AN TAMAINA ALDATUTA!!!! HARTU AURREKOTIK!!!!
58
ELKARRIZKETA • Idoia Beratarbide
2020ko urria www.oiartzun.eus
“21 Aulki beste espazio batzuetan kabia ez duten gauzak bultzatzeko zikloa da” 100TZE Sormen Espazioak 21 Aulki zikloa antolatuko du aurten ere. Idoia Beratarbidek eman dizkigu azalpenak. ‘21 Aulki’ formatu ttikiko eskaintza da. Zergatik horren aldeko apustua?
AUZO BATZARRAK EGINGO DIRA URRIAN
100TZEN-en beti nahi izan dugu sorkuntza lana bultzatu, eta horretarako egiten dira klaseak, ate irekiak, erakusketak… 21 Aulki proposamen bat da areto handietan kabida ez daukaten edo lan motarengatik zirkuitu askoz txikiagoa dutenei lekua emateko, beste espazio batzuetan kabida edukiko ez luketen gauzak bultzatzeko. Aurten, 100TZE espazioz aldatuko da. ’21 Aulki’-n eragingo du horrek? Aurten, COVID19arengatik berezia izango da zikloa. Aforoa antzekoa edo gutxiago izango da ziurrenik. Ari gara beste formatu batzuk pentsatzen: bi espazio ditugunez, biak erabiliz, adibidez. Daukagun egoerara egokituko gara. Bestela, espazio aldaketak berez erosotasuna ekarriko digu eta gauzak hobeto prestatzeko aukera. Lehen espazio bakarra genuen eta orain bi espazio izanik, zenbait gauza batera egiteko aukera emango du. Aurtengo ’21 Aulki’-ren baitan, ‘Pessoak atera zuen Sarrionandia kartzelatik’ antzerkiaren aurre-estreinaldia ekarriko duzue Oiartzunera. Zeren ingurukoa da Mikel Antzak idatzi duen lan hau? Bilboko Loraldiak Mikel Antzari egin zion enkargu bat da testu bat idazteko Pessoa eta Sarrionandiaren inguruan. Hasiera batean, testu bat izan behar zuen, Antzak Loraldian irakurtzeko, Diana Viñariño musikariarekin batera. Idazten hasi zenean, antzezlan bat izaten bukatu du, irakurketa dramatizatu bat. Nahasten dira datu historiko batzuekin osatutako testu bat Sarrionandiak euskaratu zuen Pessoaren Marinela lanaren zatiekin. Biak harilkatzen dira, antzezlan oso bat osatuz. Mikel Antzak Luar antzerki-taldearekin lan hau plazaratu zuen.
EGUNA eta ORDUA
Urriak 3, larunbata 11:30ean tontorretan
Bestelakoa
OSASUN-SEGURTASUNA BERMATZEKO NEURRIAK HARTU DITU UDALAK
Zu laguntzaile aritu zara. Zein izan da zure egitekoa? Ainhoa Alberdi eta Erika Olaizola aktoreekin kontaktatu zuen Mikel Antzak, eta hauek esan zuten komeni zela kanpo begirada jartzea norbaitek. Mikel eta bion artean egin dugu lan hori. Bera testuan zentratu da, etengabe moldatuz. Ni, gehiago mugimenduan eta eszenografian zentratu naiz, baina etengabeko elkarlana izan da. Inprobisazio lana aktoreek egin dute eta horietatik abiatuta sortu ditugu ezsena txiki nahiko bisualak. Aktoreek lan izugarria egin dute. Beraiek jarri duten material hori ordenatu eta egokitu dugu Mikelek eta biok. Ez da askotan egongo aukera emanaldi hau ikusteko… Gure nahia bada gehiagotan egitea. Testuak bakarrik, irakurketa bezala, funtzionatzen duela uste dut. Aurre-estreinaldi hau baita ere bada ikusteko zenbaiterano funtzionatzen duen.
