68
ELKARRIZKETA • ANE BADIOLA eta JUANTXO RIBERA
2021eko abendua www.oiartzun.eus
“Aurten helburua Txerri Eguneko azoka zabaltzea da, giroa biderkatu nahi dugu” Ane Badiola eta Juantxo Ribera Txerri Eguneko Batzordeko kideak dira. Iazko etenaldiaren ondoren, aurten Txerri Eguna eta ganadu feria izango dira berriz. Txerri Eguna eta ganadu feria izango dira berriz. Nolakoa izango da itzulera? ANE BADIOLA: Iazko geldialdia eta gero, sekula baino indar gehiagorekin heldu gara. Bileretan jende asko elkartu gara. COVIDarengatik ez dakigunez nolako egoera izango dugun, eta artisau askok eman dutenez izena (76k), erabaki dugu azoka zabaltzea: Madalensoro ingurua eta Elizalde eskolako eremua erabiliko ditugu. Giroa biderkatu nahi dugu; ez zatitu. Parte hartu duten artisauak eta ekoizleak, orain arte, oiartzuarrak eta kanpokoak izan dira. Aurten ere hala izango dira, baina badut irudipena, HemenGuk sortu delako, sekula baino gehiago izango direla oiartzuarrak. Eta ganadu feria nolakoa izango da? JUANTXO RIBERA: 2014an hasi ginen ganadu feria egiten eta aurreko urteetan bezalakoa izango da. Ganadu feria Oiartzunen baserriz baserri lotzen dugu. Dagoeneko badago multzo bat osatua, urtero antzekoak, nahiz eta ateak zabalik dauden. Ganadu feria Madalensoroko eremuan izango da, segurtasun araudia han betetzen delako. Baina Elizaldeko frontoira eramango denez erdia edo, laguntzeko, hegaztiak hara eramango ditugu. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea izan da Txerri Egunaren antolatzailea azken urteetan. Aurten, Txerri Egun Batzordea osatu da. Nortzuk elkartu zarete? ANE: Gabonetan euskal produktuak erosteko aukera gutxiago zegoen garaietan sortu zen Txerri Eguna, euskal produktuak sustatu eta euskal azoka bat sortzeko asmotan. Iruditzen zaigu helburu hori lortua eta sistematizatua dagoela Oiartzunen, eta horregatik, fokua euskalgintzatik atera eta egun horretan zein azoka eredu nahi dugun pentsatu behar dugu. Taldean jende gehiago sartuta, perspektiba eta ikuspegia zabaldu da: iritzi gehiago, haize freskoa, lanerako gogotsu dagoen jendea. Bagaude norbanako batzuk aurreko
EGUNA eta ORDUA
2021/12/09-12
‘HAURREN AURREAN, HELDUAK HELDU’ ARIKETA PRAKTIKOA EGITEN ARI DA OIARTZUN HAURREN EREDU DIREN HELDUAK EUSKARAZ GEHIAGO EGITEA SUSTATU NAHI DA urteetan ere aritu garenak, beste urtetako esperientzia aportatu dezakegunak. Ttur-Ttur ere badabil eta Haurtzaro Ikastolako guraso, ikasle eta langileak; Oiartzo Batxillergo Ikastolako ikasleak; Elizalde Guraso Elkarteko kideak eta HemenGuk-eko ekoizleak. Zer topatuko du Txerri Egunera hurbiltzen den herritarrak? ANE: Sasoiko eta tokian tokiko produktuak erosteko aukera; norberarentzako edo besteentzako oparitxoak erosteko aukera; herrikideekin kale eremu seguru batean egoteko eta elkartzeko aukera izatea espero dugu. JUANTXO: Eta herri mailan zer ekoizten den ezagutzea. Nik uste jende askok ez dakiela oraindik. ANE: Azoka honetan jende dexente elkartu ohi da. Artisauek izango dute jende gehiagorengana iristeko aukera eta herritar askok izango dute herriko ekoizleak ezagutu eta aurpegia jartzeko aukera. Giro goxoa egongo dela espero dugu. Baserritarrez janzteko deia egin izan duzue azokarako. JUANTXO: Baserritarrez janzteak kutsu berezia ematen dio azokari, San Tomas inguruko garai horretan. Egun polita izaten da. Bestela, gutxitan gehiagotan janzten gara baserritarrez. Gurea den zerbait kaleratzeko aukera da. ANE: Denak ematen dio giroari bere ukitua: musikak, iruditegiak, apainketak… eta janzten dugun arropa ere bada atrezzo horren parte. Iaz jende askok agian ez zuen jantzi baserritar arropa, eta armairutik atera eta hautsa kentzeko aukera ona da! Denak laguntzen du giro berezia sortzen. DATA: Abenduak 18 ORDUA: 10:00-14:00 LEKUA: Madalensoro, Beheko Plaza eta Elizalde eskolako pilotalekuan
Besteak
EGUNA eta ORDUA
2021/12/27-28-29-30, 10:00-14:00
EKINTZA
EKINTZA
LEKUA
LEKUA
Hitzen Lihoa: Komikigintzaz Bibliotekan, udaletxeko areto nagusian eta Arizmendienean
Metamorfosi II tailerra Karaez, 4 ANTOLATZAILEA
ANTOLATZAILEA
Hitzen Lihoa
OHARRA: Oiartzungo Udalak ez du zertan bat etorri bertan elkarrizketatzen diren pertsonen iritziekin, eta ez da haien erantzule.
