AN TAMAINA ALDATUTA!!!! HARTU AURREKOTIK!!!!
62
ELKARRIZKETA • Kattin Txiki
2021eko martxoa www.oiartzun.eus
“Memoria historikoaren gaiarekin interes handia dago Oiartzunen” Kattin Txiki elkarteak 36ko Gerran erbesteratutako haur oiartzuarrei buruzko dokumentala landu du. Ramon Gaztelumendi taldekideak eman dizkigute azalpenak. Kattin Txiki 36ko Gerraren eta haren eraginaren esparru ezberdinak arakatzen ari da. Orain, haur erbesteratuen gaiari heldu diozue. Gerraren ondorioak oso zabalak dira Oiartzunen ere, orbana leku askotan utzi dute. Suertatu zen izen batzuk atera zirela, gertuko jendearenak. Hori ere gerraren zeharkako errepresioa izan zen, eta gutxienez, testigantzak hartu behar genituela erabaki genuen. Izan ere, jende hau oso heldua da: 90 urtetik gora. Duela bi urte hasi ginen testigantzak hartzen. Gero, gaia kalera atera behar genuela erabaki genuen. Gure lana transmisioa da. Oiartzunek jakin dezala zein ume egon ziren erbestean, zergatik, nola… Erbestera joandako bost haurrekin egon zarete. Oso zaila da testigantzak lotzea, gu ezagutzen genituen bostengana joan gara. Akaso, beste batzuk ere egongo dira. Errezeloak baditugu. Zergatik eman diozue dokumental forma? Asko zegoen kontatzeko. Nahiz eta Euskal Herri mailan gai hau asko jorratu den, Oiartzunen ez. Nahi genuen testigantzak atera, kontatzen direnak oso sakonak direlako. Batetik, kontestua kontatu behar zen: zergatik egon ziren ume erbesteratuak, zergatik bidali zituzten gurasoek… eta bestetik, beraien sentimenduak zein izan ziren. Testigantza asko daude eta denak arrunt diferenteak dira. Otsailean dokumentala estreinatu zenuten udal ordezkari, familia, talde memorialista eta parte-hartzaileen aurrean egindako ekitaldian. Zein sentsaziorekin geratu zineten? Oso mugatuak gaude COVID19arekin. Polita izango litzateke denei zabaldu eta beste ekimen mota bat egitea, batez ere partehartze aldetik. Zenbat eta jende gehiagorekin partekatu momentu horiek, magiko bihurtzen dira. Bi emanaldien sentsazio orokorra ona izan da. Orain, herriari zabaltzea geratzen zaigu. Pentsatzen genuen errekonozimendu bat behar zutela ume erbesteratuek eta udaletxeko ekitaldian horixe egin zen.
EGUNA eta ORDUA
Martxoak 24, asteazkena, 17:00 EKINTZA
Bestelakoa
Urmendi haur eskolako aurkezpena eta ate irekiak: Ertainak (2020an jaiotakoak)
Dokumentala salgai ere badago herriko komertzioetan. Gure helburua ahalik eta jende gehienengana iristea da. Memoriaren gaiarekin interes handia dago Oiartzunen, sozialki izugarrizko inpaktua izan zuen 36ko Gerrak. Haien bilobak hemen gaude. Jendeak interes asko dauka eta hori oso sanoa eta ederra da. Ekimenak egiten ditugun bakoitzean beti izan dute harrera ona. Orain arte gai desberdinak jorratu dituzue. Zer daukazue esku artean? Hiru proiektu pottolo ditugu esku artean. Batetik, Arkalen barrakoi moduko bat egin nahi dugu, erakusteko nola bizi ziren trabajadoreak eta Interpretazio Zentro gisa balio dezakeena. Barrakoiak zeuden lekua lokalizatua daukagu. Asmoa da aurten hastea. Bestetik, hezkuntzarako material didaktikoa sortu dugu, LH eta DBHrako. Irakasle eta zuzendarien artean arrakasta izan du, interesa erakutsi dute. Material xumea da, baina memoria historikoko talde bezala, guretzat gai inportanteenetako bat transmisioa da, informazioa gazteenagana iristea nahi dugu. Balore batzuk nahi ditugu sartu, hausnarketak egiteko akuilu izatea. Web orrialdea aurkeztuko dugu martxoan eta hor egongo da material didaktikoa, nahi duenaren eskura. Amaitzeko, gauza esanguratsuak gertatu ziren ibilbide bat nahi dugu egin Oiartzunen: Iragorriko kanposantua, udaletxea, hilerria, Altzibarko horma… esplikatzeko zer gertatu zen toki horietan.
