64. Kontzejutik

Page 1

65

ELKARRIZKETA • JOSEBA ERREKALDE

2021eko uztaila www.oiartzun.eus

“Trantsizio garai batean gaude eta Harri Beltzaren kontzertua berrasmatzen saiatu gara” Aurten ere, moldaketekin bada ere, Harri Beltzak uztaileko azken egunean antolatzen duen kontzertuak izango da. Aise esaten da, baina Harri Beltzaren kontzertuaren 25. urteurrena izango da aurtengoa. Zorionak. Udako Prebentzio kanpainaren 25. aldia da. Kontzertuak bukaera ematen dio kanpaina horri. Hiesa komunikabideetara heltzen den data puntuala abenduaren 1a izaten da, eta horregatik uda kanpaina jarri genuen martxan Gipuzkoa mailan. Horren barruan, Ainhoa Arteta eskaini zen kontzertua ematera eta kanpaina horrek ohitura bat hartu du: San Inazio egunean kontzertua Oiartzunen egitea. Musika klasikoa entzuteko aukera eskaintzen duzue. Oiartzunen, gehiegitan ez dagoen aukera bat, hain zuzen ere. Ez da Oiartzunen bakarrik, herri ttikietan gertatzen den zerbait da. Ni oso kulturazalea naiz, kontsumitzaile sutsua, eta badu lotura nire ezaguerekin, harremanekin… Normalean, gu ez gara joan jendearen bila, beraiek etorri zaizkigu eta horrek oso harro sentiarazten gaitu. Kasu konkretu batzuetan joan izan gara, adibidez, Donostiako Orfeoiarengana. Egia da hasierako ekitaldiak ziklo guztien kolorea kondizionatu zuela, ez da klasikoa bakarrik baina badu kolore bat. Ezohiko kontzertuak dira herri txikietan, baina ohitura bat sortu da eta jendeak parte hartzen du.

HEMENGUK SORTU DA, HERRIKO EKOIZLEEN SAREA formatura. Herrian kultur mailan sorkuntza handia dago eta gure ildoak ere badu bere publikoa. Gotzon Retegi Rekalde iloba dut, artista, eta berari eskatu diot laguntza. Mantendu nahi dugu eliza inguruko eremua; San Juan kapila eta eliza artean izango da. Dj bat egongo da, dantzariak, rap pixka bat… Gazteek antolatuko dute. Ohitua gaudenetik desberdina izango da, berria eta freskoa, eta lotuko ditu gure elkartearekin zerikusia duten bi pandemiak.

Azken bi udak arraroak izan dira, baina ekitaldia antolatu duzue. Argi izan zenuten kontzertua mantendu behar zenutela? Guk bi arazo ditugu: pandemia eta elizan momentu honetan dauden desorekak. Guretzako oso garrantzitsua da okasio hau mantentzen jarraitzea. Horrelako ekitaldi bat 25. aldira iristea ez da beti gertatzen! Trantsizio garai batean gaude eta krisi honetan, berrasmatzen saiatu gara. Iaz kanpaiak eta dultzaineroak jarri genituen. Ez zen ohiko kontzertua izan, baina izan zen zerbait. Elkarlanean aritu ginen Herri Musikaren Txokoarekin, ezkilajoleekin… herrian, gure artean gehituz.

Zein egoera bizi duzue momentu honetan zuen kolektiboak? 1981ean hasi zen zabaltzen hiesaren pandemia gizartea, duela 40 urte. 20 urte pasa ondoren lortu zen tratamenduen bitartez, herrialde aberatsetan, hiesaren birusa kontrolatu ahal izatea. Berriz beste pandemia batek ez jakitea nola eragingo zigun, gure kolektiboan zirrara ikaragarria sortu du. Zeinen esku gaude, zer dira farmazeutikak, ze interes daude atzean? hausnarketa horiek denak sortu zaizkigu. Guk duela 20 urteko tratamendu berekin jarraitzen dugu; oso garestiak dira; ez gara sendatzen; herrialde pobreetara ez da iristen eta… Aldiz, beste pandemia batean urtebetean txertoak sortu dira. Neurri batean, gutxietsiak sentitu gara. Zergatik ez da gehiago aurreratu orain arte? Dena ez da negatiboa. Esperantza dugu zientziak orain eman dituen aurrerapausoek isla izan dezaketelako birus batzuetan. Patologia ezberdinetako gaixo kronikook oso gaizki pasatu dugu pandemian. Gure errealitateak apartatuak egon dira. Ezin izan ditugu medikuak eskura eduki, ospitaletara hurbildu… Honek faktura pasatuko du. Baina ez dut ezkorra izan nahi: oso positiboa da lehenengo aldiz mundu guztiko zientzialariek informazioa partekatu izana eta mahai gainean jartzea patenteak liberalizatu behar direla.

