64
ELKARRIZKETA • ITSASO ALDAI
2021eko ekaina www.oiartzun.eus
“Edozein gonbidatzen dut beldurrik gabe mikroipuin lehiaketan parte hartzera, gutako bakoitzaren hitzak direlako” Mikroipuin lehiaketa antolatu du Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak lehenengoz, Oiartzuarren Baitan proiektuaren barruan. Berezitasun batekin: oiartzuerazko hitzak erabili eta sustatzea. Itsaso Aldaik eman dizkigu azalpenak. Oiartzuerazko hitzak berreskuratzeko ekimena jarri duzue martxan. Zergatik? Oiartzuarren Baitan egitasmoan ikusten dugu Oiartzungo zenbait hitz eta esamolde gazteen artean galtzen ari direla. Gazteengana iristeko sare sozialak izan zitezkeela modurik zuzenena pentsatu genuen, behintzat hitzak ikusi eta ezagutzeko. Ezagunenak izan daitezkeen 10 hitz aukeratu genituen eta astero-astero hitz bat proposatu, eta hitz horiek nola erabiltzen dituzten edo erabiliko lituzketen kontatzea era informalean: meme-ak, bideoak, zuzenekoak… Euskara elkarte baten Instagram kontuak bi hilabetetan 200 jarraitzaile baino gehiago edukitzea, eta gehienak gazteak, lorpen gisa hartu dugu. Orain, mikroipuin lehiaketa duzue martxan. Zergatik formatu hori? Hitz gehiagorekin bigarren zatia egingo dugu, baina lehenengoari bukaera eman nahi genion, non hartzaileen erantzun bat jasoko genuen. Modu polita iruditu zaigu hitz horien bueltan ipuin laburren lehiaketa bat antolatzea.
OHIKO FESTARIK EZ DA IZANGO AURTENGO UDAN KULTURABIRUSA PROGRAMAZIOA OSATZEN ARI DA UDALA
Zergatik animatuko zenituzke oiartzuarrak mikroipuin lehiaketan parte hartzera? Edozein herritar gonbidatuko nuke beldurrik gabe parte hartzera, gure hitzak direlako, gutako bakoitzarenak. Inork ez dezala presiorik sentitu. Garai hauetan momentutxo bat hartzea sormenerako, edozeinentzat izan liteke interesgarria. DATA: Ekainaren 13a arte LEKUA: oiartzuarrenbaitan@tturttur.eus BALDINTZAK: - Erabili beharreko hitzak: DEUS; IZU; HELDU; AIXA; AURO; ARRONT; MARRU; GOTTI; BETTI; TTUR-TTUR; ONGI.
Aurtengo udan ohiko festarik ez dela izango jakinarazi dute Udalak, Xanistebanetako Jai Batzordeak eta auzoetako Jai Batzordeek. COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerak eta haren ondorioak aztertuta hartutako erabakia izan da. Hala ere, kultur eta aisialdi eskaintza izango da udako hilabeteetan aurten ere herrian, iazko proposamena berrituz: Kulturabirusa. Adin guztietako oiartzuarrek eta auzo guztietan izango dute kulturaz gozatzeko aukera. Udala dagoeneko herriko eragile eta sortzaileekin lanean ari da proposamenak jaso eta programazioa osatzeko.
- Gutxienez hitz horietako bat erabili behar da.
Baldintza batzuk badaude. Nagusia, oiartzuerazko hitz jakin batzuk erabili behar direla… Baldintza nabarmenena hori da: gutxienez, hitz horietako bat erabili behar da. Hortik aurrera, nahi adina. Gehienez 100 hitzeko istorioak izango dira; herritar bakoitzak ipuin bat baino gehiago aurkeztu ditzake; jatorrizkoak izan behar dute; sekula argitaratu gabeak… Sari batzuk izango dira, ezta? Amu gisa balio izaten dute sariek, eta pare bat jarri ditugu: Kastro kafetegian gosari goxo-goxo bat bi lagunentzat eta bigarren saria, Paeta zarrak erantzun mahai-jolasa.
EGUNA eta ORDUA
2021-06-03/10/17/24, 9:30
Kirola
- Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu.
- Gaia librea izango da eta gehienez 100 hitz izango ditu. - Lanak nola aurkeztu: Mezuan bi fitxategi: Batean, idazlana ezizenez sinatua; bestean, egilearen izen-abizenak eta telefono zenbakia. - Sariak: Lehenengo saria: Kastro kafetegian gosari goxo bat. Bigarren saria: Paeta zaharrak erantzun mahai jolasa.
EGUNA eta ORDUA
2021-06-04, 19:00 EKINTZA
LEKUA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
ANTOLATZAILEA
Elorsoro kiroldegian Abittu eta Elorsoro kiroldegia
ESKUALDEAN BESTE 16 JARDUERA EGITEKO AUKERA IZANGO DA
- Lanak jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan behar du.
EKINTZA
Tipi-tapa ibilaldiak
UDA KIROL ESKAINTZAN, 15 KIROL JARDUERA OIARTZUNEN
- Ttur-Tturrek lanak argitaratzeko baimena izango du.
Antzerkia
Udal Kirol eskaintza izango da uda honetan ere Oiartzunen eta eskualdean. Oiartzunen, 15 kirol jarduera egiteko aukera izango da: top kirola; padel (hastapena); igeriketa; eskalada; hip hop; fitness; entrenamendu funtzionala; multifitness; aquagym; zumba; cycling; gimnasia erritmikoa; gimnasia akrobatikoa; lerro irristaketa eta zirko tailerra. Adin-tarte guztientzako eskaintza da: 4 urtetatik hasi, eta helduak barne.
21 Aulki: “Andrezaharraren manifestua” Udaletxeko areto nagusian Ehuntzen
Eskualdean, beste 16 kirol jarduera dira. Horietan ere parte hartu oiartzuarrek. Uda Kirolean ekaina iraila hasierara egingo da eskaintza, Oiartzunen antolatu diren ekintzak egingo diren.
eskainiko dezakete bukaeran nahiz eta uztailean
Hauek dira eskualdean izango diren kirol jarduerak: dantza; aquafit; nordic walking; tenis; kirol txokoa; pilota; jumpfit; judo; kenpo; skate; parkur eta freerun; paddle surf; piraguismoa; arrauna; BTT eta OTXE bike Eskola. Izen-ematea, jarduera bakoitzaren antolatzailearekin egin behar da eta uda osoan irekita egongo da. Informazio guztia Elorsoro kiroldegian jasotzeko aukera dago.
Etxebizitza Bulegora etxejabe gehiago hurbildu dira
Iaz 2019an baino etxejabe gehiago hurbildu ziren Etxebizitza Bulegora 943 49 29 41). ASAP programaren bidez Oiartzungo etxebizitza hutsak alokairu duinera bideratzea da Udalaren helburua, 2018an Eusko Jaurlaritzako Etxebiderekin sinatutako hitzarmenaren bidez. Gaur-gaurkoz, 13 etxebizitza daude programa horren bidez alokairuan Oiartzunen.
Ugaldetxoko bidegorrian, komun publiko berriak
Bidegorrian, komun publiko berria eraikitzen ari da Udala, bidegorri sarearen erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko. Komun publiko berria Ugaldetxo auzoan egongo da, Txara parkearen sarreran. Era berean,Altzibarren dagoen komun publikoa txukuntzeko mantenu lanak egingo dira epe motzean.