56
K ELKARRIZKETA • Maria Zapata
2020ko otsaila www.oiartzun.eus
“Depresiotik ezin da bakarrik atera, besteen laguntza behar da” Maria Zapata psikologo eta antropologoak hitzaldia emango du hilaren 20an udaletxeko areto nagusian (19:00), Udaleko Feminismo sailak antolatuta. La depresión y su recuperación. Una mirada sociocultural y feminista del malestar izenburua darama saioak (gazteleraz). Osasun mentala eta generoaren artean zein harreman dago? Gaixotasun mentalen diagnostikoan generoaren araberako desberdintasunak daudela estatistikek erakusten dute, batez ere. Orokorrean, burugaixotasunak emakumeei gehiago diagnostikatzen zaizkiei gizonei baino, baina aldea txikia da. Baina diagnostiko motan ezberdintasun handiak daude. Emakumeoi gehiago diagnostikatzen zaizkigu depresioa edo antsietatea bezalako ondoezak, eta gizonei trastorno obsesibo-konpultsiboak. Ze harreman du generoak? Jaiotzen garenetik -edo aurretik- egiten dugun generoaren sozializazioak baldintzatzen gaitu emozioak esperimentatzeko, adierazteko, mugitzeko edo janzteko. Pobrezia, nolabait, buru-osasunarekin lotuta dago. Emakume txiroek aukera gehiago dauzkate buru-gaixotasun bat diagnostikatzeko, eta depresioa batez ere. Galdera batzuk izan zenituen abiapuntu: zer da depresioa? Zein faktore eta egoera soziokulturalek errazten du depresioa agertzea? Badaude laguntzeko estrategiak? Depresioa eta honen errekuperazioaren gaia ikuspegi antropologikotik lantzea interesgarria iruditu zitzaidan, apenas dagoelako ikerketarik. Literatura asko idatzi da alde psikologiko, biologiko, biofisiko eta neurologikotik depresioa ulertzeko, baina ez alde soziokulturaletik. Gure kulturatik eta talde sozialetik ikasten dugu sintoma jakin batzuk gaixotasun diren edo ez, nola eragin dezaketen, ze aurreiritzi dauden… Ondoezen aurrean dugun esperientzia eta errepresentazioa baldintzatzen dute. Argi utzi nahi nuen depresioa ez dela esperientzia bakar eta homogeneo bat. Zer izan da depresioa zuretzat? galdera gakoetako bat izan zen. Gero, oso interesgarria iruditu zitzaidan depresiotik ateratzeko pertsona horiek eta ingurukoek zein estrategia aktibatu zituzten ikustea. Depresioa ez da gaitz kroniko bat, edo ez du izan beharrik. Badago osatzeko aukera. Bost urteko lanaren ondoren, erantzunak topatu dituzu? Errealitate soziala oso konplexua da. Ikerketan depresioa pasatu duten 20 lagunek -emakume eta gizonak- parte hartu dute eta euren errealitatea aztertu dut. Euren errelatoetatik atera daitezke orokortasun batzuk, baina biztanleria guztira orokortzea oso zaila da. Konturatu naiz hiru arlotako egoerek errazten dutela depresioaren agerpena. Batetik, bizi garen sistema ekonomiko kapitalistak lehiakortasunera, indibidualismora eta gaizki ordaindutako lan prekarioetara bultzatzen gaitu. Ondoeza eta sufrimendua sortzen dute. Hori, batez ere gizonen istorioetan agertu da -oso interesgarria genero ikuspuntutik-. Beste arlo bat genero desberdintasun eta biolentziak dira. Bizi garen sistema soziokulturala heteropatriarkala da, beraz, emakumea etengabe desabantailan dago: zaintza arloan, lan munduan… Depresio kasu asko tratu txarrak eta biolentzia bizitu ondoren agertzen ziren. Uste
LEKUA eta ORDUA
Otsailak 9, igandea . 19:00 EKINTZA
“Manifestu bat” (Beheko Larraine)