Aurtengo kontzertua ere berezia izango da. Zer konta dezakezu? Aurtengoa erabat ezberdina izango da. Nahi dugu bueltatu aurreko

DATA: Uztailaren 31, 19:30. LEKUA: San Esteban eliza ingurua.

EGUNA eta ORDUA

2021-07-02, 19:30

Ikus-entzunezkoa

EKINTZA

“Non dago Mikel?” emanaldia eta solasaldia

EGUNA eta ORDUA

2021-07-17, 18:30 EKINTZA

Orainmenean bertso-saioa LEKUA

LEKUA

Elizalde eskolako pilotalekuan

Arizmendi-enean ANTOLATZAILEA

ANTOLATZAILEA

Kulturabirusa. Udala, Mirokutana eta Zinegileak

Kulturabirusa. Oiartzungo Bertso Eskola, Azmarrin eta Udala

Bertsoa

BERTAKO PRODUKTUEKIN AZOKA ANTOLATU DUTE HemenGuk sarea osatu dute herriko ekoizleek, Udalak eta norbanako batzuek, herrian ekoizten diren produktuak sustatu eta indarrak batzeko. Herriko ekoizleak ezagutzera eman, kontsumitzaileekin harremana sustatu eta herriko produktuak balioan jartzea da elkarlan honen helburua. Horrekin erabateko lotura du sarearen izenak: bertakoei eta bertakoari egiten dio erreferentzia.

Horrez gain, astelehenetan Killirikupen izaten den azoka ttikia ere osatu da HemenGuk-i esker. Gaur egun, Arraztalo (barazki saskiak),

Zituene (pasta), Peluzahar (arrautza ekologikoak), Gezamina (ogia eta sagardoa) eta Arabolazak (eztia) parte hartzen dute.

Azokan 20 ekoizlek parte hartu dute HemenGuk-ek jendaurrean antolatu duen lehenengo ekintza bertako ekoizleen azoka izan zen (ekainaren 19an). Herriko 20 ekoizlek hartu zuten parte azoka horretan,

HERRIKO IKASLEEK IBARGAIN ETA TXARA GARBITU DITUZTE AUZOLANEAN ADIN TXIKIKO MAHAIAK BIDERATU DITU SAIOAK Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasleek, auzolanean, Ibargain eta Txara parkeak garbitu dituzte. Goizpasa batean, bi eremu horietan zikinkeria pila bat jaso zuten (baita gauza harrigarriak ere tartean). Adin Txikiko Mahaiak sustatu du ekimena (ikastetxeak mahai horretako partaide ere badira), kalean dagoen zikinkeriak kezkatuta. Azkenaldira, Udala kezkatuta dago eremu publikoetan ikusten diren zenbait jarrerarekin eta kezka hori herriko beste zenbait eragilek ere partekatzen dute. Ikasleekin, kontzientziazio lana egiteaz gain, gainerako herritarrek gaztetxoenek egiten

duten lana baloratzea ere espero da. Herria garbi mantentzea guztiona ardura ere bai baita. Eta denontzat, onura.

Oinherri aurkeztu da herrian

Oinherriren filosofia aurkezteko saioa egin zuen Oiartzungo lantaldeak. Horretarako, lehenengo Herria sortzen tailerra egin zuten, haurrek nolako Oiartzun nahi duten jakiteko. Oiartzungo Udalak eta Oinherrik martxoan lankidetza hitzarmena sinatu zuten, herri hezitzaileen sarearekin bat eginez. Jolasaren eta sormenaren bidez, aisialdi hezitzaile eta euskalduna sustatzea da helburua.