Desaires
Antzerkia
Udalaren, Ttur-Tturren eta hezkuntza eragileen elkarlana Oiartzunen, haurrekin harremana duten helduen euskararekiko aktibazioa sustatzeko Udala, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea, Abaraxka ludoteka, Elizalde Herri Eskola, Haurtzaro Ikastola, Oinherri eta Urmendi Haur Eskola elkarlanean aritu dira.
Haurren aurrean, helduak heldu ariketa praktikoa egiten ari da Oiartzun azaroaren 22tik abenduaren 5a arte, Euskaltzaleon Topaguneak egindako proposamenari jarraituz. Ariketa hau euskararen erabileraren aldeko ariketa da. Haurrekin harreman zuzena duten helduen hizkuntza ohituretan eragin nahi du, helduak haurren eredu baitira. “Euskara egoera eta testuinguru guztietan ohikoa dela sumatu behar dute haur eta gaztetxoek, beraiek hala jokatzea nahi badugu”.
Elkarlanean egindako hausnarketen ondorioz, besteak beste, eurek gonbidatuta, Kike Amonarriz Euskaltzaleon Topaguneko presidenteak gaiaren inguruko hitzaldia eman zuen udaletxeko areto nagusian.
Guraso, hezitzaile, lagun heldu, zaintzaile edo haurrekin egoten diren beste senideek euren artean euskara gehiago egitea da helburua, euren hizkuntza ohituren inguruan hausnartu eta aldaketa eragitea.
LABORE OARSOK JASO DU OARSOARRAK SARIA
KOOPERATIBAREN JARDUNEAN EUSKARA ERDIGUNEAN JARTZEAGATIK SARITU DUTE Oiartzunen kokatua dagoen Labore Oarso kontsumo kooperatibak jaso du aurtengo Oarsoarrak sarietako bat, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak banatzen duena. Oarso Labore 2016an sortu zen eta egun, 1.000 bazkidetik goiti ditu. Euskal Herriko ekoizleen eta Oarsoaldeko kontsumitzaileen arteko aliantza izateko sortu zen, tokikotasunari, gertukoari eta osasunari balioa emanez. “Euskara erdigunean jarri du eta euskaraz funtzionatzen du erabat bere egunerokoan ekoizleekiko, bazkideekiko eta erosleekiko harremanean”. Euskara erdigunean jartzeko egindako hautu horregatik erabaki du Oarsoarrak sariko epaimahaiak Labore Oarso saritzea.
Labore Oarsorekin batera, Pello Jauregi soziolinguista antxotarra ere saritu dute Oarsoarrak sarietan. Oiartzungo Udalak bi sarituak zoriondu nahi ditu.
Hamasei hozkailu banatu dira Saharan
Oiartzungo Udalaren laguntzari esker, Tindufeko Saharako errefuxiatu guneetako Tichla kanpamenduan 16 hozkailu banatu dira. El Watan elkartea arduratu da laguntza bideratzeaz, Tichlako alkate eta zinegotziekin batera. Beharra duten 16 familiak jaso dituzte hozkailuak, euren bizi baldintzak hobetzeko.
Enplegu Planarekin bost langile kontratatu ditu Udalak
Oarsoaldeko Enplegu Planaren bidez, bost lagun kontratatu ditu Oiartzungo Udalak: delineante bat, hiru peoi eta peoien arduradun bat. Lau eta bost hilabeteko kontratuak izango dituzte. Eskualdeko langabetuei bideratutako programa da Enplegu Plana, enplegua sustatu eta lanmunduratzea erraztea helburua duena. Udalak 67.697,74 € bideratuko ditu.