57
ELKARRIZKETA • Maialen Gorostidi eta Aintzane Irastorza
2020ko martxoa www.oiartzun.eus
“Herriak egiten dizun opari bat da atsolorra” Maialen Gorostidi eta Aintzane Irastorza Laia eta Nikoren amak dira, 2019an jaio ziren 70 oiartzuarretako bi. 2019an jaiotako haur oiartzuarrei ongietorria emateko atsolorra martxoaren 29an, 10:30ean izango da (udaletxean). Duela bost urte hasi ziren Udala eta gurasoak atsolorra berreskuratzen: garai batean jaioberriei gizartera ongietorria egiteko euskal erritua. Garai berrietara egokitu da lehen emakumeek bakarrik ospatzen zuten festa hau. Atsolorra prestatzen aritu zarete Udala eta guraso talde bat. Zergatik animatu zarete parte hartzera? MAIALEN GOROSTIDI: Animatu ginen urtero egiten den ekintza bat delako. Aurreko urteetan esperientzia ona izan zutela esan ziguten ingurukoek. Azaroan hasita, hilean behin elkartu gara gurasoak eta Iosune Cousillas kultura zinegotzia. AINTZANE: Gure seme-alaben inguruan ibiliko diren haurrekin eta familiekin egiten den lehenengo topagune modukoa da atsolorra. MAIALEN: Harreman berriak sortzen dira. Herrikoa ez bazara, ate batzuk ere irekitzen dizkizu, jende berria ezagutzen duzu. Zure seme edo alabaren adinekoak izango dira haur horiek, eta ziurrenik, tokatuko zaigu elkarrekin harremana izatea.
bat ere izan zuen banan-banan haurren izenak esan eta zuhaitzean argazkia jartzera atera ginenean. Maialen, zuretzako lehenengoa izango da. Zer espero duzu?
AINTZANE: Aurreko urteetako ekintzak errepikatuko dira, orain arte ondo atera direlako eta sinpletasun horrek segurtasuna ematen duelako. Haur ttiki hauekin ezin da aparteko gauzarik egin. Abesti batekin emango zaio ongietorria jendeari. MAIALEN: Iosune Cousillas Kultura zinegotziak Udalaren izenean harrera egingo du eta gero, txalaparta izango dugu.
AINTZANE: Nik uste dut herrian zabaldu dela.
Eta nortzuk izango dira musika jarriko diotenak egunari?
Aintzane, zuretzako bigarren atsolorra da. Nola akordatzen duzu Lizarren atsolorraren eguna?
MAIALEN: Gitarra Joseba Aizpuru eta Maitane Elosegi gurasoek joko dute. Txalaparta ere Jurgi Aldalur aitak joko du.
AINTZANE: Orduan ere antolakuntzan parte hartu nuen. Ilusioz gogoratzen dut. Herriak egiten dizun opari bat da atsolorra. Errekonozimendu hori egitea zure seme edo alabari oso detaile polita da. Oso ondo pasatu genuen! Ez zen ezer serioa izan, haur hauekin ezin delako: buila, zalaparta… izaten da. Emozio puntu
AINTZANE: Aukera izan da gurasoen parte-hartzearekin egiteko jaialdi osoa: Jon Martinek ere abestuko du bere abesti bat, Bederatzi hilabete, haurdunaldiaren inguruan egin zuena. Pirritx eta Porrotxek aitatasunarekin (Maitatasunez) eta amatasunarekin (Amatxo) lotuta dituzten abestiak ere abestuko ditu.
Ikus-entzunezkoa
LEKUA eta ORDUA
Martxoak 15, igandea. 18:00
EKINTZA
EKINTZA
LEKUA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
ANTOLATZAILEA
Zinegoak jaialdiko film laburren emanaldia Udaletxeko areto nagusian Oiartzungo Udala
aipatu dira. Aukeren artean, herriaren kokapena (inguruan herri handiak ditugu, ekoizpena eskaini ahal izateko); lehenengo sektorea sustatzeko martxan jarri diren egitasmoak (Udalaren Lurbizi; Elika; Labore Oarso…); produkzioa eta kontsumoaren arteko loturak egiteko aukera (ikastetxe, zaharren egoitza, lantegietako… jantokiak hornituz); eta errenta eta formakuntza maila altuko herrietan gertatzen den legez, bertako eta kalitatezko produktuen aldeko joera nabarmena.
Zer da prestatu duzuena?
Duela bost urte berreskuratu zen atsolorra. Dagoeneko herrian ezaguna da festa?
