75
2022ko azaroa www.oiartzun.eus
LAN-ESKAINTZETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDUKO DU AURKI UDALAK EMAKUME OIARTZUARRAK PROZESUETAN PARTE HARTZERA ANIMATU NAHI DITU. Datozen hilabeteetan hautaketa prozesu ezberdinak jarriko ditu martxan Oiartzungo Udalak. Plantilla egonkortu eta zabaldu nahi du horrela, herritarren beharrak erantzun eta kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzen jarraitzeko. Genero ikuspegia bereziki kontuan izan da prozesu hauek definitzeko garaian. Izan ere, eskainiko diren lanpostu berri batzuk bereziki maskulinizatutako sailetan izango dira, eta hauetan ere gizon eta emakumeen parekidetasuna sustatu nahi du Udalak. Lau udaltzain hautatzeko prozesua Lau udaltzain berri hautatzeko prozesu irekia izango da hurrengo hilabeteetan martxan jarriko den lehenengoa. Oiartzungo Udalak urteak daramatza udaltzaingo-eredu propioa bultzatzen, hurbilekoa, herritarren zerbitzura dagoena eta auzotarrekin elkarlana oinarri duena, inplikatua, komunitarioa, euskalduna. Horregatik, EAEn udaltzain agenteak hautatzeko egiten diren prozesu orokorrak erabili beharrean, Udala izango da deialdia egingo duena. Herritarrak laguntzea, argibideak eta arreta eskaintzea, auzotarrekin lan egitea, jendea babestea, bizikidetza bultzatzea eta espazio publikoak zaintzea izango da beraien egiteko nagusia. Hau dela eta, hautaketa prozesuan proba fisikoek baino (gai edo ez gai baloratuko dira), trebezia sozialek garrantzia handiagoa izango dute (elkarrizketekin eta test psikoteknikoekin baloratuko dira). Herriko emakumeen izenematea bultzatu nahi da Oiartzungo udaltzainen artean gizon eta emakumeen arteko arrakala nabarmena da gaur egun: sail honetan langileen %12 baino ez dira emakumeak. Udalarentzat lehentasunezkoa da alde hau gutxitzea, eginkizun hauek betetzeko eta kasu zehatzetarako, emakumeen aurkako indarkeria gertatzen denean esaterako, garrantzitsua baita laguntza eskaintzen duen udaltzaina emakumezkoa izatea. Hori dela eta, besteak beste, plazetako bat emakumeentzat erreserbatuko da, indarrena dagoen legedia beteaz. Oposaketa baloratuko duen epaimahai ere parekidea izatea bermatuko da, genero ikuspegia prozesu osoan txertatu eta erabakigarria izan dadin. Emakume askok ez du prozesu hauetan izena ematen, probak gainditzeko gai izango ez direla pentsatuta. Baina emakumeek emaitza onak lortzen dituzte parte hartzen dutenean. Gainera, badaude rolen banaketaren ondorioz emakumeek garatu dituzten hainbat gaitasun udaltzainen eguneroko lanean lagungarriak direnak: enpatia, komunikatzeko gaitasuna… Izen ematea, abenduan Deialdiaren oinarrian azaroan argitaratzea aurreikusten da. Abenduan izango da izen-ematea, eta proba fisikoak 2023ko otsailean izango dira.
Datozen hilabeteetan hautaketa prozesu gehiago Hurrengo hilabeteetan beste hainbat hautaketa prozesuri ekitea ere aurreikusten du Udalak, sail eta lan mota ezberdinetarako jendea izendatzeko. Besteak beste, betekizun anitzetarako lau pertsona hautatzeko oinarriak argitaratuko dira aurten (igeltsaritzarako bi, uretakoa eta elektrikaria). 2023an zehar hautaketa prozesu gehiago jarriko dira martxan. Plaza lortzen ez duten pertsonekin lan-poltsak osatuko ditu Udalak. Gainera, orain arte behin-behineko funtzionarioek betetzen dituzten zenbait plaza ere egonkortuko ditu udalak. Deialdien zerrenda, oinarriak eta informazio guztia Oiartzungo Udaleko web gunean argitaratuko da.
