21. zenbakia
DATA
ORDUA
1-3
07:30-17:00
1-30
09:30-13:30
EKINTZA
LEKUA
ANTOLATZAILEA
Aurrematrikula (2015 azaro/abenduko haurrentzat)
Urmendi Haur Eskolan
Urmendi Haur Eskola
Udaleku irekiak
Elizalde Herri Eskolan
Tta-k
2015-2019 legegintzaldia hasi da, Jexux Leonet buru dela EH Bilduko bederatzi zinegotzik eta EAJko lauk osatuko dute udalbatzarra
1-31
10:00-21:00
Udako igerilekuak
Udako igerilekuetan
Udala
1-31
-
Idoia Beratarbideren ilustrazioak ‘Bihotzero’rako
Garmendi txokolategian
Garmendi txokolategia
2-9-16-2328-30
16:00
Futbito ttiki
Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan
Tta-k
3
21:30
Doneztebe plazan
Oiartzungo Antzerkizale Elkartea
4-18
Goiz eta arratsaldez
Aitor Txiki futbito txapelketa
Elorsoro kiroldegian
Preso eta iheslarien lagunak
4
12:00
Bretainiako dantzen tailerra
Doneztebe plazan
Soinuenea Fundazioa
4
18:30
Udako Kontzertua (Aiko eta, Yann Peliet eta Konogan an Habask)
Doneztebe plazan
Soinuenea Fundazioa
5-12-1926
09:30
Xanistebanetako IV. Eskuzko Pasaka Txapelketa
Kontzejupean
Txost
6-8-1315-20-2227-29
19:30
Nesken sokatirako entrenamenduak
Udako igerilekuko lokalean
-
11-15
11:00
Karaezera bidaia
Haurtzaro Ikastolatik
Oiartzun-Karaez Senidetza Taldea
18-19
16:30
Mendi irteera: Petretxema eta Acherito
Haurtzaro Ikastolatik
Girizia Mendi Taldea
24-25-2630-31
-
Iturriotzen
Iturriozko Jai Batzordea
28
16:00
Biloben Eguna
Petra Lekuona zaharren egoitzan
Petra Lekuona Fundazioa
31
19:30
Udako XIX. kontzertua: Josu Okiñena
San Esteban parrokian
Harribeltza
“Kalehop!” (Orratx!)
Iturriozko festak
deialdiak Zuen deialdiak zabaltzeko, bidali proposamenak hilaren 20a baino lehen, komunikazio@oiartzun.org helbidera.
2015-2019 legegintzaldia hasi da. Ekainaren 13an udalbatzarra osatuko duten 13 zinegotzien artean 11k karguak hartu zuten. Kargu-hartzea ekitaldi jendetsua izan zen, eta han izan ziren, besteak beste, aurreko legegintzaldian Gobernu Taldea osatu zuten zinegotziak, tartean, Aiora Perez de San Roman alkate ohia. EAJko Segundo Garin eta Rafael Bergaretxek lehenengo udalbatzarrean hartuko dute kargua. 2015-2019ko ZINEGOTZIAK: Jexux Leonet Elizegi, alkatea (EH Bildu) (elkarrizketa 2. orrialdean). Eneritz Arbelaitz Sarasti (EH Bildu) Iñaki Pikabea Lasa (EH Bildu) Agurtzane Lekuona Agirretxe (EH Bildu) Juan Inazio Ansa Martirena (EH Bildu) Josune Cousillas Aramendi (EH Bildu) Ioritz Aizpuru Lopez (EH Bildu) Domi Azpiroz Ubiria (EH Bildu) Enekoitz Marcos Azpiroz (EH Bildu) Segundo Garin Casares (EAJ) Iñaki Arbelaitz Mitxelena (EAJ) Rafael Bergaretxe Urdanpileta (EAJ) Maitane Larruskain Agirre (EAJ)
2015eko uztaila
www.oiartzun.eus
Banco Santanderrek Udalari egindako milioitako erreklamazioa ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak 5 milioi € erreklamatzen zituen Beramendik Arau Subsidiarioetan gaizki klasifikatutako lur batzuen truke Banco Santanderrek Udalari egindako ia 5 milioi €ko erreklamazioa ez du onartu Euskadiko Auzitegi Gorenak. 2003-2007 legegintzaldian, Martin Beramendi alkate zela, Arau Subsidiarioetan gaizki klasifikatutako lur batzuengatik bankuak izan dituen galerak konpentsatzeko eskatu zuen kopuru hori. 2013an hasi zen Banco Santander eta Udalaren arteko auzia. ALT-3 eremuan (103 etxebizitza eta saihesbidea planteatu zituen 2007ko AASSk bertan) hirilur gisa sailkatuta zeuden lur batzuk landa-lur gisa sailkatu zituzten epaitegiek, partikular baten erreklamazioa onartuz. Lur horien jabeari (Brues) mailegua egina zion Banco Santanderrek. Lurren balorea jaitsita 4.919.221,58 €ko galerak izan zituela kalkulatu zuen bankuak eta kopuru hori erreklamatu zion Udalari. Udalak ez zuen onartu eta epaitegietara jo zuen Banco Santanderrek. Donostiako Auzitegiak Udalari arrazoia eman zion, eta Euskadiko Auzitegi Gorenean apelatu zuen bankuak. Hark ere arrazoia eman dio Udalari. Beramendiren kudeaketa kaxkarraren adibide bat gehiago Teknikariek 2007ko Arau Subsidiarioetan egindako klasifikazioa ez zela zuzena ohartarazi zioten Martin Beramendi buru zuen taldeari. Hala ere, klasifikazioarekin aurrera egin zuten. Gaizki egindako klasifikazioak arrisku handian jarri du Udala: epaitegiek 5 milioi € ordaintzera behartu izan balute, herriaren egoera ekonomikoa oso larria bihurtuko zatekeen. Beramendiren garaiko kudeaketa kaxkarraren beste adibide bat da hau. Defentsa lanetan denbora eta lan-karga handia inbertitu behar izan du Udalak. Era berean, bi legegintzaldi behar izan dira 2007ko AASStan planteatutako gehiegikeriak zuzentzeko.
Ekainaren 13ko kargu-hartzea.
Itsaso Urrutikoetxea, xanistebanetako kartelaren egilea
Eskola Kirolera bizikletan, Elizalde Herri Eskolakoak gehien
Itsaso Urrutikoetxea Carrasco oiartzuarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak, epaimahaiak hala erabakita. Oiartzuar onenaren saria Andoni Videirak jaso du, iazko kartelaren egileak. Beste sarituak Laura Sogues, Maider Kalonje eta Aitor Aiertza izan dira. Aurten, 41 lan aurkeztu dituzte artistek lehiara. Hortaz gain, Jai Batzordeak hala erabakita, Juanito Arozena txistulariak botako du txupinazoa.
Eskola Kirolera bizikletan joateko egitasmoa martxan egon da bigarren urtez segidan, eta modu honetara egindako desplazamenduen kopuruak (oraindik gutxi izan arren) goiti egin du. Aurten ere, Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan dira bizikleta gehien erabili dutenak eta horregatik, eskolak bi bizikleta jaso ditu. Gainera, bertako ikasle Ekaitz Iñigok monopatin bat jaso du, berak erabili duelako gehien txirrinda.