67
ELKARRIZKETA • OIHARTZUN FILOSOFIKOA
2021eko azaroa www.oiartzun.eus
“Apenas dago euskarazko materialik Haur Filosofia lantzeko eta hutsune hori betetzen gure aletxoa jarri nahi dugu” Oihartzun Filosofikoak Hamaika kutixi filosofiko materiala sortu du, haurrekin filosofia lantzeko. Taldeko kide dira Maddi Nazabal, June Retegi, Xabi Salaberria eta Izaro Toledo. Haurrentzako filosofia saioekin hasi zineten, eta orain, haurrekin filosofia lantzeko materiala sortu duzue. Ideia hau nondik izan duzue? Pixkanaka pauso berriak ematen joan gara, kafe edo ilunabar filosofikoekin, esaterako. Haur Filosofiako materiala itzuli edo sortzearen ideia beti egon da hor; Jakinmin Elkarteko kide gara eta hori da elkartearen helburuetako bat. Baina oso erronka handia da, eta pandemiaren ondorioz haurren saioak eten behar izan genituen arte ez genuen aukera egokirik ikusi. Ez genuen geldirik egon nahi eta aurrera egin genuen, ilusio handiarekin. Nola azalduko zenukete zer den ‘Hamaika kutixi filosofiko’? Hamaika kutixi filosofiko pentsamendu kritikorako euskarazko pizgarriak eskaintzea xede duen kutixi-kaxa bat da. Kutixiak dira ipuinak, poemak, antzerkiak eta ilustrazioak; kutixiak dastatzeko lagungarri, berriz, galderak. Apenas dago euskarazko materialik Haur Filosofia lantzeko, eta material didaktiko honekin hutsune hori betetzen gure aletxoa jarri nahi izan dugu. Kaxa eskuratzen duenak hau guztia eskuratuko du: 11 testuz eta 11 ilustrazioz osatutako liburua, Haur Filosofia zertan datzan azaltzen duen hitzaurre eta guzti; 11 txartel manipulagarri, testu (gai filosofiko) bakoitza lantzeko 11 galdera posiblerekin eta testu, ilustrazio eta galdera hauek modu egokian erabiltzeko argibideak. Gai unibertsalak dira planteatzen dituzuenak, ezta? Haur Filosofia korronte filosofiko-pedagogikoaren helburuekin bat eginez, pentsamendu kritiko, sortzaile eta arretatsua bultzatu nahi ditugu elkarrizketaren bidez. Horretarako Filosofiako hamaika gai oinarrizko edo nagusi aukeratu ditugu: Filosofia bera; egia eta pentsamendua; errealitatea(k); gizakia; bizitza eta heriotza; kultura eta kulturak; ongia eta gaizkia; elkarbizitza; gizakia eta natura; emozioak eta, etika eta politika. Gai horiei forma emateko, gehien bat herriko idazle eta ilustratzaileekin kontatu duzue. Gustura geratu zarete emaitzarekin?
EGUNA eta ORDUA
2021/11/07, 10:30 EKINTZA
Zirko tailerra (+ 14 urte)
Bestelakoa
Hasiera batean herriko zenbait sortzailerekin jarri ginen harremanetan, idazle zein ilustratzaile, argi genuelako herrian kokatu nahi genuela, bereziki, proiektu hau. Baina materiala kanpora ere zabaldu nahi dugu eta Euskal Herriko beste sortzaile batzuek ere parte hartu dute. Harrera ikaragarria izan da: ezezkorik ez eta guk adinako ilusioa eta motibazioa guztien aldetik; eta, emaitza, are ikaragarriagoa. Proiektua bere egin dute, eskatutakoa baino gehiago eskaini digute eta segituan antzematen da hori. ‘Hamaika kutixi filosofiko’ argitaratzeko crowfounding bidez bildu duzue beharrezkoa dirua. Ze harrera izan du? Kanpainaren harrera bikaina izan da. Espero baino lehen lortu dugu lehenengo helburua, hasierakoa; baina garrantzitsuena materiala lau haizetara zabaldu eta, batez ere, erabiltzea da. Horretarako aukera desberdinak izango ditu kaxa eskuratu nahi duenak: aurkeztuko ditugun bideetatik eskaera eginez; zenbait liburu dendatan eta 1545 argitaletxearen web orriaren bidez, ondoren. Nola erabiltzeko da ‘Hamaika kutixi filosofiko’? Modu desberdinetan erabili daiteke. Batetik, testu eta ilustrazioez gozatuz, edozein libururekin bezala, literatura eta artea protagonistak baitira material honetan. Bestetik, testu eta ilustrazioekin batera proposatutako galderak erabiliz, ahal dela horretarako emandako argibideak kontuan hartuta. Azkenik, material honekin ariketa eta galdera berriak sortuz. Berdin du ordenak, berdin du adinak. Erabiltzaileak berak zehaztuko du elkarrizketaren sakontasuna ere: zer, nola eta zenbat. Haur Filosofiako saioetan, ikastetxeetan zein etxean erabili eta gozatzeko materiala da. Azaroaren 16ko proiektuaren aurkezpena nori zuzendua dago? Herritarrei zuzendutako aurkezpena izango da; irekia, sortzaileak ere bertan daudela. Lerro hauetan esandakoa modu lasaiagoan azaldu nahi dugu bertan: zer sortu dugun, nola, zergatik eta zertarako; eta bide batez, materiala bera zehaztasuna gehiagorekin erakutsi. DATA: Azaroak 16, asteartea ORDUA: 19:00 LEKUA: Manuel Lekuona bibliotekan