Martxoak 13, ostirala. 19:00
BARATZAGINTZA, FRUTAGINTZA ETA ABELTZANTZARAKO AUKERAK AZTERTU DITU UDALAK
MAIALEN: Gauza positiboak entzun dizkiet kuadrillan atsolorran parte hartu dutenei, denek esan didate oso polita dela momentua. Gure haurrei egingo zaien ongietorri bat da, bai herriak, eta guk geuk ere bai. Ilusionatuta nago. Uste dut polita izango dela…
AINTZANE: Haur kanta batzuk ere izango dira eta gero, haurren argazkiak jarriko ditugu zuhaitzan eta zapiak jarri haur bakoitzari. Familia bakoitzak jateko eta edateko zerbait eramango dugu hamaiketakoa egiteko. Armonia horretan bukatuko dugu.
LEKUA eta ORDUA
OIARTZUNEK BADU BERE BURUA HORNITZEKO GAITASUNA
Musika
Udalak herritarren elikadura eta lur ondarearen diagnostikoa egin du, Oiartzunek lehenengo sektoreko jarduerarako eta elikadura burujabetzarako dituen aukerak jakiteko. Emaitzek erakutsi dute autohornikuntzarako ahalmena baduela gure herriak, baratzagintza, frutagintza eta abeltzantzarako beharrezko lur
Labore Oarso
Oiartzunen aukerak eta arriskuak Gaindegia eta Gislanek egindako ikerketaren ondotik, Oiartzungo aukera eta arriskuak ere
KONTXA MURGIAREN OMENALDIAK 20 URTE BETE DITU
Arriskuen artean, nabarmenenak, lehenengo sektorean dagoen errelebo falta eta zahartzea eta, lur egokienak eremu urbanoen ondoan egoteak sortzen dituen bestelako interes ekonomikoak daude (komertzialak, immobiliarioak…).
EUSKAL HERRIAREN ETA GALIZIAREN LOTURA SENDOTZEKO BALIO DU
Xorrolak erabiltzaile irabazi ditu
Kontxa Murgiari Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok egiten dioten omenaldiak urteurren borobila izan du aurten: izan ere, 2000. urtean hasi zen Euskal Herria eta Galiziaren arteko lotura oinarri duen ekitaldi hau egiten Oiartzunen, Xabier Iragorri alkate zela.
Iaz 93.027 erabiltzaile izan zituen Xorrola herri barruko autobusak, aurreko urtean baino %6 gehiago. Azkeneko bost urtean %28,3 igo da Xorrolaren erabiltzaile kopurua. Iazko irailetik, larunbat goizetan ere ematen du zerbitzua eta Mugi sisteman ere sartu da, Gipuzkoako garraio desberdinak baliatzeko txartel bakarrean. Erabiltzaileen %90ak erabiltzen du txartel bakarra.
Aurtengoan ere, Galizia eta Euskal Herriko historia eta kulturaren adierazle izan dira Kontxa Murgiaren omenezko ekitaldiak, Xose Estevez historialari galiziarraren bultzadaz.
Arto xuriketan ikuskizuna Labore Oarson
eremu egoki edo oso egoki kopuru nahikoa baitu. Gisa honetako azterketa bat egin duen Gipuzkoako lehenengo herria izan da Oiartzun.
Kontxa Murgiaren biografia motza Kontxa Murgia Egaña gaur egun Manuel Lekuona biblioteka den etxean jaio zen 1806ko urtarrilaren 29an. San Esteban elizako organista Domingo Murgiaren alaba zen eta bederatzi urte arte bizitu zen Oiartzunen.
Ondoren, Tolosara lekualdatu zen familia eta I. Karlistada hasita, Galiziara joan ziren aitaalabak, liberalak baitziren. Han, Jose Martinez botikariarekin ezkondu zen eta bi seme izan zituen. Horietako bat, Manuel, Rosalia de Castro poetaren senarra izan zen eta Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria, baita Real Academia Galegako lehenengo lehendakaria ere. Kontxa Murgia 1854an hil zen Santiago de Compostelan (Galizia).
Alain Isasak jasoko du Kirol Saria
Alain Isasa Zufiria kenshi-ak jasoko du aurtengo Kirol Saria, Udalak emango duen bosgarrena. Kenpo kai-n egin duen ibilbidea, izan dituen emaitzak (gaur egun Munduko Txapelduna da bi modalitatetan) eta arte martzial honen sustapenean herrian haurrekin egiten duen lana aitortu eta sarituko zaizkio Isasari.