‘Euskara sarera’, euskara teknologia berrietan

Udalak, UEMAk eta PuntuEus-ek Euskara sarera kanpaina jarri dute martxan oiartzuarrak teknologia berrietan dituzten hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko: whatsappeko hizkuntza; mugikorra konfiguratuta duguna; Interneten nabigatzekoa eta sare sozialetan erabiltzen duguna.


Oiartzungo Aisialdirako Agenda

UZTAILA 2021

DATA

ORDUA

Antzerkia

EKINTZA

01-02-0306-08-0910-13-1516-17-2023-24-2730-31

-

01-08-1522-29

12:00

San Esteban elizan bisita gidatuak

01-12

18:00

01-13

16:00

01-15

-

01-30

09:30-13:30

01-31

-

Oskar Zapirainen argazkiak

01-31

-

Auntxa trikitixa eskolan izen-ematea

02

20:00

03-04

-

03

Kulturabirusa

LEKUA

-

ANTOLATZAILEA

DATA

Auzoak

Bertsoa

Dantza

Erakusketa

Feminismoa

Haurrak

ORDUA

Hitzaldia

Ikus-entzunezkoa

EKINTZA

10

21:00

Hamaika gara ekimena

12-23

09:15

Futbol campusa (8-12 urte)

Udala eta eragileak

Kirola

LEKUA

Musika

Bestelakoa

ANTOLATZAILEA

Aiako Harrian Elurretxe (19:00) Arritxulo (18:30)

Gure Esku

Karla Lekuona futbol zelaian

Oiartzun Kirol Elkartea

San Esteban elizan

Turismo Bulegoa

14

16:00

Ikastaroa: Musika aplikazioak Smartphonean (gazteleraz)

KZgunean

KZgunea

IT txartelaren azterketa

KZgunean

KZgunea

15-28

16:00

Ikastaroa: Ofimatika tresnak (gazteleraz)

KZgunean

KZgunea

Ikastaroa: Google aplikazioak (gazteleraz)

KZgunean

KZgunea

17-31

Egun osoan

Beheko Plazan

Sare

Soinuenean

Soinuenea

21-22

18:00

Ikastaroa: Google maps (gazteleraz)

KZgunean

KZgunea

Elizalde Herri Eskola

Abaraxka ludoteka eta Udala

26

18:00

Ikastaroa: BaKQ

Kzgunean

KZgunea

Garmendi txokolategian

Garmendi txokolategia

29-30

16:00

Ikastaroa: Erosketa eta ordainketa segurua Interneten (gazteleraz)

KZgunean

KZgunea

info@auntxatrikitixaeskola.com

Auntxa Trikitixa Eskola

Manuel Lekuona bibliotekan

Udala

Euskal Herria-Valentzia partidak

Beheko Plazan

Txost

18:00

Arizmendi-enearen inaugurazioa

Arizmendi-enean

Udala

06-08-1315-20-2227-29

17:00

Haurrentzako eskupilota saio irekiak

Herriko pilotalekuetan

Oiarpe

07-14-21-28

10:00/11:15

Doneztebe plazatik

Udala eta Turismo Bulegoa

07

18:00

Haurtzaro Ikastolako jantokian (asistentzia baieztatzeko: kultura@oiartzun.eus)

Udala

Herri Musika Eskolan izen-ematea

Udaleku irekiak

Irakurketa Taldea: “VHS” (Oier Guillan)

Arditurriko Tren Berdea

Oiartzungo kultura antolatzen eta kudeatzen parte-hartze prozesua (2. saioa)

*Gotti Bettin agertzen diren ekintzek aldaketak izan ditzakete Covid-19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak egunez egun hartutako dekretuen arabera.

Futbito txapelketa

A R U T L KU S A U R I B 1

2 0 2

*Uztailean zehar KULTURABIRUSAren kultur eta aisialdi eskaintza izango da. Egitaraua etxeetara bidali da. Begiratu han dauden ekimenak eta zehaztapenak ikusteko.

N

TZU OIAR

DEIALDIAK Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.eus helbidera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.