66
ELKARRIZKETA • JOSE LUIS OLAZIREGI, "TXIKI"
2021eko urria www.oiartzun.eus
“Herria bizirik mantentzeko da HemenGuk”
HemenGuk, herriko ekoizleen sareko kide kide da Jose Luis Olaziregi Altuna Txiki. Peluzarren Euskaber arrautza ekologikoak ekoizten ditu duela 15 urtetik hona. Oiartzungo ekoizleen bigarren azokaren berri eman digu. 14 ekoizlek parte hartuko dute. HemenGuk-ek bigarren ekoizle azoka lehenengoak sentsazio ona utzi zuenaren seinale da? Noski. Aurrekoak ondorengoa markatzen du beti. Lehenengoan inpresio ona izan genuen: jende asko hurbildu zen; elikagai asko saldu ziren; jendeak ikusi ahal izan zuen Oiartzunen elikagaiak sortzen ditugula eta eskura daudela etxera eramateko. Erostera zuengana jotzeko ohitura sortu al du? Guk sortzen dugun elikagaia Oiartzungo herritarrek dendetan eskura dute (Labore…). Galdetzen zuen jendeak stand-ean ea non erosi dezaken. Hurrengo pausoa da dendara jotea. Herriko ekoizleen inguruko ezezagutza al dago? Bai. Eten bat egon da baserritarron eta kalean bizi direnen artean. Jendeak eskura dituen dendetan erosten du, elikagaiaren informazioaren etena egon da. Hala ere, gero eta gehiago estimatzen du jendeak bertako elikagaia, naturala delako, mimatzen dugulako, ondo zaintzen dugulako- bai baratza eta bai animaliak-. HemenGuk elikagaia estimatzen da, eta jendea gehixeago ordaintzeko prest dago. Aniztasun franko dugu Oiartzunen, sortzen diren produktuen aldetik… Baratzako elikagaiak, animaliek sortzen dituztenak, edariak, ogia, eztia etabar ditugu. Elikagaia badago. Jendeak galdetzen duenean “denontzat bai al dago?”. Ba, bai. Adibidez, Oiartzunen baserritar guztion artean sortzen dugun arrautza kontuan hartuta, bi egunetik behin herritar denek izango lukete arrautza bat jateko aukera. Gertatzen dena da gizarteak bertako elikagai hori eskuratu beharrean, ez daukalako informaziorik, denda handietara joaten dela. Baina sortzen dugu. Eta gero eta gehiago sortuko dugu. Kate hori martxan dago.
EGUNA eta ORDUA
2021/10/07-14-21-28, 9:30 EKINTZA
Ttipi-ttapa
Kirola
Bigarren HemenGuk azoka nolakoa izango da? Azoka hau antolatzeko gure irizpide nagusia izan zen bertako elikagaia izatea, HemenGuk, Oiartzunen sortua. Hori da oinarrizkoa. Uste dut pixkanaka ekoizle gehiagok parte hartuko dutela.
Ekoizleak: ALDAKO Txakolina ARABOLAZA Eztigintza ARRAZTALO Barazkiak ELIKA Barazkiak GEZAMINA ELKARTEA Ogia eta sagardoa LARREMOTX Gazta LEKUNGARAI Gazta MOMOTEGI Ahatekiak MUCHA KOMBUCHA Konbucha OGIAREN MAITALEAK ELKARTEA Ogia PAGOA Garagardoa PAPURRAK Ogia eta goxoak TXIKIERDI Arrautza ekologikoak ZITUENE Pasta
EGUTEGIA:
Auzo batzarrak Udala eta herritarrak elkarrekin eseri eta hizketan aritzeko aukera paregabea izaten dira. Aurten ere, Udala auzo guztietako herritarrekin bilduko da, Oiartzungo Udalaren egoeraren berri eman, 2022ko aurrekontuei berrira jarri eta auzo bakoitzaren egoeraren inguruan hitz egiteko.
EGUNA eta ORDUA
2021/10/16, 17:30 EKINTZA
“Bideak” dokumentala eta solasaldia Aritz Ganboarekin LEKUA
Udaletxeko areto nagusian ANTOLATZAILEA
Udala
Tartean, auzoetan egitea aurreikusten direnak eta auzotarrek ikusten dituzten beharrak jasotzeko. Bilerak urriaren 4tik 6ra izango dira, guztiak 19:00etan, eta ia denak auzoetan izango dira (salbuespena, Altzibar eta Iturriotz: udaletxeko areto nagusian izango dira).
