuarrek eduki dezaketen informazio, testigantzak, material grafikoa… eurekin partekatzeko eskatu dute (konfiadentzialtasuna bermatuko da). Horretarako, bi bide jarri dituzte herritarren eskura: memoria@aranzadi.eus e-maila edo 943 46 61 42 telefonoa.

WWW.ONDAREA.OIARTZUN.EUS 200 FITXAK OSATZEN DUTE MOMENTUZ

Mugikortasunari buruzko diagnostikoa egiten ari da Udala

Oiartzungo Udalak www.ondarea.oiartzun. eus aurkeztu du, Ondare Mahaiarekin batera sortutako proiektua. Webgune honetan herriko ondarea (materiala, immateriala, bideoak, argazkiak…) bildu da, “ondarearen euskarri birtuala” izan asmoz. Momentuz, 200 fitxa aurkituko dituzte herritarrek webgunean. Pixkanaka, kopuru hori handitzea da Udalaren helburua. Egitasmoa “parte-hartzailea” izatea da asmoa,

Oiartzungo mugikortasunaren diagnostikoa osatzen ari da Udala, ondoren, mugikortasun iraunkorraren plana diseinatu ahal izateko. Diagnostikoaren alde teknikoa osatzeaz gain, herritarren parte-hartzea sustatu nahi du Udalak. Horretarako, www.oiartzun.eusen erraz betetzeko inkesta bat zintzilikatu du. Erantzuten dutenen artean, bizikleta bat zozkatuko da (hilaren 11n).

herritarrei webgunea osatzeko aukera emanez. Horretarako, Harremanetarako gune bat dago. “Altxor txikiz” betetako webgunea Webgune “erabilterraza” da, eta “altxor txikiz” josita dagoela baieztatu du Leire Mitxelena Ondare Mahaiko kideak. “Saltseatzera” gonbidatu ditu herritar guztiak, “gauzak deskubritzeko”. Oiartzunen gure herriko ondarearekiko sentsibilitatea eta interesa aspalditik dator. Horren adibide da 2018tik jarraikortasunez lanean diharduen Ondare Mahaia (udal ordezkariek, norbanakoek eta eragileetako ordezkariek osatua). Ondarearen Jardunaldiak antolatu ditu mahai honek, eta egitarau horren barruan aurkeztu zen webgunea.

PuntuEus domeinua zabaltzeko erraztasunak emango ditu Udalak

Oiartzungo Udalak eta PuntuEus Fundazioak hitzarmen aitzindaria sinatu dute, ingurune digitalean euskararen erabilera gehitzeko. Hitzarmenari esker, Oiartzungo Udalak herriko entitate, merkataritza eta ostalaritza establezimenduei, eta enpresei, urtebetez PuntuEus domeinua ordainduko die.


Oiartzungo Aisialdirako Agenda

ABENDUA 2020

DATA

ORDUA

Antzerkia

EKINTZA

01-04

-

Euskaraldia

01-11

-

HELTAko tailerretan izen-ematea

01-19

-

“Zure kontsumoarekin, zure osasuna eta Amalurra jokoan. #zu2025 eraldatu zaitez!” kanpaina

01-31

10:0014:00/15:0018:00

01-31

-

Sibiren lore-koroak

02

-

02

LEKUA

ANTOLATZAILEA

DATA

Auzoak

Bertsoa

Dantza

Erakusketa

Feminismoa

Haurrak

ORDUA

Hitzaldia

Ikus-entzunezkoa

EKINTZA

Entitateetan

Euskaraldia

13

11:00

Irakurketa jarraitua: “Gutiziak”

www.helta.eus

HELTA

13

18:00

“Zauriak eta loreak”

Garmendia okindegia, Elordi janaridenda, Labore Oarso eta Abaraxka ludotekan

Mater Ontzia

15

20:00

Soinuenean

Soinuenea

17

16:30-20:10

Garmendi txokolategian

Garmendi txokolategia

19

12:00

Gazte Aizkolarien II. Xanisteban saria

“Xabier Lete ttiki” liburu-aurkezpena

Udaletxeko areto nagusian

Udala

19

16:30

19:00

“Leteren Oihartzuna” (Alex Gurrutxaga eta Ainhoa Urien)