Antzerkia
duguna baino ohikoagoak dira eta emakumeen osasunean eragina dute. Hirugarrena dolua egiteko dugun forma kulturala da. Heriotza, gaixotasuna, desamodioa… bizitzeko oso dolu idealista eta intimoak daukagu. Esan digute mina partekatzea ez dela ona, eta dolu asko enkistatu egiten dira. Osasun zerbitzu publiko eta pribatuek eskaintzen dutenetik haratago, pertsonek eta ondokoek martxan jartzen dituzten estrategietan zentratu nintzen. Osasun zerbitzuek kasuen %95ean psikofarmakologia eskaintzen dute, edo terapia piskologiko edo psikiatrikoren bat. Hortaz aparte, deus ez. Baina pertsonek eta inguruak beste taktika batzuk jartzen dituzte martxan depresioaren errekuperazioan, eta garrantzitsua iruditzen zait horiek balorean jartzea. Bi dira garrantzitsuak. Bat, besteen laguntza. Depresiotik ezin da bakarrik atera, laguntza behar da eta istorio denetan errepikatu da. Bigarrena, baita ere errelato guztietan agertu dena, gorputza protagonista den ekintzaren bat abiatzea da: edozein kirol mota; new age jarduerak; artisautza edo jarduera artistikoak; besteekin topatzea; paseora ateratzea; naturarekin harremana… Behar baino gehiago diagnostikatzen al da depresioa? Ez dakit baieztatzen, baina autore batzuek kritikatzen dute depresioa ez diren ondoez batzuk medikalizatzen direla arazoaren muin sozialari ez heltzeko. Doluetan ari da hori gertatzen. Depresioak antzekotasun handiak ditu dolu prozesuekin. Senide bat hiltzen zaigunean, gaixotasun larri baten berri izaten dugunean edo desamodio bat bizitzen dugunean sentitzen duguna depresioa daukatenek esperimentatzen dutenaren oso antzekoa da. Baina depresioan esperientzia hori kronifikatu egiten da, denboran luzatu eta intentsifikatu. Askotan, kontsultara dolu egoeran iristen diren pertsonak medikalizatu egiten dira, bizitzen ari diren bakarra dolu bat denean. Depresioak zein ondorio ditu emakumeen bizi kalitatean eta osasunean? Depresioa bizitzen duen edozein pertsonaren bizi kalitatean du eragina. Depresioarekin ez gara gai eguneroko bizitzako ezer egiteko: ohetik alta, dutxatu, lanera joan, haurrak zaindu, janaria prestatu… Bizi-kalitatea asko gutxitzen da eta osasun arazo gehigarriak daude: insomnioa, min fisikoak… Nori zuzenduta dago hitzaldia? Lehenik, depresioa pasatu edo pasatzen ari direnei, tresna batzuk eskaintzeko. Baita ere ingurukoei, depresiotik ezin delako bakarrik atera. Geroz eta gehiago jakin deperesioari eta honen errekuperazioari buruz, laguntzeko prestatuago egongo gara. Eta, noski, profesionalei. Orokorrean, edonorentzako da, depresioa oso zabaldua dagoen ondoeza bat delako. Helburua ikerketatik sortutako ideia nagusi batzuk azaltzea da galdetzeko, hausnartzeko, esperientziak partekatzeko… espazioa izan dezagun.
LEKUA eta ORDUA
Otsailak 14, 15 eta 16 EKINTZA
Intxixu eta sorginen jaitsiera, eta kuestazioak
LEKUA
Udaletxeko areto nagusian
ERAIKIN ZAHARRAREN ERAISTE LANEK EKAINA ARTE IRAUNGO DUTE
Lanek iraun bitartean, Mendiburu kaleko zenbait pasabide itxita Mendiburu 14ko eraikin berriaren lanek zenbait aldaketa eragingo dituzte eremuan. Besteak beste, lanek iraun bitartean Yon Oñatibia eta Mendiburu kalea lotzen zituen pasabidea itxita egongo da. Gauza bera gertatutako da Landetxe plaza eta Mendiburu kalea lotzen zituzten eskailerekin ere.
