63
ELKARRIZKETA • JOXE MARI MITXELENA
2021eko maiatza www.oiartzun.eus
“Ziurrenik Oiartzungo elizak zibilki lotura gehiago du herriarekin erlijioarekin baino” San Esteban eliza ezagutzeko bisita gidatuak izango dira maiatzean, asteazkenero, dohainik. Joxe Mari Mitxelena ariko da gidari lanetan. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da turismoa@ oarsoaldea.eus edo 943 49 45 21 telefonoan. San Esteban elizan bisita gidatuak antolatu dituzue. Zer du berezia erakusteko? Gauza pila bat. Nik oinarri bezala hartu ditut On Manuel Lekuonak, Iñaki Arbelaitzek, Adolfo Leibarrek… egindako ikerketak. Irakurri, ikusi eta ikasi egin ditut. Adibidez, On Manuelek esaten zuen ziurrenik egon zela bisigodoen garaiko elizaren bat, eta 1991n lurra altxatu zenean azaldu zen. Azaldu da baita ere eliza erromanikoa (1000-1100 urte ingurukoa), gotiko zaharra (1200-1400), eta guk ikusten duguna. Lau eliza daude eliza berean. Elizan ez dago zutaberik. Esaten dutenez, gisa honetako Europako handiena da. Pariseko Saint-Esprit handiagoa dela diote batzuek; baina ez bada handiena, bigarren handiena da. Hau ez da eliza bakarrik izan. Herriko asanbladak hemen egiten ziren. Gipuzkoako zinegite eliza bakarra da. Baten batek lapurreta edo gaizkiren bat egiten zuenean, susmagarria elizara ekartzen zuten Jainkoaren eta herriaren aurrean zin egitera ez zuela halakorik egin edo gehiago egingo. Emandako hitza ez bazuten betetzen, sententzia urkatzea izaten zen. 1203 arte hau inguruko eliza nagusia izan zen. Hamarrenak ordaintzera etortzen ziren Oiartzunera Irundik, Hondarribiatik… 1200 arte Oiartzun Nafarroa izan zen, eta gero Gaztela. Baina eliza Baionako gotzaitegiaren mende egon zen. Zergatik? Ez dakit! Baina hala izan zen 1500. urtea ongi pasatu arte. 1320an Villanueva de Oarso independentizatu eta udaletxea egin zuten. Oiartzunen ez zuten udaletxerik egin, baina Burdinolen Forua eman zioten eta udal gisa funtzionatzen genuen. Gainera, bi alkate genituen: bat, botere exekutiboarekin eta bestea, botere legegilearekin. Horregatik daude bi eserleku handi elizan. Hori izan da horrela 1800 arte. Berez ez zara turismo gidari. Nolatan hasi zara? Ez naiz historialaria, baina historia gustatzen zait. Ez naiz ikertzailea, baina ikertzea gustatzen zait. Urte askoan uztailean eta abuztuan eliza irekitzen zen turistentzako, eta erretiratuak egoten ziren zaintzen. Gure aita saltsero xamarra zen, eta parrokiako historia
EGUNA eta ORDUA
Maiatzean
Bestelakoa
asko zekien, asko gustatzen zitzaizkion kanpaiak… eta erakusten ibiltzen zen. Ni batzuetan joaten nintzen ikustera eta ikastera. Bisitak antolatzeko abiapuntua zein izan da? Ni artxiboetan asko ibiltzen naiz eta ikusten nuen Oiartzungo elizako artxiboetan lan bat egiteko premia zegoela. Eskaini nintzaion apaizari erregistroak eta artxiboak eguneratu eta egunean eramateko. Oiartzunen izugarrizko altxorra da eliza, eta itxita egotea pena dela aipatu genuen. Apaizak Soinueneako Joseba Zabaleta aipatu zion eta Zabaletak aipatu zuen Turismo Bulegoarekin hitz egitea. Ez da bakarrik eliza. Hemen daude Soinuenea; Luberri, Arditurri… Zirkuitu moduko bat izan daiteke aurretik museoren batera joan, gero eliza ikusi eta bazkaltzea.