HIRU SAIO EGINGO DIRA APIRILETIK AURRERA Gurasoentzako hezkidetza formakuntza saioak antolatuko ditu Udaleko Feminismo sailak.
Hezkidetza pertsona bakoitza irizpide sexistei jarraitzen dioten rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da.
ORDUA: 12:00
ALTZIBARKO BIDEGORRIKO KOMUNETAKO HORMA APAINDUKO DU
LEKUA: Haurtzaro Ikastolako jantokian AFOROA: 50 lagun Sarrerak eskuratzeko udaletxeko harreran edo https://forms.gle/xemNdGBmaZQnYEcD9
EGUNA eta ORDUA
Martxoak 26, ostirala, 18:30 EKINTZA
Zinegoak emanaldia LEKUA
Haurtzaro Ikastolako jantokian
Udaletxeko areto nagusian eta on-line
ANTOLATZAILEA
ANTOLATZAILEA
Udala eta Oiartzungo Feministen Asanblada
Feminismoa
Formakuntza bederatzi ordukoa izango da guztira, hiruna orduko saioetan banatuta. Saioak ostiral arratsaldeetan (17:00etatik 20:00etara) izango dira apirilaren 16an, maiatzaren 7an eta ekainaren 18an. Izen-ematea, martxoaren 22tik aurrera Parte-hartzaileen kopurua mugatua izango denez, aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako, hilaren 22tik apirilaren 13 arte izango da aukera, udaletxeko harreran eta on-line (aurrerago zabalduko dugu lotura). Formakuntza doakoa izango da eta adin guztietako seme-alabak dituzten gurasoei eskainia.
MATERIAL BIRZIKLATUKO MURAL-MOSAIKO BAT SORTUKO DUTE ALAIARTEK ETA ABARAXKA LUDOTEKAK
DATA: 2021-03-13
LEKUA
Urmendi Haur Eskola
HEZKIDETZAN FORMAKUNTZA ESKAINIKO DIE UDALAK GURASOEI
Alaiart sortzaile oiartzuarrak, Abaraxka ludotekarekin elkarlanean, Altzibarko bidegorriko komunen horman mural-moisako bat sortuko du, material birziklatuak erabiliz.
azulejo zaharrak, txapak, botiletako tapak, errekako harri borobilak… Martxoaren 19a arte, Abaraxka ludotekan eta herriko ikastetxeetan jasoko dira material hauek.
Herriko haurrei laguntza eskatu diote Abaraxkak eta Alaiartek mosaikoa osatzeko material birizklatua biltzeko:
Martxoan hasiko da muralaren sortze prozesua eta goizetan han izango da Alaiart lanean eta nahi duenari azalpenak ematen.
Usategietako herribidea konpondu da
Gurutzen, Usategietara doan herribidearen sarrera konpondu du Udalak. Lanak, batez ere, bertatik ibiltzen diren ibilgailuek azpia ez dezaten jo egin dira. 5.000 €ko inbertsioa egin du Udalak lan hauetan. Herribideen egoera konpontzea Udalaren lehentasunetako bat da.
Elizalde Institutuarentzako, aterpea
Elizalde Institutuaren kanpoaldean karpa bat jarri da, ikasleei aterpe emateko. COVID19a dela eta, Eusko Jaurlaritzak eskola publikoei eman dien dirulaguntzaren baitan, Udalak karpa jartzeko eskaera egin du, Elizalde Institutuko zuzendaritzarekin adostuta. Ekaina arte egongo da bertan estalpea. Alokairuaren %90 Jaurlaritzak ordainduko du et againerakoa, Udalak.
