73
ELKARRIZKETA • MAIANA BELAUNZARAN
2022ko uztaila www.oiartzun.eus
“Pirinioetako Bideak izango du bere emozio puntua” Euskal Herria eta Kataluinia mendiz lotzeko erronka dute Gure Eskuk, Assemblea Nacional Catalana (ANC) eta Federació d´Entitats Excursionistes de Catalunyak (FECC). Maiana Belaunzaran Gure Eskuko kideak azaldu digu zer izango den Pirinioetako Bidea. Pirinioetako Bidearekin zer aldarrikatu nahi duzue? Alde batetik, hasitako bide baten jarraipena da baina bestetik, prozesu aldarrikatzaile baten hasiera izan nahi du. Azken urteetan badago nahi eta ezin bat; jendea aktibatu nahi da udazkenetik aurrera beste prozesu batzuk abiatzeko. Erabakitzeko eskubidearen alde lan egin behar dugula konturatuarazi eta bultza nahi da. Pirinio osoa lotzearen arrazoia kataluiniarrekin elkalana sustatzea da. Eskozian erreferenduma egin zenean gu Zurriolan mosaiko bat egiten ari ginen; Kataluiniarrak erreferenduma egiten ari zirenean gu beste zerbaitetan ari ginen… Ez dugu horrela jarraitu nahi. Hurrengoen parte izan nahi dugu. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta lortu nahi dugu erreferendum bat gauzatzea. Katalanekin elkarlana nahi da prozesu hori elkarrekin egin eta bideratzeko. Nolabait, Euskal Herriko bidea Oiartzunen hasiko dela esan daiteke… Hasi, Jaizkibelen hasiko da, baina aurre Pirinioa Oiartzun da. Helburua mendiak argiztatzea da. Oiartzuarrok Bianditz eta Errenga argiztatuko ditugu; gure mendi maiteak dira eta hemen bertan daude. Pribilegiatu batzuk gara: etxe ondoan dauzkagu. Guk jasoko ditugu Errenteria, Hernani, Astigarraga, Andoain, Urnieta eta Bizkaiko herri batekoak. Mendiak bi multzotan banatu ditugu: berdeak eta gorriak. Mendi berdeak edozeinentzako modukoak díra. Gorriek arrisku edo teknika maila bat eskatzen dute, eta Aiako Harria horietako bat da. Mendi horietara espedizioak antolatu dira. Nahi duenak eta bere burua gai ikusten duenak, izena eman dezake. Zein plan proposatzen duzue uztailaren 2rako? Kataluiniatik talde bat etorriko da Oiartzunera eta drac-a ekarriko dute. Goizean, dantza saioa antolatuko dugu. Arratsaldean, Altzibarren kontzertutxo baten ondoren denok batera mendira igoko gara, autobusez. Artikutzako bidea itxi egingo da. Jende asko bilduko gara eta autoz ezinezkoa izango litzateke mugitzea. Bakoitzak bere afaria eta bere argia eramango du. Batzuetan, alferkeriak hartzen gaitu, baina gero oso sentsazio politak bizitzen dira, izaten du emozio puntua.
EGUNA eta ORDUA
2022/07/01-02-03-08-09-10-15-16-1722-23-24-29-30-31
Oraindik baten batek ez badu izena eman, aukerarik izango al du parte hartzeko? Bai. Azken momentu arte egongo da izena emateko aukera. On-line, www.gureesku.eus-en. Hilabete osoan zehar mahaiak ere jarri ditugu aurrez aurre izena emateko. Nola espero duzue erantzungo duela Oiartzunek? Orain arte oso ondo erantzun izan duenez, orain era hala egingo duela espero dugu. Azkeneko giza-katea egin zenean, 1.500 pertsona joan ziren Oiartzundik Oriora eta Zarautzera. Kopuru izugarria da 10.000 biztanleko herri batentzat. Aiako Harria bi aldiz argiztatu dugu eta jendeak erantzun egin du. Lehenengoa, gainera, guztiz inprobisatua izan zen eta ongi atera zen: ez genuen sinesten. Horrek ekarri du honainoko prozesua. Herriak hain ondo erantzuten duenez beti, espero dugu orain ere hala izango dela. Zer espero duzu ekarriko duela uztailaren 2ak? Ilusioa eta lana. Espero dugu honek prozesu bat abiaraztea; jendearen nahia eta borrokarako gogoa piztea. Pandemiak kalte handia egin die mugimendu guztiei, eta honi ere bai. Lehen nahiko purian zegoena gelditu egin zuen. Horregatik, espero dugu berriz piztea grina. Iazko uztailean Aiako Harria, lehenengo harria ekimena egin genuenean jendeak ilusioz erantzun zuen eta orain ere, mahaiak jarri ditugunean, jendea hurbildu da. Interesa badago. Ez dadila geratu folkorean. Ikus dezatela hemen jende bat badagoela erabakitzeko eskubidea nahi duena, mugituko dena eta exijituko duena. Ezin dugu itxoiten geratu. Eskatu egin behar dugu.