Mendiburu 14ko erabilera anitzeko udal eraikin berriaren lanak hasi dira. Joan den urtarrilaren 12an hasi ziren lanak eta 25 hilabeteko epea izango du enpresa eraikitzaileak lanak bukatzeko.
Lehendabizi, Mendiburu 14ko eraikin zaharra eraitsiko da. Momentu honetan, eraisketa egin ahal izateko prestakuntzak egiten ari da enpresa. Lan hauek ekaina bitarte luzatuko direla aurreikusten da.
INDARKERIA MATXISTAREN DIAGNOSTIKOA, HERRIKO EGOERA ETA LEHENTASUNAK ARGITZEKO
UDALAREN LANA “HOBETZEA” DA HELBURUA Indarkeria matxistaren eragina Oiartzunen neurtu du Udalak. Gizarte-Ongizate zerbitzuen, osasun-etxearen, ikastetxeen, udaltzainen, Ertzaintzaren eta Eusko Jaurlaritzako SATEVI zerbitzuaren datuak eta esperientziak jaso dira, besteak beste. Helburua “herrian dagoen egoera ezagutu” eta “aurrerantzean lanerako lehentasunak ezartzea” da, Udalaren lana “hobetzeko”.
Zuzeneko aurkezpenak, eragile eta herritarrekin Zuzeneko arreta eskaintzen duten eragileen kezka nabarmenena koordinazio eta trebakuntza falta izan dira. Koordinazioaren aldetik, Oarsoaldean indarkeria matxista pairatzen dutenei arreta ematen dieten eragileen arteko protokoloa lehentasunezkoa dela uste du Oiartzungo Udalak. Bestetik, trebakuntza arloa lantzen dagoeneko ari da Udala: Gizarte Zerbitzuetako langile, udal teknikari, udaltzaingo, ikastetxeetan…
LEKUA
Doneztebe plazan eta auzoetan
ANTOLATZAILEA
Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
Bestelakoa
MENDIBURU 14KO UDAL ERAIKIN BERRIAREN LANAK HASI DIRA
ANTOLATZAILEA
Ihote taldea
Herritarrentzako aurkezpen irekia egin zen urtarrilaren 16an. Aurretik, Gobernu Taldeko zinegotziei aurkezpena ere egin zitzaien, baita diagnostikoan parte hartu duten eragileei ere.
Horrez gain, Correosen kargatze eta deskargatze lanak egiteko, Iparralde etorbidean aparkaleku bat erreserbatuko da posta zerbitzua irekita dagoen bitartean. Horiei guztien zuzeneko informazioa emateko, Udaleko Hirigintza sailak Landetxe plazako eta Mendiburu kaleko bizilagunekin bilera egin zuen.
Urmendi Haur Eskolan aurrematrikulazioa
Urmendi Haur Eskolan aurrematrikulazio epea martxan dago apirilaren 30a arte. 2018an, 2019ean eta 2020an jaiotako haurren gurasoek Udal Ikastola Partzuegoak 0-3 hezkuntza zikloan eskaintzen duen zerbitzu eta proiektu pedagogikoa ezagutzeko bilera informatiboak ere egin(go) ditu Urmendi Haur Eskolak. Aurrematrikulazioa eta informazioa: urmendi@ouip.eus edo 943 26 00 86 telefonoan. AISA, etorriberrientzako euskara ikastaroa
AISA, etorriberriak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko oinarrizko ikastaroan izen-ematea martxan da hilaren 7a arte. Oiartzunera etorriberri diren 16 urtez goitiko edonork parte hartu dezake. 6 €ko kostua du matrikulak eta Udalaren diru-laguntza jaso daiteke. Udaleko Euskara sailean edo Intxixu AEK-n eman behar da izena.