Zergatik gonbidatu zenituzke oiartzuarrak eliza bisitatzera? Oiartzungo eliza ez dago bakarrik erlijioarekin lotuta. Oiartzungo eraikin zaharrenetariko bat da eta historia pila bat du. Ziurrenik zibilki askoz ere lotura gehiago izango ditu herriarekin. NIk ikasi eta ikusi ditudanak ez ditut niretzat gorde nahi, jendeari azaldu nahi dizkiot. DATA: Asteazkenero ORDUA: 12:00 LEKUA: San Esteban elizan
EGUNA eta ORDUA
Maiatzak 18, asteartea, 20:00
LEKUA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
ANTOLATZAILEA
KZgunea
Oiartzun suspertuz ekintza plana jarri du martxan Oiartzungo Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean. Helburua sektore ezberdinetako enpresak
Nola dago antolatua bisita? Aurreneko orduerdia kanpoan: eliza kanpotik ikusi, lau elizak, eskailerak, ospitaleak non zeuden, eliza aurrean dagoen armarria -euskaraz eta foruen aldekoa-… Gero, barruan beste orduerdi pasatzen dugu. Galderak egiteko aukera ere izaten da.
EKINTZA
KZgunean
ZERBITZUA DOHAINIK ESKAINIKO DUTE UDALAK ETA OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIAK
Bisitan etorri direnek nola erreakzionatzen dute? Jendeak atentzio handiarekin jarraitzen du.
EKINTZA
Ikastaroak
‘OIARTZUN SUSPERTUZ’, COVID19AREN KRISIA GAINDITZEKO LAGUNTZA TEKNIKOA ENPRESA ETA AUTONOMOENTZAT
Irakurketa Taldea Manuel Lekuona biblioteka Udala
Bestelakoa
eta autonomoak laguntzea da, COVID19ak eragin duen krisi ekonomikotik ateratzeko laguntza gisa, gure herriko sare ekonomikoa suspertzeko. Oiartzun suspertuz planak eskainiko duena hau izango da: enpresa edo autonomo bakoitzaren egoeraren diagnostikoa egitea, hobetzeko aukerak proposatzea, laguntza ekonomikoei buruz informatzea eta bakoitzaren ezaugarri eta beharren araberako aholkularitza espezifikoa eskaintzea. Arlo hauetako enpresa eta autonomoei zuzendua dago Oiartzun suspertuz: ostalaritza eta turismoa; merkataritza; garraioa eta logistika; metalurgia; kautxua eta plastikoa;
MENDIBURU 14KO KULTUR ARETOARI BURUZKO HAUSNARKETA
ARETOAREN KUDEAKETAK NOLAKOA IZAN BEHAR DUEN PARTEKATU NAHI DA KULTUR ERAGILEEKIN Mendiburu 14ko udal eraikinaren lanak aurrera doaz. Egongo diren zerbitzuen artean, kultur aretoa izango da bat. Udalak kultur areto horren kudeaketaren inguruko hausnarketa partekatu nahi du herriko kultur eragile eta sortzaileekin. Behin aretoa eginda dagoenean, hura nola kudeatu beharko litzatekeen haiekin adostu eta bideratu nahi du. Horretarako, lehenengo bilera egin zuten Udalak eta eragile gonbidatuek (zein interesatuek). Bilera hartan, Udalak bere planteamendua aurkeztu zuen eta kultur eragileen iritziak jasotzeko bidea ireki.
Kultur aretoa, kultur eragileen beharra Kultur aretoa Mendiburu 14ko eraikinaren behe solairuan egongo da. Kultur areto baten beharra Oiartzungo kulturgintzaren aldarrikapen nagusienetako bat izan da azken urteetan, eta lan hauek ahalbidetuko dute behar hori asetzea bideratzea.
eraikuntza; garraio-materiala; aisia eta kultura; hezkuntza; teknologia; elikadura eta soziosanitarioak. Bulego propioa Oiartzunen Oiartzunen bulego propioa izango du Oiartzun suspertuz-ek. Mamuteko bulegoetan Oarsoaldea Garpen Agentziak duen egoitza erabiliko da horretarako. Hemen datu praktikoak: Informazio gehiago: Helbidea: Astigarragako bidea Telefonoa: 943 49 41 29 E-maila: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus
‘Euskalduna’ adierazpenarekin bat egin dute zinegotziek
Oiartzungo Udala osatzen duten EH Bildu eta EAJko zinegotziek bat egin dute Euskalduna adierazpenari atxikimendua agertzeko. Etxeratek sustatu eta Euskal Herriko gehiengo politiko eta sindikalak babestutako adierazpen horrek, nagusiki, euskal presoen urrunketarekin bukatu eta espetxe legedi arrunta aplikatzea aldarrikatzen du, bakea eta elkarbizitzarako urrats gisa.
