23. zenbakia
DATA
ORDUA
EKINTZA
1-30
-
2-13
09:00
Oinarrizko Internet ikastaroa
2
19:30
3
2015eko azaroa
www.oiartzun.eus
LEKUA
ANTOLATZAILEA
Garmendi txokolategian
Garmendi txokolategia
Kzgunean
Kzgunea
Auzo batzarra: Gurutze
Bizardia Elkartean
Udala
Udal talde berriak auzoetan lehenengo erronda egingo du azaroan
19:30
Auzo batzarra: Arragua
Aldeguna Elkartean
Udala
Aurtengo eginbeharren errepasoa, 2016ko aurrekontuak eta legegintzaldiko ikuspegia izango duten proiektuak izango dira hizpide
4
12:00
Bazkide Eguna
San Esteban parrokian
Gazte Izanak
4
17:30
Ipuin kontaketa
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
4
19:30
Auzo batzarra: Iturriotz
Auzo lokalean
Udala
5
19:30
Auzo batzarra: Karrika
Artaso Elkartean
Udala
7
16:30
Ipuin eta material probaketa
Abaraxka ludotekan
Ttak
7-14-21
09:30-13:30
Eskola Kirola
Kirol instalazioetan
Udala
9
19:30
Auzo batzarra: Ergoien
Auzokalte Elkartean
Udala
10
19:30
Auzo batzarra: Ugaldetxo
Atamitxen
Udala
11
19:30
Auzo batzarra: Altzibar
Eskoletan
Udala
12
19:30
Auzo batzarra: Elizalde
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
14
16:00
Eskola Pilota
Haurtzaro eta Elizaldeko pilotalakuetan
Udala
14-15
-
Herri Musikaren jardunaldiak
Auzokalten, udaletxean eta Elizalde auzoan
Soinuenea Fundazioa
14
19:30
Es Revetllers (Mallorca)
Udaletxeko areto nagusian
Soinuenea Fundazioa
22
12:00
Dantza-jauziak
Doneztebe plazan
HELTAko dantza taldeak
22
12:45
Santa Zeziliako kontzertua
Kontzejupean
Lartaun Abesbatza eta Lartaun Txistulari Taldea
23-30
09:00
Google apps ikastaroa
KZgunean
Kzgunea
24
18:00
Kalejira eta musika festa
Aialde kalean eta Doneztebe plazan
Ibargain Musika Eskola
24
20:00
Irakurketa Taldea: “Haur besoetakoa” (Jon Mirande)
Manuel Lekuona bibliotekan
Udala
Doneztebe plazan
Oiartzungo Asanblada Feminista
Soinuenean
Soinuenea Fundazioa
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
Gloria Askasoren plumilla lanak
25
19:30
Elkarretaratzea
28
17:00
Kantu-joko tailerra
29
19:00
“Koñots ulia” (5´inahalak)
deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.
Azaroaren 2tik 12ra, bi astez, Udal ordezkariak auzo guztietara hurbilduko dira. 2016ko aurrekontuak hizpide hartuta, herritarrei hauen inguruko azalpen orokorra emango zaie. Zehaztapen gehien inbertsioen atalari eskainiko zaizkio, herritarrei datozen lau urteetarako asmoak azaltzeko. Auzoetako zinegotzien figura mantenduko da legegintzaldi honetan ere – alegia, auzo bakoitzaren jarraipena egiteaz arduratuko den zinegotzia- eta hauetako bakoitzak parte hartuko du dagokion auzoko bileran. Auzoetan, lau urterako begirada Hortaz gain, iaz 2015ean auzo bakoitzean gauzatzeko lehentasunen errepasoa egingo da bilera hauetan.
Izan ere, auzoetako eskaerak jasotzeko orduan “filosofia aldaketa ttiki” bat planteatuko da legegintzaldi honetan. Urtero gauzatu beharreko proiektu “ttikiak” lehenesteari baino, auzoari begirada orokorra eman eta legegintzaldi osoan zehar garatzeko proiektuak zehaztuko dira. Honela, Udalak aukera izango luke inbertsio “potenteagoak” egiteko auzo bakoitzean. Auzo batzuen kasuan, aspalditik errepikatzen diren eskaera “historikoak” daudenez, Udala egitasmo zehatzekin joango da, auzotarren onarpena izanez gero onartu eta martxan jartzeko. EGUTEGIA: Altzibar: Azaroak 11, asteazkena, eskoletan. Arragua: Azaroak 3, asteartea, Aldeguna Elkartean. Elizalde: Azaroak 12, osteguna, Manuel Lecuona bibliotekan. Ergoien: Azaroak 9, astelehena, Auzokalde Elkartean. Gurutze: Azaroak 2, astelehena, Bizardia Elkartean. Iturriotz: Azaroak 4, asteazkena, auzo lokalean. Karrika: Azaroak 5, osteguna, Artaso Elkartean. Ugaldetxo: Azaroak 10, asteartea, Atamitxen. Batzar guztiak 19:30ean izango dira.
Auzo batzar bat, Altzibarren.
Altzibarko bi jolasparke konpondu dira
Landetxeko lokala, gazte egitasmoen lekuko
Altzibarko bi jolas-parke (Klarene plazakoa eta Agerre-alde etxadikoa) konpondu eta berritu dira. Auzotarrek aurten auzoan lehenetsitako proiektua izan zen haurrentzako parkeak moldatzea. Udalak jolastokien egoera aztertu ondoren, hasiera batean Altzibarrerako aurreikusitako diru kopurua bikoiztu du, parke bakarra beharrean egoera kaxkarrean zeuden bi hauek konpondu ahal izateko.
Landetxeko lokala gazteriaren arloko eragileak elkarbanatzen hasi dira. Honela, Kuadrillategi egitasmoa gauzatzen da bertan, DBH 1. eta 2. mailako gaztetxoen aisialdiko hizkuntza ohituretan eragiteko. Aurten izan den izen-emate kopuru handia dela eta, bi talde osatu behar izan dira. Bestetik, gazte talde bat prestatzen ari den gaztetxe proiektua ere bertan gauzatzeko elkarrizketak izan dira gazteen eta Udalaren artean.