76. Kontzejutik

Page 1

76

2022ko abendua www.oiartzun.eus

OIARTZUNGO HIZKERA ERABILTZEKO GIDA ARGITARATU DUTE HIZKUNTZA FORMALEAN OIARTZUERA ERABILTZEKO BALIABIDEAK ESKAINIKO DITU. Abiapuntua: Oiartzuarren Baitan egitasmoa Oiartzungo ahozko ondarea jasotzeko, gordetzeko eta herrira zabaltzeko, Oiartzuarren Baitan egitasmoa jarri zen martxan 2006an. Ordutik, ahozko jardunarekin lotutako lanketa egin da: herriko zaharren grabazioak eta transkribaketak, hiztegia, mahai jolasa… 2020an hasi ziren ahozko jarduna eta idatzizkoa nola uztartu lantzen. Ekarpen eta iritzi ugari Oiartzuarren Baitan egitasmoan bildutako materialaz gain, Fraile ahizpek 1996an argitaratutako Oiartzungo hizkera liburua ere lagun izan dute gida sortzerakoan. Gainera, herriko irakasle, filologo eta euskaltzale askoren proposamen, iritzi eta ekarpenak jaso dituzte. Hezkuntza, komunikabide eta administrazioko langileekin ere kontrasteak egin dituzte. 1960ko hamarkadan sortu zen euskara batua. Mugarri garrantzitsua izan zen euskaldunon historian, euskara esparru formaletan ere erabiltzeko erraztasunak eman baitzizkigun. Hala ere, euskalkiak dira euskararen aberastasunaren iturri nagusia, tokian tokiko hizkerak. Batua eta euskalkiak; gure hizkuntzak etorkizuna izan dezan beharrezkoa da biak zaindu, hauen artean oreka bilatu, zubiak eraiki eta euskalkietatik baturako bideak jorratzea. Helburu hori du Oiartzungo hizkera erabiltzeko gidak: Oiartzungo hizkera ez formalaren eta euskara batuaren erdiko bidea egitea.

Dinamikoa izan nahi du gidak, dokumentu bizia. Proposamenak eta gomendioak jasotzen ditu, baina herritarrei elkarlanerako eta ekarpenak egiteko deia egin diete sortzaileek, guztion artean tresna hau osatzen joan eta oiartzuera adostu eta arautzeko. Non eskuratu Abenduaren 3an egingo dute gida aurkezteko ekitaldia. Dagoeneko hasi dira herriko ikastetxe, eragile eta komunikabideen artean banatzen. Urrats paperdendan ere jarri dute salgai, 5 euroan.

INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO, ELKARLANA 2015EAN SORTU ZUTEN KOORDINAZIO MAHAIA UDALAK ETA MUGIMENDU FEMINISTAK. Euren erasotzaileengandik babesteko neurri judizialekin bizi dira 24 emakume oiartzuar. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko datuen arabera, 2022ko urtarriletik irailera indarkeria matxistagatik 25 salaketa izan dira herrian. Tarte berean, Oiartzungo Udaleko Ongizate Sailean 13 emakume artatu dituzte. Gainera, ikerketa ezberdinek azaleratzen dutenez, indarkeria egoeren %20-30 bakarrik salatzen dira. Indarkeria matxista kasuen arreta eta prebentzioa landu eta gertatzen direnean hauei aurre egiteko beharrezkoa da herritar, eragile eta administrazio publiko ezberdinen arteko elkarlana.

Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak sortu du, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean.

Duela 7 urtetik martxan 2015ean jarri zuten abian Oiartzungo Udalak eta herriko mugimendu feministak koordinazio mahaia.

Ahozko jardunetik oiartzuera formalera Herriko hizkeratik abiatuta, egoera formaletan oiartzuera erabiltzeko irizpideak proposatu nahi ditu gidak: administrazioan, hezkuntzan eta komunikabideetan. Idatzian sortzen diren zalantzak eta uste okerrak argitu nahi izan dituzte, egoera bakoitzean zer eta nola erabili jakiteko.

Bertan parte hartzen dute alkateak, alkateordeak, feminismo zinegotziak, gizarte ongizateko zinegotziak, feminismo teknikariak, ongizate zerbitzuko arduradunak, udaltzainburuak eta herriko mugimendu feministako kideek.

Gora edo gotti? Goiti Alde beharrean aieka, ondo beharrean ongi, oso beharrean arrunt, ezer beharrean deus… Euskara batuan onartzen diren oiartzuerako formak jasotzen ditu gidak. Gure hizkeraz baliatuz, euskara batu jatorrago, aberatsago eta adierazkorrago bat egin daitekeela erakutsi nahi izan dute.

Elkarlana eta lanketa integrala Mahaiaren helburu nagusietako bat, eragileen arteko harremana bultzatzea, lanketa egoki eta integral bat lortzea da: elkarren berri izan, hausnarketak trukatu, bakoitza egiten ari den lanketa zein den azaldu, lehentasunak definitu, elkarrekin ekintza ezberdinak aurrera eraman (Xanistebanetan, besteak beste)…

Josu Delgado, Hizkuntz normalizaziorako zinegotzia: Hizkuntzak hiztun osoak behar ditu, edozein hizkuntz erregistrotan trebe arituko direnak: batua behar denean, jaso eta dotore; herri-hizkera behar denean, bizi eta emankor; bestelako hainbat egoeratan, egoki beti.

Eskuinetik ezkerrera: Itsaso Aldai (Oiartzuarren Baitan egitasmoko dinamizatzailea), Josu Delgado (hizkuntz normalizaziorako zinegotzia), Aitziber Arnaiz (hizkuntz normalizaziorako teknikaria) eta Aitzol Perez de San Roman (Ttur-Tturreko lehendakaria).

Urtean egiten diren ohiko bi bileretan lantzen dira gai hauek.

Erasoen aurrean erantzun bateratua Ohiko bilerez gain, beharrezkoa denean ezohiko bilerak ere egiten ditu koordinazio mahaiak:

emakumeak hala nahi badu, adierazpen publikoa antolatzen dute.

Oiartzunen eraso sexista kasuren bat gertatzen denean erantzun bateratua eman behar dela erabakitzen denean edo lanketa berezia behar duen beste gertakari edo arrazoirik baldin badago.

Partaidetzan oinarritutako kudeaketa Oiartzungo Udalarentzat garrantzitsua da esparru bakoitzean egiten duen lana arlo horretako herriko eragileekin partekatzea, elkarlanerako espazioak zabaltzea eta kohesioa lantzea.

Gertatutakoaz eragile bakoitzak dakiena partekatu eta balorazioa egiten dute. Erasotutako emakumeari edo inguruari elkartasuna adierazi eta Udalak dituen baliabideak eskura jartzen zaizkio, eta

Koordinazio mahai honekin, mugimendu feministaren ekimenei ere bide eman nahi die Udalak, hartu emanean, bakoitzari dagokion arduratik, indarrak batu eta feminismoa oinarri izango duen herria lortzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
76. Kontzejutik by Oiartzungo Udala - Issuu