ALTZIBARREN, BIRIBILGUNE ETA APARKALEKU BERRIA
AUZO HISTORIKOA BIZIBERRITZEKO URBANIZAZIO LANAK ERE MARTXAN DIRA
DATA: Urriak 2, larunbata ORDUA: 10:00-14:00 LEKUA: Kontzejupean
ANTOLATZAILEA
Udala, BPXport eta Mugiment
URRIAREN 4TIK 6RA, UDALA AUZOTARREKIN BILDUKO DA
Zer topatuko dute oiartzuarrek HemenGuk azoka honetan? Herrira etorri, herritarrekin egon, elikagaiak ikusi, informatu, erosi, etxera eraman… Egun polit bat izango da. Orain dela urte batzuk urrutira joan behar izaten genuen azoka bat ikustera, eta orain, herrian bertan daukagu. Herritarrei eskatzen diegu aukera izanez gero, aprobetxatzeko. Herrian sortzen dira elikagaiak, giroa, kultura, hizkuntza bat… Hori dena kontuan hartuta, herria bizirik mantentzeko da HemenGuk.
LEKUA
Elorsoro kiroldegian
AUZO BATZARRAK, UDALAREN ETA HERRITARREN ARTEKO ZUZENEKO ELKARRIZKETA
Kirola
Altzibarren aparkaleku eta biribilgune berria egiteko lanak hasi dira. Olaldeko sarrerako eremuan egingo dira bi lanak. Biribilguneak Olaldeko sarrerak egun dituen arriskuak gutxitzeko alternatiba izango da. Altzibarko zein Karrikako auzo batzarretan azaldu izan da gune horren inguruko kezka. Errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiarena denez, Udalak lanak egin ahal izateko baimena jaso du. Aparkaleku berriak, berriz, 110 plaza izango ditu. Agerrealde eremuan dagoen aparkalekuko jabe pribatuak garapen urbanistikoa egingo du eta auzotarrei aparkatzeko toki alternatiboa eskainiko die eremu berri honek (Agerrealdera oinezkoen bidez lotuta egongo da).
Bi lan hauek egiten 300.000 € inbertituko ditu Udalak. Bi hilabeteko aurreikuspena dute. Altzibarko biziberritzea ere martxan Kontzejutik hau etxeetara heltzen denerako, Altzibarko auzo-eremu historikoa biziberritzeko prestaketa lanak ere hasiak izango dira. Urtebeteko iraupena izango dute lanek eta eremuka egingo dira (auzotarrei ahalik eta oztopo gutxien eragiteko). Bideak eta espaloiak berritzeaz gain, hain begibistakoak ez diren baina beharrezkoak diren beste lanak ere egingo dira: auzoko saneamendua eta azpiegitura guztia egokituko da (lurpean dagoen hori guztia, alegia).
• Altzibar: Urriak 5, asteartea (udaletxeko areto nagusia) • Arragua: Urriak 4, astelehena (pilotaleku ondoko lokala) • Elizalde: Urriak 5, asteartea (Manuel Lekuona biblioteka) • Ergoien: Urriak 5, asteartea (Auzokalte Elkartea) • Gurutze: Urriak 4, astelehena (Bizardia Elkartea) • Iturriotz: Urriak 6, asteazkena (udaletxeko areto nagusia) • Karrika: Urriak 4, astelehena (Artaso Elkartea) • Ugaldetxo: Urriak 6, asteazkena (Atamitxeko auzo lokala)
Azken urteetako bisitari kopuru handiena
Azken urteetako bisitari kopuru handiena izan da uda honetan Oiartzunen, Turismo Bulegoak jaso dituen bisitari kopuruaren arabera: harreren kopurua %23 hazi da iaztik. Inguruko turismoa izan da gehien hurbildu dena (gipuzkoarrak izan dira bisitarien %22,3). Antolatu diren ekimenek arrakasta izan dute: Arditurriko Tren Berdeak, Urdinola-Arizmendienea etxe museoak eta San Esteban elizako bisita gidatuak. ‘Geuretik sortuak’ egonaldia egin du Loremorek
Loremore antzerki konpainiak Udalbiltzaren bidez Geuretik sortuak egonaldi artistikoa gauzatu du abuztua eta irailean gurean. Labaderoak ardatz hartuta, antzezlan bat sortzen aritu dira. Karaez kaleko udal lokala izan dute entseguetarako toki eta Karrikako Iturburu etxean hartu dute ostatu.
