AN TAMAINA ALDATUTA!!!! HARTU AURREKOTIK!!!!
59
ELKARRIZKETA • Elixabete Perez Gaztelu
2020ko azaroa www.oiartzun.eus
“Argitaratzen den Lete prosalariaren lanen lehen bilduma da” Azkeneko Mugarrik Xabier Lete du hizpide. Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile darama izenburua eta Elixabete Perez Gaztelu euskaltzain urgazle eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea izan da egilea, Haizea Saez de Eguilaz eta Anjel Lertxundirekin batera. ‘Zerbitzuko lanean’ Mugarria osatu duzue Haizea Saez de Eguilaz, Anjel Lertxundi eta hirurok. Zer nabarmenduko zenuke liburutik? Izenburuaren lehen partea, Zerbitzuko lanean, Giza aberea Leteren poema sonatutik hautatu dugu, gure ustez, Xabier Letek kazetari lana ‘zerbitzuko lanerako’, alegia, ‘herrigintzarako’ baliatu zuelako. Argitaratzen den Lete prosalariaren lanen lehen bilduma da hau. Hemen jaso ditugu Letek 1965etik 2011ra bitartean euskaraz egunkari (Euskaldunon Egunkaria), aldizkari (Zeruko Argia, Jakin, Hegats, Erlea) eta urtekarietan (Oarso (Errenteriakoa), Oiartzun eta Hernani), eta gaztelaniaz Garaia eta Muga aldizkarietan argitaratu zituen 89 lan, 67 euskaraz eta 22 gaztelaniaz. Ez dira prosaz argitaratu zituen lan guztiak, Mugarriren neurriak halakoak izaki, baina Lete prosagilearen uztaren erakusgarri emankorra, Leterengana hurbiltzeko bide aukerakoa osatzen du bildumak. Anjel Lertxundiren Prosa ere bikaina zuen hitzaurre sakon, eder eta sentitua, eta Idoia Beratarbideren azaleko irudi iradokitzailea ere nabarmentzekoak dira. Xabier Leteren alde ez hain ezagun bat atera duzue argitara. Sorpresa hartuko al du irakurleak? Aspaldi xamarretik genuen buruan editoreok Lete poeta, Lete kantaria ezagunena bada ere, Lete prosalariak ere merezi zuela plazaratzea eta heriotzaren urteurrena aukera egokia zela horretarako. XXI. mendeko irakurlearen arreta merezi du Lete prosalariak bai jorratzen dituen gaiengatik (ez dira bakarrik euskal munduari dagozkionak), baita idazkeragatik beragatik ere: ahozkotasuna eta irakurketa joria ongi baino hobeto uztartzen dituen euskal prosa modernoa topatuko du irakurleak, prosa bizia. Sorpresatxo bat ere badago orrialdeotan gordea, Etxola bat plaza nagusian izeneko ipuin laburra. Zein irakurlerentzako dago pentsatua? Ez dugu irakurle mota jakin batengan pentsatuta egin lana.
EGUNA eta ORDUA
Azaroak 19, osteguna, 19:00 EKINTZA
Ikus-entzunezkoa
“Florecica. La historia de Josefina Lamberto” dokumentala
Oiartzuarrak izan ez izan, Leterekin gozatu, ikasi, hitz egin, baita eztabaidatzeko gogoa ere duen edonorentzat. Uztailean aurkeztu zenuten liburua eta orain, herrian aurkeztuko duzue. Zer eskaini nahi diozue aurkezpen honekin oiartzuarrei? Donostian plazaratu genuen, baina etxera ekarri nahi dugu orain, girizira. Aurkezpenean nahiko genuke liburura hurbiltzeko amuan beita egokia paratu, liburuko gaiak biltzeko izan ditugun gorabeheren berri eman (itxialdian egokitu zaigu lanaren urrats hau egitea) eta, ahal dela, Xabier prosalariaren mundu horretan murgiltzeko gonbit erakargarria egin. Ea asmatzen dugun! Aurten Leteren heriotzaren 10. urteurrena da. Uste duzu merezi duen errekonozimendua jasotzen ari dela? Urteurrenen inguruko ekitaldi eta ospakizunek omendua biziberritzeko, transmisiorako balio izaten dute eta Xabier Leteri ere halaxe gertatzen ari zaio. Ikusi beharrik ez dago zenbat arlotako zenbat lagun, talde eta erakunde ari diren nor bere alea jarri nahian, egoerak asko laguntzen ez badu ere. Urteurrena balio izaten ari da, era berean, Leteren gaineko ikerketa akademiaren girotik kalera, plazara eramateko. Eta hori ere poztekoa da. Su hori itzaltzen ez uztea orain kontua.