Euskal Herriko tontorren igoera
Urriak 16, ostirala, 19:00 EKINTZA
LEKUA
Udaletxeko areto nagusian ANTOLATZAILEA
21 Aulki, 100TZE
EGUNA eta ORDUA
Urriak 14, asteazkena, 18:30 Hika ikastaroa
Errolbide, Munanier eta Zarian
Elorsoro kiroldegiko bilera gelan ANTOLATZAILEA
ANTOLATZAILEA
Sare
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea
Bestelakoa
2020/2021 ikasturtean ere B2 maila arte euskara dohainik ikasteko bekak emango ditu Udaleko Euskara sailak. Hortik goitiko ikasmailetako ikasleentzako diru-laguntza ere emango du: %70 arte. Dirulaguntzak jasotzeko oinarrizko baldintzak hauek izango dira: Oiartzunen erroldatua egotea, euskaltegi homologatu batean izena ematea eta eskolen %85etara joatea. Laguntzaren erdia ikasturte hasieran aurreratuko du Udalak, eta beste erdia ikasturte bukaeran emango du (asistentzia justifikatu ondoren). Laguntza eskaerak urriaren 1etik 31ra egin beharko dira Euskara sailean (Aialde kalea, 2. Fermiñene etxea, beheko solairua).
Saio bakoitzean aforo mugatua izango denez, aldez aurretik tokia erreserbatzea gomendatzen du Udalak, ekarpenak@ oiartzun.eus-era idatzita edo 943 49 18 62ra deituta. AUZO BATZARRAK Bilera guztiak 19:00etan izango dira.
elkarHartzen
LAGUNTZA ESKAERAK URRIAREN 31 ARTE EGIN DAITEZKE
Pessoak atera zuen Sarrionandia kartzelatik emanaldia
LEKUA LEKUA
Auzo batzar gehienak, udaletxeko areto nagusian COVID19a dela eta, osasun-segurtasun neurriak bermatzeko, udaletxeko areto
nagusian egingo dira bilera gehienak: Altzibar, Arragua, Iturriotz eta Ugaldetxokoak (gogoratu Xorrola zerbitzuak auzo hauek herrigunearekin lotzen dituela). Elizalde, Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetakoak, berriz, ohiko tokietan.
EUSKARA DOHAINIK IKASTEKO LAGUNTZA EMANGO DU UDALAK
EGUNA eta ORDUA
EKINTZA EKINTZA
COVID19ak eragindako osasun larrialdiarengatik moldatuta bada ere, auzo batzarrak egingo ditu aurten ere Oiartzungo Udalak urriaren 5etik aurrera. Udalaren zuzeneko informazioa jasotzeko aukera paregabea dira auzo batzarrak herritarrentzat. Udalarentzat, berriz, herritarren kezken neurria hartzeko primerakoak. Landuko diren gaiak Udalaren egoera; 2021eko aurrekontuaren behin-behineko proposamena; eta auzoen egoeraren errepasoa eta ekarpenak izango dira.
Urriak 5, astelehena: Ergoien (Auzokalte) eta Ugaldetxo (udaletxeko areto nagusia) Urriak 6, asteartea: Elizalde (Manuel Lekuona biblioteka) eta Altzibar (udaletxeko areto nagusia) Urriak 7, asteazkena: Karrika (Artaso) eta Iturriotz (udaletxeko areto nagusia) Urriak 8, osteguna: Gurutze (Bizardia) eta Arragua (udaletxeko areto nagusia)
Urmendi Haur Eskolan, 110 haur
Urmendi Haur Eskolak 2020/2021 ikasturtea 110 haurrekin hasi du. Hiru egoitzatan banatuta hartuko ditu 0-3 hezkuntza zentroak haur hauek guztiak: Maria Garaiar plazako eraikin nagusian, Haurtzaro Ttikin eta Arri-gainen. Haien hezkuntzaz arduratuko dira 18 irakasle eta hiru sukaldari.
Elizalde Herri Eskolako aparkalekua
Elizalde Herri Eskolako jolastokian gune berde bat prestatu du Udalak, baita iturri bat jarri ere. Elizaldeko Guraso Elkarteak egindako eskaeratik abiatu da gune berria sortzeko egitasmoa. Lanak udaletxeko brigadak gauzatu ditu. Ikasturte hasierarako prestatu da eremu berria.