12. zenbakia
DATA
ORDUA
EKINTZA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
1
11:00
Kalebuelta eta ikasturte bukaerako kontzertua
Elizalde auzoan
Soinuenea Fundazioa
1
19:00
“Izarrak marrazten” (Karrika)
Udaletxeko areto nagusian
Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
1
-
Mendi irteera: Lizarraga-Unanu
Haurtzaro Ikastolatik
Girizia Mendi Taldea
1-13
-
Gazteen Antzerki Eskolan izen-ematea
Ikastetxeetan eta Elorsoro kiroldegian
Udala
1-15
-
Frigoliburutegi ibiltaria
Arraguan
Abaraxka ludoteka
6
19:30
3,2, Band! eta Amaita Swing
Kastroko iturrian
6
20:00
Gitarra taldearen emanaldia
Udaletxeko areto nagusian
6-13-2027
17:00
Xanistebanetako eskuzko txapelketa
7
-
Ikastola Eguna
Kastro Taberna eta Ibargain Musika Eskola HELTAko Gitarra taldea eta Udala
Kontzejupean
Udala
Haurtzaro Ikastolan
Haurtzaro Ikastola
Udaletxeko areto nagusian
Auntxa Trikitixa Eskola
Kontzejupean
Udala
Euskal Herria plazan
Ganbara taberna eta Ibargain Musika Eskola
Ergoienen
Ergoiengo Jai Batzordea
7
19:00
Trikititxa jaialdia: Auntxa eta Irungo kontserbatorioko trikitilariak
7-14-2128
17:00
Xanistebanetako pala txapelketa
13
19:30
3,2,Band!, Nau eta Bat-Batean
13-15
-
15
08:30
Mendi martxa Intxixu Trail ibilbidetik
Auzokalte Elkartean
Intxixu Trail
15
10:30
Intxixu Trail I. Mendi lasterketa
Auzokalte Elkartean
Intxixu Trail
16-30
-
Ugaldetxon
Abaraxka ludoteka
17
19:30
Oiartzungo alternatiba ekonomikoen azmargunea
Udaletxeko pleno aretoan
Azmarrin
Goizez
Antzerki emanaldiak gazteentzat
Udaletxeko areto nagusian
Udala
Iturriozko Beheko Soroan
Iturriozko Jai Batzordea
Urkaben
Euskaltrial
17-18 21
Ergoiengo festak
Frigoliburutegi ibiltaria
11:00etatik Auzoetako Jai Batzordeen desafioa aurrera
21
16:30
Trialsin txapelketa
21-22
09:00
‘Atxuriko milagroa’ film laburraren grabaketa
Doneztebe plazan
-
22
12:00
Dantza jauziak
Doneztebe plazan
HELTAko dantza taldeak
22
13:00
Kantujira
Doneztebe plazan
-
23-28 09:30-13:00 Kirol jarduera anitzeko kanpusa 24
18:00
Odol ematea
26
20:00
Landa eremurako Internet zerbitzuaren aurkezpena
27-29
-
Altzibarko festak
-
Aisimugi
Anbulatorioan
Oiartzungo Odol Emaileen Elkartea
Udaletxeko areto nagusian
Udala eta Behemendi
Altzibarren
Altzibarko Jai Batzordea
deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.
2014ko ekaina
www.oiartzun.org
Oiartzun-Karaez senidetzak 20 urte bete ditu
Eskualdean 500.000 € inbertitzeko parte-hartze prozesua
Bretainiako ordezkaritza baten bisita izan da
Oiartzungo bileretan 48 proposamen egin dituzte herritarrek
Oiartzun eta Karaezen arteko senidetza harremanak 20 urte bete ditu eta ospatzeko asmoz, bretoien ordezkaritza bat bisitan etorri da Oiartzunera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdean 500.000 € nola inbertitu proposatzen eta erabakitzen utzi die bizilagunei. Arlo ezberdinei dagokienetan inbertitzeko aukera izango da: mugikortasuna, kultura, kirola, gazteria, garapenerako lankidetza…
Ekitaldi ofizial bat egin zen udaletxean, senidetzaren 20 urte hauetan harremanaren oinarri izan diren elkarteetako ordezkariekin. Honez gain, bretoiek Oiartzun eta ingurua ezagutzeko aukera izan dute, baita euskal gizartea eta kultura ere: errebotea, Astigarragako Sagardo Etxea, Arditurri… 20 urte hauetan oiartzuarrek Karaezera egindako bidaietako argazki erakusketa ere ikusgai egon zen udaletxean.
Oiartzungo herritarrek herrian bi saio irekitan parte hartzeko aukera izan dute: Altzibarren eta Elizalden egin ziren bi bilera hauek. Saio hauetan 48 proposamen egin zituzten oiartzuarrek. Horiez gain, Internet bidez eta herriko sei puntutan jarritako buzoietan ere proposamenak uzteko aukera eman du Foru Aldundiak. Hurrengo saioa, egitasmoak zehazteko Hurrengo parte-hartze saioa Errenterian izango da ekainaren 10ean, Merkatu Zaharren (18:30ean). Saio hori eskualdeko bizilagun guztientzako da eta bertan eskualdeko lau herrietako herritarrek egin dituzten proposamen guztien artean lehentasunak aukeratuko dira. Parte-hartze prozesua udazkenean bukatuko da eta 2015eko aurrekontuetan kontenplatuko ditu Aldundiak herritarrek aukeratutako egitasmoak.
Senidetza elkarteetako kideak eta agintariak ekitaldi ofizialean.
Altzbarren egindako parte-hartze bilera.
Altzibarko argiteria publikoa berritu da
Udarako 10 kirol eskaintza gurean
Frutak eta barazkiak euskaraz saldu eta erosi
Altzibar auzoko argiteria publikoa berritzeko lanak egin ditu Udalak. 98.000 €ko inbertsioa egin du Klarene plazaren inguruan, Martintxo, Mikelete eta Donepetri kaleetan eta Zokolo bidean argiteria sistema berritzeko: farola, poste eta argiteria-hari berriak jarri dira. Guztira, 38 argiteria puntu berri jarri dira Altzibar auzoko beheko partean; batzuk, Olaldeko lanen baitan jarritakoak dira.
Udako kirol eskaintzan 10 kirol egiteko aukera izango da aurten Oiartzunen. Honez gain, eskualde mailan antolatutako kirol-jardueretan ere parte hartu dezakete oiartzuarrek, eskualdeko Kirol Mahaiari esker. Aurten, haur eta gaztetxoentzako ez ezik, helduentzako ere eskaintza egin da. Izena emateko epea irekita dago Elorsoro kiroldegian. Ekaina bukaeran hasiko dira ekintzak.
Merkataritzako sektoreak euskalduntzeko egitasmoaren baitan, aurten frutak eta barazkiak saltzen dituzten establezimenduetan euskararen presentzia areagotzeko egitasmoa jarri du martxan Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, Oiartzunen ere bai. Oiartzuarrok udazkeneko fruta eta barazkiekin errezetak proposatzeko aukera izango dugu. Irabazleak 50 €ko erosketa-txartela irabaziko du.