K
Oiartzungo Aisialdirako Agenda
OTSAILA 2020
DATA
ORDUA
Antzerkia
EKINTZA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
DATA
Auzoak
Bertsoa
Dantza
Erakusketa
Feminismoa
Haurrak
Hitzaldia
ORDUA
EKINTZA
08
18:30-21:30
08
18:30
09
12:00
Herri Musika Eskolaren kalebuelta
08:00-13:30 01-02-08- (larunbata) 09-15-22- 08:00-13:00 15:00-19:00 29 (igandea)
Euskal Herriko Pala Txapelketa
01-08-15
09:00-13:00
Eskola Kirola
Kirol instalazioetan
Udala
01
Egun osoan
Antiju Moriken itxiera festa
Doneztebe plazan
Oiartzungo Feministen Asanblada
01-07
-
Euskara zerbitzuan/ Intxixu AEK-n
Udala
01-29
16:00-18:00
Elizalde eta Haurtzaroko pilotalekuetan
Udala
12
17:00
Soinuenean
Abaraxka ludoteka eta Soinuenea Fundazioa
Oiartzungo elikagai kontsumoa, elikagaien ekoizpena eta lur ondarearen azterketaren aurkezpena
13
18:00
14
Pagoa aretoan
Pagoa Kafe Antzokia
14
Udaletxeko areto nagusian
Udala
Pagoa aretoan
01
17:00
01-02-0809-15-16- 18:00-21:30 22-23-29 01
19:00
01
19:00-01:00
02
08:30
02
12:00
AISA ikastaroan izen-ematea Eskola Pilota Tarrapatana herri-danborrada Dantzaldia Kontzertua: Maria Mendizabal eta Maria Barandiaran Kizomba dantzaldia Mendi irteera: Astigarraga-Oiartzun Ote-jotzea
Madalensoron
Girizia Pilota Saila
SBK dantzaldia (salsa, batxata, kizomba)
08:30
Abadiñoko feriara irteera
03-13
16:00
Ikastaroa: “Google aplikazioak Smartphonean”
04
14:30-19:30 17:30
05
17:00
Ipuin kontaketa (4 urtez goiti)
05
17:00
05
Santa Ageda bezperako koplak
Asanblada feminista
11
17:00
Ihoteetarako joste-lanak
11
21:00-01:00
Elizalde auzoan
Elizalde Herri Eskola
KZgunean
KZgunea
14
16:45
Burrunba eta txokolatada
Beheko plazatik
Haurtzaro Ikastola eta Ihote Taldea
Pagoa Kafe Antzokia
14-16
19:00
Intxixu eta sorginen jaitsiera eta igoera
Doneztebe plazan
Ihote taldea
Haurtzaro Ikastolatik
Haurtzaro Mendi Taldea
15
09:00etatik
Agerre-aldeko jolasparkean (Altzibar)
Intxixu Herri Kultur Lantaldea
Pagoa aretoan
Pagoa Kafe Antzokia
Haurtzaro Ikastolatik
Gazte Izanak
KZgunean
KZgunea
Auzoetan eta Petra Haurtzaro Ikastola/ Lekuonan/Elizalde auzoan Elizaldeko Guraso Elkartea
Udala eta 2019ko gurasoak
06
17:00
Abaraxka kantuz
Abaraxka ludotekan
Abaraxka eta Soinuenea
06
19:00
Liburu aurkezpena: “Las matxinadas en Euskal Herria”
Udaletxeko areto nagusian
Fato Cultural Daniel Castelao eta Udala
07-14
17:00
Karroxarako dantza entseguak
Eskolako jangelan
Elizaldeko Guraso Elkartea
Intxixu, sorgin txiki eta zaku tailerra
18:00
Ikastaroa: “Musika aplikazioak Smartphonean”
Udaletxeko areto nagusian
16:30
10
Sorgin bila
Atsolorraren prestaketa bilera
08
“Manifestu bat” (Beheko Larraine)
16:00
17:00
Kontxa Murgiari omenaldia
19:00
09:30
06
12:00
09
Labore Oarso
KZgunea
08
Soinuenea
Oiartzungo Antzerkizale Udaletxeko areto nagusian Elkartea
Labore Oarson
KZgunean
Kontzertu didaktikoa: Galeseko musika