Azaroak 20, ostirala, 18:30
Zerbitzuko lanean. Lete kazetari, Lete prosagile Mugarri aurkezpena Udaletxeko areto nagusian (aforo mugatua) ANTOLATZAILEA
Udala
Kantagiltza: Eñaut Elorrieta LEKUA
LEKUA
Arizmendi-enean (eguraldi txarrarekin,
ANTOLATZAILEA
ANTOLATZAILEA
Udaletxeko areto nagusian Udala
18:00etan San Esteban elizan)
Lagunarteko Garaia
Udalaren helburua aurtengo egoeraren berri zuzenean eman (COVID19aren eragina ezinbestean aipatuz), 2021eko behin-behineko aurrekontua azaldu eta auzo bakoitzean egindako lanak zein auzotarren ekarpenak jasotzea izan da.
udaletxera; ahal denean, berriz bakoitza dagokion auzoan egitea da Udalaren helburua. Kexa gehienak, bizikidetzari lotutakoak Auzo guztietan gehien errepikatu diren kexak bizikidetza neurriekin lotutakoak izan dira: ibilgailuen abiadura handia; txakur-kakak ez
Musika
jasotzea; zikinkeria… Herritarren esku dauden neurriak dira, hain zuzen ere. Batzarretako aktak eta Udalak hauetan egindako aurkezpena www.oiartzun.eus webguneko Udala saileko Auzoak atalean daude ikusgai.
Aurtengoan, parte-hartzaileen kopurua beste urteetan baino baxuagoa izan da. Udalak uste du COVID19ak eragindako osasun-larrialdi egoera egon daitekeela horren atzean. Auzo batzuetako batzarrak ere tokiz mugitu dira
Pasa den martxoan ospatzekoa zen 2019an jaiotako oiartzuarrei komunitatera ongietorria emateko atsolorra, Udalak eta gurasoek antolatuta. COVID19ak eragindako konfinamenduak bertan behera utzi zuen ekitaldia, baina aukera izan denean, berriz elkartu eta iaz jaiotako 73 oiartzuarretatik
LEKUA
EKINTZA
Urria hasieran izan diren Auzo Batzarren balorazio positiboa egin du Udalak eta, hein handi batean, bileretan parte hartu duten herritarrek egin dituzten balorazio onengatik izan da hori.
MARTXOKO OSPAKIZUNA URRIAN OSPATU DA
EKINTZA
Azaroak 22, igandea, 17:00
AKTAK ETA UDALAREN AURKEZPENA WWW.OIARTZUN.EUS-EN DAUDE
ATSOLORRA OSPATU DUTE 31 HAURREK ETA HAIEN ETXEKOEK
EGUNA eta ORDUA
EGUNA eta ORDUA
AUZO BATZARREN BALORAZIO POSITIBOA EGIN DU UDALAK
31k (eta haien etxekoek) parte hartu zuten Arizmendi-eneako lorategian (osasun neurriak betez) ospatu zen ekimenean. Ongi etorri! Bidatz; Haitz; Izei; Thiago; Ian; Arane; Ane; Adur; Uxue; June; Laia; Iratz; Eider; Arwa; Ekhi; Aiur; Adrian; Xiara; Izar; Arene; Naim; Oihan; Adei; Haize; Aia; Alain; Senan; Maddi; Ariane; Haitza; Aitor; Amuitz; Uxuri; Helga; Arai; Lee; Mikel; Roman; Maren; Ninbe; Daniela; Adei; Zoe Djeneba; Eira; Hize; Nikolas Peter; Kirmen; Uxue; Niko; Mara; Lua; Camila Eunice; Ariane; Kerman; Chielota Gabriel; Jon; Ekhi; Enara; Martxel; Juan Carlos Mefiboset; Sofia; Elene; Soumyadip; Luka; Ines Maria; Lia; Enaitz; Haritz; Ibai; Elias; Liher; Hodei eta Kaiet.
Abaraxka ludoteka martxan da
Abaraxka ludotekak ateak ireki ditu, COVID19ak eragindako osasun-larrialdi egoerarengatik neurri bereziak hartuta. Honela, ludotekan burbuilak sortuko dira, eta zikloka funtzionatuko dute. Astelehen eta asteazkenetan, LH 1-2koak; astearte eta ostegunetan, LH 3-4-koak, eta ostiraletan, LH 5-6koak. 23 haurrek eman dute ludotekan izena. Asteburutako Abaraxka Ibiltaria ere martxan dago. Mendiburu 14ko lanen etenaldia
Mendiburu 14 eraikinaren lanek hilabete eta erdiko etenaldia izan dute, aholku teknikoengatik. Abuztua hasieran zimentatzeko lanek lur mugimenduak eragin zituzten eta elizan arrakala bat sortu. Lurra egonkortzeko beharrezko neurketak eta estabilizazio-lanak egin dira etenaldi honetan.