Oiartzungo Aisialdirako Agenda
MARTXOA 2021
DATA
ORDUA
Antzerkia
EKINTZA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
DATA
Auzoak
Bertsoa
Dantza
Erakusketa
Feminismoa
Haurrak
ORDUA
KZgunea
17
18:30
Oroimena eta egia, bizikidetzaren bidea: “Genero ikuspegia egia berreskuratzeko prozesuetan: Latioamerika, Afrika eta Euskal Herria” (Irantzu Mendia eta Bertha Gaztelumendi)
Ipuin kontaketak
Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan
Udala
21
17:00
-
Mosaiko-muralerako material birziklatu bilketa
Abaraxka ludotekan, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskola
Abaraxka ludoteka eta Alaiart
22-30
-
01-31
-
Dark Red Team argazki erakusketa
Garmendi txokolategian
Garmendi txokolategia
22-31
16:00-18:00
01-31
Eguraldi onarekin
Mosaiko-muralaren sortze prozesua
Bidegorriko Altzibarko komunetan
Abaraxka ludoteka eta Alaiart
23
18:30
“Salda badago” jardunaldi feministen liburu aurkezpena
04-08
-
-
Haurtzaro Ikastola
23
20:00
Irakurketa Taldea: “Nire amaren biografia” (Jamaica Kincaid)
06-13-27
09:00-13:00
Eskola Kirolako jardunaldia
Kirol instalazioetan
Udala
24
17:00
Aurkezpena eta ate irekiak: Ertainak (2020an jaioak)
09-17
18:00-20:00
Ikastaroa: Smartphoneak eta tabletak (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
24
18:30
Oroimena eta egia, bizikidetzaren bidea: “Egia berreskuratzeko eskubidea, legea eta prozesuak. Testuinguru globaletik gurera” (Karlos Martin eta Jon Mirena Landa)
13
12:00
Haurtzaro Ikastolako jantokian
Kattin Txiki
25
18:30
Hitzaldia: “Erretagoardia: Kartzela, erbestea eta zaintza”
14
17:00/19:00
“Amatxi dixit” eta “Salaketa”
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
26
18:30
16
18:30
Zaintzak erdigunera. “Hiruki gatazkatsua” liburu aurkezpena: Marina Sagastizabal eta Miren Aranguren
Udaletxeko areto nagusian
Udala
27
17:00
16:00-18:00
01-02-0304-05-12
-
01-19
Ikastaroa: Smartphoneak eta tabletak (gazteleraz)
Lilatoian “100 baietz!”
36ko Gerrako Oiartzungo ume erbesteratuei buruzko ikus-entzunezkoa
*Gotti Bettin agertzen diren ekintzek aldaketak izan ditzakete Covid-19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak egunez egun hartutako dekretuen arabera.
Ikus-entzunezkoa
EKINTZA
KZgunean
01-09
Hitzaldia
Kirola
LEKUA
Musika
Bestelakoa
ANTOLATZAILEA
Udaletxeko areto nagusian eta on-line
Udala
Oihartzun filosofikoa
Abaraxka ludotekan eta Ehuntze espazioan
Oihartzun Filosofikoa
Gurasoentzako hezkidetza tailerra. Izen ematea
Udaletxeko harreran eta on-line
Udala
KZgunean
KZgunea
Udaletxeko areto nagusian
Udala
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
Haurtzaro Ikastolako jantokian
Urmendi Haur Eskola
Udaletxeko areto nagusian eta on-line
Udala
Hipatia lorategian
Sare eta Oiartzungo Feministen Asanblada
Zinegoak LGBT laburmetraien emanaldia
Udaletxeko areto nagusian
Udala
Kontzertu didaktikoa: Trikitixa (Andoitz Antzizar)
Udaletxeko areto nagusian
Soinuenea eta Abaraxka ludoteka
Ikastaroa: Google aplikazioak (gazteleraz)
DEIALDIAK Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.eus helbidera.