HERRIKO JUBILATUEK ESKAINTZA ZABALA IZANGO DUTE LANDETXEKO ERAIKIN BERRIAN ELKARTE EZBERDINEK ELKARLANEAN KUDEATUKO DUTE JUBILATUEN EGOITZA.
Martxan jarriko diren hautaketa prozesuak: -
Udaltzainak (4 plaza). Betekizun anitzetarako ofizialak (4 plaza: igeltsaritzarako bi, uretakoa eta elektrikaria). Etxez etxeko zerbitzuaren koordinatzailea-gizarte langilea. Berdintasunerako teknikaria. Arkitekto teknikoa. Kontuhartzailetzako administraria. Etxez etxeko laguntzaileak (2 plaza). Baso-langileak (2 plaza).
Landetxe eraikin berriko lanak bukatzear daude. Bertan, lehenengo solairuan, 172,68 metro kuadroko eremua izango dute herriko erretiratuek. Herriko jubilatuen elkargunea izango da eta tailerrak, kultur ekintzak, hitzaldiak, formakuntza saioak… eskainiko dira bertan. Beharrak ezagutzeko prozesua Herriko erretiratu eta adinekoen beharrak eta nahiak ezagutzeko eta gune berriak eskaini beharreko zerbitzuak zein diren zehazteko, parte-hartze prozesu bat martxan jarri du Oiartzungo Udalak azken hilabeteetan. Auzoz auzo egin diren 8 saioetan 101 pertsonek parte hartu dute eta guztion artean guneak izan behar dituen balioak zehaztu eta egin nahiko lituzketen ekintzak zerrendatu dituzte. Urriaren 19an aurkeztu zituzten prozesuaren emaitzak.
Elkarlanerako espazio irekia Parte hartu dutenek nabarmendu dutenez garrantzitsua da gunea Oiartzungo erretiratu eta adineko guztien elkargunea izatea. Herrian asko dira adinekoekin eta erretiratuekin aritzen diren eragileek: Gazte Izanak, Duintasuna, HELTA, Petra Lekuona, Killirikupe emakume taldea, Bidelagun, Torri Gukin… Guztion artean, parte-hartze saioetan atera diren behar eta interesei erantzuteko eskaintza zabala eta irekia osatuko dute. Gainera, edozein erretiratuk izango du proposamenak egin eta ekintzak antolatzeko aukera. Eremu ezberdinak jarduerak eta ikastaroak egiteko Jubilatuen egoitzak egongela handi bat, tailer gela bat, ile-apaindegia eta podologia zerbitzua izango ditu. Taberna izango du ondoan. Gazte Izanak elkartearen bulegoa ere bertan egongo da. Espazio hauetan kultur ekintzak, tailerrak, solasaldiak, ikastaroak, hitzaldiak, txapelketak… antolatuko dituzte urte osoan zehar. Herriko edozein jubilatuk izango du bertan parte hartzeko aukera.
01. Taberna 02. Harrera 03. Egongela 04. Gazte izanak
Egongo diren zerbitzuak: - Taberna - Ile apaindegia - Podologoa - Adinekoen kontuetarako aholkularitza juridikoa - Adinekoen mugikortasuna errazteko zerbitzuak Ohikotasunez eskainiko diren jarduerak: - Zaintza eta autozaintza ikastaroak - Ariketa mentala ikastaroa - Informatika tailerrak helduentzat - Emakumeak ahalduntzeko eskolak eta berdintasun tailerra - Bakardadeari aurre egiteko ekintzak Noizbehinka eskainiko diren jarduerak: - Ibilaldiak - Bidaiak - Irteera kulturalak - Joko txapelketak
05. Tailer gela 06. Ile apaindegia eta podologoa 07. Komunak 08. Terraza
Oiartzungo Aisialdirako Agenda
AZAROA 2022
DATA
ORDUA
02, 09, 16, 23, 30
17:00-18:00
02
02-04
Antzerkia
EKINTZA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
DATA
Auzoak
Bertsoa
Dantza
Erakusketa
ORDUA
Haurrak
Hitzaldia
Ikus-entzunezkoa
Kirola
EKINTZA
Erraldoien konpartsa sortzen
Abaraxka Udal Ludotekan
Abaraxka Udal Ludoteka eta Soinuenea
13
12:00
HM Eskolaren kalebuelta
19:00
Manifestua, ikasleen erakusketa eta gaztetxoen poesia irakurketa
Udaletxeko areto nagusian
Hitzen Lihoa
13
19:00
16:00
Ikastaroa: “PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu” (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
18
19:00
03
18:30
“Liburutegiko diagnostikoa feminismotik: umeen liburutegian sexismorik ba ote dago?” aurkezpena (Parean Elkartea) eta Goiatz Labandibarren hitzaldia: “Izengoitiak ezkutatzen duena. Oiartzungo idazle emakumeak 36ko Gerra aurrean”
Bibliotekan
Udala
18-27
-
03
19:00
`Baserri hedatua´ tesiaren eta liburuaren aurkezpena
Udaletxeko areto nagusian
Hitzen Lihoa
19
16:30
Haurren eskubideak aldarrikatzen
04
12:00
Xabier Lete Prosa eta Poesia lehiaketako lanak aurkezteko azken eguna
Udaletxeko Hizkuntz Normalizaziorako sailean
Udala
20
10:30
04
22:00
Pasadena, kontzertua.