EKINTZA
Arizmendi etxe-museoan bisita gidatuak
EGUNA eta ORDUA
2022/07/11-12 EKINTZA
LEKUA
Arizmendienea etxe-museoan
Arizmendienea eta udaletxeko areto nagusia
ANTOLATZAILEA
ANTOLATZAILEA
Udala
OHARRA: Oiartzungo Udalak ez du zertan bat etorri bertan elkarrizketatzen diren pertsonen iritziekin, eta ez da haien erantzule.
KantagiLtza, Udala eta Ahotsenea
Oiartzunen energia komunitatea sortzeko lehen urratsak ematen hasi dira Udala, hainbat herritar bolondres eta Goiener. Helburua Oiartzunen energia burujabetzarako urratsak ematea da, energia iraunkorraren bidez eta bertan sortutako energiarekin etxebizitzak, elkarteak edota komertzioak elikatu ahal izatea. Horretarako, interesatutako herritarrei aurkeztu zaie egitasmoa eta Oiartzungo energia komunitatea osatzeko egon daitezkeen aukerak aztertuko dituzte guztien artean: zein bidetatik lor daitekeen energia, non kokatu daiteken, energia komunitateak izan behar duen osaera eta izaera juridikoa… Goienerren aholkularitza eta esperientzia izango dute bidelagun Udalak eta herritarrek.
32 LAN AURKEZTU DIRA LEHIAKETARA Xanistebanak Iraitz Arabolazak egindako kartelak iragarriko ditu: poza, alaitasuna eta aurpegi irribarretsuak ditu protagonista. Herriko festetako Jai Batzordeko ordezkariek aukeratu dute, 32 lanen artean. Jai Batzordean parte hartzen duten 25 eragilek parte hartu Musika
‘Kanterri. Euskaraz kantatzen duen herria’
LEKUA
UDALA, HERRITAR BOLONDRESAK ETA GOIENER ELKARLANEAN ARIKO DIRA
XANISTEBANAK IRAITZ ARABOLAZAREN KARTELAK IRAGARRIKO DITU
DATA: 2022-07-02 ORDUA: 12:00: Kalejira 17:00-19:00: Girotzea Altzibarren 19:00: Autobusa Bianditzera 22:00: Argiztatzea eta Txoriak txori kantua 23:00: Bueltako autobusa. LEKUA: Aiako Harria, Errenga eta Bianditz ANTOLATZAILEA: Gure Esku
Beste
OIARTZUNGO ENERGIA KOMUNITATEA OSATZEKO LEHEN URRATSAK
zuten xanistebanak iragarriko zituen kartelaren aukeraketan. Guztira, bost sari banatzen dira Xanistebanetako kartel lehiaketan: irabazlea; oiartzuar onena; bi akzesit eta 100TZE Sormen Espazioan urtebetez ikasteko beka. Sariak abuztuaren 1eko Kultur Ekitaldian jasoko dituzte. Irabazlea: Iraitz Arabolaza Etxenagusia. Oiartzuar onena: Eneko Salaberria Gonzalez. Akzesitak: Angel Blanco Egoskozabal eta, Elurtza Mitxelena Mitxelena eta Ekiñe Irazusta Arozena (elkarrekin aurkeztutako lana). 100TZE beka: Abel Eguzkitza Martinez, Ipar Martin Ansa eta Aiert Ortega Urdanpileta (elkarrekin aurkeztutako lana).