Oiartzungo Aisialdirako Agenda
URRIA 2021
DATA
ORDUA
Antzerkia
EKINTZA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
DATA
Auzoak
Bertsoa
Dantza
Erakusketa
Feminismoa
Haurrak
ORDUA
Hitzaldia
Ikus-entzunezkoa
Kirola
EKINTZA
LEKUA
Musika
Bestelakoa
ANTOLATZAILEA
Elorsoro kiroldegitik
Udala, BPXport eta Mugiment
Ikastaroa: Musika aplikazioak Smartphonean (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
16:00
Ikastaroa: Google argazkiak (gazteleraz)
KZgunean
KZGunea
16
17:30
Kirol astea: “Bideak” dokumentala eta solasaldia Aritz Ganboarekin
Udaletxeko areto nagusian
Udala
Girizia elkartea
15-18
11:00
Ikastaroa: Editatu bideoak Smartphonean (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
Kontzejupean
HemenGuk
16
11:30
Ondare jardunaldiak: Musika jo, entzun… eta sentitu
Soinuenean
Soinuenea
Ludotekako irekiera festa
Abaraxka ludotekan
Abaraxka ludoteka eta Udala
17
-
Beheko plazako pilotalekuan
Gipuzkoako Pilota Federazioa
07:30
Mendi irteera: Olabe-Salgots
Haurtzaro Ikastolatik
Girizia Mendi Taldea
18
18:00
Labore Oarson
Udala
04-16
16:30
Abaraxka ludotekako ate irekiak
Abaraxka ludotekan
Abaraxka ludoteka eta Udala
19
16:20-20:10
Manuel Lekuona bibliotekan
Odol Emaileen Elkartea
04-05
16:00
Ikastaroa: Canva (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
19
18:30
Hika ikastaroa
Elorsoro kiroldegiko bilera gelan
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea
04
19:00
Auzo batzarra: Arragua
Frontoi ondoko lokalean
Udala
19
18:30
Kirol Astea: “Hijas de Cynisca” dokumentala
Udaletxeko areto nagusian
Udala
04
19:00
Auzo batzarra: Gurutze
Bizardia elkartean
Udala
19
20:00
“Pasio hutsa” (Annie Ernaux)
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
04
19:00
Auzo batzarra: Karrika
Artso elkartean
Udala
20
19:00
Kirol Astea: "Intentsitate handiko aldizkako kiroletan entrenatzeko metodologia:Eliteko futbol-talde baten entrenamenduaren azterketa” (Iñaki Tolosa)
Udaletxeko areto nagusian
Udala
05
19:00
Auzo batzarra: Altzibar
Udaletxeko areto nagusian
Udala
21
19:00
Kirol Astea: “6000 metroan” dokumentala eta solasaldia Felipe Uriarterekin
Udaletxeko areto nagusian
Udala
05
19:00
Auzo batzarra: Elizalde
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
22
19:00
Kirol Astea: Oiartzungo VI. Kirol Saria
Udaletxeko areto nagusian
Udala
05
19:00
Auzo batzarra: Ergoien
Auzokalte elkartean
Udala
23
11:30
Kontzertu didaktikoa: Els Revetlers
Udaletxeko areto nagusian
Soinuenea eta Abaraxka ludoteka
06-13-20-27
11:00
San Esteban elizan bisita gidatuak
San Esteban eliza
Oarsoaldeko Turismo Bulegoa
23
18:30
Udazkeneko kontzertua: Els Revetlers eta Paulino Otamendi Ganbera Orkestra
Udaletxeko areto nagusian
Soinuenea
06-07
16.00
Ikastaroa: Erosketa eta ordainketa seguruak Interneten (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
24
19:00
“Hackerrak” (Nomofobikak)
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
Killirikupe Elkartea
28-29
16:00
Ikastaroa: Smartphoneak eta tabletak (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
29
18:00
Hitzaldia: “Azken borondateak” (gazteleraz)
Udaletxeko areto nagusian
Killirikupe Elkartea
01
16:00
01-05
-
01-10
Ikastaroa: Google Fit eta Wikiloc
KZgunean
KZgunea
07-14-21-28
09:30
Ttipi-ttapa ibilaldiak
Gezi Beltzak idazketa kreatibo tailerrean izen-ematea
ehuntze@gmail.com
Ehuntze Sormen Espazioa
08
16:00
-
Hika ikastaroan izen-ematea
oiartzun@tturttur.eus
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea
13-14
01-31
-
Erakusketa: Itziar Iñarra eta Gloria Askaso
Garmendi txokolategian
Garmendi txokolategia
02
09:30
Doneztebe plazan
02
10:00-14:00
02
16:30
03
Sagar bilketa herrikoia Oiartzungo ekoizleen azoka
06-07
18:00
Killirikuperen ikasturte hasiera
Karaez kalea (asteazkenak. Gazteleraz)/ Udaletxeo areto nagusian (ostegunak. Euskaraz)
06
19:00
Auzo batzarra: Iturriotz
Udaletxeko areto nagusian
Udala
06
19:00
Auzo batzarra: Ugaldetxo
Atamitxeko auzo lokalean
Udala
*Gotti Bettin agertzen diren ekintzek aldaketak izan ditzakete Covid-19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak egunez egun hartutako dekretuen arabera.
Enrike Abril errebote Txapelketako finala Kirol Astea: Kirol elikadurari buruzko mahai-ingurua Odol ematea
DEIALDIAK Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.eus helbidera.