71. Kontzejutik

Page 1

71

ELKARRIZKETA • DENIA BURGOS

2022ko maiatza www.oiartzun.eus

“Integratzeko eta hartu gaituen tokia ezagutzeko gogo handiarekin etortzen gara”

Gure herria bertan bizi garen guztiona da. Horregatik, gurera bizitzera etortzen diren herritarrei harrera egiten die Udalak, hainbat eragileren laguntzarekin. Denia Burgos hondurastarra duela bi urte eta erdi etorri zen Oiartzunera bizitzera. Bere bizipenak kontatuko dizkigu. Nolakoa da Oiartzun harrera herri gisa? Oso polita da herria eta jendea oso atsegina da. Ni eurenean hartu ninduten etxe batean bizi naiz; oso ongi jaso ninduten, beste alaba bat naiz familian. Oiartzunera etorri berrientzako azken harreran parte hartu zenuen. Zergatik? Batetik, Udalak bidalitako gutun bat jaso nuen, harrera saiora gonbidatuz. Bestetik, udaletxeko gizarte langileak deitu ninduen eta animatu egin ninduen, herriko jendearekin harremantzeko eta gehixeago ezagutzeko toki aproposa izango zelako. Etxean ere animatu ninduten parte hartzera. Azkenean, Idoiarekin (etxekoa) joan nintzen harrera saiora, eta oso gustura egon ginen. Zein sentsazio izan zenuen harrera saioan? Oso atsegina izan zen. Poza ematen du herriak momentu bat hartzea kanpotik etorri garenontzako. Jende franko elkartu ginen. Haur eta familia asko. Oso giro ona izan genuen.

‘KULTURAZ BETE ARTE’ JARDUNALDIA KULTURGILE ETA KULTURZALEENTZAKO

HERRIKO KULTURGINTZAREN INGURUAN EGINDAKO HAUSNARKETA PARTEKATU ETA IRITZIAK TRUKATZEA DA HELBURUA Harrera saioek zati informatiboa dute. Etorri berri batentzat baliagarria al da? Oso garrantzitsua da kanpotik gatozenontzat. Adibidez, Donostiara iritsi nintzenean ez nekien nora joan behar nuen ere. Oiartzunen, harrera saioan atentzio gehien eman zidan gauzetako bat izan zen azaltzen dizutela non dagoen udaletxea, osasun etxea… laguntza edo informazioa behar duzunean joan beharko duzun toki horiek. Oiartzunera etorri berri den bat zergatik animatuko zenuke hurrengo harrera saioan parte hartzera? Integrazioarengatik. Kanpotik gatozenok beldur eta lotsa pixka bat izaten dugu nola hartuak izango ote garen. Baina animatuko nituzke, herrian integratzeko eta herria ezagutzeko aukera ona delako. Laguntza eska dezakegu, eta beti egongo dira gu laguntzeko prest. Hori xapo iruditzen zait.

Etorri berriez gain, lehenagotik Oiartzunen bizi direnek ere parte hartzen dute. Garrantzitsua al da hori? Nire ustez oso garrantzitsua da elkarrekin nahastea etorri berriok bertako kultura ezagutzeko. Euskal Herrian oso garrantzitsua da euskara, eta Oiartzunen are gehiago. Uste dut euskarak aukera asko sortzen dituela jendea ezagutzeko; eta denerako.

Eta Oiartzunen jaio edo dagoeneko bizitzen urteak daramatzan batek zergatik parte hartu behar luke harrera saioan? Etorri berriontzat oso garrantzitsua da bertakoekin erlazionatzea. Ni harrituta geratu nintzen etorri berrioi, herrian inor ezagutzen ez dugunoi, laguntzeko prest zenbat jende dagoen ikusita. Orduan konturatzen zara toki on batera iritsi zarela. Horrek oso ongi hitz egiten du herriari buruz, baita herritarrei buruz ere. Kanpotik etorri den bati laguntza pixka bat ematea eskertzen da, toki ezezagun batera iristea ez baita batere erraza izaten, eta integratzeko eta hartu gaituen tokia ezagutzeko gogo handiarekin etortzen gara.

Zu euskara ikasten ari zara, ezta? Pixka bat bai. Etxean euskara hitz egiten da, beraz, ikasi behar dut. Baina ni oso pozik nago hala delako. Zaila da, baina nahiko ongi ulertzen dut. Hitz egitea gehiago kostatzen zait.

DATA: 2022/05/13 ORDUA: 18:00 LEKUA: Abaraxka ludotekan ANTOLATZAILEA: Udala

EGUNA eta ORDUA

2022/05/07, 18:30

Bertsoa

EGUNA eta ORDUA

2022/05/20, 17:00

EKINTZA

EKINTZA

LEKUA

LEKUA

ANTOLATZAILEA

ANTOLATZAILEA

Bertso saioa Madalensoro pilotalekua Haurtzaro Ikastola

OHARRA: Oiartzungo Udalak ez du zertan bat etorri bertan elkarrizketatzen diren pertsonen iritziekin, eta ez da haien erantzule.