Udaletxeko areto nagusian

Azmarrin

20

03

19:00

“Txor txor bakarrizketa umoretsua” (Nerea Arriola)

Udaletxeko areto nagusian

Udala

03-07-10

10:0012:00/17:0019:00

HELTAko tailerretan izen-ematea

Karaez kaleko lokalean

04-05-06

11:0013:00/17:0020:00

Xabier Leteri buruzko ikus-entzunezkoak

04

17:00

05-12-19-26

-

05

11:00

“Xabier Leten barrena” -ibilbide biografikoa-

05

13:00

Xabier Leteren omenezko ekitaldi instituzionala

10-18

-

10

Kirola

LEKUA

Musika

Bestelakoa

ANTOLATZAILEA

Udaletxeko areto nagusian

Hitzen Lihoa

Elorsoro kiroldegian

Udala

Irakurketa taldea: “Gutiziak”

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

Odol emaileak

Manuel Lekuona bibliotekan

Odol Emaileen Elkartea

Beheko Plazan

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa

Abaraxka ibiltaria: Zinema

Abaraxka ludotekan

Abaraxka ludoteka

18:00

“Etxerik txikiena” (Jarleku)

Udaletxeko areto nagusian

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea

20

18:00

“Elkarbizitza” disko aurkezpena (Nikole eta Joxe Leon)

San Esteban elizan

Nikole eta Joxe Leon

HELTA

21-24

11:0013:30/16:3020:00

Ate irekiak

100TZEN espazioa

100TZEN

Arizmendi-enean

Udala

22

10:30

Abaraxka ibiltaria: Mendi buelta

Abaraxka ludotekan

Abaraxka ludoteka

San Esteban elizan

Udala

23

16:30

Abaraxka ibiltaria: Kamisetak margotzea

Abaraxka ludotekan

Abaraxka ludoteka

Mendietan

Eskola Kirola

26

12:00

Dultzaineroen kalebuelta

Auzoetan

Oidultz

Doneztebe plazatik

Hitzen Lihoa

26

16:30

Abaraxka ibiltaria: Antzinako jolasak

Abaraxka ludotekan

Abaraxka ludoteka

Arizmendi-enean

Udala

26

17:00

Kontzertu didaktikoa: Alboka

San Esteban elizan

Soinuenea

Herriko haurren Hizteria Kolektiboa

Udaletxeko areto nagusian

Hitzen Lihoa

28

16:30

Abaraxka ibiltaria: Oreka jolasak

Abaraxka ludotekan

Abaraxka ludoteka

19:00

Oiartzungo Hizteria Kolektiboaren aurkezpena (Txakur Gorria)

Udaletxeko areto nagusian

Hitzen Lihoa

29

16:30

Abaraxka ibiltaria: Berrerabilpen tailerra

Abaraxka ludotekan

Abaraxka ludoteka

11

19:00

“Gaur atzo zen” (Okela, Itzal Aktiboa eta Tractora sormen kolektiboak)

Udaletxeko areto nagusian

Hitzen Lihoa

30

16:30

Abaraxka ibiltaria: Zirkuitu jolasak

Abaraxka ludotekan

Abaraxka ludoteka

12

16:30

Abaraxka ibiltaria: Herriko ondarearen pista jolasa

Abaraxka ludotekan

Abaraxka ludoteka

12

19:00

“Txolarte” antzerki-performancea (Metrokoadroka)

San Esteban elizan

Hitzen Lihoa

Oiartzuarrentzat bisitak (dohainik)

Xabier Lete XXXIII. prosa eta poesia lehiaketako sari banaketa

“11 ikastetxe, 11 tontor” erronka

DEIALDIAK Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.eus helbidera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.