69
ELKARRIZKETA • NEREA LORES
2022ko otsaila www.oiartzun.eus
“Sexualitateari buruzko tailerrean guraso bakoitzak gaiari buruz duen ezagutza maila kontuan hartuta abiatuko gara” Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta Treba gurasoentzako formakuntza eskainiko du Oiartzunen, Udalaren laguntzarekin. Lau tailer izango dira otsailetik ekainera, dohainik. Lehenengoan, Emoki elkarteko Nerea Lores sexologoak haurrekin eta nerabeekin sexualitatea nola landu izango du hizpide.
‘GEURETIK SORTUAK’-EN ONDUTAKO LANAK OIARTZUNERA IRITSIKO DIRA
GURE HERRIAN EGONALDIA EGIN DUEN LORE MOREK ‘TRAPU ZIKINAK’ OIARTZUNEN ESTREINATU DU Geuretik sortuak egitasmoa jarri zuen iaz martxan Udalbiltzak, euskarazko kultur sorkuntza eta, artisten mugikortasuna eta harremanak sustatzeko. Hiru diziplinatako sorkuntza sustatu da: literatura, antzerkigintza eta ikus-entzunezkoak.
Gurasoentzako zaila da haurrekin eta nerabeekin sexualitatea nola landu jakitea? Sexualitateari buruzko tailerrak egin ahal izateko, guraso bakoitzak gaiari buruz duen ezagutza eta erreziptibitate maila kontuan hartuta abiatuko gara beti. Hori dela eta, bere ezagutza mailara egokitzen saiatuko gara. Beraz, ez da programazio estandarra izango, baizik eta saioan hautematen ditugun ideiak lantzen joango gara. Oro har, elkarri lotutako lau kontzeptu nagusitan banatuko dugu tailerra: gorputza eta plazera; desioa; sexualitatea eta, afektibitatea eta komunikazioa. Autoestimuaren eta zainketen kontzeptua ahaztu gabe, baita prebentzioa eta erantzukizuna ere, harreman aniztasuna jorratuko dugu. Zeintzuk izaten dira gurasoen kezka nagusiak? Zalantzak eta zailtasunak askotarikoak dira eta aldagai anitzei erreparatzen diete: gizarte-ingurunea, ezagutza-maila, adina... Gehienetan, gorputz-aldaketetatik abiatzen dira zalantza handienak, baina sexualitatea zer den bere osotasunean ulertu ahala, gero eta zalantza gehiago sortzen dira identitatearen kontzeptuaren inguruan. Zein izango da Oiartzunen emango duzuen tailerraren helburua? Sexualitatearen sozializazioa aniztasunaren funtsezko balore positibo moduan ulertzen dugu, uste okerrak, beldurrak eta tabuak
EGUNA eta ORDUA
2022/02/05, 18:28
Oiartzun egitasmoan parte hartu duen 26 udalerrietako bat izan da eta ondorioz, iazko uda bukaeran Lore More konpainia nafarrak egonaldia egin zuen gure herrian, Trapu zikinak antzezlana sortzeko. Estreinaldia ere Oiartzunen bertan egin dute (urtarrilaren
Tailerra nolakoa izango da? Formatu ludikoaren bidez, dinamika dibertigarriak eta atseginak abian jarriko ditugu. Nesken eta mutilen arteko harreman orekatuak bermatuz eta ikasleen ahuleziak eta indarguneak kontuan hartuz. Tailerrean parte hartu nahi duenak, zein baldintza bete behar ditu?
DATA: Otsailak 28 ORDUA: 17:00 LEKUA: Udaletxeko areto nagusian ANTOLATZAILEA: Gipuzkoako Foru Aldundia
Besteak
EGUNA eta ORDUA
2022/02/13, 19:00
EKINTZA
EKINTZA
LEKUA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
ANTOLATZAILEA
Xanisteban egun artistikoa Udaletxeko areto nagusia Oiartzungo gazte sortzaileak
OHARRA: Oiartzungo Udalak ez du zertan bat etorri bertan elkarrizketatzen diren pertsonen iritziekin, eta ez da haien erantzule.
“Satiro” eta “Kabia” Udaletxeko areto nagusia Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
Antzerkia
Antzezlanak, liburu aurkezpena eta film laburrak gurean Izan ere, Geuretik sortuak egitasmoaren baitan sortutako lanak herri guztietan erakutsiko dira. Baita Oiartzunen ere. Honela, beste lau antzezlan izango ditugu gurean (Metrokoadrokaren Bidaide apirilaren 24an; Oier Zuñigaren Eresia maiatzaren 15ean; Ttanttakaren Sexberdinak ekainaren 19an eta Bonbon Beltzen Harriminak irailaren 18an); idazleen lanak bildu dituen liburua aurkeztuko du Iñaki Martiarena Mattin-ek (martxoaren 15ean) eta bost film laburren emanaldia ere izango dugu (data zehazteko).
uxatu eta egiazko informazioa eskainiz. Sexualitatearen eta sexu harremanen kontzeptua zabaldu, eredu koitalak eta genitalak kolokan jarriz. Kasu honetan, hitzaldi moduko formatuan izango da.
Ez dago inolako baldintzarik gure tailerren parte izateko. Helburu nagusia sexualitatea ulertzea da. Ondo pasatzeko eta aldi berean dibertitzeko prest dagoen pertsona oro ongi etorria da.
28an), eta orain, beste herrietan barrena erakutsiko dute euren lana.
URMENDI HAUR ESKOLAN, AURREMATRIKULAZIO GARAIA APIRILAREN 30A ARTE IREKITA EGONGO DA IZEN-EMATEA
Lehenengo sektorerako laguntzak emango ditu Udalak
Urmendi Haur Eskolan 2022/2023 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea irekita dago apirilaren 30a arte. Udal Ikastola Partzuergoaren haur eskola proiektuak 0-3 zikloa hartzen du bere baitan.
Lehenengo sektoreko proiektuak sustatzeko eta bultzatzeko dirulaguntzak emango ditu Udalak. Oiartzunen kokatutako ustiategiek eskatu ahal izango dituzte laguntzak, otsailaren 7a arte. 2021ean egindako gastuak laguntzeko 60.000 euro bideratuko ditu Udalak.
Aurrematrikulazioaren inguruko informazio gehiago behar duenak urmendi@ouip.ikastola. eus-era idatzi edo 943 26 00 86 telefonora deitu dezake. Aurkezpen bilerak Ertain eta Sehaskentzat Urtarrilean, datorren ikasturtean bi urteko (2020an jaiotakoak) geletan egongo diren haurren gurasoentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak izan ziren. Beste bi etapetako gurasoentzako bilerak aurrerago egingo
dira: martxoaren 23an Ertainen etapakoa (2021ean jaiotakoak) eta apirilaren 27an Sehasketakoena (2022an jaio(ko) direnak). Aurtengo urte bukaeran (azaroan eta abenduan) jaioko diren haurren kasuan, matrikulazio epe berezia irekiko du ekaina bukaeran.
Elkartasunez betetako maletak Saharara
Aurreko udan Oporrak bakean programarik izan ez zenez (Tindufeko sahararren errefuxiatu kanpamenduetako haurrei uda pasatzera Euskal Herrira etortzeko aukera ematen diena), Oiartzungo Udalak programa horretara bideratzen duen dirua udan Oiartzunera etorri behar zuten haurrei laguntzera bideratu du, El Watan elkartearen bidez. Bakoitzak maleta bana jaso du arropa, eskolako material, sukaldeko ontziteria eta josteko materialarekin.