Haurren Jai Batzordea Arizmendieneako lorategian Oiartzungo Oinherri

programazioa pentsatu…) eta Kultur kudeaketan. Gure herrira egokituko den eredua sortzeko beharra, beste herrietako ereduetatik ikasteko aukera, baliabideak kudeatzeko modua, bideragarritasun ekonomikoa… izan dituzte hizketagai.

Iazko apirilean, Oiartzungo kultur eragileen lehenengo asanblada egin zen, Udalak deituta, Landetxeko kultur aretoa egiten hasiak zirela aitzakia hartuta, Oiartzungo kultur ereduaren inguruan pentsatzeko: aretoaz eta aretoaren kudeaketaz hitz egiteko, baina batez ere, herriko kulturgintzaren inguruan hausnartzeko. Galdera horiek erantzuteko lau asanblada egin ziren. Haietan, “Oiartzungo kulturgintzak izatea nahiko genukeen ezaugarriak edo balioak” zehaztu ziren (euskalduna, feminista, herritarra, herrigilea, parte hartzailea, horizontala, sortzailea, inklusiboa) eta hausnarketa-prozesua arinago joateko, talde eragile bat sortu zen, behin-behinekoa. Hiru helburu jarri zitzaizkion: Oiartzungo

kulturgintzaren eta eraikin berriaren kudeaketa-eredua aztertzea, Oiartzungo kultur proiektua diseinatzea eta bi zeregin horiek posible egingo dituen antolakuntza egituratzea. Jardunaldia, orain artekoa partekatzeko Talde eragilearen lehendabiziko lanetako bat izan zen herriko kultur eragileen zerrenda egitea eta banaka elkartzea horiekin, prozesua ahalik eta eragile gehienen artean osatu eta elkarren berri izateko. Beste bi lan nagusitan ere aritu da talde eragilea: Kultur proiektuan (orain arteko kulturgintzaren gakoak identifikatu, artikulazio berri baterako oinarriak jarri, 2023ra bitarteko

"KULTURAZ BETE ARTE" JARDUNALDIAREN EGITARAUA: Haurrentzat

09:45: Ateak ireki. 10:00: Sarrera 10:10-11:15: Antolaketa eredu berriak arakatuz - Joxemi Zumalabe Fundazioa - Talaios Koop. (Beñat Irasuegi) 11:15: Atsedenaldia 11:45-13:45. Esperientzien plaza. Besteak entzunez gurea eraiki. - Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba - Aiaraldea Ekintzen Faktoria 14:00-15:30: Bazkaria

16:00: Pagoarte. Abangoardia kulturala Oiartzunen 17:00: Haripiloak antzerki pieza laburra (Luix Mitxelena eta Lohizune Telletxea) Oharrak: • Goizeko ekintzak udaletxeko areto nagusian izango dira. Bazkaria eta arratsaldekoak, UrdinolaArizmendieneako lorategian (eguraldiaren arabera) • Antolaketa-lanak errazteko, maiatzaren 4a baino lehen izena emateko eskatzen da: ekarpenak@ oiartzun.eus, 943491034 edo kulturazbetearte. oiartzun.eus.

Atera diren ideia, hausnarketa eta zalantzei erantzuna emateko asmoz sortu da maiatzaren 7ko Kulturaz Bete Arte jardunaldien proposamena. “Uste dugu herriko kulturgile eta kulturzaleok erabaki behar dugula kultur eredu berri hori zertarako, nork eta nola egin behar duen. Jardunaldien helburua, beraz, gai horien inguruan janztea da, jakintza elkarbanatzea eta herritarrok ahalduntzea”.

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan da

Itxura guztien arabera, aurten izango dugu herriko festez gozatzeko aukera. Xanistebanetako Jai Batzordea dagoeneko martxan da eta Udalak xanistebanak iragartzeko kartel lehiaketa ere antolatu du. Hilaren 31 arte aurkez daitezke lanak udaletxean. Irabazleak 600 €ko saria jasoko du. Oinarriak www.oiartzun.eus-en daude eskuragarri. Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin du Udalak. Urtetik urtera, oiartzuar gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egitea erabakitzen dutenak, iaz %38k hala egin zuen (aurreko urtean baino %0,57 gehiago). Gainera, errenta aitorpena euskaraz egiten duten oiartzuarren artean bi lagunentzako otordua zozkatuko da Ergoiengo Olaizola jatetxean (parte hartzeko oinarriak: www.oarsoarrak.eus)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
71. Kontzejutik by Oiartzungo Udala - Issuu