‘Kanterri’ ikastaroa, lehenengoz
Kanterri. Euskaraz kantatzen duen herria ikastaroa antolatu dute lehenengo aldiz Udalak, KantagiLtzak eta Ahotseneak. Uztailaren 11 eta 12an, euskarazko kantagintza aztertu, ikertu eta hausnartzeko aukera izango da punta-puntako sortzaile eta musikariekin (Arizmendienean). Parte hartzeko izen-ematea itxita dago dagoeneko. ‘Oiartzungo erraldoiak’ ipuina kaleratu da
Udalak Oiartzungo erraldoien buruzko ipuina argitaratu du: Oiartzungo erraldoiak. Lur Kortak idatzi du istorioa eta Ane Narbartek ilustratu. Herriko haurrek maite-maiteak dituzte pertsonaiak dira Oiartzungo erraldoiak: Antton, Kattalin, Joxepa eta Exteban. Liburua Urrats paperdendan dago salgai, 10€an. Oiartzungo erraldoien kanta ere sortu du Pernando Gonzalez Santa Cruzek.
Oiartzungo Aisialdirako Agenda
UZTAILA 2022
DATA
ORDUA
Antzerkia
EKINTZA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
DATA
Auzoak
Bertsoa
Dantza
Erakusketa
Feminismoa
ORDUA
UEMA eta Oinherri
11-12
09:30etik aurrera
Koldo Fernandez OKE futbol kanpusa (8-14 urte)
Karla Lekuona futbol zelaian
Oiartzun Kirol Elkartea
11-22
09:30
Koldo Fernandez OKE futbol kanpusa (8-14 urte)
12:00
Arizmendienea bisita gidatua
Arizmendienea etxe-museoa
Udala
13-26
18:00
Ikastaroa: “Google aplikazioa Smartphonean”
01-12
18:00
Ikastaroa: “Kudeatu Google aplikazioekin” (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
16
22:00
Lartaun Abesbatzaren kontzertua
01-31
-
Uda Kirol jarduerak
-
Udala
16-17
-
02
Egun osoan
Pirinioetako bidea
Aiako Harria, Errenga eta Bianditz
Gure Esku
17
09:30
Bazterrak Txukuntzen: Altzibar
Arizmendienea etxe-museoa
Udala
17
11:30
Erromeria
Pagoa aretoan
Pagoa Kafe Antzokia
17
19:00
“Trapu zikinak” (Lore More)
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala eta Abaraxka ludoteka
19-21-26-28
20:00
Xanistebanetako haurren danborradako entseguak
Haurtzaro Ikastolan
Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola
23-24-2529-30-31
-
Kontzejupean
Txost
27-29
Arizmendieneako lorategian
Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
31
Udaletxeko areto nagusian
Udala
09:00
Aisialdiko hezitzaileentzat trebakuntza
01
09:30
01-08-1522-29
02-03-0910:00/11:00 10-16-17/12:00/13:00 23-24-30-31
Arizmendienea bisita gidatua
02-03-0910-16-1723-24-30-31
17:00
Helduen Dantzaldia
04-29
09:30-13:30
05-07-13214-19-2126-28
18:30
Xanistebanetako haurren danborradako entseguak
06-07-1214-20-2127-28
18:00
Pasaka eskuz Oiartzungo X. Txapelketa Herrikoia
08
20:00
“Hemen gaude dena ondo” (Rouge Elea)
09
10:00-14:00 15:30-19:00
Udalekuak
Autodefentsa feminista tailerra
Hitzaldia
Ikus-entzunezkoa
Kirola
EKINTZA
Udaletxeko areto nagusian eta Abaraxka ludotekan
01
Haurrak
LEKUA
Musika
Bestelakoa
ANTOLATZAILEA
Udaletxeko areto nagusian eta Arizmendienean
Kantagiltza, Udala eta Ahotsenea
Karla Lekuona futbol zelaian
Oiartzun Kirol Elkartea
KZgunean
KZgunean
Hipatia lorategian
Lartaun Abesbatza
-
Girizia Mendi Taldea
Altzibarko plazan
Bazterrak Txukuntzen eta Udala
Kontzejupean
Auntxa Trikitixa Eskola
-
Udala eta Udalbiltza
Haurtzaro Ikastolan
Ergoiengo Jai Batzordea
Iturriozko festak
Iturriotzen
Iturriozko jai batzordea
16:00
Ikastaroa: “Genially. Eduki interaktiboa sortu” (gazteleraz)
KZgunean
KZgunea
19:30
Oskarbi taldea eta Loinatz abesbatzaren kontzertua
San Esteban parrokian
Harri Beltza
‘Kanterri. Euskaraz kantatzen duen herria’ ikastaroa
Mendi irteera: Pic du Piméné
DEIALDIAK Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.eus helbidera.