Udaletxeko areto nagusian
Hitzen Lihoa
20
05
Egun osoz
Auzokalte inguruan
Auzoetako festa batzordeak
05
11:00
Atoz gogoz. `Atoz Pekataria´ proiektuaren aurkezpen-tailerra
Arizmendienean
Hitzen Lihoa
05
18:30
´Berrehun dukat´antzerki dokumentua
Doneztebe Elizan
Hitzen Lihoa
06
11:00
Irakurketa jarraitua
Kontzejupean
Hitzen Lihoa
06
14:00
Bertso-bazkari literarioa
Girizian
Hitzen Lihoa
06
18:30
IX. Jose Manuel Azkue Memoriala: J. Verdin (harmonuima), M.N. Bette (pianoa) eta Donostiako Orfeoia
Doneztebe Elizan
Oiartzungo Organozaleak
07-18
16:00
Ikastaroa: “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi” (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
10
18:00
Biolurrek eginiko Duina ikerketako ondorioen aurkezpena
Labore Oarson
Labore Oarso
11
17:30
Euskaraldiko flashmobaren grabaketa
Plazan
Euskaraldia lantaldea eta Olarri
12
16:30
Zientzialariak gara
Abaraxka Udal Ludotekan
Abaraxka Udal Ludoteka
Auzoen arteko desafiyua
Feminismoa
LEKUA
Musika
Bestelakoa
ANTOLATZAILEA
Elizalden
Soinuenea
“Armiarma” antzezlana (Katiuska)
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
Ugaldetxoko auzo lokalaren irekiera festa
Ugaldetxoko auzo lokalean
Ugaldetxo Kultur Elkartea
-
Ondarearen mahaia eta Udala
Abaraxka Udal Ludotekan
Abaraxka Udal Ludoteka
Bizikleta martxa Oiartzundik
Arraguatik hasita
Euskaraldia lantaldea eta OTXE
11:30
Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia
Doneztebe plazan
Euskaraldia lantaldea eta Haurtzaro Dantza Taldea
21-30
16:00
Ikastaroa: “Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin” (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
22
20:00
Irakurketa taldea: “Bidasoan gora” (Eneko Aizpurua)
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
23
18:00
Musika Festa Txikia
Kontzejupean
Ibargain Musika Eskola
24
18:00
Biba Ardoak proiektuaren aurkezpena eta dastaketa
Labore Oarson
Labore Oarso
25
19:00
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguneko elkarretaratzea
Doneztebe plazan
Oiartzungo Feministen Asanblada
25
Elkarretaratzearen ondoren
Mirari Martiarenaren bakarrizketa
Udaletxeko areto nagusian
Killirikupe emakume taldea
26
16:30
Erraldoien konpartsa sortzen, entsegu orokorra
Abaraxka Udal Ludotekan
Abaraxka Udal Ludoteka eta Soinuenea
27
-
-
Girizia Mendi Taldea
Ondare jardunaldiak
Mendi irteera: Alkiza-Ernio-Alkiza ibilaldi zirkularra
DEIALDIAK Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.eus helbidera.