Elizalde auzoan
Plastikorik gabeko meriendak (Nerea Segura)
IT txartelaren azterketa
11:30
Soinuenea
Udala
18:00
08
Auzokalten
Udaletxeko areto nagusian
Abaraxka ludoteka
09:00
Neguko kontzertua: Euskal Herria eta Galesko taldeak
Pagoa Kafe Antzokia
Abaraxka ludotekan
08
Baltseoan. Ikastaroa eta dantzaldia (Irune Arrizubieta)
Pagoa Kafe Antzokia
Pagoa aretoan
Ihoteetarako joste-lanak
Euskal Herriko eta Galiziako poema errezitaldi musikatua “Sukaldaritza energetikoa. Elementua: ura” (Idoia Larrañaga)
ANTOLATZAILEA
Pagoa aretoan
Abaraxka ludoteka
Udala
19:00
Bestelakoa
Abaraxka ludotekan
Manuel Lekuona bibliotekan
07
LEKUA
Musika
Oiartzungo Feministen Asanblada
(igandea)
03
Kirola
Munanierren
22:00-02:00
02-07-08- (ostirala) 09-14-15- 19:00-02:00 16-21-22- (larunbata) 19:30-23:45 23-28
Ikus-entzunezkoa
Udaletxeko areto nagusian Labore Oarson
Fato Cultural Daniel Castelao eta Udala Labore Oarso
Soinuenean
Soinuenea Fundazioa eta Abaraxka ludoteka
Manuel Lekuona bibliotekan
Fato Cultural Daniel Castelao eta Udala
Abaraxka ludotekan
Abaraxka ludoteka eta Soinuenea
Tango dantzaldia
Kuestazioa
Auzoetan
Ihote Taldea
16
09:00
Txistularien diana
Elizalde auzoan
Lartaungo txistulariak eta Ihote Taldea
16
11:00
Karroxa
Elizalde auzoan
Elizaldeko Guraso Elkartea eta Ihote Taldea
17-18
16:00
Ikastaroa: “WhatsApp”
18
18:00-20:00
18
20:00
Irakurketa taldea: “Fakirraren ahotsa” (Harkaitz Cano)
19-20
16:00
Ikastaroa: “Argazkiak atera smartphonearekin”
20
19:00
“La depresión y su recuperacion. Una mirada sociocultural y feminista del malestar” (Maria Zapata)
21
10:30
Inauterietako desfilea
21
14:30
Inauterietako emanaldia
21-24
16:00
Ikastaroak: “Argazkiei ukituak eman smartphonearekin”
22
18:00
22
23:00-03:00
23
-
Odol erauzketa
Asanblada feminista Salsa saioa Mendi irteera: Ezkaba-Olabe
KZgunean
KZgunea
Anbulatorioan
Odol Emaileen Elkartea
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
KZgunean
KZgunea
Udaletxeko areto nagusian
Udala
Elizalde auzoan
Haurtzaro Ikastola
Haurtzaro Ikastolan
Haurtzaro Ikastola
KZgunean
KZgunea
Munanierren
Oiartzungo Feministen Asanblada
Pagoa aretoan
Pagoa Kafe Antzokia
Haurtzaro Ikastolatik
Girizia Mendi taldea
Doneztebe plazan
HELTAko dantza taldeak eta Soinuenea
23
12:00
Dantza plazan (Alkarkide txaranga)
25-26
16:00
Ikastaroa: “Editatu bideoak smartphonarekin”
KZgunean
KZgunea
26-27
18:00
Ikastaroa: “Garraio publikoa smartphonean”
KZgunean
KZgunea
27-28
16:00
Ikastaroa: “Instagram”
27
19:00
Dokumentala: “Zauria(k)”
28
21:30-23:45
29
17:00
Jauziak eta plaza dantzak (Alaken) Film emanaldia: "Turuleka oiloa"
KZgunean
KZgunea
Udaletxeko areto nagusian
Udala eta Arraztalo
Pagoa aretoan
Pagoa Kafe Antzokia
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Zinegiak eta Abaraxka Ludoteka
DEIALDIAK Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.