Oiartzungo Aisialdirako Agenda
URRIA 2020
DATA
ORDUA
Antzerkia
EKINTZA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
DATA
Auzoak
Bertsoa
Dantza
Erakusketa
Feminismoa
ORDUA
Haurrak
Hitzaldia
10:00
Tren Berdea Arditurrira
Pagoalden (Ergoien)
Udala eta Gipuzkoako Parketxe Sarea
20-30
-
01
12:00
Dultzaineroen kalejira
Elizalde auzoan
Oidultz
20
16:00/17:00 18:00/19:00
01-30
-
Garmendi txokolategian
Garmendi txokolategia
20
18:30
Ondarearen Jardunaldiak: “Zerbitzuko lanean” Mugarri aurkezpena
04-05-1112-18-19
18:30
Elorsoro kiroldegiko bilera gelan
Ttur-Tttur Euskaltzaleon Bilgunea
21
10:30
Ondarearen Jardunaldiak: Arditurriko ibilbide geologikoa
04-05-06
10:00/11:00
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
21
19:30
Ganbara kontzertua
06
19:00
Ondarearen Jardunaldiak: Ondarearen webgune aurkezpena
Udaletxeko areto nagusian
Udala eta Ondarearen Mahaia
22
11:00
Ondarearen jardunaldiak: Elizako soinu-tresnen berritzea
07
09:30
Ondarearen jardunaldia: Gazteluak eta dorreak Oiartzunen
Doneztebe plazan
Udala eta Ondarearen Mahaia
22
17:00
Kantagiltza: Eñaut Elorrieta
12
18:30
Kafe filosofikoa Agustin Arrietarekin
Garmendi txokolategian
Oihartzun Filosofikoa
24
19:00
“Kartzela feminismotik” mahai-ingurua: Katia Reimbert eta Ekhiñe Eizagirre
14
10:00
Ondarearen jardunaldia: Elizaldeko kaskotik ibilaldia
Doneztebe plazan
Udala eta Ondarearen Mahaia
25
19:00
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako aldarrikapen ekintza
14
10:30
Inude eta Artzain txikiei banda jartzea
Iturriozko pilotalekuan
Oiartzungo Flauta Taldea
26
19:00
16-23
-
www.helta.eus
HELTA
27
17
20:00
Irakurketa Taldea: “Han ez banengo bezala” (Slavenka Draculic)
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
18
19:00
“Quitame la culpa” emanaldia (Cris Lazarraga + @culomala)
Udaletxeko areto nagusian
Udala
19
19:00
“Florecica. La historia de Josefina Lamberto” dokumentala
Udaletxeko areto nagusian
Udala
Hika ikastaroa
Ipuin kontaketa (LH 1)
Helduen tailerretan izen-ematea
Kirola
EKINTZA
01
Kalistoren poltsak
Ikus-entzunezkoa
Euskaraldia
LEKUA
Musika
Bestelakoa
ANTOLATZAILEA
Entitateetan
Euskaraldia
Iturriozko pilotalekuan
Ibargain Musika Eskola
Udaletxeko areto nagusian
Udala
Uztapide plazan (Ergoien)
Udala eta Ondarearen Mahaia
Udaletxeko areto nagusian
Ibargain Musika Eskola
San Esteban elizan
Udala eta Ondarearen Mahaia
Arizmendi-enean
Lagunarteko Garaia
Udaletxeko areto nagusian
Udala
Doneztebe plazan
Oiartzungo Feministen Asanblada
“Sorginak Euskal Herrian” (Amaia Nausia Pimoulier)
Udaletxeko areto nagusian
Udala
19:00
Ondarearen Jardunaldia: Oiartzungo hotsak
Udaletxeko areto nagusian
Udala eta Ondarearen Mahaia
28
17:00
Ondarearen jardunaldiak: Oiartzungo herri-musikaren errepertorioa
San Esteban elizan
Udala eta Ondarearen Mahaia
29
19:00
“Anton Abadia: Dublinetik Hendaiara” (Loraldia)
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Antzerkizale Taldea
Emanaldia txikiak
DEIALDIAK Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.