EGUNA eta ORDUA
2021/11/11, 18:00 EKINTZA
Ikastaroa: Autokontsumo partekatua eta energia berriztagarriak
LEKUA
Maite Díez
DESIGN & ILLUSTRATION
Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan
DEPORTATUEN MEMORIA HISTORIKOA BERRESKURATZEKO EKIMENAK ANTOLATU DITUZTE UDALAK, LA ILUSIONEK ETA KATTIN TXIKIK Memoria historikoa berreskuratzea ezinbestekoa da erreparazioa, egia eta justiziaren bilaketan. Oraingoan, Udalak, La Ilusion Elkarteak eta Kattin Txikik indarrak batu dituzte nazien kontzentrazio eremuetara deportatutakoen errealitatea ezagutzera emateko, batez ere Maria Josefa Sansberro oiartzuarraren memoria berreskuratzeko. Azaroaren 8tik 13ra izango dira ekitaldiak. Egun horietan, Gipuzkoako deportatuei buruzko erakusketa egongo da ikusgai Arizmendienean. Erakusketaren irekiera Hego euskal herritarrak kontzentrazio kanpoetan Etxahun Galparsororen hitzaldiarekin egingo da.
Maria Josefa Sansberrori omenaldi instituzionala Maria Josefa Sansberro Etxeberria oiartzuarrari egingo zaion omenaldi instituzionalarekin bukatuko dira ekimenak (azaroak 13, 12:00etan, udaletxeko areto nagusian). Sansberro da nazien kontzentrazio eremu batean hil zen oiartzuar bakarra: Dachaun (Alemania). Azkainen bizi zen eta nazien kontrako erresistentzian parte hartu zuen, Novelle Bidasoa sarean. Hil ondoren, Frantziako eta Erresuma Batuak dominak eman zizkioten.
ARDITURRIKO BIDE BERDEA SUSTATZEKO MILIOI BAT EUROKO HITZARMENA OIARTZUN ETA ERRENTERIAKO UDALEK SINATU DUTE EUSKO JAURLARITZAREKIN Oiartzun eta Errenteriako udalek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Arditurriko Bide Berdea sustatzeko hitzarmena sinatu dute: Oarsoaldea eskualdea biziberritzeko Berpiztu planetik, milioi bat euro bideratuko dira Arditurriko Bide Berdearen inguruan turismo jarduerak egokitu eta sustatzeko.
Horretarako, jarduera ezberdinak burutzea aurreikusten da: digitalizazioa, modernizazioa, Bide Berdearen inguruko zerbitzuak indartzea, Bide Berdearn ardatza eta adarrak hobetzea… “Bide Berdeak irisgarritasuna, motorrik gabeko mugikortasuna eta memoria industriala berreskuratzea eta haren inguruan zerbitzuak eta enpresak sortzeko aukera” diela azpimarratu zuten aurkezpenean Jexux Leonet Oiartzungo alkateak, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako kontseilariak.
LEKUA
Udaletxeko areto nagusian
ANTOLATZAILEA
Hegoak, erroak eta eroak
Bestelakoa
MARIA JOSEFA SANSBERRO, NAZIEN KONTZENTRAZIO EREMUAN HIDALKO OIARTZUARRARI OMENALDIA
ANTOLATZAILEA
Udala
Bide Berdeak garai batean trenbide izan eta oinezko zein bizikletentzako berreskuratu diren sareak dira. Oiartzun zeharkatzen duen Arditurrikoa gisa horretakoa da.
Lanbarren eta Arkale errepidearen konponketa
Lanbarren eta Arkale arteko GI-3236 errepidea konpontzeko lanak hasi dira. Urte hasieran errepide zati bat erori zen. Errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiarena bada ere, konponketa-lanen finantzaketan Udalak eta Lanbarren Parke Logistikoa SA-k (Udala bertako kide ere bada) ere parte hartuko dute. Bien artean lanen erdia ordainduko dute: 165.541,4 €). Martintxo eta Klarenen hasi dira berrurbanizazio lanak
Altzibarko berrurbanizazio lanak Klarene plazan eta Martintxo kalearen zati batean hasi dira. Hilabete honetan, bi eremu horietan ariko dira saneamendu-hoditeriak, argiteria, ur-biltzaileak eta zoladura lanak egiten. Berrurbanizazio lanak faseka egingo dira Altzibarko alde zaharrean.