Hezkidetzan formakuntza Elizaldeko irakasleekin
Elizalde Herri Eskolan hezkidetzako formakuntzak egiten hasi dira, Udaleko Feminismo sailak antolatuta. Eskolako zuzendariak, hezkidetza lantaldeko irakasleek eta talde pedagogikoak jasoko du hezkidetzari buruzko oinarrizko formakuntza, eskolan hezkidetza jorratzeko tresnak landu asmoz.
Oiartzungo Aisialdirako Agenda
MAIATZA 2021
DATA
ORDUA
01-31
-
03-07
18:00
04-11-19-27
Antzerkia
EKINTZA
Argazkiak (Mendi Urruzuno)
LEKUA
ANTOLATZAILEA
DATA
Auzoak
Bertsoa
Dantza
Erakusketa
Haurrak
ORDUA
Hitzaldia
Ikus-entzunezkoa
EKINTZA
Garmendi txokolategian
Garmendi txokolategia
22
16:30
Abaraxka ibiltaria: Argazki-pista jolasa
Ikastaroa: Mekanografia (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
23
10:30
Atsolorra
18:00
IT txartelaren azterketa
KZgunean
KZgunea
23
17:00
Oihartzun filosofikoa
05-12-19-26
12:00
Bisita gidatua: San Esteban eliza
San Esteban elizan
Oarsoaldeko Turismo Bulegoa
23
17:30/19:30
06
17:00
Atsolorraren prestaketa bilera
Udaletxeko areto nagusian
Udala eta 2020ko gurasoak
27-28
Goizean
07
17:00-20:00
Gurasoentzako hezkidetza tailerra
Udaletxeko areto nagusian
Udala
27-28
16:00
Ikastaroa: Informatika hodeian
08
11:30
Tontorretako ekimena presoen alde (Munanier, Erroilbide, Zaria)
Artaso (08:30) Arditurriko aparkalekua (08:30) Iturriozko frontoia (09:00)
Sare
28
17:30
10-12
18:00
Ikastaroa: PC, teklatua eta sagua erabili (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
29
13-26
18:00
Ikastaroa: Oinarrizko Interneta
KZgunean
KZgunea
15
11:00
Abaraxka ibiltaria: Arditurriko mineralak
Urtxalle plazatik (Ergoien)
Abaraxka ludoteka eta Luberri Ikasgune Geologikoa
18
20:00
Irakurketa Taldea: “Kabitu ezina” (Aintzane Usandizaga)
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
*Gotti Bettin agertzen diren ekintzek aldaketak izan ditzakete Covid-19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak egunez egun hartutako dekretuen arabera.
Feminismoa
Kirola
LEKUA
Musika
Bestelakoa
ANTOLATZAILEA
Abaraxka ludotekan
Abaraxka ludoteka
Arizmendiko lorategian
Udala eta 2020ko gurasoak
Abaraxka ludotekan, Ehuntzen eta udaletxeko areto nagusian
Oihartzun Filosofikoa
Kantugiltza: Gorka Urbizu
Arizmendiko lorategian
Lagunarteko garaia
Ibargain Musika Eskolaren kontzertuak
Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan
Ibargain Musika Eskola
KZgunean
KZgunea
21 aulki: Tailerra Ainara Lasa eta Alaia Martinekin
Ehuntze espazioan
Ehuntze
16:30
Abaraxkaren ikasturte bukaera
Abaraxka ludotekan
Abaraxka ludoteka eta Udala
29
19:00
21 Aulki: “Karanbola hirukoitza” solasaldi-performancea
Udaletxeko areto nagusian
Ehuntzen
31
16:00
Ikastaroa: Google calender
KZgunean
KZgunea
DEIALDIAK Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.eus helbidera.